Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-07-02 | 17:59:16

Jubilatuen eguna ospatu genuen Bedaion

Joan den igandean, Bedaioko aiton amonek egun eder bat pasa zuten. Artubi elkarteak eskeinita eta eguraldia lagun, egun atsegin batez gozatu zuten.

Eguerdiko 12tan, Artubi elkarteko bi kide Iurreamendin dauden Bedaioko aiton amonak bixitatu zituzten. Beraiekin ere gogoratu zirela adierazteko eta oparitxo bana eskuetan hartuta egin zieten harrera. Heurek, irrifarra ezkutatu eziņik eta esker ona nola adierazi etzekitela emozioa nabari zuten begietan. Bedaiko kontu zaharrak berritu eta berriak kontatuaz momentu atsegina pasatu ondoren, Bedaiora itzuli ziren denei eskuminak emateko enkarguarekin.

Ordubatean, Bedaioko parrokian meza nagusia ospatu zuten han bildu zirenak, apaizgintzan 50 urte bete berri dituen Joxe Agirrek emandako mezan. Amaieran, atarian, Xabier eta Iņaki trikitilariak zai zituzten trikiti doinuaz kalejiran Artubi elkarteraino laguntzeko. Elkartean, bazkari usaina nabari zen eta zain egoteko etzeudenez ordu 2tako bazkaltzen hasi ziren. Arrain zopa, arraina, haragia saltsan eta azkenburu gozo freskoen ondoren, kafea eta kopatxoa nor bere nahien arabera. Ondoren oparien zozketa, trikiti doinuak, karta jokoak eta batez ere tertulia izan zuten arratsaldeko zazpiak arte bertan bildu ziren Bedaioko 20 aiton amonek. 

Eskerrak eman ondoren datorren urtera arte agurtu ziren alaitsu.

Guk, osasuna eta sasoia desio diegu gutxienez datorren urtean ere berriro elkartu daitezen. 

Bestalde, gogoratu datorren igandean uztailak 6, Joseba eta Iker gogan hartuta, beraien omenezko eguna antolatu degu.

Goizeko 10etan meza izango da, ondoren lore eskeintza mendian beraien omenez jarrita dauden ikur edo seinaleetan. Eta amaitzeko, Artubi elkartean biltzen diren guztiei bazkari eder bat dastatzeko aukera izango dute.

 

 

Jasotako erantzunak:

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Tolosaldeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa