Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-07-01 | 13:03:49

Orain aparkalekua hutsik!

OTA jarri dutenetik oso auto gutxik aparkatzen dute

Unai

OTA jarri dutenetik oso auto gutxik aparkatzen dute

Araba etorbidearen atzealdean dagoen aparkalekuan San Juanak pasa eta gero OTA makina jarri zuten, eta orain ordaindu egin behar da bertan aparkatzeko. Ondorioz, lehen egunero egunero beteta egoten zen aparkalekua, orain hutsik egoten da. Hutsik, bai, zeren 60 autorentzat lekua dago, eta gehienez ere, 10 autok aparkatzen dute hor egunean zehar. Jakin nahi dudana zera da, zergatik hartu da erabaki hau? Zer onura ekarri du? Nire eta beste askoren ustez ez da batere normala, gaur egun hain zaila denean Tolosan aparkatzea, aparkaleku bat hutsik dagoela ikustea. Alde Zaharrean OTA jartzen badute, dendak daudela, eta mugimendua sortzen duela horrek esanez arrazoitzen dute. Baina Araba etorbidera ez da etorriko jendea aparkatzera, gero Alde Zaharrera erosketak egitera joateko, ezta? Ez, bestela ikusi astelehenetik ostiralera nola dagoen. Benetan, ez da normala sekulako arazoa daukagula aparkatzeko, eta aparkaleku bat hutsa ikustea, horrek asko sutzen du.
Oker ez banago aparkaleku bat geratzen zaigu debalde Tolosan, Maxi Eroskikoa, noiz arte? zeren zeozer egiteko samoa omen daukate hor.
Jakin dezatela Udalekoek, herritarren eguneroko bizitza erraztea eta erosoagoa egitea dela euren zeregina, eta egunero autoa aparkatu behar duenarentzat horrelako oztopoak jarriz ez zarete alderdi hori batere ongi betetzen ari. Pentsatu une batez bada ere egunero egunero Tolosan autoa aparkatu behar duen herritar horiengan: Euskal Herria plazan iluntzero sortzen diren kaosak, minutuak eta minutuak galduta bueltak eta bueltak ematen...

 

 

Jasotako erantzunak:

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Tolosaldeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa