
2008-06-19 | 18:15:55
Festetan beti gauza bera
Txikizio handiak izan ziren Ibarrako Gazte Festetan
Jose Mari
Txikizio handiak izan ziren Ibarrako Gazte Festetan
Betikoa gertatu zen pasa den asteburuan Ibarrako Gazte Festetan, hau da, gaueko parrandaren ostean txikizio handiak izan zirela. Jarri berri ziren lorategi ugari txikitu egin zituzten. Benetan ulertzen ez dudan kontu bat da hau. Zer aurreratzen da hori eginda? Nork egiten du eta zergatik? Mesedez argitu dezatela, nik ez baitut ulertzen. Udalari ere galdetuko nioke zergatik jarri zituzten festa hauek hasi baino egun batzuk lehenago lore berriak jakinda urtero bezala hori gertatuko zela, baina galdera hori baino normalagoa iruditzen zait lehen egin dudan galdera, zer konpontzen dugu horrelakoak egiten?
Ibartar bat | 2008-06-19
Benetan lotsagarria bai! Bandaloak direla dirudi, ez dakite ongi pasatzen. Pentsatu daiteke ez zela garairik hoberena lore berriak jartzeko, baina beti beldurturik ibili behar al gara? Ez al daukagu eskubiderik herria polita izateko? Tolosan ere jartzen dituzte loreak eta apaingarri gehiago ere eta ez da ezer gertatzen. Ihauterietan ere, ezin dugu konparatu festa hauetara etortzen den jedearekin, eta ez da hainbeste txikizio gertatzen. Gainera beti diana bera daukate, lorontziak. Oso itxusiak dira bai, baina errespetu pixka bat mesedez! Hori bai, zorion mila garbitzaileentzat, segituan garbitu baitzuten dena.
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Tolosaldeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.