Zizurkil, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda zizurkil eu Sun, 12 Oct 2008 00:06:52 +0200 60 Zizurkil, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Herriko euskara da Zizurkilen Barrena Bekaren deialdi berriaren ikergaia http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00004007/Herriko_euskara_da_Zizurkilen_Barrena_Bekaren_deialdi_berriaren_ikergaia.htm Zizurkilgo Udalak Zizurkilen Barrena Bekaren deialdi berria egin du. Oraingo honetan ikergaia Zizurkilgo euskara izango da. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) garapenaren barruan, «ezinbestekoa» ikusi du Udalak herriko «lehenengo hizkuntza-ondarea eta ondare horri dagokion etnografia arloa batera jaso eta datozen belaunaldientzako ispilu eta erreferentzia izango den azterlan bat herritarren eta euskaldun guztien esku jartzea». ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Etxeko olioa eta hondakin arriskutsuak biltzeko aukera, asteartean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-05/p00007009/Etxeko_olioa_eta_hondakin_arriskutsuak_biltzeko_aukera_asteartean.htm Erabilitako etxeko olioa eta hondakin arriskutsuak uzteko hainbat aukera eskaintzen ditu Zizurkilgo Udalak. Horien artean, bilketa ibiltaria dago, hau da, egun eta ordu zehatz batean Zizurkil goiko kaleak zeharkatu eta Pasus plazan egoten dena. Hain zuzen, heldu den urriaren 8an, asteartean, izango da horretarako aukera ordutegi honetan: Zizurkil behean, 09:00etatik 10:15era eta Zizurkil goian 10:30etik 11:00etara. ... Sun, 05 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Garagardo Gaua egingo dute gaur 60 lagun inguruk Zimiteyuan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-04/p00010003/Garagardo_Gaua_egingo_dute_gaur_60_lagun_inguruk_Zimiteyuan.htm Hamaikarren aldia izango da gaur Zizurkil Goiko Zimiteyuan elkartzen direnean Garagardo Gaua ospatzeko. Antolatzaileek 60 bat lagun izango direla espero dute. Helburua «ez da dirurik ateratzea, baizik herri giroa sortzea», azaltzen dute. Afari herrikoia bezala antolatzen dute, baina garagardoaren inguruan eta garagardo azoketan izaten den antzeko menuarekin. Kainero bat izaten dute eta jendeak nahi duen adina hartzen du, bakoitzak bere pitxarra eskuan duela. Afariaren ondoren, bai janaritan bai garagardotan gastatutakoa kontatu eta denon artean ordaintzen dute. ... Sat, 04 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Kaxkardi elkarteak martxan jarri du aisialdirako kirol orientazio zerbitzua http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-04/p00010011/Kaxkardi_elkarteak_martxan_jarri_du_aisialdirako_kirol_orientazio_zerbitzua.htm Zizurkilgo Kaxkardi Kirol Errekreatibo elkarteak, herritarren ekimena eta parte-hartzea sustatzeko asmoarekin, «aisiaz eta kirolaz gozatzeko» orientazio zerbitzu berri eta alternatibo bat eskeini nahi du. «Gizarteak ez du ia denborik hartzen aisian egin daitezkeen ekintzen inguruko informazioa biltzeko, beraz, denbora librea edonola pasatzen dute gehienek», azaltzen dute Kaxkarditik. «Zerbitzu honekin, herritarrei erreztasun gehiago eman nahi zaizkie, beren kabuz ekintza aktiboak gauzatzeko», gaineratu dute kirol errekreatibo elkartetik. ... Sat, 04 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Udalak herriari «bizkarra eman» diola salatu du ezker abertzaleak Gudari Egunean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-01/p00002010/Udalak_herriari_bizkarra_eman_diola_salatu_du_ezker_abertzaleak_Gudari_Egunean.htm Zizurkilgo ezker abertzaleak Joxe Arregi eta Jose Luis Geresta Ttotto gogoan izan zituzten iragan berri den Gudari Egunean. Egun horretan irakurritako idatzian Udalaren jarrera salatu zuen, «herriari bizkar eman eta herriko bi semeren, estatuak hil zituen bi gudariren plaza izenak eta oroitarriak kentzea» erabaki zuelako. Ezker abertzaleak gaineratu zuenez, «agian, pentsatuko zuten ahaztuko ginela; agian, pentsatuko zuten ez genituela gogoan izango. Baina ez, zizurkildarrek ez ditugu ez Joxe eta ez Ttotto ahaztuko». Plazen izenak aldatzean eta oroitarriak kentzean «argi erakusten du» zenbaitek biktima kontzeptuaren inguruan egiten duen «erabilera gaizto eta interesatua», azaldu du. «Inor izatekotan, Joxe Arregi eta Ttotto biktimak dira, bi aldiz biktima, inoiz justiziarik ez zaielako egin». ... Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Josu Castañaresek irabazi du hirugarrenez http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-30/p00007003/Josu_Castañaresek_irabazi_du_hirugarrenez.htm Beste behin Josu Castañares eta bere zaldia Bixkor izan ziren azkarrenak. Zizurkilgo VII. Zaldi Lasterketa zegoen jokoan eta aurreko bi urteetan bezala, Elgoibarko zaldun eta zaldia izan ziren bizkorrenak zaldi lasterketetan dagoen zirkuitu azkarrenean. Asier Mujika antolatzaileak azaldu duenez, «maila handiko lasterketa izan zen, oso ikusgarria». Orain arteko parte-hartzaile kopuru handiena izan zen igandeko lasterketan. Guztira 21 zaldun eta zaldi aritu ziren lehian eta parte-hartzaileen maila oso altua izan zen. «Orain arteko maila handiena izan da», dio Mujikak. ... Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Zizurkilgo VII. Zaldi Lasterketa jokoan, bihar http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-27/p00004008/Zizurkilgo_VII._Zaldi_Lasterketa_jokoan_bihar.htm Zizurkilgo VII. Zaldi Lasterketa egingo dute bihar udaletxearen ondoko zelaian, 18:00etan. Ikusmin handia sortzen du lasterketa honek eta aurten gainera 18 zaldik parte hartuko dute, orain arteko kopuru handiena. Asier Mujika antolatzaileak azaltzen duenez, «zirkuitua azkarra da eta zaldiek abiadura handia hartzen dute. Horrek erakargarritasuna ematen dio lasterketari». Mujikak gaineratzen duenez, urtero maila «gero eta handiagoa» da eta aurten zaldi odolgarbi ingeles gehiago izango dira Zizurkilgo zirkuituan. «Odolgarbi ingelesa lasterketarako prestatuta dagoen zaldia da, normalean hipodromoetako lasterketarako erabiltzen dena», zehazten du Mujikak. Bihar eskualdeko zaldunak ere izango dira. Baieztatuta daudenak Asier Mujika zizurkildarra, Iñaki Garmendia orendaindarra, Jon Lizaso asteasuarra eta Joxe Ramon Usabiaga asteasuarra dira. Emakumezko zaldunak ere izango dira parte hartzen. ... Sat, 27 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL «Parekatu egin dira liburuen eta DVDen mailegu kopuruak» ARANTZA ZABALA › Zizurkilgo liburuzaina http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-24/p00003007/Parekatu_egin_dira_liburuen_eta_DVDen_mailegu_kopuruak_ARANTZA_ZABALA_›_Zizurkilgo_liburuzaina.htm Arantxa Zabalak (Zizurkil, 1963) Atxulondo kultur etxean egiten du bere lana. Zer osasun du liburutegiak? Hain herri txikia izateko nahiko osasun ona dugu mailegutza aldetik, baina gehiegi mailegatzen dira DVDak. Beraz, liburuak edo DVDak mailegatzen dira gehiago? Estadistiketan ikusten da parekatu egin dela. Zein da maileguan gehien ematen duena? Argi eta garbi, emakumeak. Eta adinari begiratuz gero? Helduak esango nuke. Bestalde, somatzen dut helduek haurrentzako DVD gehiago hartzen dituztela eta beraz ipuin gutxiago. ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL 34 gidarik hartuko dute parte igandean II. Auto Slalomean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-12/p00005010/34_gidarik_hartuko_dute_parte_igandean_II._Auto_Slalomean.htm Zizurkilgo jaien bigarren asteburuaren baitan, II. Auto Slaloma antolatu dute iganderako. Elbarrena auzoan auzoan zehar garatuko da proba eta guztira 34 gidarik eman dute izena eta 9 Kart Kross izango dira. Kilometro pasatxoko trebetasun zirkuitoa izango dute lehian ariko diren gidariek. Probaren ondorioz, 09:00etatik 14:00etara bitarte Elbarrena auzoko erdigunea itxita egongo da ibilgailuentzat eta, beraz, Asteasu aldera joan nahi dutenek Zizurkil Goitik joan beharko dute. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bide mozketabehar bezala adieraziko dute. ... Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Teddy Martinez irabazle, XV. Elbarrena Trofeoan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-11/p00004007/Teddy_Martinez_irabazle_XV._Elbarrena_Trofeoan.htm Pasa den larunbatean, Danena Halterofilia taldeko pultsularia den Teddy Martinezek Halterofiliako XV. Elbarrena Trofeoa irabazi zuen, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Bigarren postuan, berriz, talde berekoa den Ekaitz Kortajarena gelditu zen; eta podioko hirugarren postua Bilboko Kepa Ortegarentzat izan zen. Guztira bederatzi pultsulari aritu ziren nor baino nor. Ikusle asko hurbildu zen emanaldiaz gozatzera. Hori dela eta, antolatzaileei guztiei «eskerrik beroenak» eman nahi dizkiete, «baita parte hartu zuten talde eta pultsulari guztiei ere». ... Thu, 11 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Beka eta ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute Zizurkilen http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-10/p00006001/Beka_eta_ikastaroetan_izena_emateko_epea_zabaldu_dute_Zizurkilen.htm Zizurkileko Udalak Zizurkilen Barrena beka atera du hizkuntza-ondarea eta ondare horren etnografi arloa jasotzeko. Datuak urriaren 24a baino lehen bidali behar dira Udalera. Bestalde, ikastaroetan izena emateko epea hilaren 25an bukatuko da. Haurrentzako zein helduentzako ikastaro desberdinak antolatu dituzte eta ikastaro motzak ere egongo dira; ukenduena eta automakilaia eta esku zein oin estetikarena, zehazki. ... Wed, 10 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL AHTren aurkako Gazte Egunean parte hartzeko deia egin dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-04/p00006001/AHTren_aurkako_Gazte_Egunean_parte_hartzeko_deia_egin_dute.htm Larunbat honetan, hilak 6, AHTren aurkako Gazte Eguna antolatu dute Zizurkilen. Tolosaldeko gazteriari luzatu diete antolatzaileek parte hartzeko deia, izan ere «gazteria omen gara etorkizuna, baina dena erabaki nahi dute, dena lotu», eta horri aurre egiteko xedearekin antolatu dute, hain justu, Gazte Eguna. «Geuk orain egiten dugunaren araberakoa izango omen da etorkizuna. Baina egin nahi dugun guztia baldintzatu nahi digute, sistema kolokan ez jartzeko, klase zapalduak zapaldurik jarraitzeko, herri honek zein frantziar Estatu inperialistaren asimilazioan bere nortasuna galtzeko», azaldu zuten Anoetan egindako aurkezpenean. ... Thu, 04 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Joseba Otaegi eta Jexuxmari Mujika txapelaren borrokan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-26/p00006008/Joseba_Otaegi_eta_Jexuxmari_Mujika_txapelaren_borrokan.htm Gipuzkoako II. Mailako Aizkora Txapelketaren finala gaur jokatuko da Mendaron (Gipuzkoa) 18:00etan. Kanporaketa sailkapena ikusiz gero, esan liteke bi aizkolariren artean egongo dela txapela. Aizkolari hauek Joseba Otaegi zizurkildarra eta Jexuxmari Mujika ibartarra dira. Finalean, hala eta guztiz ere, hutsegite txikiena garesti ordainduko dute; Joxe Ugarteburu, Josefelix Zubizarreta, Joxemari Telletxea eta Aratz Mugertza zain egongo baitira. ... Sat, 26 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL I?;����I?@�itularra">«Agintarien jarrera» gogor salatu du Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak</span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00006007/I;I@itularra>Agintarien_jarrera_gogor_salatu_du_Tolosaldeko_AHT_Gelditu_Elkarlanak.htm Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanekoek agintarien jarrera «gogor» salatu zuten atzo Zizurkilen. «AHT gelditzea eta eztabaida sortzea» eskatu zuten AHTren zundaketa lanak egiten ari diren lekuan. Bertan Udaran ere AHTrik ez! lelopean salaketa ekimen ezberdinen egutegia aurkeztu zuten. AHTren aurkako ekimenak Elkarlaneko kideek «udaran oporrik ez» dutela hartuko jakinarazi zuten eta herritarrei hurrengo egunetan egingo dituzten ekimenetan parte hartzeko eskatu zieten. Atzo Zaldibian «AHTren aurkako akanpada iraunkorra» abian jarri zela aipatu zuten. Gaur bizikletaz bertara joango dira, bizikleta-martxan Tolosaraino itzultzeko. 18:30ean ongietorria egingo zaie tren geltokian merienda batekin. Etzi berriz, Ordizian manifestazioa egingo dute 20:00etan, «obren hasiera salatzeko». Uztaileko azken ekimena 29ean, asteartean, egingo dute: «Eskualdeko lurjabe guztiei zuzendutako bilera informatiboa egingo da. Bertan, Elkarlaneko abokatuak eta eskualdeko Elkarlaneko kideak egongo dira, lurjabeek zer eskubide dituzten, espropiazioen aurrean zer egin dezaketen eta beste edozein zalantza argitzeko. Kaltetu guztiak bilera horretan parte hartzera animatu nahi ditugu; izan ere, denen artean harremana sortzea eta une honetan hainbeste behar duten babesa eskaintzea da gure asmoa».... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Landare hazien bankua aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta La Caixak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00006006/Landare_hazien_bankua_aurkeztu_dute_Gipuzkoako_Foru_Aldundiak_eta_La_Caixak.htm Gipuzkoako Foru Aldundiak eta La Caixak landareen lehen germoplasma bankua aurkeztu zuten atzo Fraisoro ingurumen eta nekazal laborategian. Bankua Gipuzkoako flora endemiko eta mehatxatuetan espezializatuta egongo da. Gipuzkoako Foru Aldundiatik Landa Ingurunearen Garapeneko foru diputatua, Rafael Uribarren, eta Mendietako zuzendaria, Asier Arrese, egon ziren aurkezpenean. La Caixaren ordezkari bezala, Gipuzkoan negozio alorreko zuzendaria, Pedro Bartra, eta Gizarte Ekintzako Ingurugune eta Zientziako kidea, Belen Perat, agertu ziren atzo Fraisoron. ... Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL II. Mailako Gipuzkoako Txapelketaren finalera pasa dira Otaegi eta Mujika http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00006007/II._Mailako_Gipuzkoako_Txapelketaren_finalera_pasa_dira_Otaegi_eta_Mujika.htm II. Mailako Gipuzkoako Aizkolari Txapelketaren finala uztailaren 26ean jokatuko da Mendaron. 18:00etatik aurrera sei aizkolari lehiatuko dira finalean eta hauen artean Tolosaldeko bi aizkolari egongo dira: Joseba Otaegi (Zizurkil) eta Jexuxmari Mujika (Ibarra). Kanporaketa lehia II. Mailako Gipuzkoako Txapelketaren finalerako txartelak Usurbilen (Gipuzkoa) banatu ziren iragan igandean. 16 aizkolari bi multzotan lehiatu ziren. Hauetatik zazpi eskualdekoak ziren: Joseba Otaegi, Jexuxmari Mujika, Mikel Matxinandiarena (Leaburu), Mikel Belauntzaran (Berrobi), Xabier Alkizalete (Asteasu), Jokin Alkizalete (Asteasu) eta Iñaki Agirre (Ibarra). ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Koadrilen eguna egingo dute etzi Zizurkilen http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00004001/Koadrilen_eguna_egingo_dute_etzi_Zizurkilen.htm Larunbat honetan, Zizurkilgo Joxe Arregi Plazan koadrilen eguna ospatuko da. 14:00etan bazkaria eginen dute eta ondoren Benta zaharreko mutil alaiak taldeak alaituko du bazkalostea, musika eta kantuak abestuz.Herritar guztiak bazkarian parte hartzera gonbidatzen ditu festa batzordeak. Norberak bere bazkaria eraman beharko du. Festa batzordeak ahulkiak, mahaiak eta sagardoa jarriko ditu guztientzat. Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Eskualdekoak garaile Gipuzkoako Txapelketan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00004002/Eskualdekoak_garaile_Gipuzkoako_Txapelketan.htm Gipuzkoako Emakumezkoen Txirrindularitza Txapelketa izan zen jokoan pasa den igandean Zizurkilen eta Villabonan eta eskualdekoak izan ziren garaile. Kadete mailan Tolosa CF taldean aritzen den Ane Usabiaga ordiziarrak irabazi zuen txapelketa. Juniorretan Irene San Sebatian tolosarra, Debabarrena taldekoa, izan zen garailea. Senior milan Bizkaia taldeko Arantzazu Azpiroz berastegitarra izan zen lehena helmugan. Patxi Altuna antolatzaileak azaldu duenez, «dena oso ondo joan zen» antolakuntzaren aldetik. «Gure helburua zen proban segurtasuna bermatzea eta lortu genuela uste dugu. Gipuzkoako zein Euskadiko federazioek zoriondu gintuzten horregatik». ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Udalak ekuadortarrekin elkartrukea berrituko du http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00002002/Udalak_ekuadortarrekin_elkartrukea_berrituko_du.htm Ekuadorretik Zizurkilera elkartruke hamabostaldia burutu berri da herrian eta Marian Lazkano Zizurkilgo alkatea azaldu duenez, aurrera begira ere ekimena egiteko asmoa azaldu du bai Udalak berak bai eskualdean dagoen ekuadortarren komunitateak. Antolaketak «oso ilusionatuta» egin dituztela azaldu du Lazkanok. «Beste hainbat ekimentan bezala, ekitaldietara jende gaehiago etortzea nahiko genuke eta horretan ere ahaleginduko gara hurrengo edizioetan». ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Zizurkilgo Udalak biztanleko hiru euro emango dizkio HITZAri lau urteetan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00002009/Zizurkilgo_Udalak_biztanleko_hiru_euro_emango_dizkio_HITZAri_lau_urteetan.htm Zizurkilgo Udalak eta TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZA egunkariak hitzarmena berritu dute. Udalak hiru euro emango dizkio biztanleko legealdi honetan, hau da, 2008tik 2011 urtera arte. Marian Lazkano Zizurkilgo alkateak eta Jon Mujika HITZAren kudeatzaileak sinatu zuten hitzarmea atzo goizean. Akordio honen arabera, Udalak 8.370 euroko diru laguntza emango dio aurten eskualdeko egunkariari. Zizurkilgo alkateak azaldu duenez, «HITZA euskaraz ateratzen den egunkarietako bat da eta leku askotan zabaltzen da. Hori bultzatu nahi dugu Udaletik». Bere aldetik, Jon Mujikak «oso positiboki» baloratu zuen Zizurkilgo Udalak emandako laguntza. «Lau urtetarako hitzarmena sinatu dugu eta hori oso garrantzitsua da guretzat, aurrera begira ekonomikoki segurtasuna suposatzen duelako». ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Jon Tecedor omendu dute pultsulariek txapelketan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-17/p00003009/Jon_Tecedor_omendu_dute_pultsulariek_txapelketan.htm Izugarrizko kolpea jaso zuten Danena-Olaederrakoek larunbatean. Taldeko partaidea zen Jon Tecedor lasartearra errepidean hil zen istripu batean. Tecedorrek arratsaldean parte hartu behar zuen Zizurkilen Euskadiko Federazioen Arteko Txapelketan. Lehia bertan behera uztekotan izan ziren, baina Tecedorren familiakoek txapelketa egin zedin eskatu zuten. Batis Kortajarena Danena-Olaederrako arduradunak azaldu duenez, «txapelketa omenaldi bihurtu zen». ... Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Zizurkilen, Alegian eta Ikaztegietan ikasturte amaiera http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-15/p00005006/Zizurkilen_Alegian_eta_Ikaztegietan_ikasturte_amaiera.htm Eskualdeko hainbat eskola eta ikastoletan ikasturte zaharrari agur esan zioten atzokoan jaialdi alaien bitartez. Ikaztegietan, Alegian eta Zizurkilen haur eta gurasoek jaiarekin bat egin zuten. Zizurkilgo herri eskolak dagoeneko 25 urte bete ditu, eta honen harira festa handiagoa egin zuten. Zizurkilen ikasleek ikasmaila ezberdinetan banatuta zeuden eta herri eskolaren 25. urteurrena ere ospatzeko baliatu zuten atzoko eguna. Gurasoek haien umeak ikusten asko gozatu ahal izan zuten. ... Sun, 15 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Danena-Olaederrako Jon Tecedor pultsularia hil da moto istripuz http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-15/p00006003/Danena-Olaederrako_Jon_Tecedor_pultsularia_hil_da_moto_istripuz.htm Jon Tecedor Aginaga, Villabonako Danena-Olaederra Halterofilia taldeko pultsularia hil zen atzo arratsaldean, motoz izandako istripuaren ondorioz. Zizurkilen arratsaldean bertan Euskadiko Txapelketan jokatu behar zuen, Gipuzkoa ordezkatu behar zuelarik. «Eguerdian hitz egin genuen berarekin eta Zizurkil aldera zetorren», adierazi zuten erabat lur jota taldeko arduradunek. Hain zuzen ere, A-8 errepidean jazo zen ezbeharra, Donostia parean, moto istripuan. Tecedor gidari zihoan; 13:20an izan zen istripua, Aritzetan, hiribururako noranzkoan. Ertzaintzak jakitera eman zuenez, errepidetik irten egin zen Tecedorrek gidatzen zuen motoa (Honda markakoa) eta kolpearen ondorioz hil zen gidaria. ... Sun, 15 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Zizurkil eta Asteasurekin batera Ibarra Xiba finalean aurkitzen da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-14/p00006008/Zizurkil_eta_Asteasurekin_batera_Ibarra_Xiba_finalean_aurkitzen_da.htm Ibarrak, aurrez Zizurkil eta Asteasuk bezala, Xiba jokoen finalerako txartela lortu zuen iragan asteburuan Usurbilen (Gipuzkoa). V. Euskal Herrien Arteko Euskal Jokoen finala hilaren 28an, larunbatean, jokatuko dute Idauze Mendin (Zuberoa). Usurbilgo saioa Usurbilen Gipuzkoako Herrien arteko Xiba jaialdiko bigarren kanporaketa jokatu zen. Bertan lehian aritu ziren zazpi taldeak hauek izan ziren: Igeldo, Ibarra, Hernani, Egia, Usurbil, Antigua eta Tolosa. ... Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Senior mailako pultsulari onenek indarrak neurtuko dituzte http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-14/p00005002/Senior_mailako_pultsulari_onenek_indarrak_neurtuko_dituzte.htm Marian Lazkano alkateak eta Batis Kortajarena Danena-Olaederra taldeko arduradunak Euskadiko Federazioen Arteko Txapelketa aurkeztu dute. Gaur izango da lehiaketa, Zizurkil Goiko Intxaur frontoian eta senior mailako pultsulari onenak ariko dira lehian. Gipuzkoako taldean Danena-Olaederrako Teddy Martinez, Ekaitz Kortajarena, Jon Tecedor eta Andoni Kortajarena ariko dira. Horiez gain Zarautzeko Borja Bravo izango da taldean. «Etxean jokatzen dugunez», azaldu du Batis Kortajarenak, «gogo handiz saiatuko gara lehiaketa irabazten». ... Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL