Villabona, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda villabona eu Wed, 20 Aug 2008 00:05:03 +0200 60 Villabona, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Pertsonez eraikitako gaztelu ikusgarriak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-27/p00005007/Pertsonez_eraikitako_gaztelu_ikusgarriak.htm Santio jaien baitan atzo Euskal Jaia ospatu zuten, eta egun honen barruan askok ahaztuko ez duten Valls herriko Colla Vella castells taldeak emanaldia eskaini zuen, plaza jendez lepo zegoela. Oinkari dantzari taldeak eta herriko elkarte gastronomikoak antolatzen duten jai egun honetako apustu nagusia izan zen hau. Jaia bazkalondoren hasi zen, zanpantzarren kalejirarekin, eta ondoren, sagardo eta pintxo banaketa egin zuten plazan. ... Sun, 27 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Goizean kirolariak eta arratsaldean ikuskizunak eta Gazte Eguna http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-26/p00004005/Goizean_kirolariak_eta_arratsaldean_ikuskizunak_eta_Gazte_Eguna.htm Santio jaiak hasi besterik ez dira egin eta bat baino gehiago atzo leher egina aurkitzen zen. Horretarako arrazoiak bazituzten, baita ere indarberritu eta aurrera jarraitzeko aukera ere, Santioak ez baitira alperrik eskualdeko jairik luzeenak. Goizean kirolari mota ugari Pilotariak eskuz eta palan; korrikalariak distantzia laburrean eta gautxoriak distantzia luzean. Jendarte anitza ikus zitekeen Amasa-Villabonan atzo goizean. Jaiei bizia emateagatik denek badute meritua. ... Sat, 26 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Oraindik astebete http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00002007/Oraindik_astebete.htm Eskualdeko festa luzeenak hasi dira. Atzoko egunarekin kontatuta, zortzi egunez festetan izango dira Villabonan, Santio egunaren bezperan hasi eta San Inazio egunera arte. Aurten sortu den Hutsunea Betez emakumeen taldeak bota zuen txupinazoa. Festa zoriontsuak opa zituzten eta ondoren bota behar zituzten globoen esanahia azaldu zuten: 44 globo gorri aurten genero indarkeriaz hil diren pertsona kopuru hori oroituz eta globo txuri ugari esperantza irudikatzeko. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Massetaniren collageak eta Churrucaren instalazioa ikusgai Sacem eraikinean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00004006/Massetaniren_collageak_eta_Churrucaren_instalazioa_ikusgai_Sacem_eraikinean.htm Villabonan bizi den Helga Massetani artista argentinarrak eta Beatriz Churruca artistak erakusketa jarri dute Villabonako Sacem eraikinean. Bihar izango da inaugurazioa, 20:00etan, eta hortik aurrera, abuztuaren 8ra arte irekita egongo da 17:00etatik 20:00etara. Artaccion!-en bigarren edizoa izango da erakusketa hau eta HUM (Zuk Zeuk Egin) bezala ere izendatu dute. Izan ere, erakusketan mahai bat egongo da eta bertan egongo diren materialekin bisitariak bere collagea egiteko aukera izango du. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA txuritik beltzera, morea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00006005/txuritik_beltzera_morea.htm Neskalagunak gauza bera esaten dit beti. Erremediorik ez daukagula, gurekin erdibiderik ez dagoela», bota du Joseba Larrartek. Orain lau urte, «egoskortuta», arraunean hasi eta orduan zituen 100 kiloetatik sasoiko-sasoiko egotera pasa da. «Kolpetik. Gurea xelebrea da», Eneko anaiaren burutazioa hurrena, San Pedroko arraunlaria bera ere, anaia bezala. «Gu garai batean tope ibiltzen ginen parrandan, baina koadrilakoek berotuta hasi ginen», esan du Garikoitz Lopetegik, Eneko Larrarterekin batera orain dela bi urte hasitakoak. Villabonatarrak dira hirurak, San Pedroren, San Miguel ligako liderraren, arraunlariak. Lehorrekoak, kostan erraietaraino errotutako jardunean. «Dena den, lehorrean ere bada tradiziorik, ez pentsa! Nire etxean beti jarraitu da arrauna, eta traineruek lehorreko arraunlariak ere eduki izan dituzte», azalpena Libia-ko beste villabonatar batek, Andoni Leundak. Eta Ander Ansa da bosgarrena. Bost villabonatar, arraun... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Zortzi egunetako egitarauaz gozatzeko aukera santiotan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00003008/Zortzi_egunetako_egitarauaz_gozatzeko_aukera_santiotan.htm Villabonako Udalak Santio jaien aurkezpena egin zuen atzo udaletxean. Bertan izan ziren Maixabel Arrieta alkatea, Hautsi Izagirre zinegotzia eta Maialen Abaigar zinegotzia. Zortzi egunetako egitaraua osatzerakoan Jai Batzordean aritu diren elkarte eta eragile guztien parte-hartzea eskertu zieten Udaleko ordezkariek. Aurtengo jaiei begira, inude eta artzaien konpartsa aipatu zuten berritasunen artean. «Azken asteotan ehunka lagun ibili dira prestatzen eta Udaletik zoriondu nahi genituzke», azaldu zuten. Igandean izango da konpartsaren eguna. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Ikurrinaren aldeko deia egin dute hainbat eragilek http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00004001/Ikurrinaren_aldeko_deia_egin_dute_hainbat_eragilek.htm Villabonako hainbat eragilek eta norbanakoek Geurea Ikurrina babes adierazpenarekin bat egin zuten herenegun arratsaldean egindako prentsaurrekoan. Bertan ikurrina erabiltzearen aldeko deia luzatu zuten eta «euskal instituzioetan ikurrinak egon behar duela» adierazi zuten. Zunbeltz, Uxo-Toki, Irrintzi eta Behar-Zana elkarteko kideek, Oinkari dantza taldeak, buruhandien konpartsak, Behar-Zanako pilotariek eta herriko hainbat koadrilek egin dute bat adierazpenarekin. ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Oinkari taldeko gaztetxoak Katalunian http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00004007/Oinkari_taldeko_gaztetxoak_Katalunian.htm Villabonako Oinkari Dantza Taldeko gaztetxoak Kataluniako Tona herrian igaroko dute asteburua. Bertan ekainean estreinatu zuten Iraganaren geroa emanaldia antzeztuko dute larunbatean iluntzeko 21:30ean. Guztira 70 taldekide izango dira Kataluniako bidaia horretan, dantzari, musikari, teknikari eta arduradunak kontuan hartuta. Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Danena-Olaederrakoak garaile, Zarautzen http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00007002/Danena-Olaederrakoak_garaile_Zarautzen.htm Zizurkilgo Danena-Olaederra Halterofilia Taldeak Zarautz Trofeoan parte hartu zuen kadete eta jubenil mailetan eta lehenengo postua lortu zuen taldekako sailkapen orokorrean, Kataluniako Mollins del Rey eta Galdakaoko taldeen aurrean. Banakako sailkapen orokorrean, Danenako Iker Hernandezek lehen postua lortu zuen eta Mikel Quintanak bigarrena. Jokin Urkizuk eta Adrian Sasiainek osatu zuten taldea. Trofeoaren bukaeran Danena-Olaederra taldeko pultsularia izan zen Jon Tecedor gogoan izan zuten eta familiari omenaldi txiki bat egin zioten antolatzaileek plaka bat eta lore sorta bat eskainiz Tecedorren alargunari eta amari. Agurra ere dantzatu zieten. Danen-Olaederrakoek eskerrak eman zizkioten antolatzaileei. ... Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA 'Atari Bizi' lehiaketaren egun erabakiorra etzi http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00006001/Atari_Bizi_lehiaketaren_egun_erabakiorra_etzi.htm Amasa-Villabonako Udalak antolatu duen Atari Bizi lehiaketaren irabazleak, uztailaren 19an, etzi, erabakiko dira, nahiz eta uztailaren 25era arte ez dugun jakingo zein diren epaimahaiaren ustez, eta bertan kokatuta dauden landareei dagokienez behintzat, interesgarrienak diren Amasa-Villabonako atari eta balkoiak. Sari banaketa uztailaren 25ean 19:00etan izango da, Villabonako Errebote plazan. Lehiaketa honetan parte hartzeko ez dago inon izena eman beharrik, izan ere epaimahaiak balkoi eta atari guztiak aztertu eta baloratuko baititu etzi. ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Gizonezko bat atxilotu dute, bikotekidea jo eta mehatxatzeaz akusatuta http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00004003/Gizonezko_bat_atxilotu_dute_bikotekidea_jo_eta_mehatxatzeaz_akusatuta.htm Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Villabonan, herenegun gauean bere bikotekidea, emakumezkoa, jotzeaz eta hari mehatxuak eta irainak egiteaz akusatuta. Bizilagun batek deitu zien poliziei, herenegun gaueko 23:00ak aldera. Ustez erasoa gertatu zen etxebizitzara iritsitakoan, emakumeak esan zien bere bikotekideak bien seme-alabei irain egin ziela, zarata ateratzen ari zirelako. Irainen ondoren eztabaida piztu zen bi helduen artean, eta berehala besoan ukabilkada eman zion gizonezkoak, emakumearen bertsioaren arabera, eta horrez gain iraindu eta mehatxatu egin zuela. ... Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Irrintzi elkartearen hamabigarren Garagardo Azoka, bihartik hasita http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00004008/Irrintzi_elkartearen_hamabigarren_Garagardo_Azoka_bihartik_hasita.htm Hamabigarren urtez antolatu du Villabonako Irrintzi elkarteak Garagardo Azoka Txerminen. Bihar hasiko da eta ohi bezala lau egun iraungo ditu, igandera arte beraz. 18:00etan irekiko dituzte ateak eta 01:00ak aldera itxi. Agustin Laskurain azokaren koordinatzaileak adierazi duenez, «iazko zenbakietan mantentzea da helburua». Izan ere, 2007ko azokan zerbait gehiago handitu ziren kopuruak. 11.000 litro garagardo edan ziren, 2.800 ukondo jan, saltxitxak amaitu egin ziren, 100 kilo haragi pastel jan ziren eta beste 110 kilo gaztarenak, 100 kilo patata ere, 4.000 pitxar saldu... Kalkulu zehatz bat egitea zaila bada ere, 6.000 lagun inguru izan ziren. Villabonako Garagardo Azokak tradizio handia du dagoeneko. Intxaurrondokoaren ondoren, egun Gipuzkoako bigarren beteranoena da, Bera Bera errugbi taldekoek dagoeneko ez dutelako antolatzen. ... Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Herriaren zenbait datu denen eskura http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00002009/Herriaren_zenbait_datu_denen_eskura.htm Informazioaren aroan, urrats berri bat eman du Villabonak. Honen adierazgarri, atzo aurkeztu zuten Villabona zenbakitan izeneko liburua, Maialen Abaigar, Euskara eta Hezkuntza zinegotziak eta Amaia Elizagarate, Aztiker enpresako teknikariak. Izan ere, azken hauek arduratu dira argitalpena burutzeaz. Liburu hau, herria gertuagotik ezagutzeko informazio tresna izatea nahi dute Udalekoek. Hori dela eta, herritar guztien eskura jarriko dute. Honetarako, edonork Udal bulegoetan eskatuta, dohainik eskuratu ahal izango du. ... Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Erabiltzea da kontua http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00004004/Erabiltzea_da_kontua.htm Mintzalaguna egitasmoa jarri dute martxan pasatu berri den ikasturtean Villabonako eta Zizurkilgo udalek. Proiektuaren ardura izan duten Joxean Cubero Villabonako euskara teknikariak eta Ainhoa Larrea Zizurkilgo euskara teknikariak «balorazio positiboa» egin dute, bai jende kopururuarengatik, bai parte hartu dutenek egin duten balorazioaren aldetik. Zortzi talde egin ziren guztira, gehienbat hiru lagunez osatuta. 17 ikaslek eta zortzi laguntzailek hartu dute parte egitasmoan. Udaletatik bideratu den inkesta batean ondorioztatu denez, bai ikasleek, bai laguntzaileek, bai euskara ikasten ari diren irakasleen balorazioa ere positiboa izan da. Erabileraren aurreko jarrera ere oso positiboa izan dela azaldu da inkestetan eta datorren ikasturteari begira, parte-hartzaileek jarraitzeko asmoa dutela azaldu dute. ... Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Arabako bazterrak ezagutzeko aukera hilaren 19an eta 20ean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00004001/Arabako_bazterrak_ezagutzeko_aukera_hilaren_19an_eta_20ean.htm Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatzen duen Euskal Herrian Barrena egitasmoaren baitan, hilabete honetako irteerari dagokionez, izen emateko epea zabalik da, hilaren 14a arte, txangoa 19-20ko asteburuan burutuko baita. Arabako bazterrean, Aialatarren lurretan leloa duen txango horretan Arabako bazterrak izango dira ikusgai, Urduńa, Nerbioi ibaiaren jauzia, Delika edo Kexaa bezelako aldeak bisitatuz. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero 943-696-450 zenbakira dei daiteke (Iosu) edo txangoak@topagunea.com helbide elektronikora idatzi. ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Kalte gutxiko sutea izan da Villabonako Kale Berriko garaje batean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00004001/Kalte_gutxiko_sutea_izan_da_Villabonako_Kale_Berriko_garaje_batean.htm Villabonako Kale Berriaren 5. zenbakiko garaje batean sute bat sortu zen atzo goizean, kalte gutxi eragin zituena. Dirudienez, elektrogailu batek hartu zuen su. Ertzaintzak azaldu zuenez, ez da zauriturik izan eta ez zuten bizilagunik etxetik atera behar izan. Garajeetan ke asko pilatu zen eta suhiltzaileen zeregina batez ere ke hori guztia ateratzea izan zen. Azken uholdeetan garaje horietan sartu zen ura . ... Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Oskar Zelarain epaitua izateko utzi du Frantziak Espainiaren esku http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00004002/Oskar_Zelarain_epaitua_izateko_utzi_du_Frantziak_Espainiaren_esku.htm Frantziako Poliziak hiru euskal preso entregatu dizkio Espainiako Poliziari, Espainiako Auzitegi Nagusian hainbat auzirengatik epai ditzaten. Oskar Zelarain billabonatarra da horietako bat eta atzo egin zuten entrega. Zelarain behin-behinean entregatu dute, epaitua izateko. Sei hilabetez, eta epe hori luzatzeko aukerarekin, izan ahal da Espainian. Gero Frantziako espetxeetara itzuliko dituzte. Bihar deklaratzera eramango dute Auzitegi Nazionalera. ... Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Danena-Olaederrakoen balantze «gazi-gozoa» Espainiako Txapelketan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00004009/Danena-Olaederrakoen_balantze_gazi-gozoa_Espainiako_Txapelketan.htm Danena-Olaederra taldeko pultsulariek Espainiako Txapelketan absolutu mailan lortutako emaitzak «gazi-gozoak» izan direla azaldu du Batis Kortajarena prestatzaileak. A Coruńan (Galizia) egin zuten lehiaketa. Ekaitz Kortajarenak hirugarren postua lortu zuen eta Jon Sasiainek laugarrena 62 kiloko mailan. 69 kiloko mailan Igor Sasiainek bederatzigarren postua lortu zuen. 85 kiloko mailan Teddy Martinez bigarren postua eta Javier Aranburuk bosgarrena lortu zuen. ... Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Oskar Zelarain Frantziatik Espainiara eramango dute gaur http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00003001/Oskar_Zelarain_Frantziatik_Espainiara_eramango_dute_gaur.htm Oskar Zelarain Villabonako euskal presoa gaur utziko du Frantziak Espainiaren eskuetan, Villabonako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez. Hori dela eta, batzarra egingo dute gaur, 20:00etan, Villabonako Berdura plazan. 2002. urteko irailaren 20an atxilotu zuen Frantziako Poliziak etakide izatea leporatuta, eta 8 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Fleury Merogis-eko espetxean egon zen atxilotu zutenean, eta Fresnes-era aldatu zuten 2006an. Urte berean Saint Martin de Re-ko espetxean sartu zuten, eta gaur arte izan da han. ... Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Festetarako langileak kontratatuko ditu Villabonako Udalak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00006006/Festetarako_langileak_kontratatuko_ditu_Villabonako_Udalak.htm Villabonako Udalak Santio festetarako langileak kontratatuko ditu. Peoi-arduradun bat, bi peoi arrunt eta bi trafiko-zaintzaile kontratatuko dituzte aldi baterako. Izena emateko betebeharrak zehaztu ditu Udalak. Batetik, 18 urte beteta izan behar ditu eta, bestetik, euskaraz hitz egiten jakin behar du. Izena udal bulegoetan eman behar da eta epea ostiralean bukatzen da. Peoiak eta peoi-arduradunak aukeratzeko froga praktikoa hilaren 15ean, 10:00etan, egingo dute Sacem-ko udal instalazioetan. Frogan, iniziatiba, ardura eta esperientzia antzeko lanetan hartuko dira kontuan. Peoi-arduradunenaren kasuan, esperientzia eta herriko azpiegituren ezagupena ere kontuan hartuko dira. ... Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Villabonako Udalak komun publikoak zabaldu ditu udaletxean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00006010/Villabonako_Udalak_komun_publikoak_zabaldu_ditu_udaletxean.htm Duela hilabete eskas, komun publikoak zabaldu ditu Villabonako Udalak udaletxearen albo batean, lehen udal langileek lan-tresnak gordetzen zituzten gunean. Goizeko 08:30etik 21:00etara zabalik egongo dira eta epe laburrera, komunak seinaleztatzeko karteltxoa jarriko dute, herritar guztiek ondo jakin dezaten non kokatzen diren. Komun eta lababoaz gain, haurren pardelak aldatzeko mahaia ere badago. Udaletik azaldu dutenez, «garbitzaileak egunero bere lana beteko duen arren, guztion esku dago komunak ondo zaintzea». Herriko jaietan egunez soilik irekiko dira udaletxeko zerbitzu horiek. Gauetarako, urteroko komun berdeak jarriko ditu Udalak kaleetan. ... Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Ekitaldiz beteriko urteari agur http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00008019/Ekitaldiz_beteriko_urteari_agur.htm Eskualdeko beste ikasleena bezalaxe, Tolosaldeko AEKkoen ikasturteak ere bereak egin du. Behin amaituta atzera begiratzea da ohikoena, egindakoak gogoratuz. Bada, ikasle hauek, euskara landu dute, ikasgelan bertan zein euskaltegitik kanpora egindako irteeretan. Horiek ekarri dituzte gogora arduradunek . Besteak beste, aipatu dituzte, azaroan, Ogi goxo okindegira egindako irteera; abenduan Santo Tomas bezpera zela-eta bezperan eginiko afari-merienda; Loatzo musika eskolako Ińaki Zalakainen hitzaldia; dantza saioa; I. pintxo lehiaketa Extremadurako elkartean; Sorabillako Goiko etxeberri baserrira bisita; fandango eta arin-arin ikastaroa; eskulanak egitea,... Ekainean, gainera, ikasturtearen amaieraren gertutasuna zela-eta hainbat merienda, bazkari eta afari egin dituzte elkarri agur esateko. ... Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA «Jokalariei eskerrak eman beharrean gaude, oso giro onean aritu baikara» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00004007/Jokalariei_eskerrak_eman_beharrean_gaude_oso_giro_onean_aritu_baikara.htm Denboraldia luze joan zaiela azaldu dute Villabona K.E. futbol taldeko entrenatzaile diren Mikel Elizegik (Villabona, 1978), Joseba Bataiak (Villabona, 1983),Asier Etxanizek (Villabona, 1978), Sergio Pascualek (Villabona, 1983), eta Txomin Ugaldek (Villabona, 1967). Baina izan dute saririk, emaitza onak lortzeak gain, federazioaren eskutik, bi oroigarri jaso ditu taldeak; batetik 25 urte futbolean aritzeagatik eta, bestetik, Ohorezko elkartea delako oroigarria. Denboraldi amaiera sagardotegian ospatu zuten. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Maitena Salinasek jaso du Amodiozko Gutunen Lehiaketaren lehen saria http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00004005/Maitena_Salinasek_jaso_du_Amodiozko_Gutunen_Lehiaketaren_lehen_saria.htm Villabonako Udalak banatu ditu Aurtengo Amodiozko Gutunen Lehiaketako sariak. Donostian bizi den Maitane Salinas beasaindarrak lortu du lehen saria ...ezagutzen zaitut eta lanarengatik. 350 euro eta lore bat jaso ditu. Bigarren saria Ioana Alijostes tolosarrarentzat izan da, Emagalduak enpresa gizonari lanaregatik. Honek 225 euro eta lore bat jaso du. Alexander padillak lortu du berriro billabonatar onenaren saria, Maitasunaren errautsak lanarengatik. 200 euro eta lore bat jaso du sari bezala. Gazte onenaren saria Goiatz Labandibar oiartzuarrak jaso du, Urriko poema lanarengatik. 150 euro eta lore bat izan dira berarentzako. ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Jesusen Bihotzakoek saria lortu dute 'Osasunkume' Programan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00005002/Jesusen_Bihotzakoek_saria_lortu_dute_Osasunkume_Programan.htm Villabonako Jesusen Bihotza Ikastolako ikasleek Osasunkume Programara beraiek burututako bost proiektu desberdin aurkeztu zituzten eta 4A taldekoek lehenengo saria irabazi zuten. Hauen proiektua, odol-emaile berriak bilatzean oinarritua izan zen, kartelak egin eta herrian zehar banatu zituzten propaganda egiteko. Horren ondorioz, lortu zuten pertsona berriek odola ematea. Ekainaren 18an, Lazkaoko ikastolan festa bat antolatu zuten sari banaketa egiteko eta bertara joan ziren 4A taldekoak, beraien irakasleekin, saria jasotzera. Saria Port Aventurara bidaia ikasgela guztiarentzat izango da. ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Gipuzkoako Txapelketa errendimendu mailan lortu dute Behar-Zanako Labakak eta Erasunek http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00005006/Gipuzkoako_Txapelketa_errendimendu_mailan_lortu_dute_Behar-Zanako_Labakak_eta_Erasunek.htm Behar-Zana kirol elkarteko Labaka-Erasun bikotea Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako txapeldunak geratu da alebin mailan. Honetaz gain ere, Errenteriako Memorial Zuloagako txapelak ere bereganatu dituzte. Urte borobila izan da aurtengoan Behar-Zanako alebin talde osoarena: Gipuzkoako eskolarretan txapeldun, Errendimendukoan ere txapeldun, Errenterian txapeldun, V. HITZA Txapelketan finalerdietara... Behar-Zana elkartetik lorpen hauengatik zoriondu dituzte. ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Eskualdeko partaide ugari Quebrantahuesos proba gogorrean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00002001/Eskualdeko_partaide_ugari_Quebrantahuesos_proba_gogorrean.htm Pasa den larunbatean izan zen SaSabińanigon (Huescako Pirinioak, Espainia) Quebrantahuesos txirrindularitza proba ezaguna. 8.000 parte-hartzaile baino gehiagok egin zuten Sabińanigotik Sabińanigorako bidea, Candanchu, Somport, Marie Blanque, Belesten, Gabas, Portalet, Hoz eta Senegue, besteak beste gurutzatuz; 205 kilometro guztira. Milaka euskaldunek hartu ohi dute parte aurten 18 urte bete dituen proban, eta horietatik asko eskualdekoak. ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Villabonan ziklomotorren IAT egiteko aukera http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00002004/Villabonan_ziklomotorren_IAT_egiteko_aukera.htm Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) unitate mugikor bat izango da Villabonan gaur, bihar eta etzi hiru urte baino gehiagoko ziklomotorren derrigorrezko azterketa egitera. Interesatuek ordua eskatu beharko dute Villabonako udaltzaingora deituz, 943 69 39 80 zenbakira, 09:00etatik 14:00ak bitartean. Azterketara ziklomotorra eta haren dokumentazio originala eraman beharko dira, eta 22 eurotako tasa ordaindu beharko da bertan. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA «Errepresioa salatzea kriminalizatu nahi dute epaiarekin» JULEN ZELARAIN › AAMren aurkako auzian inputatuta http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-22/p00005009/Errepresioa_salatzea_kriminalizatu_nahi_dute_epaiarekin_JULEN_ZELARAIN_›_AAMren_aurkako_auzian_inputatuta.htm Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren (AAM) aurkako epaiketa aste honetan amaitu da. Orain auzipetuak epaiaren zain gelditu dira. Horien artean dago Julen Zelarain (Villabona, 1967). Epaiketaren ondoren, prentsaurrekoa egin duzue auzipetuek. Zer azaldu duzue bertan? Lehendabiziko egunean esandakoak auzian zehar konfirmatu egin dela. Hau da, bere sustapen guztia politikoa izan dela eta AAMren kriminalizazioa eta ilegalizazioa direla helburua, eragile desoroso bilakatzen garelako Estatuarentzako. Konklusioetan, batez ere Fiskaltzaren aldetik azaldu direnak, oso garbi agertu da. Fiskaltzak aipatzen du AAMri leporatzen diola espetxe politika eta bergizarteratzea porrot bat izan bada gure erantzukizuna izan dela. Guk horren aurrean esaten dugu maila batean egia dela, espetxe politika salatzen aritu garelako, presoen sufrimenduan oinarritzen delako beraien borondatea bortxatzeko. Horregatik, sakabanaketaren aurka egin dugu, isolamenduaren aurka egin dugu, eta horrek emaitzak eman ditu presoen elkartasuna areagotuz. ... Sun, 22 Jun 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Gipuzkoako txirrindulari onenak lehian eskualdean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-21/p00004008/Gipuzkoako_txirrindulari_onenak_lehian_eskualdean.htm 80 txirrindulari inguruk parte hartuko dute igandean Emakumezkoen Gipuzkoako Txirrindulari Txapelketan. Neska Txirrindularien Zizurkilgo IV. Sari Nagusia izango da eta Euskaldun Txapelketarako puntuagarria izango da ere. Urkamendi eta Irrintzi elkarteek antolatzen dute eta Zizurkilgo Udalak zein Villabonako Udalak lagundu dute. Atzo egin zuten probaren aurkezpen ekitaldia Patxi Altuna antolatzaileak, Marian Lazkano Zizurkilgo alkateak eta Maixabel Arrieta Villabonako alkateak. Aurten ibilbidea aldatu egin dute, N-1 errepidean ez zutelako nahi erabili. Horrela, Andoain alderaino joango dira Xoxola mendatea igoz. «Ondo prestatutako ibilbidea da», azaldu du Altunak, «eta segurtasunari garrantzi handia emanez». ... Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Kontzertua Oroith Abesbatzarekin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-21/p00005001/Kontzertua_Oroith_Abesbatzarekin.htm Ordiziako Oroith Abesbatzak Villabonako eliz parrokian emanaldi bat emango du gaur 19:45ean. Datorren uztailean talde ordiziarrak Austriako Spittal an der Drau-en ospatuko den Nazioarteko Lehiaketan parte hartuko du eta gaur bertara eramango duen egitaraua entzuteko parada izango da. Oroith Abesbatzako zuzendari den Katrin Iturraldek azaldu duenez, denetarik duen programa dela azaltzen du. Polifoniatik hasita, berpizkunde eta erromantizismo garaietako musikatik garaikundekora. ... Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Zelaraini 13 urtera igo diote zigor eskaria http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-17/p00003003/Zelaraini_13_urtera_igo_diote_zigor_eskaria.htm Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketan, fiskalak Julen Zelarain billabonatarraren aurkako espetxe zigorra 10 urtetik 13 urtera igo du. Carlos Bautista fiskalak Zelarain bera, Joan Mari Olano eta Aitor Jugo «ETAko buruzagitzat» jo ditu eta hiru auzipetuei hiruna urte igo dizkie eskaerak. Beste 18 auzipeturen kontra 10 urteko eskaerei eutsi die, AAMko kide ziren heinean etakide zirela iritzita. Beste hiruren kontrako karguak atzera bota ditu. ... Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA