Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda tolosaldeko eu Wed, 20 Aug 2008 00:05:29 +0200 60 Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Barazki zerrenda zabala, oso giro ona eta jende dezente atzoko azokan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-27/p00003001/Barazki_zerrenda_zabala_oso_giro_ona_eta_jende_dezente_atzoko_azokan.htm Atzoko azoka eguna oso giro onean ospatu zen Tolosan. Eguraldi ona zela eta, askok uste genuen erosle kopuruak behera egingo zuela, baina ez zen horrelakorik gertatu. Mahaietan jende dexente ikusi genuen, eta aipatzekoak ere dira kanpotik etorri ziren bisitariak. Eskaintza aldetik, udako barazkiak aipatu behar ditugu. Baina, Ibarrako piparra edo eta tomatea suertatzen ari dira nagusi bezela egun hauetan, eta dirudienez datozen asteetan ere mahaietan izango dira. Kopurua gorantz dihoala, eta prezioak, berriz, beherantz, baina, atzokoan, esaterako, piparrak 4eurotan saldu ziren kiloko. ... Sun, 27 Jul 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Jexuxmari Mujikak irabazi du Gipuzkoako II. Mailako Txapelketa http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-27/p00004004/Jexuxmari_Mujikak_irabazi_du_Gipuzkoako_II._Mailako_Txapelketa.htm Mendaron Gipuzkoako II. Mailako Aizkora Txapelketaren finala eta Lokotx txapelketa jokatu ziren atzo. Aizkoran Jexuxmari Mujika ibartarra izan da garaile, ondorioz hurrengo urtean Gipuzkoako lehen mailan arituko da. Joseba Otaegi zizurkildarra hirugarren geratu zen, Mujikarengandik 2 minutu eta 10 segundora. Gipuzkoako Lokotx Txapelketa Mendaro bertan jokatu zen Lokotx biltze txapelketa. Bertan Baliarraingo Eneko Garmendia bigarren geratu zen. ... Sun, 27 Jul 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketa gaur Areson 12:00etan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-27/p00004005/Euskal_Herriko_Lur_Gaineko_Txapelketa_gaur_Areson_1200etan.htm Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren bigarren jardunaldia Gaztelun jokatu zen atzo. Ikuskizun izugarria eskaini zuten Goiherri A eta B, Areso eta Gaztedi taldeetako tiratzaileek, nahiz eta jende gutxi egon eurei begira. Kirol gogor honen erakustaldi itzela ikusteko aukera egongo da gaur ere Areson 12:00etan, bertan jokatuko baita hirugarren eta azken jardunaldia. Goiherri A jaun eta jabe Izerdi pranko atera arren, jaun eta jabe izan zen atzo Goiherri A. Bizkaitarrak sailkapen orokorrean lehen postuan aurkitzen dira 8 punturekin. Gaztelun bigarren Gaztedi geratu zen, irabazleekin lehia bikaina eskaini ondoren. Sailkapenean 6 punturekin aurkitzen dira bigarren. ... Sun, 27 Jul 2008 01:00:00 +0200 ARESO Pertsonez eraikitako gaztelu ikusgarriak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-27/p00005007/Pertsonez_eraikitako_gaztelu_ikusgarriak.htm Santio jaien baitan atzo Euskal Jaia ospatu zuten, eta egun honen barruan askok ahaztuko ez duten Valls herriko Colla Vella castells taldeak emanaldia eskaini zuen, plaza jendez lepo zegoela. Oinkari dantzari taldeak eta herriko elkarte gastronomikoak antolatzen duten jai egun honetako apustu nagusia izan zen hau. Jaia bazkalondoren hasi zen, zanpantzarren kalejirarekin, eta ondoren, sagardo eta pintxo banaketa egin zuten plazan. ... Sun, 27 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Herrian heziz eta jolastuz http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-27/p00006006/Herrian_heziz_eta_jolastuz.htm Bizilekua non hartu erabakitzeko garaian, zalantza handiak izaten ditezte askok, herri txiki eta handien artean aukeratzeko. Batak, lasaitasuna eta naturarekiko gertutasuna eskaintzen duen bitartean, besteak dena bertatik bertara izatea eta erosotasuna ahalbidetzen baitu. Baina denborarekin gauzak aldatuz doaz, eta gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen dituzte landa inguruneetako herriek. Esaterako, Albizturren irailean irekiko dute haur eskola. ... Sun, 27 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALBIZTUR Beste denboraldi bat saskibaloia sustatuz http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-27/p00007004/Beste_denboraldi_bat_saskibaloia_sustatuz.htm Denboraldia amaitzen denean hausnarketak eta balorazioak egiteko momentua iristen da. Take-ko kideek urte asko daramatzate Tolosaldean saskibaloia indartzen eta sustatzen eta kurtso amaierako emaitzak iristean beti emaitza paregabeak lortzen dituzte. 2007-2008 denboraldia oso onuragarria izan da elkartearentzat, eta apurka-apurka Tolosan finkatzen ari direla esan daiteke. Seniorren sufrimendua Hala ere, elkarteko taldeen denboraldia oso desberdina izan da. Pasa den urtean igoera lortu ondoren, senior taldeak «ilusio handiarekin» hasi zuen lehen maila nazionaleko abentura. «Hasieratik mailari eustea izan da helburua, eta nahiz eta ezaugarri nagusia sufrimendua izan den, datorren urtean kategoria berdinean jokatuko dute», diote Takekoek. Urtean zehar zortea ez da tolosarren alde egon eta jokalari garrantzitsuenak lesio ugari izan dituzte. Azken norgehiagoketan antzinako joko trebea erakutsi zuten eta zaleen laguntza garrantzitsuarekin urte hasierako helburua bete zuten. ... Sun, 27 Jul 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Goizean kirolariak eta arratsaldean ikuskizunak eta Gazte Eguna http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-26/p00004005/Goizean_kirolariak_eta_arratsaldean_ikuskizunak_eta_Gazte_Eguna.htm Santio jaiak hasi besterik ez dira egin eta bat baino gehiago atzo leher egina aurkitzen zen. Horretarako arrazoiak bazituzten, baita ere indarberritu eta aurrera jarraitzeko aukera ere, Santioak ez baitira alperrik eskualdeko jairik luzeenak. Goizean kirolari mota ugari Pilotariak eskuz eta palan; korrikalariak distantzia laburrean eta gautxoriak distantzia luzean. Jendarte anitza ikus zitekeen Amasa-Villabonan atzo goizean. Jaiei bizia emateagatik denek badute meritua. ... Sat, 26 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Bisita gidatuak udaran Gorrotxategiren museoa eta argazki erakusketetan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-26/p00004009/Bisita_gidatuak_udaran_Gorrotxategiren_museoa_eta_argazki_erakusketetan.htm Aranburu Jauregiko erakusketak udan zabalik egongo dira. Bertan Jose Mari Gorrotxategi gozogileak eta Ińaki Linazasorok aterako argazkiak egongo dira ikusgai. 55 urte argazkitan erakusketa da Gorrotxategi gozogileak bere bizitzan zehar ateratako argazkien erakusketaren izena. Ińaki Linazasorok ateratako argazkien aukeraketa, hau da, Aranburun ikusgai jarri duen erakusketaren izena, berriz, Begikoak da, bere begikoenak, edo kuttunenak aukeratu baititu. ... Sat, 26 Jul 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Desafiora ez zen leitzarrik agertu baina bada deialdi berria http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-26/p00006002/Desafiora_ez_zen_leitzarrik_agertu_baina_bada_deialdi_berria.htm Hitzordua 20:00etan jarria zegoen baina ez zen leitzarrik agertu. Desafioa ibartarrek luzatu zuten baina Leitzatik ez zen inor Gaztetxera agertu herenegun. Ondorioa: «leitzarrek parrandarako bakarrik dute abilidadea. Leitzeko festetan Torrean txanpaina edango dugu». «Eskualdeko edozein herriri» Ibartarrek botatako desafioak leitzarren aldetik erantzunik jaso ez zuela ikustean, ibartarrak bero-bero, eskualdeko edozein herriri bota zioten desafioa: «eskualdeko herriren baten aurka lehiatu nahiko genuke orain jaietan. Uztailaren 30ean, asteazkenean, Ibarrako Gaztetxean zain edukiko gaituzte baldintza guztietan hitz egiteko. Herri bat baino gehiago etorriko balitz, denon artean jokatuko genuke». ... Sat, 26 Jul 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Joseba Otaegi eta Jexuxmari Mujika txapelaren borrokan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-26/p00006008/Joseba_Otaegi_eta_Jexuxmari_Mujika_txapelaren_borrokan.htm Gipuzkoako II. Mailako Aizkora Txapelketaren finala gaur jokatuko da Mendaron (Gipuzkoa) 18:00etan. Kanporaketa sailkapena ikusiz gero, esan liteke bi aizkolariren artean egongo dela txapela. Aizkolari hauek Joseba Otaegi zizurkildarra eta Jexuxmari Mujika ibartarra dira. Finalean, hala eta guztiz ere, hutsegite txikiena garesti ordainduko dute; Joxe Ugarteburu, Josefelix Zubizarreta, Joxemari Telletxea eta Aratz Mugertza zain egongo baitira. ... Sat, 26 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL Santa Krutz ermitaren itzalean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-26/p00007007/Santa_Krutz_ermitaren_itzalean.htm Atzo Jubilatu elkarteak antolatuta Santa Krutz ermitara erromeria egin zuten 40 lagun inguruk. Aurrena meza egin zuten eta Patxi Izko herriko apaizak eskaini zuen eta ondoren bazkaria egin zuten ermitaren kanpoan. Erromeria dela eta, asteazkenean Pilar Azpirotz serora, Karmen Azpirotz eta Karmen Agirre gora igo ziren ermita txukuntzera eta aldarean loreak jartzera. «Erratza pasatu, kristalak garbitu eta horrelako gauzak egin genituen. Loreak ere asteazkenean jarri genituen, Felipa Goikobordakoak, Sebastian Mikenekoak eta Maria Luisa ofizinakoak eman zizkiguten». ... Sat, 26 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Oraindik astebete http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00002007/Oraindik_astebete.htm Eskualdeko festa luzeenak hasi dira. Atzoko egunarekin kontatuta, zortzi egunez festetan izango dira Villabonan, Santio egunaren bezperan hasi eta San Inazio egunera arte. Aurten sortu den Hutsunea Betez emakumeen taldeak bota zuen txupinazoa. Festa zoriontsuak opa zituzten eta ondoren bota behar zituzten globoen esanahia azaldu zuten: 44 globo gorri aurten genero indarkeriaz hil diren pertsona kopuru hori oroituz eta globo txuri ugari esperantza irudikatzeko. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Juan Mari Jauregiri omenaldia egingo diote datorren asteartean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00002011/Juan_Mari_Jauregiri_omenaldia_egingo_diote_datorren_asteartean.htm ETAk hil zuela zortzigarren urtea betetzen denean, Juan Mari Jauregiri omenaldia egingo diote datorren asteartean, hilak 29. Omenaldia 12:30ean izango da, Tolosako Fronton kafetegiaren ondoko lorategian, Jauregiren omenez dagoen oroigarrian. PSE-EEk bidali duen ohar batean zehazten denez, ekitaldian izango dira, besteak beste, Jose Manuel Rodriguez, Terrorismoaren Biktimen babeserako Goi-komisarioaren zuzendari orokorra, Maixabel Lasa, Jauregiren alarguna eta Biktimen Laguntzarako Bulegoaren zuzendaria, eta Oscar Renedo, PSE-EEren bozeramailea Tolosako Udalean. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA ESAITen Mendi Martxa bi eskualdeetan zehar http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00006001/ESAITen_Mendi_Martxa_bi_eskualdeetan_zehar.htm Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldearean Mendi Martxa eskualdeetan barrena ibiliko da abuztuaren 6ean. Eskualdeetako herritarrei bertan parte hartzeko deialdia luzatu diete antolatzaileek. Leitzatik Tolosara Mendi Martxa Leitzatik 8:00ak inguruan irtengo da. Euskal selekzioaren aldeko oihua Tolosara 17:00ak aldera iritsiko da. Tarteko hainbat herritan ongietorria egingo zaio aldarriari. Ibarraren kasuan, 16:00etan zeharkatuko du martxak herria eta hainbat eragilek ongietorria egiteko jendeari plazara agertzeko deialdia egin diete. Ondoren Tolosara joango dira dena. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Mariskadaren irabazleak eta Larresorora bidaia http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00006002/Mariskadaren_irabazleak_eta_Larresorora_bidaia.htm Tolosako Lurdes Agirre eta Pello Egigurenek irabazi dute Leaburu-Txaramako Larte Azpiko Ekintza Elkarteak antolatutako zozketa. Sari bezala mariskada tokatu zaie. Antolatzaileek eskarrak eman nahi izan dizkie zozketan parte hartu zuten guztiei eta zorionak irabazleei. Larresorora bidaia etzi Uztailaren 27an, etzi, Leaburu-Txaramako herritarrak Lapurdira joango dira, Larresorora hain zuzen ere. Bidaia bi herrien arteko adixkidetasun loturaren barnean kokatzen da eta bertara egun pasa joan nahi duenak 696 03 58 16 telefono zenbakira deitu beharko du izena emateko edo informazio gehiago lortzeko. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEABURU I?;����I?@�itularra">«Agintarien jarrera» gogor salatu du Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak</span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00006007/I;I@itularra>Agintarien_jarrera_gogor_salatu_du_Tolosaldeko_AHT_Gelditu_Elkarlanak.htm Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanekoek agintarien jarrera «gogor» salatu zuten atzo Zizurkilen. «AHT gelditzea eta eztabaida sortzea» eskatu zuten AHTren zundaketa lanak egiten ari diren lekuan. Bertan Udaran ere AHTrik ez! lelopean salaketa ekimen ezberdinen egutegia aurkeztu zuten. AHTren aurkako ekimenak Elkarlaneko kideek «udaran oporrik ez» dutela hartuko jakinarazi zuten eta herritarrei hurrengo egunetan egingo dituzten ekimenetan parte hartzeko eskatu zieten. Atzo Zaldibian «AHTren aurkako akanpada iraunkorra» abian jarri zela aipatu zuten. Gaur bizikletaz bertara joango dira, bizikleta-martxan Tolosaraino itzultzeko. 18:30ean ongietorria egingo zaie tren geltokian merienda batekin. Etzi berriz, Ordizian manifestazioa egingo dute 20:00etan, «obren hasiera salatzeko». Uztaileko azken ekimena 29ean, asteartean, egingo dute: «Eskualdeko lurjabe guztiei zuzendutako bilera informatiboa egingo da. Bertan, Elkarlaneko abokatuak eta eskualdeko Elkarlaneko kideak egongo dira, lurjabeek zer eskubide dituzten, espropiazioen aurrean zer egin dezaketen eta beste edozein zalantza argitzeko. Kaltetu guztiak bilera horretan parte hartzera animatu nahi ditugu; izan ere, denen artean harremana sortzea eta une honetan hainbeste behar duten babesa eskaintzea da gure asmoa».... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZIZURKIL 580 kiloko finala, etzi, Areson http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00007002/580_kiloko_finala_etzi_Areson.htm Aurtengo lur gaineko Euskadiko Txapelketako azkenaurreko jardunaldia jokatuko da bihar Gaztelun. Goiherri A da sailkapenean lehenengojoan den asteburuko lehen jardunaldia jokatu ondoren, Erandion. Erandioko taldeak nagusitasun handiz gailendu zitzaion Gaztediri, eta baita Goiherri B eta Aresori ere. Asteburuan finalaurrekoa eta finala jokatuko dituzte, azken hau Areson izanen delarik, igandean. Joan den asteburuko norgehiagoka eta gero, Goiherri lehenengo doa 4 punturekin, Gaztedi bigarren 3 punturekin, eta Goiherri A eta Areso hirugarren doaz, bakoitza 1,5 punturekin. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 ARESO Santa Krutz ermitara erromeria eginen dute gaur http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00007008/Santa_Krutz_ermitara_erromeria_eginen_dute_gaur.htm Gaur, urtero bezala eta Jubilatu elkarteak antolatuta erromeria eginen dute Santa krutz ermitara. «Herri osoak» parte har dezan deialdia egin dute antolatzaileek. Meza ospakizuna 13:00etan eginen dute, eta ez 13:30ean, aurreko urteetan bezalaxe. Dena den, goizetik hasita eta meza ospakizuna hasi baino lehen jendea izanen da bertan. Santa Krutzeko ermita dagoen mendi kaskoa paregabea da egun-pasa egiteko, bertan dauden pagoek, beroa eginez gero, itzal atseginak ematen baitituzte. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Ohiko bilkura datorren asteartean egingo dute udaletxean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002006/Ohiko_bilkura_datorren_asteartean_egingo_dute_udaletxean.htm Datorren asteartean, hilaren 29, hain zuzen, 20:30ean Amezketako Udaletxeko pleno aretoan ohiko bilkura irekia egingo dute. Bertan, besteak beste, Larraitz-bidearen ondoko eremuko urbanizaketa proiektuaren haserako onarpena izango da. Arau berriztatzaileen aldaketa txikiak ere jorratuko dituzte, lanen adjudikazioa eta dirulaguntza eskaera ere eginez. Aste honetan egin diren batzordeetako bileretan jorratu dituzten gaiak ere landuko dituzte. Beraz, ohiko bilkuran 2008ko festetarako (Amezketa eta Ugarte) eta Kultur Asterako diru laguntzen onarpena kontuan hartuko dute. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA KALEAN ENTZUTEZ IKASI http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002012/KALEAN_ENTZUTEZ_IKASI.htm Adunako barnetegiko tabernako barrara joan eta hautsontzia nola eskatu ez jakin. «Hautsontzia», esan dio tabernariak. «Nola esan duzu?», «bai, hautsontzia, zenizeroa». Euskara ikasten ari den katalanetako bat zen eskatzen ari zena, bazkalostean kafea hartzeko garaian. Ez da euskarazko hitzik errazena, ezta naturalena ere agian, baina hala ikasten omen da, praktikatzen. Ziurrenik emakume horri ez zaio ahaztuko: ahazten bazaio, zenizero esateko hitz oso zaila erabili behar dela gogoratuko du, seguru. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ADUNA Transernio Pilota Txapelketaren final-laurdenak gaur eta etzi http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00004002/Transernio_Pilota_Txapelketaren_final-laurdenak_gaur_eta_etzi.htm Adunako pilota eskolako gurasoek antolatzen duten Transernio Pilota Txapelketa azken txanpara iristen ari da. Gaur eta etzi final-laurdenak izango dira jokoan Adunako frontoian. Gaurkoan 18:00etan hasiko dira partidak. Alebinetan Aduna-Hernani izango da partida eta infantiletan, Amezketa-Usurbil eta Bidegoian-Hernani. Kadete mailan, Alkiza eta Amezketa neurtuko dira. Etzi partidak 10:00etan hasiko dira. Alebin mailan, Aduna eta Andoain lehiatuko dira eta kadeteetan Alkiza eta Usurbil. Finalerdiak abuztuaren 1ean eta 3an izango dira. Ohi bezala, Transernio Pilota Txapelketaren finala Adunako festen baitan izango da. Abuztuaren 9an izango da hori eta 18:00etan hasiko dira partidak. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ADUNA Massetaniren collageak eta Churrucaren instalazioa ikusgai Sacem eraikinean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00004006/Massetaniren_collageak_eta_Churrucaren_instalazioa_ikusgai_Sacem_eraikinean.htm Villabonan bizi den Helga Massetani artista argentinarrak eta Beatriz Churruca artistak erakusketa jarri dute Villabonako Sacem eraikinean. Bihar izango da inaugurazioa, 20:00etan, eta hortik aurrera, abuztuaren 8ra arte irekita egongo da 17:00etatik 20:00etara. Artaccion!-en bigarren edizoa izango da erakusketa hau eta HUM (Zuk Zeuk Egin) bezala ere izendatu dute. Izan ere, erakusketan mahai bat egongo da eta bertan egongo diren materialekin bisitariak bere collagea egiteko aukera izango du. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 VILLABONA Ibarran Aldarrikapen Ekitaldiak aurkeztu dituzte jaiei begira http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00005006/Ibarran_Aldarrikapen_Ekitaldiak_aurkeztu_dituzte_jaiei_begira.htm Bartoloak edo Aldarrikapen Ekitaldiak aurkeztu zituzten atzo Ibarran. Lehenik batzar informatibo irekia egin zuten eta bertan antolatzaileek Aldarrikapen Jaien nondik norakoak azaldu zituzten: «Udal baztertzaile honen jarrera salatzeko jaietan aldarrikapen ekitaldiak antolatu ditugu. Lan horretan herritar eta elkarte ezberdinak aritu gara; pentsaera ezberdinetakoak izan arren, denok argi genuen zerbait egin beharra zegoela. Ez da normala Udalaren jarrera, eta jaietan normaltasun eza salatu beharra dagoela uste dugu. Herritarren hitza ez dute errespetatzen eta nahi dutena egiten dute inoren iritzirik kontutan hartu gabe». ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Azken ostiralean eta hondartzetan ekimenak egingo ditu Etxeratek http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00005008/Azken_ostiralean_eta_hondartzetan_ekimenak_egingo_ditu_Etxeratek.htm Euskal Errepresaliatu Politikoen Senitartekoek hilabeteko azken ostiralerako, biharko, elkarretaratzeetara deitu dute, Tolosaldeko eta Leitzaldeko ohiko lekuetan. Horretaz gain, Etxeratek uztailaren amaieran eta abuztuaren hasieran egingo dituzten ekimenetan parte hartzeko deia egin dute: «Herritarren babesa, konpromisoa eta presioa behar ditugu euskal preso, iheslari nahiz senideek jasaten duten krudelkeriaren aurrean». ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA kontxako uretan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00006007/kontxako_uretan.htm Atzo, egun berezia izan zen Tolosaldeko Arraun Klubekoentzat. Izan ere, eguerdian aurkeztu zuten nesken lehendabiziko trainerua eta arratsalde horretan bertan jokatu zuten lehen estropada. Gipuzkoako Nesken Mailako Traineruen Txapelketa jokatu zen Donostiako Kontxako uretan. 2.800 metroko distantzia burutu behar izan zuten arraunlariek, bi zuzen eta ziaboga bat eginez, eta aurrez aurre izan ziren Hondarribia, Zumaia-Getaria eta Tolosaldeko taldeak. Eskualdekoei dagokionez, hirugarren geratu ziren, 12 minutu eta 37 segundoko denborarekin. Lehen postuan Zumaia-Getariako neskak geratu ziren 12 minutu eta 3 segundoko denborarekin, eta oso gertu, 2 segundora geratu ziren bigarren egin zuten hondarribiarrak. TAKeko ordezkariek azaldu bezala, «joanekoan oso ondo aritu ziren tolosaldekoak, Hondarribikoen pare, baina itzuleran, pixka bat konplikatu zitzaien egitekoa». ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Elkarlanean 'eraiki' dute Kilometroetako abesti ofiziala http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00002006/Elkarlanean_eraiki_dute_Kilometroetako_abesti_ofiziala.htm «Amestutakoa lortzeko bidean» beste pauso bat eman dute Kilometroetakoek. Bide hau eta jopuntua zein den garbi islatzen duen kantua egin baitute. Atzo aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, 2008ko Kilometroetako kantu ofiziala izango dena. Hemendik aurrera hainbat eta hainbat tokitan entzuteko aukera egongo da. Kantua egiteaz Desordutan talde tolosarra arduratu da, baina hainbat artista eta musikari izan dituzte bidelagun. Horien artean, abestiaren letra idazteaz arduratu den Aitor Mendiluze bertsolaria; Mulambo perkusio taldea; Bonberenea txaranga; Deabruak Teilatuetan taldeko kideak; Jone bakarlaria eta Izeba Pilarren Ilobak taldeko Gorka Otxoa. ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRURA Jamix taldearen kontzertua, bihar Gau Giron, Lopez Mendizabalen http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00003010/Jamix_taldearen_kontzertua_bihar_Gau_Giron_Lopez_Mendizabalen.htm Gau Giro ekimenaren emanaldi berri bat izango da bihar 22:30etik aurrera. Pasa de astean Tolosako Musika Bandaren kontzertua bezala, Lopez Mendizabal pasealekuan izango da, beraz, biharkoan ere, tabernetako terrazetan daudenek zuzeneko musikaz gozatu ahalko dute. Kasu honetan, Jamix taldea izango da taula gainean ariko dena. Inprobisazioaren eta musika estilo nahasketaren bitartez musikaz gozatu eta gozarazten saiatzenden talde gazte eta dinamikoa da Jamix. Funk, latin, bossanova, samba, reggae, rap, groove, soul, jazz, swing, blues, rock, pop, flamenco, ambient-chillout, ethnic, drum bass, house, disco, dance eta beste musika mota asko jorratzen dituzte; musika mota ugari lantzeaz gain, hizkuntza ezberdinetan abesten dituzte: ingelesa, portugesa, gaztelania, euskara... ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA