Tolosa, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda tolosa eu Sun, 12 Oct 2008 00:06:05 +0200 60 Tolosa, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info 262 perretxiko mota aurkitu dituzte egun bakar batean inguruko mendizaleek http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-12/p00006001/262_perretxiko_mota_aurkitu_dituzte_egun_bakar_batean_inguruko_mendizaleek.htm Onddoak, gibelurdiank, ziza horiak eta barrengorriak. Jende gehienak ezagutzen dituen perretxikoak dira, baina hauez gain, ehunka espezie gehiago aurkitu daitezke Euskal Herriko lurretan. Esaterako, Alpino Uzturre elkarteak antolatutako ekimen bat zela eta, 262 perrretxiko mota aurkitu zituzten herenegun. 40 lagun inguru ibili ziren Euskal Herriko mendietatik barrena herenegun, ahalik eta perretxiko espezie gehien aurkitzeko asmoz. Hala, aurreikuspenak gaindituz, 262 aurkitu zituzten, eta denak katalogatu ondoren, ikusgai jarri zituzten Plaza Zaharrean atzo. ... Sun, 12 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Lehendabiziko ordutik jendez beteta izan da Igarondoren II. Stock Azoka http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-12/p00006006/Lehendabiziko_ordutik_jendez_beteta_izan_da_Igarondoren_II._Stock_Azoka.htm Kontzertu edo pilota partida izugarri bat balego bezala, jende errenkada luzeak zeuden atzo goizean Beotibar pilotalekuaren atarian. Bertan ospatzen baitzen, Igarondo merkatarien elkarteak antolatutako bigarren stock azoka. Azken hilabeteetan, jendearen ahotan gehien dabilen hitza krisia da, baina asteburu honetan ez da horrelakorik nabaritu Tolosan. Atzo, 10:00etan zabaldu ziren faktoring-eko ateak, eta ordurako, jende andana zegoen zain atean. Hala ere, antolatzaileen esanetan, «duela bi urtekoan pilaketa handiagoak izan ziren, jendeak uste baitzuen, berandu joanez gero, ez zuela gauza handiegirik aurkituko». Baina 2006koan bezala, oraingoan ere, erakustokiak berrituz doaz, hau da, behin eta berriz, produktu berriak gehitzen dituzte saltzaileek. ... Sun, 12 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Egundoko eskaintza eskaini zuen atzoko Tolosako azokak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-12/p00007003/Egundoko_eskaintza_eskaini_zuen_atzoko_Tolosako_azokak.htm Atzoko azoka eguna animosoa suertatu zen, eta aipatzekotan, izugarrizko eskaintza nabarmendu beharko genuke. Ia arlo guztietan izan ziren berrikuntzak. Perretxiko zerrenda asko haunditu zen aste batetik bestera, eta mahaietan onddoak, kuletroak, ziza horiak, nikaloak, gibelurdinak eta mendiko angulak nabarmendu ziren. Fruta zerrenda ere oso polita izan zen. Errezila nagusitu egin da dagoeneko sagarren artean, eta hauekin, mizpiradiak, pikuak eta urra berriak ikusi ahal izan genituen. Instaura berria ere izan zen, eta gaztainekin eta matxakanekin egundoko fruta zerrenda osatu zuten. ... Sun, 12 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA 'Gure Saltsan' sukaldaritza saioa emitituko dute ostegun eta igandeetan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-12/p00007006/Gure_Saltsan_sukaldaritza_saioa_emitituko_dute_ostegun_eta_igandeetan.htm Eskualdeko telebista kateak, 28 Kanalak ostegun eta igandeetan Gure Saltsan sukaldaritza saio berria ematen hasiko da: ostegunetan 08:30ean, 12:30ean eta 16:30ean ikusi ahalko da, eta igandeetan, berriz, 11:30ean, 15:30ean eta 19:30ean emango dute saio hori. Sukaldariak etorkinak izango dira eta haien jatorrizko lurraldeko platerak prestatuko dituzte. Saioa euskaraz izango da, eta Zarauzko Udaleko Immigrazio Sailak bideratu du. ... Sun, 12 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Elkarlanak ehundutako ataria http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-11/p00002005/Elkarlanak_ehundutako_ataria.htm Euskarazko iragarki laburren atariak biltzen dituen webgunea aurkeztu zuten atzo Donostian hainbat hedabidetako arduradunek. Ekainean, tokian tokiko hainbat herri aldizkarik, egunkarik eta agerkarik, euskarazko iragarki laburren webguneak sortu zituzten, eta orain, azken hilabeteotan proiektuarekin bat egin duten kide berriekin batera, guztiak batzen dituen webgune nagusia aurkeztu dute: www.iragarkilaburrak.com Ehunka iragarki aurki daitezke bertan, hainbat ataletan sailkatuta, nahi dena erraz aurkitzeko bilatzaile garatuekin, eskaintzaren, prezioaren, lekuaren eta beste hainbat aldagairen arabera. ... Sat, 11 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Unerik «zailenera» iritsi dira ur saneamenduaren lanak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-11/p00003005/Unerik_zailenera_iritsi_dira_ur_saneamenduaren_lanak.htm Apirilean hasi ziren Oria ibaiko eta Zelai errekako uraren kalitatea hobetzea helburu duen kolektorea ezartzeko lanak, eta beste urtebetez luzatuko direla hauek azaldu dute obraren arduradunek, hau da, Ura Uraren Euskal Agentziaren ordezkariek. Obra osoaren %40a egina dagoela ere baieztatu zuen atzo eginiko agerraldian Julen Goikoetxeak Uraren Euskal Agentziaren ordezkariak, eta era berean, «unerik zailenean edo konplexuenean» kokatzen direla lan hauek azaldu zuen. ... Sat, 11 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Goio, epaitegian ez agertzearekin euroagindua aplikatzeko arriskuan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-11/p00004006/Goio_epaitegian_ez_agertzearekin_euroagindua_aplikatzeko_arriskuan.htm Jon Goio Batasuneko militante tolosarrak ez zuen Auzitegi Nazionalaren deia erantzun; EHAKren ilegalizazio-prozeduraren baitan deitu zuen Baltasar Garzon epaileak bertan agertzeko, duela hilabete bat. Erabaki honekin aurrera egingo duela adierazi du Goiok, «nahiz eta euroagindua aplikatzeko arriskua izan». Sat, 11 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Hamabi urte eta gero, berriz, Pilar eguneko saioa http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-11/p00006005/Hamabi_urte_eta_gero_berriz_Pilar_eguneko_saioa.htm Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Lankuk, Tolosako Udalaren laguntza eta babesarekin, Pilar Eguneko bertso jaialdia berreskuratzeko ahalegina egin dute. Honenbestez, bihar, Leidor antzokia bertsotarako plaza bihurtuko da 17:30etik aurrera. Garai batean, urteroko hitzordua zen Tolosako Pilarikako jaialdia. 10 urte baino gehiago bada saio hori antolatu ez dela. Tolosan, bertso plazen aldetik hutsune bat zela ikusirik, saio hau berreskuratzeko aukera proposatu eta hara, aurten berreskuratu egingo da. ... Sat, 11 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Gaur ekingo diote San Estebango Kultur Asteari, mendi ibilaldiarekin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-11/p00006007/Gaur_ekingo_diote_San_Estebango_Kultur_Asteari_mendi_ibilaldiarekin.htm San Esteban auzoko XX. Kultur Astea prestatzen aritu ondoren bihar ekingo diote hainbat ekintzekin. Datorren asteko igandera arte izango dira ekitaldiak. Ttonttor San Esteban Auzokide Kultur Elkarteak antolatu du Kultur Astea, auzotar guztien gustuko izango delakoan. Haur, gazte nahiz helduentzako egitaraua prestatzen saiatu dira aurten ere. Gainera, aipatzekoa da, akitaldi asko urteroko ohitura bilakatu direla, eta nahiko finkatuta daudela. Horren adibide dira: Herri krosa, patata tortila txapelketa eta mus txapelketa. ... Sat, 11 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Txikienek ere badakite jaiez http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-11/p00008018/Txikienek_ere_badakite_jaiez.htm Petardoen hotsak eman zien atzo hasiera Berazubi auzoko jaiei. Auzo txikia izanagatik giro ezin hobea izaten da urtero Berazubiko jaietan. Ondoren, aurtengo egitarauaren baitan zegoen berrikuntzetarik bat izan zen, zahagi sagardoa, hain zuzen. 2 kupel jarri zituzten eta norberak afaria eman zuen. Ondoren Bocio, Peachy Joke eta In de Kitxen taldeen kontzertuak izan ziren entzungai. Giro bikaina jarri zuten bertan. Tartean etenaldi bat ere izan zen baina iaz berreskuratu zituzten auzotarren euren jaiak. Gazte lokaleko gazteak buru belarri aritu dira guztia biribila izateko. 25 gaztek osatzen duen lagun koadrilak antolatu ditu, atzo hasi eta bihar arte iraungo duten jaiak. ... Sat, 11 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Bihar, Musika Bandaren doinuekin bidaiatuz http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00003001/Bihar_Musika_Bandaren_doinuekin_bidaiatuz.htm Garagardo azokarekin eman zieten hasiera ikasturteari Tolosako Musika bandakoek. Orain, udazkeneko kontzertua eskainiko dute bihar Zerkausian. 19:30ean hasiko den emanaldian Euskal Herritik abiatu eta urrutirainoko musika bidaia egingo dute. Iparragirreren doinu ezagunenak (Gernikako Arbola, Hara nun diran) eskainiko ditu alde batetik. Baina horrekin batera urrutiagoko Soutulloren Puenteareas pasodoble galiziarra, Fernandez Caballeroren. Gigantes y cabezudos zarzuela zatiak, Von Suppe kroaziarraren Die Schone Galathea' obertura eta Gershwin konposatzaile estatubatuar ospetsuaren doinu ezagunak (Rhapsody in Blue, An American in Paris...). ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Bigarren stock azoka egingo da asteburuan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00003002/Bigarren_stock_azoka_egingo_da_asteburuan.htm Igarondo merkatarien elkarteak antolatutako bigarren stock azoka egingo da bihar. 10:00etan irekiko dira Beotibar pilotalekuko ateak bihar, eta 20:00ak arte egongo da zabalik. Igandean berriz, 10:00etan zabalduko da factoringa eta 18:00ak arte bertan erosteko aukera izango da. Azoka honen helburua da, bertan parte hartuko duten hamabost denden biltegiak hustutzea. Baita, Tolosako merkataritzaren jarraipena posible egiten duten bezeroei artikulu hauek oso prezio onean eskaintzea. Izan ere, punta puntako marketako produktuak erosi ahal izango dira prezio oso baxuan. Bi urtetan, dendetan pilatutako material eta arropa jarriko dute salgai. Tolosaldeko eta beste eskualdeetako bezeroak erakartzeko asmoz. ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Hiritik barna ibilaldi kulturala egiteko aukera, Beti-Gaztekoekin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00003003/Hiritik_barna_ibilaldi_kulturala_egiteko_aukera_Beti-Gaztekoekin.htm Beti gazte, Amarozko Adinekoen elkarteak ibilaldi kulturala antolatu du bihar goizerako. Bertan, eskualdeko beste hainbat herritako jubilatuek ere hartuko dute parte. Sasoeta baserrian egingo dute lehen geldialdia. Hau Tolosako zaharrena da, eta juntetxea ere izan zen. Armarriak adierazten duenez, Oria ibaiaren haran hau zen 970-995 urte bitartean Nafarroako errege izan zen Antso Abarkak gehien estimatzen zuen ehiza lekua. ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Argazki ikastaroa antolatu du Oargik http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00003004/Argazki_ikastaroa_antolatu_du_Oargik.htm Mendia eta natura hobeto edo behintzat, beste modu batera ezagutzeko aukera eskaintzen du orain Oargi Mendi Elkarteak. Honek antolatuta, argazki ikastaroa izango baita. Saioak atzo hasi ziren eta hilaren 16a bitartean luzatuko dira. Argazki kamera digitalak nahiz analogikoak erabiltzen ikasteko aukera izango da. Baita, konposizioa eta ingurunearen prestakuntza ere. Tailerraren prezio 25 eurokoa da, eta 688 69 86 42ra deituta edo info@oargi.org helbidera idatzita egin daiteke. Igande honetan Lareon egingo dituzte praktikak, eta datorren ostegunean, arratsaldean, izango da azken saioa. ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA 150 perretxiko mota ikusgai izango dira Plaza Zaharrean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00003010/150_perretxiko_mota_ikusgai_izango_dira_Plaza_Zaharrean.htm Alpino Uzturre mendi elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan, biharko mikologia erakusketa prestatu du. 10:30ean jarriko dituzte ikusgai denentzat perretxikoak, Plaza Zaharrean. 70. hamarkadan mikologia lehiaketa eta erakusketa ugari egiten ziren Euskal Herrian eta Tolosakoa zen horien arteko garrantzitsuenetakoa. Alpino Uzturre mendi elkarteak lehiaketa horietako askotan parte hartu zuen Euskal Herrian zehar eta inguruetan eta kasu batzuetan irabazi ere bai. Perretxikozaletasuna asko zabaldu zuen mendizaleen artean. ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA 'Kolas mago harrigarria' haurrentzako opera bihar Leidor aretoan ikusgai http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00004006/Kolas_mago_harrigarria_haurrentzako_opera_bihar_Leidor_aretoan_ikusgai.htm Gaztetxoenek antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute asteburu honetan Leidor aretoan. Hain zuzen ere, Opera Divertimento konpainiaren Kolas mago harrigarria antzezlana izango da ikusgai, bihar, 17:00etatik aurrera. Antzerkia eta musika batzen dituen haurrentzako opera da, eta gainera, Tolosako Udaleko Kultura sailak antolatu eta Kutxak babesturikoa denez, dohainik izango da. Wolfgang Amadeus Mozart da operaren egilea, eta antzezlanari dagokionez Andoni Martinez Barañano da zuzendaria, antzezle eta abeslarien taldea ondorengoek osatzen dutelariak: Ana Isabel Salomon (sopranoa) (Bastiana); Andoni Barañano (tenorea) (Bastian); Jose Antonio Garcia (baritonoa) (Ustezko Magoa), Miguel N'Dong (piano-jotzailea), Aitor Perez (antzezlea) (Peter, Colasen iloba, mago ikaslea), Iraide Urkiaga (antzezlea) eta (Andrea, Peterren laguna). ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Urkizuko biharko bazkarian 100 bat lagun espero dituzte http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00005005/Urkizuko_biharko_bazkarian_100_bat_lagun_espero_dituzte.htm Bihar Urkizuko biztanleek kaskoan bazkaria egingo dute. Bazkari honetan Albiztur Goiko baserri, Auzotxikia eta Urkizuko bizilagun guztiak, eta baita dagoeneko bertan bizi ez direnek ere parte hartuko dute. Guztira 100 bat lagun espero dituzte bazkarian. Bazkaria berezia izango da, Alurtxiki auzo Elkarteko sorrera ospatuko dutelako honekin, eta elkartearen aurkezpena eta helburuak adieraziko dituzte, «giro alai eta jatorrean». Berpiztu planak bultzatutako ekimena izango da biharkoa. Ondoren, Tolosako Udaletxearen eta Urkizuren arteko hitzarmena sinatuko dute. ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Bihartik igandera bitarte Berazubi auzoko jaiak ospatuko dituzte http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-09/p00002001/Bihartik_igandera_bitarte_Berazubi_auzoko_jaiak_ospatuko_dituzte.htm Berazubi auzoan festa giroa zabalduko da bihar arratsaldetik aurrera. Hain zuzen ere, atsedenaldi txiki baten ostean pasa den urtean berreskuratu zituzten auzo honetako jaiak, eta «izan zuten harrera ona ikusita», gazte lokaleko gazteek ez dute zalantzarik izan aurten ere festa hauek antolatzearen ardura hartzerakoan. 25 gaztek osatzen duen lagun koadrilak antolatu ditu, bihartik igandera iraungo duten jaiak. Horietako bi dira Alex Adurriaga eta Ander Martinez. «Lehen egiten ziren jaien egitura mantentzen saiatzen gara, eta alde horretatik, ekitaldiak antzekoak izaten dira», diote. Hala, ez dute hutsik egingo aurtengo festetan, hain ohikoak diren paella jateak, mus eta toka txapelketak, patata tortilla lehiaketak edota zahagi sagardoak. «Bizilagunek parte hartzen duten ekitaldi hauek oso arrakastatsuak izan ohi dira; paella jatean eta patata tortilla lehiaketan esaterako jende ugarik hartzen du parte». Aurten berrikuntza bezala, txakoli dastaketa ere izango da patata tortilla lehiaketarekin. ... Thu, 09 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA 'El Caserio' bi alditan ikusi ahal izango da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-09/p00003001/El_Caserio_bi_alditan_ikusi_ahal_izango_da.htm Tolosako Orfeoiaren sorreraren 10. urteurrena dela eta, hilaren 18an, Leidor antzokianJesus Guridiren El Caserio zartzuela taularatuko dute. Guillermo Fernandez Shaw eta Federico Romeroren jatorrizko liburuxkan oinarrituko dira. Lan hau eszenaratzeak ikusmin handia sortu du zartzuela zaleen artean. Hori dela eta, sarrera gutxi geratzen dira hilaren 18ko emanaldirako.Hau ikusita Orfeoiak, bezperako entsegua irekia egitea erabaki du. Hau da, edonor joan daiteke ikustera. Hemen, ikusleek antzezpen osoa ikusteko modua izango dute, sor daitezkeen etenaldi eta zuzenketekin. ... Thu, 09 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA 'Evolution & Love': dantza, musika eta antzerkia http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-09/p00003002/Evolution_&_Love_dantza_musika_eta_antzerkia.htm Hemendik bi astetara, hilaren 24an estreinatuko da Leidorren, Evolution Love ikuskizuna. Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen emanaldi berritzailea da hau. Aipatu bezala, lehendabiziko emanaldia Tolosan izango da, eta ikusminez daudenek, sarrerak eskura ditzakete dagoeneko. Hauek 15 euroren truke erosi daitezke, Orbela tabernan, Zunbeltz musika dendan eta Leidor aretoko lehiatilan. Evolution Love amodioa eta norberaren sinesteen aldeko borrokaren bideko istorioa da. Askatasuna eta konpromisoa kontrajartzen ditu, maiz, lizunkeriatzat gaizkiulertua den amodio askatasuna zalantzan jartzeko. Egoera ezberdinak elkar lotzen dira ikuslearen emozioa lortu nahi duen ikuskizun honetan. Ikuslea bera, gertakarien joan-etorriarekin, istorioan barneratzen joatea da helburua. ... Thu, 09 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Ezker Hormako III. Emakumea Pilotari Txapelketaren hasiera, etzi http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-09/p00004002/Ezker_Hormako_III._Emakumea_Pilotari_Txapelketaren_hasiera_etzi.htm Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak etzi jarriko du martxan Ezker Hormako III. Emakumea Pilotari Txapelketa Amasako pilotalekuan. Iaz egin zen bezala, pilotariak bi mailatan ariko dira, lehenengoan eta bigarrenean. Antolakuntzak bakoitzaren joko-maila kontuan hartuta bikote orekatuak osatzeko saiakera egin du beste behin ere. Guztira hamaika bikote ariko dira lehian, horietatik bost lehenengo mailan eta sei bigarrenean. ... Thu, 09 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA 5-10 kilo amonal zituen epaitegian lehertarazi zuten lehergailuak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-09/p00006007/5-10_kilo_amonal_zituen_epaitegian_lehertarazi_zuten_lehergailuak.htm Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 5-10 kilo amonal zituen pasa den larunbat goizaldean Tolosako epaitegian ETAk jarri zuen lehergailuak. Hain zuzen ere, irailaren 21ean Vital Kutxaren eta Ondoarroako ertzain etxearen kontra egin zituen atentatuetan ETAk lehergai bera erabili zuela azpimarratu du Herrizaingo sailak; aurreko bi atentatu horietan, ordea, 100 kilo inguru erabili zituzten. Tolosako epaitegian jarritako bonbak ez zuen inor zauritu, baina kalte material handiak eragin zituen, Joseba Azkarraga Justizia sailburuak agertu zuenez, 400.000 euro beharko dira epaitegia lehengo egoerara itzultzeko. ... Thu, 09 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA 'El otro lado' antzezlanaren estreinaldia bihar Leidor aretoan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-09/p00006008/El_otro_lado_antzezlanaren_estreinaldia_bihar_Leidor_aretoan.htm Ez da berria Leidor aretoko oholtza Charo Lopez aktorearentzat. Hamar urte eta gero Tolosara bueltatuko da Al otro lado antzezlanarekin (Beste aldean); bihar izango da ikusgai, 20:30etik aurrera. Emanaldi hau, gainera, antzezlanaren estreinaldia izango da Gipuzkoan. Charo Lopezekin batera Eusebio Lazaro ariko da aktore lanetan. Azken honek, gainera, antzezlanaren muntaiaren zuzendaritza hartu du bere gain. Halaber, pasa den edizioan La soledad filmari esker aktore berriaren sailean Goya saria irabazi zuen Jose Luis Torrijo izango da bi aktoreekin batera. Bertara joateko interesa dutenek sarrerak erosteko aukera izango dute www.kutxa.net, Servikutxan, Telekutxan eta Leidorreko lehiatilan. ... Thu, 09 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA 400.000 euroko kostua izango dute epaitegia birgaitzeko lanek http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00002002/400.000_euroko_kostua_izango_dute_epaitegia_birgaitzeko_lanek.htm Larunbat goizaldean ETAk Tolosako Epaitegian jarri zuen lehergailuak sortutako kalteak konpontzeko 400.000 euro beharko direla adierazi zuen herenegun Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak. Halaber, eraikina birgaitzeko lanek hiru hilabete iraungo dutela azaldu zuen. Hain zuzen ere, herenegun izan zen Azkarraga Tolosako Epaitegian bonbak eragindako kalteak ikusten. Kaltetuen izan ziren zonaldeak arakatu zituen, hala nola, erabat suntsituta geratu den auzitegi-klinika, deklarazio gela eta Lehen Instantziako Epaitegia. Bost kiloko lehergailuak eraikinaren aurrealdean ere kalteak eragin zituen, eta baita, aldameneko etxebizitzetan, anbulategian eta gertu aparkaturik zeuden 20 bat autotan. Kaltetuak izan diren bizilagunei dagokionez, dagoeneko 80 lagun inguruk salaketa aurkeztu dutela esan zuen Joseba Azkarragak. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Bide Bide Ibizak garaipena lortu du denboraldiko lehen norgehiagokan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00002007/Bide_Bide_Ibizak_garaipena_lortu_du_denboraldiko_lehen_norgehiagokan.htm Babesle berriak zortea eman zien Tolosako saskibaloi taldeko nagusie eta garaipena erdietsi zuten, luzapenean bada ere, Getxo ST taldearen aurka. 88-80 izan zen, hain justu, azken emaitza Bide Bide Ibiza tolosarren alde. Garaipen honek «lasaitasuna» ematen die datozen bi partidak etxetik kanpo jokatu beharko baitituzte. Aurredenboraldi «gogor» baten ostean iritsi zen debuterako garaia. Aurrean ez zuten aurkari samurra, Getxo igo berria hain zuzen ere. Aulki bixitarian «ospe handiko» entrenatzailea zegoen, Carlos Sergio, eta hori gutxi balitz «jokalari historiko eta kalitatez beteak» ekarri zituen Usabal kiroldegira. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Tolosak 2-0 garaitu du Berio eta bigarren postuan dago http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00003005/Tolosak_2-0_garaitu_du_Berio_eta_bigarren_postuan_dago.htm Partida kaxkarra izan zen ikusgai pasa den larunbatean Berazubiko zelaian, Tolosa eta Berioren artean. Dena den, etxekoentzat izan ziren hiru puntuak, 2-0 irabazi baitzuten. Asier, Lakalle, Lanzate, Ekhi, Telleria, Romero, Urtzi, Haritz, Anton, Ander eta Aner izan zen tolosarren lehen hamaikakoa. Aldaketei dagokionez, Eñau Lakalleren ordez irten zen, Iñatitxo Haritzen ordez, Blanco Antonen ordez eta Xabi Anerren ordez. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Shisha Pangmara igotzen saiatuko da Edurne Pasaban etxera bueltatu aurretik http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00006006/Shisha_Pangmara_igotzen_saiatuko_da_Edurne_Pasaban_etxera_bueltatu_aurretik.htm Pasa den larunbatean 11. zortzimilakoa lortu zuen Edurne Pasabanek, Manaslu mendiko tontorrera heldu baitzen (8.167 metro), Asier Izagirre tolosarrarekin batera. Dagoeneko 11 zortzimilako ezagutzen ditu mendizaleak eta hiru besterik ez zaio falta 14ak osatzeko: Shisha Pangma, Kangchenjunga eta Annapurna. Hain zuzen ere, Manaslutik jaitsi eta kanpalekuan Euskal Herriko eta Espainiako hainbat komunikabiderekin hizketan ari zela eman zuen albistea: «Tibetera joateko baimena eskatu dut -bertan dago Shisha Pangma zortzimilako mendatea-. Ez da erraza baimena lortzea, baina asteazkenetik aurrera joateko baimena eman didate. Aste honetan erabakiko dugu Shisha Pangmara joango garen edo ez». Zortzimilako bat igo, eta hurrengoa buruan. «Egia esan, 14 zortzimilakoak igotzeko erronka amaitzeko gogoa daukat». ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Olaederrakoek ez dute hasiera ona izan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00006010/Olaederrakoek_ez_dute_hasiera_ona_izan.htm Denboraldia hasiera zaila izan da Olaederra mahai tenis taldeko jokalarientzat. Euskadiko Lehen Mailan ari diren Mikel Martin, Raul Lopez eta Beñat Izaguirre jokalariek Gasteizen jokatu zuten. 4 eta 2ko emaitzarekin bueltatu ziren etxera. Datorren asteburuan, berriz, Krafft-Atletico Hernani taldearen aurka ariko dira Usabal kiroldegian. Bigarren Maila Nazionalekoak etxean aritu ziren asteburuan. Lehia estua izan zen Irungo Lekaenearen aurka, baina azkenean kanpotarren aldera egin zuen balantzak. Hauek ere 2-4ko emaitzarekin amaitu zuten jardunaldia. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Puntu bakarrarekin geratu da Laskorain Usabalen http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00006012/Puntu_bakarrarekin_geratu_da_Laskorain_Usabalen.htm Laskorain areto-futboleko jokalariek jokatu dituzten lehen neurketak zailak izan dira. Pasa den asteburuan etxean jokatu zuten, baina puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuten. 4-4ko emaitzarekin amaitu zen Ancla Sestaotarraren aurkakako partida. Usabalen «nabarmena izan zen horitxoen nagusitasuna jokoari dagokionean», baina area barruko jokaldietan isladatzen asmatu ez zenez nagusitasun hori alferrikakoa bilakatu zen bigarrengo astez eta markagailuaren gorabeherak beste lojika bat jarraitu zuen. Partida hasieran bizkaitarrek sartu zuten estreinako gola eraso batean; hala ere horitxoak ez ziren atzean geratu eta Saldiasen bi goli esker aurreratu egin ziren markagailuan. Tolosarrek aldea areagotzeko aukera franko gozatuagatik ere, (bi minutuz pertsona bat gutxiagorekin egon ziren aurkariak), 2 eta 1ekoarekin aldagelaratu ziren atsedenaldira. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Edurne Pasabanek 11. zortzimilakoa igo du http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-06/p00007001/Edurne_Pasabanek_11._zortzimilakoa_igo_du.htm Irailaren hasieran abiatu ziren espedizioan, Manasluko tontorraren bila. Bere helburua lortzeko bidean, hau da, 14 zortzimilakoak egin nahi horretan, pauso berri bat eman du 8.163 metroko gailur hau igotzean. Dagoeneko hiru zortzimilako bakarrik falta zaizkio: Annapurna (8.091), Kangchenjunga (8.598) eta Shisha Pangma (8.027) hain zuzen ere. Aurten igotzen duen bigarren zortzimilakoa da. Izan ere, maiatzaren 1ean, Dhaulagiriko (8.167 metro) tontorra zapaldu zuen. Orain, bere ibilbidearekin jarraitzeko, Tibetera joateko asmoa agertu du mendigoizale tolosarrak. Shisha Pangmara igo nahi baitu. ... Mon, 06 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA «Garai oparoan» gaudela igerri da azokan, berrikuntza ugarirekin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-05/p00002001/Garai_oparoan_gaudela_igerri_da_azokan_berrikuntza_ugarirekin.htm Atzoko azoka eguna oso animosoa suertatu zen, eta goizaren bukaera aldera salmenta kopurua ez zen makala izan. Oso garai onean, oparoan gaude orain, eta atzo ere berrikuntza dezente ikusi ahal izan genituen. Aurtengo lehenengo mizpiradiak eta hiruskina sagarrak ikusi genituen; Tolosako babarruna ere nobebade bezela aurkeztu zen; bertako kuletro eta onddo bakarren batzuk ikusi ahal izan genituen, eta dirudienez datorren asterako ugaritu egingo dira. ... Sun, 05 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA «Hegoaldeko jaietan jende gehiago ezagutzen da» ALBERTO BALLESTEROS › Tolosan tabernaria http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-05/p00002006/Hegoaldeko_jaietan_jende_gehiago_ezagutzen_da_ALBERTO_BALLESTEROS_›_Tolosan_tabernaria.htm Ciudad Rodrigon (Gaztela Leon, Espainia) jaioa, 1989. urtean. Euskaraz ikasi zenituen lehen hitzak zein izan dira? «Maite zaitut». Esan euskaraz dakizkizun hitz gehiago. «Bai», «tori», «solomoa»... Oso gutxi dakit, eta hitz egiteak lotsa ematen dit. Tabernan beharrezkoa ikusten duzu euskara jakitea? Beharrezkoa ez, baina ondo etorriko litzatekeela bai. Ikasteko asmorik? ... Sun, 05 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA ETAk lehertarazi duen bonbak kalte handiak eragin ditu epaitegian http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-05/p00004002/ETAk_lehertarazi_duen_bonbak_kalte_handiak_eragin_ditu_epaitegian.htm Ostiraleko gauean, 01:15a inguruan Tolosako epaitegian jazotako bonba eztandak kalte handiak eragin ditu Tolosako epaitegian. Inor ez zen zauritu eztandarekin, baina epaitegiko eraikinean kalte material handiak eragin ditu, kaltetuena auzitegiaren sarrera izan zelarik; hiru metro diametroko zuloa egin du fatxadan, eraikin guztiko kristalak hautsi zituen, markoak ere kenduz eta epaitegiaren ondoko murru bat goitik behera bota zuen. ... Sun, 05 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA Elkartasunaren aldeko enkantea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-05/p00008018/Elkartasunaren_aldeko_enkantea.htm Arteak eta elkartasunak bat egin zuten herenegun iluntzean Aranburu jauregian. Bertan, Sukru Karakus artista turkiarraren bi koadro enkantean saldu ziren. 60 lagun inguru hurbildu ziren jauregira. Batzuk enkantean parte hartzeko asmoz, eta beste batzuk berriz, Iñigo Agirre musikariaren emanaldia gozatzeko asmoz. Ekitaldiari gitarra jotzaileak eman zion hasiera. Euskal abesti zaharrak jo zituen gitarra klasikoarekin. Giroa lasaia bazen ere, abesti bakoitza amaitzean jendearen txalo zaparradek ingurua astoratzen zuten. Kontzertu txiki hori amaitu ostean enkanteari ekin zioten. ... Sun, 05 Oct 2008 01:00:00 +0200 TOLOSA