Orexa, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda orexa eu Sat, 11 Oct 2008 00:05:43 +0200 60 Orexa, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Osasunaren inguruko hitzaldiak izango dira datorren astean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-20/p00006002/Osasunaren_inguruko_hitzaldiak_izango_dira_datorren_astean.htm Ongi lo egiten ahalegindu hobeto bizitzeko, Gernu-jarioa eta Etxeko arriskuak ete lehen sorospenak dira Gaztelun, Leaburun eta Orexan, hurrenez hurren, datorren astean izango diren hitzaldien izenburuak. Uli Mankomunitateak antolatu ditu aipatu hitzaldiak Kutxa Ikasgelak sustatutako osasunari buruzko jardunaldien barruan, eta nahiz eta, batez ere, erretiratutako jendeari zuzendutakoak izan, Mankomunitateak herritar guztiak gonbidatzen dituela ere esan du. Jardunaldien helburua «gaurkotasunezko hainbat gai jorratzea eta eguneroko bizimodurako ohitura eta praktika osasungarriak lantzea» dela ere argitu dute antolatzaileek. ... Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 OREXA Orexako jaien baitan, txistu soinua, musika, apustuak eta goitiberak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00004009/Orexako_jaien_baitan_txistu_soinua_musika_apustuak_eta_goitiberak.htm Gaur, Santa Kruz Eguna izanik, Orexako festetako egunik handiena izango dute goizetik hasita. Oilarraren jaitsierak iragarri zituen festak atzo gauean, eta bi egun dauzkate aurretik orexarrek. Gaur 12:00etan herriko txistulariek diana egingo dute, eta ondoren herriko auzoen artean apustua izango da. Aurtengo berritasunen artean goitiberen txapelketa izango da eta hauek arratsaldean, 18:00etatik aurrera abiatuko dira aldapa behera. 21:00ak aldera afarian herritarrak elkartu egingo dira, ondoren erromeriaz gozatzeko. Elortza eta Ińaki trikitilariak daude horretan, musikan. DJ Bull ere ez da faltako. ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 OREXA Gaur hasiko diren jaiei ongietorria egin diete mendi ibilaldiarekin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00006008/Gaur_hasiko_diren_jaiei_ongietorria_egin_diete_mendi_ibilaldiarekin.htm Orexako jaiak gaur hasiko dira, eta oilarraren jaitsiera arduratuko da horretaz. Aurretik jai giroa ere izan dute orexarrek, hirugarren urtez mendi ibilaldia egin baitzuten atzo eta 40 bat lagunek parte hartu zuten bertan. Plazatik atera eta Nafarroa alderako mugak ezagutu zituzten bertaratutakoek, Juanito Beristain, Joxe Malkorra eta Agerreren laguntzari eta jakinduriari esker. Herritar batek zioen moduan, «monumentua merezi dute, lan asko egiten baitute herriarengatik, adibidez, garbiketak». Ondoren, hamaiketakoa izan zuten tabernaren kanpoaldean denek eta eguzkiaz goxatu ahal izan zuten. Haiek giroa jartzeaz ere arduratu ziren. ... Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 OREXA