Orendain, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda orendain eu Sun, 12 Oct 2008 00:05:27 +0200 60 Orendain, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Mikel Garmendiaren omenez, mendi irteera http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-18/p00005010/Mikel_Garmendiaren_omenez_mendi_irteera.htm Datorren igandean Orendaingo Mikel Garmendia zenaren omenez Txindokira mendi irteera egingo dute eta ondoren bere oroigarriaren (Txindoki azpian) ondoan bere aldeko ekitaldi xume bat egingo dute (bertsoak...). 08:00etan Larraizko langan (Txindokira igoko den guztiarentzat) elkartuko dira eta bestela, aukeran 09:00etan Orendaindik oinez oroigarriraino abiatuko dira. 11:00ak aldera oroigarriaren ondoan Mikel Garmendiaren aldeko ekitaldi xumea izango da eta bukatu ondoren, 12:00ak aldera handik autobus bat Orendainera itzuliko da eta bertan Eltxo Elkartean hamaiketakoa prest egongo da. ... Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 ORENDAIN Gipuzkoako Sega Txapelketako lehen txapela eskuratu du 'Urki'-k http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00006010/Gipuzkoako_Sega_Txapelketako_lehen_txapela_eskuratu_du_Urki-k.htm Igandean Zaldibian Gipuzkoako Sega Txapelketa jokatu zen eta espero zen bezala, Jexux Mari Ormaetxea Urkik eskuratu zuen txapela, «merezita gainera». Zazpina sail ebaki behar zituzten eta orendaindarrak lana bukatuta zeukan, beste segalari guztiak 6. sailarekin ari ziren bitartean. Ia ehun kiloko aldearekin nagusitu zen. Lehenengo saila «berehala» bukatu zuten denek: jadanik honetan Urkik nagusitasuna erakutsi zuen, Aranalde hurbiletik izanik. Saio ederra egin zuen Urkik. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORENDAIN <span class="izena">TOMAS PLAZAOLA › </span> <span class="kargua">Orendaingo alkatea</span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00003009/TOMAS_PLAZAOLA_›__Orendaingo_alkatea.htm Orendainen etxebizitzak egiteko garaian etxe kooperatiba osatu dute: Jauregi. Hori zer den eta bere lana eta funtzioa zein den jakiteko Tomas Plazaola Orendaingo alkateak (Legorreta, 1953) argibideak eman ditu. Zer da etxe kooperatiba? Labur esanda, pertsona talde batek erabakitzen du etxe bat eraikitzea eta denak partaide dira. Hau oso zaila da, ez bada norbaitek bere gain kudeaketa hartzen duela. Orendaingo kasuan, Arrasate inmobiliariak bere gain hartu du lan hori. Horretarako Jauregialde kooperatiba sortu du. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 ORENDAIN Jexuxmari Ormaetxea izan da garaile bigarren saioan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-18/p00002006/Jexuxmari_Ormaetxea_izan_da_garaile_bigarren_saioan.htm Jexuxmari Ormaetxea Urkik irabazi du Gipuzkoako Sega Txapelketako bigarren jardunaldia. Pasa den igandean, Orendainen jokatu zen norgehiagokan eskualdeko bost segalari lehiatu ziren. Belar berde eta astun samarra izan zuten lehiakideek, eta euririk gabe jokatu zen saioa. Oso giro aproposa egin zuen segarako. Bertako segalariak 178 kiloko aldea kendu zion Arkaitz Arteaga bigarren sailkatu gazteari. Bestalde, 228,5 kiloko diferentzia atera zion Andoni Goikoetxeari eta 293koa Mikel Aranalderi. Azkena sailkatzen Garikoitz Etxeberria izan zen. Aipatutako kilo horien baitan daude ere segalari bakoitzari ezarri zitzaizkion penalizazioetako kiloak. Horri dagokionean, aipagarria izan da Arteaga segalaria, ez baitzuen penalizaziorik jaso, eta, gainera, igandekoan bigarren sailkatu zen. ... Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 ORENDAIN Orendainen, antzerkia izango da bihar http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-24/p00005002/Orendainen_antzerkia_izango_da_bihar.htm Orendainen, Kutxak sustatu eta finatzaturiko antzerkia izango da bihar arratsaldean, Udalak lagunduta, 16:30ean. Ogiyik ekarri etzun semia izena du eta aktorea Edurne Agirrezabala da, eta euskaraz eta gaztelaniaz antzezten du obra. Orendaingo Udaleko areto nagusian izango da. Bakarrizketa honetan ama batek unibertsitatean ikasten duen semearekin duen harremana kontatzen du. Antzerkian, amaren birziklatzeko beharra ikusten joaten da, eta algaren eta une hunkigarrien artean, gazteei eta helduei egokitzen zaie, emanaldian bi mundu horien antzezpena egiten baita. ... Sat, 24 May 2008 01:00:00 +0200 ORENDAIN Hasieran egindako aurrekontua motz http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00003008/Hasieran_egindako_aurrekontua_motz.htm Jasokundeko Amaren Elizak berrikuntzak behar zituela eta, aurtengo negua San Sebastian ermitan eman ondoren, martxoaren lehen jaiegunean buelatatu ziren orendaindarrak herriko elizara. Elizak izandako berrikuntzak asko dira. Hasiera batean, teilatua konpontzeko asmoa zenak, dorrearen zaharberritzea eta ataria guztiz berriztatzea ekarri ditu. Horretaz gain, eliz barruan ere izan da aldaketarik eta berrikuntzarik. Elizaren tamaina handia dela eta, elizaren atzeko aldea itxi eta beste gelatxo bat egin dute. Modu horretan, neguan ospakizunetara biltzen direnak, beroago eta goxoago egoteko aukera izango dute. ... Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 ORENDAIN Orendaingo etxebizitza tasatuen zozketa, apirilaren 2an http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-15/p00005003/Orendaingo_etxebizitza_tasatuen_zozketa_apirilaren_2an.htm Orendainen egitekoak diren etxe tasatuen zozketa apirilaren 2an izango dela iragarri du Orendaingo Udalak: aurretik izena eman dutenek, beraz, jakingo dute etxea egokitu zaien ala ez. Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 ORENDAIN Leihotik sartuta lapurreta egin dute Orendaingo ostatuan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-14/p00004007/Leihotik_sartuta_lapurreta_egin_dute_Orendaingo_ostatuan.htm Herenegun gauean Orendaingo ostatuan lapurreta egin zuten bertako leiho bateko barra bat moztu ondoren. Kutxan zegoen dirua eta tabakoa eraman zuten. Atea ere bortxatzen saiatu ziren, baina duela urtebete egindako lapurretaren ondorioz, bertako langileek atea aldatu zuten eta hobea jarri zuten. Leiho bateko burnizko barrote zahar eta sendo bat moztu zuten eta horrela lortu zuten ostatura sartzea. Behin barrotea moztuta egurrezko leiho bat ireki behar izan zuten, «indar handirik egin behar izan gabe, leiho hauek zaharrak baitira», bertako langileak esan bezala. ... Fri, 14 Dec 2007 01:00:00 +0100 ORENDAIN