Lizartza, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda lizartza eu Sun, 12 Oct 2008 00:05:29 +0200 60 Lizartza, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Regina Otaolak ETAk hildako Ramiro Quintero omenduko duela esan du http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-03/p00004007/Regina_Otaolak_ETAk_hildako_Ramiro_Quintero_omenduko_duela_esan_du.htm Regina Otaola Lizartzako alkateak atzo ohar baten bidez argitu zuenez, guardia zibila izandako eta basozaina zela Lizartzan bizi zen Ramiro Quintero Avila omenduko dute herrian. Izan ere, ETAk Quintero Lizartzan hil zuela 30 urte bete ziren atzokoan. Otaolak, hala eta guztiz ere, ez zuen argitu noiz izango den omenaldia, nahiz eta hilabete honetan izango dela baieztatu zuen. Ekitaldia terrorismoaren biktimen elkarteei, herritarrei eta alderdi politikoei irekia izango dela ere argitu zuen alkateak. ... Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 LIZARTZA Pasa berri diren jaietan «istilurik ez egotea» eskertu dute antolatzaileek http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-17/p00006009/Pasa_berri_diren_jaietan_istilurik_ez_egotea_eskertu_dute_antolatzaileek.htm Lehenik eta behin lizartzatar zein bisitari guztiak zoriondu nahi izan ditu Lizartzako Festa Batzordeak pasa berri diren jai egunen balorazioa egiterako garaian. Antolatzaileen hitzetan hilaren bostean hasi eta zortzian amaitu ziren festak «onak» izan dira eta «istilurik ez egotea» ere eskertu dute. Jendearen parte-hartzea azpimarratu du Batzordeak eta prestatutako ekintza desberdinak «arrakastatsuak» izan direla ere esan du. Izan ere, PPko Regina Otaola herriko alkateak eta bere lantaldeak hiru ekintza besterik ez zituen antolatu jai egunetarako eta haietan, ondoko irudietako herri kiroletan ikusi daitekeen bezala, ez zuen inork parte hartu. ... Wed, 17 Sep 2008 01:00:00 +0200 LIZARTZA Herriko parrokoa kritikatu du Otaolak, bizkartzainak direla eta http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-09/p00006009/Herriko_parrokoa_kritikatu_du_Otaolak_bizkartzainak_direla_eta.htm Lizartzako jaiak direla eta meza nagusia zegoen atzo elizan. Udaletxeko zinegotziak, PP alderdikoak guztiak, eta alkatea, Regina Otaola, bakarrik joan ziren mezara, baina parrokoak euren bizkartzainei pistolak kanpoan uzteko eskatu zien. Zehazki, mezarekin hasi aurretik zinegotziei «iaz bezala» pistolak ez zituela elizaren barruan nahi esan zien elizgizonak. Meza ematerakoan pakea emateko garaia iritsi zenean parrokoak pakerik ez dagoela eta ez zuen pakea eman nahi izan. ... Tue, 09 Sep 2008 01:00:00 +0200 LIZARTZA Aurrera dirau Otaolaren aurkako mehatxuen aferak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-06/p00006007/Aurrera_dirau_Otaolaren_aurkako_mehatxuen_aferak.htm Madrilgo Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, Javier Zaragoza buru duela, Regina Otaola Lizartzako alkatea mehatxatzeagatik Peio Olanoren kontrako epaiketarekin hasteko eskatu berri du. Fiskaltzak adierazitakoaren arabera, Olanoren aurkako ahozko epaiketa hasteko unea da, gertatutakoa ikertuta baitdago jada. Mehatxuak, ustez, iazko irailaren 7an egin zituen Olanok. Egun horretan Regina Otaola Lizartzako udaletxera joatekoa zen eta hori dela eta herri talde bat Geurea ikurrina lemapean elkarretaratzea egin eta udaletxe aurrean egon ziren. ... Sat, 06 Sep 2008 01:00:00 +0200 LIZARTZA Ikertzen ari dira etxe batean izandako sutea nahita eragin den http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-03/p00005006/Ikertzen_ari_dira_etxe_batean_izandako_sutea_nahita_eragin_den.htm Lizartzako Elbarrena kaleko etxe batean, Elizaren ondoko etxean, sute bat piztu zen herenegun 06:00etan. Ez zen zauritu larririk izan. Oraindik ez dago zehaztuta istripu bat izan zen edo sutea norbaitek eraginda piztu zen. Herrizaingo Sailak azaldu duenaren arabera, suhiltzaileek ikertuko dute eta zehaztuko dute nola piztu zen sua. Etxearen lehenengo pisuan piztu zen sua eta beste solairuetako zenbait bizilagun anbulantzian eraman behar izan zituzten kea arnastu zutelako. Ez zen zauritu larririk izan eta egunean bertan eman zitzaien alta. ... Wed, 03 Sep 2008 01:00:00 +0200 LIZARTZA Hiru lizartzar eta tolosar bat kantuaren gorengo mailan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-10/p00006006/Hiru_lizartzar_eta_tolosar_bat_kantuaren_gorengo_mailan.htm Euskal Herriko kantu txapelketaren finalean eskualdeko ordezkariak egongo dira ekainaren 15ean, igandean, Bilboko Arriaga Antzokian. Marta Estanga tolosarra eta Arantza Goikoetxeaundia lizartzarra abeslari bezala aurkeztuko dira finalean. Taldeko beste bi kide lizartzarrak Garazi Esnaola, pianoarekin, eta Olatz Goikoetxeaundia, akordeoiarekin, izango dira. Tue, 10 Jun 2008 01:00:00 +0200 LIZARTZA Istilu ugari Gernikan, Ina Zeberio etakide zenaren omenaldian http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-08/p00006001/Istilu_ugari_Gernikan_Ina_Zeberio_etakide_zenaren_omenaldian.htm Atzorako Gernikan aurreikusita zegoen Ina Zeberio etakide lizartzarraren omenaldia debekatu egin zuen herenegun Barne Sailak. Haren senideek eta lagunek, hala ere, Gernikarajoan ziren eta istilu ugari sortu dira omenaldira joan zirenen eta ertzainen artean. Arratsalderako manifestazioa egiteko asmoa ere bazuten, baina mobilizazio hori egiteko baimenik ere ez zuten eman. Ertzaintzak kode penaleko 578. artikulua erabili zuen atzo eguerdiko omenaldi ekitaldia debekatzeko, alegia, «jokaera terroristen gorestasunari buruzko delituak» arautzen dituen artikulua. ... Sun, 08 Jun 2008 01:00:00 +0200 LIZARTZA <span class="mota"> EGITARAUA</span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-05/p00006001/_EGITARAUA.htm Ina Zeberio etakidea 1998. urteko ekainaren 5ean hil zuen Ertzaintzak Gernikan (Bizkaia). Lizartzarrari X. urteurrenean omenaldia egingo diote herrikideek, bere omenez antolatutako ekitaldietan. Gaur, etzi eta igandean Ina Zeberioren omenezko hamaika ekitaldi egingo dira beraz Lizartza eta Gernikan. Izan ere, «erail zuten lekuan omenaldia egingo zaio etzi 13:00etan». ############ Thu, 05 Jun 2008 01:00:00 +0200 LIZARTZA «Herritarrekin eta herritarrentzat» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-03/p00006006/Herritarrekin_eta_herritarrentzat.htm Maiatzaren azken txanpan ospatu zuten Lizartzan 2008ko Aste Kulturala. «Udal Alternatiboak» 7 egunen inguruko balorazio positiboa egin du nahiz eta «herrian oztopo handiak» dituztela onartu. Hala eta guztiz ere, egindako lanarekin «gustura eta gogotsu» agertu dira, «herritarrekin eta herritarrentzat lan eginaz Lizartza aurrera aterako» dutela aipatu baitute antolatzaileek. ... Tue, 03 Jun 2008 01:00:00 +0200 LIZARTZA Haurrengan irrifarrea piztu du Porrotxek Aste Kulturalean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-22/p00006001/Haurrengan_irrifarrea_piztu_du_Porrotxek_Aste_Kulturalean.htm Udal Alternatiboak antolatutako Aste Kulturala aurrera doa Lizartzan. Atzo Porrotxek emanaldia eskaini zuen txikienentzat, ondoren, Jesus Martinez Eizagirre medikuak hitzaldia eskaini zuen. 'Boli'-rekin film emanaldia Gaur 20:00etan Gunea aretoan Jon Goikoetxeak, Boli-k, Iparameriketako mendi altuenaren inguruan grabatutako irudiak aurkeztuko ditu: Denali, Alaskako mendia izeneko dokumentalean. Bihar kantu poteoa eta Lain musika taldearen emanaldia egongo dira herriko plazan eta Gunea aretoan. ... Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 LIZARTZA Otaola: «Maria San Gilek PPtik alde egiten badu, ni ere joan egingo naiz» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-18/p00006003/Otaola_Maria_San_Gilek_PPtik_alde_egiten_badu_ni_ere_joan_egingo_naiz.htm Lizartzako alkatea den Regina Otaolak atzo adierazi zuen, Maria San Gil Euskadiko PPren lehendakaria alderditik joaten bada, berak ere PP utziko duela. «Maria San Gil baldin badoa, PPn estatu mailan zerbait aldatu dela esan nahi du, eta orduan ni ere joan egin beharko naiz». Deklarazioak Espainiako irrati saio batean egin zituen. «Ez joatea espero dut, sinesten dugun hori defendatzen jarraitzeko aukera izanik», gaineratu zuen. ... Sun, 18 May 2008 01:00:00 +0200 LIZARTZA <span class="mota"> EGITARAUA</span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00003003/_EGITARAUA.htm Kultur Astea antolatu du «Lizartzako Udal alternatiboak» hilaren 19tik 25era. Bertan herritarrek parte har dezaten ekitaldi ugari antolatu dituzte. Haur, gazte eta helduen arreta deitzen duen egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek. Hala, Kultur Astearen baitan, hilaren 25ean egingo den helduen dohaineko bazkarian izena emateko Tabernan aurkitzen dira zerrendak. Bestalde, hilaren 19an eta 23an, Gunea aretoan pintura, marrazki,... erakusketak egongo dira arratsaldeetan. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 LIZARTZA |? ����|?p�itularra">Herritar baten aurka 6 urteko espetxe zigorra eskatu du Fiskaltzak</span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00006001/| |pitularra>Herritar_baten_aurka_6_urteko_espetxe_zigorra_eskatu_du_Fiskaltzak.htm Gipuzkoako Fiskaltzak 6 urteko espetxe zigorra eskatu du Lizartzako emakume baten aurka, 12.000 euroko isun ekonomikoarekin batera, PPren udal ordezkari bat erasotzea egotzita. Fiskaltzaren esanetan, akusatuak «PPren zinegotzi bati kolpe bat eman zion buruan ikurrina baten makilaz». Fiskaltzak «bekaina igurtzi» egin ziola aipatzen du ondoren, «bizkarzainak erasoa ekiditea lortu baitzuen, zinegotziak zauririk gabe irten zelarik». ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 LIZARTZA Bertso Eskolaren Eguna antolatu dute larunbatean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-02/p00006006/Bertso_Eskolaren_Eguna_antolatu_dute_larunbatean.htm Lizartzako Bertso Eskolaren Eguna ospatuko dute larunbatean herrian. Bertso eskolaren inguruan mugitzen den herritarren ekimenak bi ekitaldi antolatu ditu auzolanean, «bertso eskola herrira ateratzeko eta inongo diru laguntzarik ez dugunez, denok ondar aletxo bat ipini dezagun». Eguerdian bertso-antzerkia antolatu dute eta iluntzean berriz puntako sei bertsolarirekin bertso saioa. '1,2,3... Inaxito' Lehen ekitaldia 12:00etan izango da eta «batez ere haurrei zuzendua» egongo da. 1,2,3,... Inaxito bertso-antzerki «bizi eta atsegin honek, batez ere haurren irudimena landu nahi du; sormena». Egunaren inguruan lanean dabiltzan herritarrek 1,2,3,... Inaxito, lau bertsolariko talde baten ideia izan zela aipatu dute; «haurrak ere, jolastuz bertsoaren mundura inguratzen joan daitezen». ... Wed, 02 Apr 2008 01:00:00 +0200 LIZARTZA Bai Euskal Herriari Lizartzan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-19/p00005003/Bai_Euskal_Herriari_Lizartzan.htm Bai Euskal Herriari herri ekimenaren prentsaurrekoa «lizartzarren ondoan» egin nahi izan dute ordezkariek. Bertan, eta Lizartza «espainiar abanzadillaren ikur bihurtu nahi izan dutenen aurrean», Lizartzaren jarrera «euskal izatearen eredu» aurkeztu zuten. Euskal Herriak «sufritzen duen gatazka politikoaren adibide gisa» agertu nahi izan zuten atzo herria. Udaletxearen aurrean ikurrinaren aferaz mintzatu ziren, Aberri Egunan parte hartzeko deialdia luzatu zuten, eta ikurrina etxe guztietan jartzeko deialdia egin zuten. ... Wed, 19 Mar 2008 01:00:00 +0100 LIZARTZA Noel Martin jaun eta jabe Lizartzan erorikoa izan arren http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-16/p00004009/Noel_Martin_jaun_eta_jabe_Lizartzan_erorikoa_izan_arren.htm Lizartzako XX. Txirrindulari Proba edo Insalus Saria atzo korritu zuten. Naturgas taldeko Noel Martinen garaipen handiarekin amaitu zen afizionatuen mailako Lizartzako proba. Eguraldia ez zuten lagun izan parte hartu zuten 133 txirrindulariek. Tarteka eguzkia, tarteka euria eta errepidea bustia. Erori eta irabazi Noel Martin txirrindulariak lortu zuen garaipena handia izan zen, ihesaldi batean sartu ostean, Altzo jaisten ari zela multzotxoan, lurrera erori baitzen, helmugatik 7 kilometro eskasera beraz. Bizikleta gainean jarri eta iheskideak harrapatzeaz gain, azken esprintean denak atzean utzi zituen nagusitasun handiz. Horretaz gain, afizionatu mailako Lehendakari txapelketaren lehen postua mantendu zuen atzoko garaipenarekin Noel Martinek. ... Sun, 16 Mar 2008 01:00:00 +0100 LIZARTZA Lizartzako XX. Txirrindulari Probak puntako txirrindulariak bilduko ditu http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-15/p00006014/Lizartzako_XX._Txirrindulari_Probak_puntako_txirrindulariak_bilduko_ditu.htm Otsabio KEk antolatuta Lizartzako XX. Txirrindulari Proba edo Insalus Saria lehiatuko da gaur eskualdeko errepideetan barrena 15:30etik aurrera. Afizionatu mailako 150 txirrindulari inguruk 107 kilometroko ibilbidea egin beharko dute eta tartean Altzo eta Leaburuko mendateak igo beharko dituzte. 107 km eta hiru itzuli Insalus Sariak urteroko ibilbidea izango du aurtengoan ere. Txirrindulariak 15:30ean irtengo dira Lizartzatik Tolosaruntz. Amarotzera iristean, Alegiako errepidea hartuko dute, hemendik Ordiziaraino (Gipuzkoa) joango direlarik. Bertan buelta eman eta berriro ere Alegiara hurbilduko dira, lehen aldiz Altzoko mendatea igotzeko asmoz. Mendiko saria igaro ondoren, Lizartzara joango dira. ... Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 LIZARTZA Nazioarteko begiraleak Lizartzan egon dira http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-08/p00006006/Nazioarteko_begiraleak_Lizartzan_egon_dira.htm Nazioarteko begiraleak Lizartzan egon ziren herenegun eta EAEren zerrendako kideekin elkartu ziren. Bestalde, 81 herritarrek elkarretaratzea egin zuten eta hauen esanetan, «begiraleak harriturik gelditu ziren herri txiki batean horrebeste jende bilduta ikustean, ikurrinekin eta abar». Bozak jarraitzeko asmoz «Europan beste inon gertatzen ez diren gauzak hemen gertatzen direlako» etorri da freelance edo independiente bezala kazetaritzan aritzen den Ingo Niebel alemaniarra. Nazioarteko kideak bihar egingo diren Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetako begirale gisa etorri dira, hautetsi independentistek gonbidatuta. Euskal Herrira atzo iritsi ziren begirale taldea osatuko duten 17 lagunetatik aurrenak. Europara iristen den informazioa gutxi eta filtratua izaten dela nabarmendu zuen Niebelek, eta gonbita jaso zuenean, turismo kanpaina batean erabilitako Etorri eta kontatu ezazu leloarekin oroitu eta hori egingo zuela aipatu zuen Euskal Herrira ailegatzean. ... Sat, 08 Mar 2008 01:00:00 +0100 LIZARTZA «Bezeroari, beti, niri gustatzen zaidana eskaintzen diot» NIEVES SOROA › Saizar gozotegiko nagusia http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-20/p00003004/Bezeroari_beti_niri_gustatzen_zaidana_eskaintzen_diot_NIEVES_SOROA_›_Saizar_gozotegiko_nagusia.htm Saizar gozotegiko nagusia da Nieves Soroa (Lizartza, 1957), eta hamar urtetik gora daramatza lan honetan. Gozozaleak al dira hemengoak? Bai, tolosarrak oso gozozaleak dira. Eta zu? Bai, ni ere gozozalea naiz, eta gainera ez naiz aspertzen, nahiz eta egun osoan aurrean ikusi. Egunero jaten al duzu gozoren bat? Bai, normalean hostorez egindako lazoak egunero jaten ditut. Gauza goxoak prestatzeko, eta bezeroak gustura izateko zein da sekretua? ... Wed, 20 Feb 2008 01:00:00 +0100 LIZARTZA Regina Otaolak ez du dimisiorik aurkeztuko http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-20/p00006008/Regina_Otaolak_ez_du_dimisiorik_aurkeztuko.htm Regina Otaolak (PP) prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Donostian (Gipuzkoa) Lizartzan herritarrek bildutako 402 sinaduren harira. «ETAren aldekoen estrategia porrot handi» bat izan zela esan zuen eta dimisiorik ez duela aurkeztuko azpimarratu zuen. «Porrot handia» Iragan larunbatean, Lizartzako Herri Ekimenak bozka eskubidea duten 402 herritarren sinadurak aurkeztu zituen, lizartzarren %80arenak hain zuzen ere, Regina Otaolaren «egoera antidemokratikoa» salatzeko eta aldi berean eibartarraren dimisioa eskatuz. ... Wed, 20 Feb 2008 01:00:00 +0100 LIZARTZA «Legitimitate ezaren aurrean», 402 sinadura http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-17/p00005006/Legitimitate_ezaren_aurrean_402_sinadura.htm Atzo Lizartzako Herritarren Herri Ekimenak prentsaurrekoa eskaini zuen plazan, besteak beste, 2 hilatebeteetako lana egin ondoren sinadura bilketaren berri emateko. «Lizartzako Herritarren Herri Ekimenak, bi hilabete lanean egon ostean, sinadura bilketari amaiera ematen dio eta beste prozesu batean murgiltzen gara». Hitz hauexekin eman zioten hasiera, herritarrak atzean zituztela, prentsaurrekoari. Osotara 402 sinadura bildu dituzte, honek herritarren %79a esan nahi du eta prentsaurrekoan azaldu zutenez, «kontuan izanik azken hauteskundeetan 356 pertsonek eman zutela bozka, emaitza ezinhobeak lortu ditugu». Sinadura hauek iritzi publikoari aurkezteko helburuarekin egin zuten prentsaurrekoa, baita «Regina Otaolaren egoera antidemokratikoa salatzeko asmoarekin eta aldi berean Regina Otaolaren dimisioa eskatu eta herriaren kudeaketa herritarren esku utz dezala aldarrikatzeko». ... Sun, 17 Feb 2008 01:00:00 +0100 LIZARTZA 2008. urterako aurrekontuak onartu ditu Udalak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-22/p00007003/2008._urterako_aurrekontuak_onartu_ditu_Udalak.htm Atzo goizean eginiko ohiko udal bilkuran, 2008rako Lizartzako aurrekontuak onartu zituzten Alderdi Popularreko kideek. Bertan erabakitakoaren arabera, «Larrenea zubiko lanak hurrengo astean» hasiko direla jakinarazi zuen Manuel Michelena zinegotziak. Atzo onartutako aurrekontuak 618.000 eurokoak izan ziren Alderdi Popularrak jakinarazi zuenez. %35 gastu pertsonalak Aurrekontuaren %35a gastu pertsonaletarako zuzenduko dute, hau da, 618.000 eurokoa baldin bada aurrekontua, hauetatik 217.000 euro izango dira gastu pertsonaletarako bideratuko direnak. 215.000 euro ohiko gastuetarako zuzenduko dira. Inbertsioei dagokienez, aurrekontuaren %8a baino gutxiago jasoko dute, hau da, 49.000 euro. Atal honetan, hilerria argiztatzeko eta errepidea hobetzeko lanak aurreikusten dira besteak beste. Herriko plazan aparkaleku bat eta haurrentzako parkearen hobetze lanak egitea aipatu dituzte. ... Tue, 22 Jan 2008 01:00:00 +0100 LIZARTZA Lizartzan zabaldu da eskualdeetako aurtengo inauteri denboraldia http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-20/p00006395/Lizartzan_zabaldu_da_eskualdeetako_aurtengo_inauteri_denboraldia.htm Hasi dira inauteriak eskualdean, izan ere, Lizartzan atzo eman zieten hasiera mozorroen festari, nahiz eta urtarrilaren 25etik 27ra burutuko dituzten ospakizun gehienak. Hauen ostean etorriko dira beste herrietakoak, hau da, Leitzakoak, eta Tolosa eta gainerako herrietakoak. Atzokoan, herritarrak eta inauterietako aukeratuak izan ziren Udal Ordezkariak herriko plazan elkartu ziren 12:00etan. Otsolar taldeko dantzariak eta antzerki emanaldia ikusteko aukera eduki zuten lizartzarrek bertan, gibela dastatzen zuten bitartean. ... Sun, 20 Jan 2008 01:00:00 +0100 LIZARTZA Lizartzako Inauteriak bihar hasiko dira eta jendearen parte-hartzea eskatu dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-18/p00006006/Lizartzako_Inauteriak_bihar_hasiko_dira_eta_jendearen_parte-hartzea_eskatu_dute.htm Inauteriei bihar emango diete hasiera lizartzarrek 12:00etan. Udal ordezkariak eta txekorra plazan egongo dira ordu horretan, herritarrek bitartean, gibela dastatuko dute. Ondoren, Inauterietarako aukeratutako udal ordezkariak eta herritarrak, antzerkia eta Otsolar taldearen dantza saioa ikustera joango dira. Lehen egunaren ostean, atsedenaldia etorriko da eta Inauteriek urtarrilaren 25ean jarraituko dute. Gaur 20:30ean entsegua ... Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 LIZARTZA Regina Otaolak Gregorio Ordońez Saria 2007 datorren astean jasoko du http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-17/p00004008/Regina_Otaolak_Gregorio_Ordońez_Saria_2007_datorren_astean_jasoko_du.htm Regina Otaola Lizartzako alkateak Gregorio Ordońez 2007 saria jasoko du hilaren 25ean. «Bere adorea eta duintasunarengatik» eta «askatasunak defendatzeko izan duen erabaki zehatzarengatik» jasoko du, Fundazioak esan bezala. Gregorio Ordońez Fundazioak adierazi du Donostiako hotel batean izango dela sari banaketa. Bertara Europar Talde Popularreko lehendakariordea den Jaime Mayor Oreja, Ordońezen alarguna eta Carmen Iglesias ere joango dira. ... Thu, 17 Jan 2008 01:00:00 +0100 LIZARTZA Regina Otaolaren 2008ko egitasmoak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-28/p00007649/Regina_Otaolaren_2008ko_egitasmoak.htm Regina Otaola Lizartzako alkateak datorren urteko egitasmoei begira, gaur 08:00etan egingo den osoko bilkuran ondorengo 10 puntuak onartu eta beteko dituztela jakinarazi du: Otsabio mendiari izena aldatuko dio eta Despeńaperros II izena jarriko dio. Araxes ibaia hemendik aurrera Guadalquivir bezala ezagutuko da. Otsolar dantza taldean irakasten dituzten euskal dantzetan Espainiako dantzen zenbait elementu landuko dituzte. ... Fri, 28 Dec 2007 01:00:00 +0100 LIZARTZA «Regina Otaolarik gabeko herriaren alde» firma bilketa egingo dute herritarrek http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-15/p00004007/Regina_Otaolarik_gabeko_herriaren_alde_firma_bilketa_egingo_dute_herritarrek.htm Lizartzako hainbat herritarrek «Regina Otaolak eragin duen egoera antidemokratikoaren aurka» ekimen bat aurkeztu zuten herenegun. Alderdi politiko eta pentsamolde ezberdinak alde batetara utzita, prentsaurrekoan agertu ziren lizartzarrek herri guztiaren firmak bildu nahi dituztela azaldu zuten udaletxe atarian. Bihar eta abenduaren 23an Ekimenaren talde bultzatzaileek firma bilketarako bi egun ipini zituzten gorriz egutegian. Lehen aukera bihar bertan egongo da, «plazan jarriko den mahaiean jasoko ditugu firmak: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Egun hauei garrantzia eman nahi diegu, honengatik egun hauetan plazara hurbiltzea eskatzen diegu herritar guztiei». ... Sat, 15 Dec 2007 01:00:00 +0100 LIZARTZA Regina Otaolak plazari izena aldatu dio http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-12/p00006002/Regina_Otaolak_plazari_izena_aldatu_dio.htm Lizartzako udaletxean 08:40ean hasi zen osoko bilkura atzo espainiar berri agentziek jakinarazi zutenez. Bertan, PPren zazpi zinegotzietatik sei aurkitzen ziren, Re- gina Otaola buru zutela. Urgentziazko puntu batean, «Txirrita gudariaren plaza zenari izena aldatu eta Askatasunaren plaza deitzea erabaki zuten». Regina Otaolak ohar batean jakinarazi zuenez, izen aldaketarekin bizilagunei «askatasuna herritar guztiei egokitzen zaien eskubidea dela» gogoraratu nahi izan zien. 27 boturekin alkate dagoen eibartarrak, ETA eta ANV-EAEri «izupean ez obeditzea» eskatu zien lizartzarrei. ... Wed, 12 Dec 2007 01:00:00 +0100 LIZARTZA