Leitza, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda leitza eu Wed, 20 Aug 2008 00:04:01 +0200 60 Leitza, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Santa Krutz ermitaren itzalean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-26/p00007007/Santa_Krutz_ermitaren_itzalean.htm Atzo Jubilatu elkarteak antolatuta Santa Krutz ermitara erromeria egin zuten 40 lagun inguruk. Aurrena meza egin zuten eta Patxi Izko herriko apaizak eskaini zuen eta ondoren bazkaria egin zuten ermitaren kanpoan. Erromeria dela eta, asteazkenean Pilar Azpirotz serora, Karmen Azpirotz eta Karmen Agirre gora igo ziren ermita txukuntzera eta aldarean loreak jartzera. «Erratza pasatu, kristalak garbitu eta horrelako gauzak egin genituen. Loreak ere asteazkenean jarri genituen, Felipa Goikobordakoak, Sebastian Mikenekoak eta Maria Luisa ofizinakoak eman zizkiguten». ... Sat, 26 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Santa Krutz ermitara erromeria eginen dute gaur http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00007008/Santa_Krutz_ermitara_erromeria_eginen_dute_gaur.htm Gaur, urtero bezala eta Jubilatu elkarteak antolatuta erromeria eginen dute Santa krutz ermitara. «Herri osoak» parte har dezan deialdia egin dute antolatzaileek. Meza ospakizuna 13:00etan eginen dute, eta ez 13:30ean, aurreko urteetan bezalaxe. Dena den, goizetik hasita eta meza ospakizuna hasi baino lehen jendea izanen da bertan. Santa Krutzeko ermita dagoen mendi kaskoa paregabea da egun-pasa egiteko, bertan dauden pagoek, beroa eginez gero, itzal atseginak ematen baitituzte. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Hiru urtez indartzen http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-20/p00005846/Hiru_urtez_indartzen.htm Atekabetz Gaztetxeak urtez urte autogestioaz sortzen-eraikitzen leloa aukeratu du bere hirugarren urtemugan. Gaztetxeak merezi bezala, bertakoek dotoretu egin zuten asteazkenean eraikina, kolore biziekin apainduz. Ez zen gutxiagorako, hiru urte egin baititu Gaztetxeak. Honen baitan egitarau bat prestatu zuten gazteek, eta 10:00etarako han ziren lehen goiztiarrak, Gaztetxean, bizikleta eta guzti, hauekin martxa herrian zehar egiteko. 25 bizikleta inguru atera ziren eta herriaren baitan ibili ziren. ... Sun, 20 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Ia dena prest etzi gaztetxearen hirugarren urteurrena ospatzeko http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00007001/Ia_dena_prest_etzi_gaztetxearen_hirugarren_urteurrena_ospatzeko.htm Larunbatean Atekabeltz gaztetxearen hirugarren urteurrena ospatuko dute egun osoan zehar. Festa eguna iristear dagoela bistan da, egun hauetan gaztetxea margotzen ari baitira. Bertako Irati Iparragirrek azaldu duenez, «itxura pixka bat eman nahi diogu». Urtero bezala, aurten ere bizikleta martxa eginen dute, eta festa 10:00etan hasiko da, herrian zehar eginen duten dianarekin eta bizikleta martxa batera eginen dituzte. «Batera eginen ditugu, aurretik kotxe bat joanen da musika jartzen eta atzetik bizikletarekin joanen gara». ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Leitzak, Aresok eta Goizuetak guardiako mediku bakarra dute orain http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00007006/Leitzak_Aresok_eta_Goizuetak_guardiako_mediku_bakarra_dute_orain.htm Leitza, Areso, Arano eta Goizueta guardiako mediku bakarrarekin dabiltza eta arazo honen aurrean alkateak irtenbide baten bila dabiltza, Osasunbidearekin bilera bat egin nahian. «Mediku falta dagoela esan digute. Oso ilun jarri digute, 400 medikutatik ez omen zuen inork etorri nahi, baina guk atzeraka ezin dugu joan», dio Mikel Baraibar Aresoko alkateak. Xabier Zabalo Leitzako alkatearen ustez, «ikusten zen arazo hau heldu zela, eta hori da beraiek hartu duten erabakia, gurekin kontatu gabe. Leitza eta Goizueta arteko errepidea txarra da, ez dakit hortaz haiek ohartzen diren, distantzia txikia izan arren eta gainera ez dago koberturarik». ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA San Fermin Torneoa, Barriola eta Xalarentzat http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00007001/San_Fermin_Torneoa_Barriola_eta_Xalarentzat.htm Xala eta Barriolak udako lehenengo torneoa irabazi dute, San Fermin Torneoa, hain zuzen ere. Herenegun jokatu zuten norgehiagoka Labrit pilotalekuan, eta Olaizola II.aren eta Belokiren aurka aritu ziren. Partidak 75 minutuko iraupena izan zuen eta parekatu xamar joan zen arren, Aspeko bikoteak lortu zuen azkenean garaipena, 22-19ko emaitzarekin. Xala eta Barriola oso gogor hasi ziren, Xala nabarmendu zelarik. Partidan 4 pilotariek maila ona erakutsi zuten eta Aspeko bikotea atzetik zihoala Barriolari esker berdinketa lortu zuten (14-14), aurretik 9-14 galtzen baitzihoazten. Hamaseigarren tantoan ere berdinketa lortu zuteneta hortik aurrera Barriola eta Xala aurretik jarri ziren, finala irabazi arte. ... Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Etzi 'Gozamenez' festa ospatuko dute herriko igerilekuan, gauean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00007007/Etzi_Gozamenez_festa_ospatuko_dute_herriko_igerilekuan_gauean.htm Etzi Gozamenez festa eginen dute herriko igerilekuan 22:00etatik 00:30 bitarte. Antolatzaileak gizarte zerbitzuak, kiroldegia, gaztetxea eta Gozamenez koordinadora (Andraize, Askagintza eta Gazte Kontseilula) dira eta gazteei zuzenduta dago. Festaren helburu nagusia sexualitatea modu ludiko batean bizitzea da. Honetaz gain, antolatzaileek ere beste helburu batzuk zehaztu dituzte: gazteak sortze-ekintzetan eta antolaketan inplikatzea, sexualitatearen alde afektiboa eta prebentzioa landu (sen- tipenak, errespetoa, erakargarritasuna, babesa), gozamena eta tratu ona bultzatu eta drogak kontsumitu gabe ongi pasatzeko esperientzia bultzatu. Hori dela eta, gazteek edan ahalko dituzten edariei, joan den urtean bezalaxe, izen bereziak jarriko dizkiete. Honela, Coca-cola Printzipe Urdina izanen da, Nestea limoiarekin Erakarpen Fatala, anana zukua Kilikagarria, laranjazko freskagarria Obsesioa, limoizkoa, berriz, Desira, ura Maitasun Eza... ... Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Migel Angel Sukuntza lehenengo, Txinga Eroate Txapelketan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00007572/Migel_Angel_Sukuntza_lehenengo_Txinga_Eroate_Txapelketan.htm San Ferminetan egunero Iruñeko Foruen Plazan herri kirol jaialdiak egin dituzte eta hainbat leitzarrek hartu dute parte, Migel Ankel Sukuntzak, Josetxo Urrutiak, eta Iñaki eta Inazio Perurena aita-semeak, besteak beste. Ostiralean hainbat txapelketa jokatu zituzten Foruen Plazan, garrantzitsuenak txinga-eroatea eta ingude-altxatzea izan zirelarik. Txinga-eroatean Migel Angel Sukuntzak hartu zuen parte eta lehenengo gelditu zen, atzetik Etxalarko Javier Galarregi eta Berriozarko Imanol Martin gelditu zirelarik. Gizonezkoak 50 kiloko txingekin aritu ziren. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Jose Javier Mugikari omenaldia egin diote ehun lagun inguruk http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00007868/Jose_Javier_Mugikari_omenaldia_egin_diote_ehun_lagun_inguruk.htm Atzo Jose Javier Mugikari omenaldia egin zioten, ETAk erail zuela 7 urte betetzen baitziren. Omenaldian 100 lagun inguru bildu ziren eta urtero bezala, tartean ziren, senitartekoak, zenbait herritar eta Jose Javier Mugikaren alderdiko kideak eta Nafarroako politikari ugari. Omenaldiaren hasieran, UPNren zinegotzia den Silvestre Mari Zubiturrek egin zituen aurkezpen lanak. Bere aldetik, Juanita Sagastibeltzak Mugikarengatik errezatu zuen erdaraz eta bertan zeuden guztiek errezoarekin bat egin zuten. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Jose Javier Mujikari omenaldia eginen diote, etzi, 19:15ean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00007001/Jose_Javier_Mujikari_omenaldia_eginen_diote_etzi_1915ean.htm Astelehenean 7 urte eginen ditu ETAk Jose Javier Mujika erail zuela eta hori dela eta omenaldia eginen diote. Omenaldia 19:15ean hasiko da, eta urtero bezala, erail zuten lekuan lore sorta bat jarriko dute, bere omenez jarri zuten plakaren azpian. Ondoren, 20:00etan, herriko elizan eukaristia eginen dute Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA ??����??�$itularra">Josetxo Urrutia bigarren Nafarroako Harri-jasotze Txapelketan</span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00007003/$itularra>Josetxo_Urrutia_bigarren_Nafarroako_Harri-jasotze_Txapelketan.htm Herenegun jokatu zen Nafarroako Harri-jasotze Txapelketa, Iruñean, eta Unai Bertiz gazteak jantzi zuen txapela, 5.812,5 kilo bizkarreratu baitzituen , eta 100 kiloko aldea atera zion bigarren gelditu zen Josetxo Urrutia leitzarrari Beraz, jasoaldi bateko aldea atera zion Bertizek Urrutiari; hain justu ere, 100 kiloko bolarekin egin zuen jasoaldi bat gehiago Bertizek. Gainera, eztabaida sortu zen, izan ere, epaileak 100 kiloko bolarekin jasoaldi bat gutxiago eman zion Bertizi, eta bertan zen kamara bati esker baieztatu ahal izan zuten Bertizek 16 jasoaldi egin zituela. ... Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Udaletxeko erloju berria jarri dute eta transmisioa egin ondoren hasiko da martxan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00007007/Udaletxeko_erloju_berria_jarri_dute_eta_transmisioa_egin_ondoren_hasiko_da_martxan.htm Udaletxeko erloju berriaren esfera jada jarri dute bere lekuan. Ordua oraindik ez du behar bezala markatzen, udaletxeko ganbaran dagoen makinariarekin transmisioa egiteko baitago. Argiak ere jarri dizkiote, gauez ikus dadin. Lazaro Zabala eta Pedro Jose Aizpuru aritu dira elkarrekin lanean, Zabala teilatuaren gainean eta Aizpuru makinaria dagoen gelan, teilatuaren azpian. «Armazoia aspaldi ekarri zuten, baina pintatu ere egin behar zen, eta kristala jarri», dio Zabalak. Teilatu gainean dagoen erlojuari dagokionez, ezkila ere moldatu egin dute. «Goma batzuk jarri dizkiogu, ezkilak jotzeko garaian oihartzuna egin dezan». Hemendik aurrera, ziurrenik urte askoan ez du konponketarik beharko. «Ez dut uste niri berriro tokatuko zaidanik», dio Zabalak, «herdoilezina baita, lehengoa burnizkoa zen eta erabat herdoilduta zegoen, bazterretatik herdoilak jana, erortzeko puntuan. Nik uste kasualitatez justu aldatu dugula, denbora gutxira erori eginen zen hor utzi izan bagenu». ... Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Nagore Laffageren erailketa salatzeko elkarretaratzeak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00003001/Nagore_Laffageren_erailketa_salatzeko_elkarretaratzeak.htm Pasa den astelehenean Orondritzen indarkeria zantzuekin hilda azaldu zen Irungo Nagore Laffage, 20 urteko emakume gaztearen erailketa salatzeko helburuz, elkarretaratzera deitu dute gaur iluntzerako Tolosaldeko eta Leitzako Bilgune Feministak. Tolosakoaren kasuan, Eraso sexistei aurre hartu lelopean egingo dute Triangulo plazan gaur, eta 20:00etan hasiko da. Leitzan ere gaurko deitu dute elkarretaratzera Bilgune Feministakoek. Hain zuzen ere, Lopeneko iturrian egingo dutela azaldu dute, 20:00etan hasita, Emakumeon aurkako indarkeriarekin amaitu! Nagore gogoan lelopean. ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Bizkaiko udaleku ibiltari bat herrian izan da bi egunez http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00007007/Bizkaiko_udaleku_ibiltari_bat_herrian_izan_da_bi_egunez.htm Durangoko euskara elkarteak antolatuta udaleku ibiltaria egin dute 60 lagunek Izabatik abiatuta Hernaniraino eta 2 egun Leitzan igaro dituzte, «gorputzak pixka bat deskansatzeko», Lier Gonzalez begiraleak azaldu duen bezala. «Guk duela 4 urte hartu genuen ardura hori eta ordundik gabiltza berriro martxan. Asmoa da urtean zehar ere gazteekin gauzak egitea eta egin izan ditugu, eta horretaz gain, udan udalekuak egiten ditugu». ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Irudimena landuz http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00007004/Irudimena_landuz.htm Joan den asteko tailerrak amaitu ondoren, aste honetan beste 2 tailerrekin hasi dira: birziklapena eta natura eta ura delakoekin. Birziklapen tailerrean, astelehenean zerri batzuk egin zituzten. Horretarako globo bat puztu eta egunkariekin egin zuten azala. Hankan komuneko paperekin egin zituzten eta muturra jogurrekin. Asteartean, berriz, arkatzak uzteko kutxa batzuk egin zituzten tetra-brikak erabiliz eta zezenen marrazkiekin apaindu zituzten. Atzo sorgin orratzak ere egin zituzten eta arrautzen kartoiarekin jolas bana ere egin zuten . ... Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Amaitu da zonaldeko plan estrategikoa egiteko lehen fasea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00007004/Amaitu_da_zonaldeko_plan_estrategikoa_egiteko_lehen_fasea.htm Agenda 21ek amaitu du jada zonaldeko plan estrategikoa burutzeko lehenengo zatia. Hori dela eta, ekainaren 26an prozesuaren koordinazioa daraman Batzordean Mendialdeko Agenda 21 lantaldeak Mendialdeko errealitatearen osoko Analisi-Diagnosi txostena aurkeztu zuen. Horretarako 10 hilabetetan hainbat bilera, elkarrizketa eta datu bilketa egin dituzte, eta txosten hori horien guztien azterketa eta balorazioaren ondotik lortutakoa da, eta Agenda 21aren bigarren faserako oinarria. ... Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Barriolak San Fermin torneoa irabazi du bigarrengoz http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00007005/Barriolak_San_Fermin_torneoa_irabazi_du_bigarrengoz.htm Abel Barriolak bigarren aldiz irabazi du Lau t ´erdiko San Fermin torneoa, atzo Olaizola II.ari 22-11 irabazi ondoren. Hasiera-hasieratik Barriolak aurrea hartu zion 3-0' irabazten hasi baitzen leitzarra. Julian Iparragirre bertan izan zen, Labrit Pilotalekuan. «Abelek oso ongi jokatu du, bere gauzak oso ongi egin ditu. Aimar hasieran nekatua bezala atera da, larunbatean bere anaiaren aurka jokatu zuen buruz burukoa eta beharbada errekuperatzeko denbora gutxi izan du». ... Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Barriolak San Ferminetako finala jokatuko du etzi http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00007005/Barriolak_San_Ferminetako_finala_jokatuko_du_etzi.htm Abel Barriola zuzenean San Ferminetako lau t ´erdietarako finalerako sailkatu da. Atzo finalerdiak jokatu behar zituen Martinez de Irujo pilotariaren aurka, baina honen eskuko arazoak direla medio, partida bertan behera uztea erabaki zuen. Ondorioz, Barriola, joan den urtean bezalaxe, lau t ´erdiko San Ferminetako finalean da, jada, uztailaren 7an jokatuko da, ohi bezala, San Fermin Egunean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Iberoko pilotariak oraindik eskuan arazoak ditu eta asteartean atzo jokatu behar zuten norgehiagoka bertan behera uzteko erabakia hartu zuen. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA «Kirolak ikustea gustuko dut, batez ere txirrindulariak» MAITE ITURRARTE ETXARRI› Okilleko kidea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00007005/Kirolak_ikustea_gustuko_dut_batez_ere_txirrindulariak_MAITE_ITURRARTE_ETXARRI›_Okilleko_kidea.htm Zer gosaldu duzu gaur? Benecol bat tortita batzuekin. Gero igerilekuan Coca-Cola bat hartu dut. Zein edari dituzu gustuko? Zumoak, ardoa gaseosarekin eta Coca-Cola Light. Telebistako programa bat? Kirolak gustatzen zaizkit, batez ere txirrindulariak eta Formula 1a ere bai. Fernando Alonso gustatzen zait, baina Hamiltonek tranpak egiten dizkio. Esta pasando berriz ez zait batere gustatzen, beti haserre dabiltza. Osatu gustuko menua. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Sormen eta gorputz tailerrak eta haur txokoa martxan dira jada http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00007008/Sormen_eta_gorputz_tailerrak_eta_haur_txokoa_martxan_dira_jada.htm Sormen eta gorputz tailerrak eta haur txokoa aste honetan hasi dira. Hasi berri diren aisialdiko ekimen honen barruan arkitektura eta olinpiadak tailerren txanda izan da aste honetan. Arkitekturan astelehenean kartoiekin lanean hasi ziren, lehenengo egun bezala ume bakoitzak nahi zuena egin zuen. Asteartean tipi bat egin zuten ume guztien artean. Atzo zurgindegi batetik kartoiak ekarri zituzten eta denen artean zeinek etxe handiena egin, horretan igaro zuten goiza. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Nabarralderen '1512-2012 Manifestua'-rekin bat egin du Udalak osoko bilkuran http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00007006/Nabarralderen_1512-2012_Manifestua-rekin_bat_egin_du_Udalak_osoko_bilkuran.htm Joan den ostiralean egindako osoko bilkuran Udalak Nabarraldek aurkeztutako 1512-2012 Manifestatua onartu zuen, EAE-ANV eta EAren botoei esker. Honetaz gain, herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzak ere aldatu zituzten eta herriko beste zenbait kontuez gain, Leitzako Udalaren eta TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAren arteko hitzarmen proposamena ere onartu zuten. Nabarraldek aurkeztutako manifestua jada 100 lagun eta gizarte eragile inguruk sinatu dute, eta tartean dira Iñaki Perurena, Iñaki Zabaleta Urkiola, Pablo AntoñanaNestor Basterretxea etabar. Ma- nifestu honek Nafarroako konkistaren inguruko zenbait datu ematen ditu, eta honi erantzunez, UPNren zinegotziek beste idatzi bat aurkeztu zuten. ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Urrian berriro antzeztuko dute 'Bihar osteguna da' http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00007002/Urrian_berriro_antzeztuko_dute_Bihar_osteguna_da.htm 180 lagunek ikusi dute asteburuan Gaur osteguna da antzezlana. Lehenengo emanaldia ostiralean egin zuten, 21:00etan eta bigarrena larunbatean, 19:00etan. Espero baino jende gutxiago joan zenez, Lur Korta zuzendariak azaldu duenez, «urrian berriro antzeztuko dugu». Ostiralean 110 lagun joan ziren zinemara antzezlana ikustera eta larunbatean, 70. «Larunbatean ostiralean baino jende gutxiago etorri zen eta alderantziz gertatuko zela uste genuen. Halere, etorri zen jendea oso gustura gelditu zen». ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Aizkolariak, bertsolariak, bazkaria eta joko ugari Gorriztarango Egunean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00007008/Aizkolariak_bertsolariak_bazkaria_eta_joko_ugari_Gorriztarango_Egunean.htm Herenegun Gorriztarango Eguna ospatu zuten, urtero ekaineko azkeneko igandean ospatzen baitute. Aurtengoan, San Pedro Egunarekin bat egin zuten eta goizetik hasita ekitaldi ugari izan ziren Basa-Kabin, hantxe ospatzen baitute urtero. Goizeko 10:00etan eman zioten hasiera jai egunari, Basa-Kabiko kaperan egindako mezarekin. Gorriztarango Egunean soilik irekitzen dute kapera hau. Ondoren, Rekondo eta Arria elkarren aurka aritu ziren, Arriak irabazi zuelarik. Sokatira saioa ere egin zuten, Gorriztarango bizilagunek soilik parte hartu zutelarik, eta ezkongabeak ezkonduen aurka aritu ziren. Umeek ere beraien tartea izan zuten eta aulki-dantzan aritu ziren, trikitilarien musikaren laguntzarekin. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Herriarteko finaletik kanpo, Aurrerakoak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00007005/Herriarteko_finaletik_kanpo_Aurrerakoak.htm Joan den asteazkenean Iruñean finalerdietako bigarren itzulia jokatu ondoren, leitzarrak finaletik kanpo gelditu ziren, Uharte-Iruña taldea sailkatu zelarik. Alebinek 18-1 irabazi zuten, eta pilota eskolatik azaldu dutenez, «partida bikaina» jokatu zuten. Haur-kategoriakoek 18-15 galdu zuten. «Ikaragarri gogorra izan zen. Galdu arren, guri tanteorik hoberena ateratzea interesatzen zitzaigun eta horrela izan zen. Oraindik ere irabazteko aukerak genituen». ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Gaur ere, 'Bihar osteguna da' http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00007006/Gaur_ere_Bihar_osteguna_da.htm Atzo Bihar osteguna da antzezlanaren lehenengo emanaldia eskaini zuten 21:00etan zinean, eta gaur ere beste bat eskainiko dute, 19:00etan. Antzezlana Leitzako Txinparta taldeak prestatu du. Azaroa aldean hasi ziren proiektu honekin. «Gidoi desberdinak irakurri nituen» dio Lur Korta zuzendariak, «eta azkenean Rafael Mendizabalen Mañana sera jueves antzezlana eredutzat hartuz, aurrera jarraitu genuen». ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Gorriztarango Eguna ospatuko dute bihar Basa-Kabin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00007008/Gorriztarango_Eguna_ospatuko_dute_bihar_Basa-Kabin.htm Bihar Gorriztarango Eguna ospatuko dute Basa-Kabin egun osoan zehar, auzo horretako bizilagunak antolatuta. Festa goizean hasi eta gauerdian amaituko da. 10:00etan emanen diote hasiera egunari, Basa-Kabiko kaperan eginen duten mezarekin. Kapera urtean soilik egun honetarako irekitzen dute. Meza amaitu ondoren Arria eta Rekondo aizkolariak elkarren aurka ariko dira eta ondoren sokatira saio bat eginen dute Gorriztarangoek. Tele Caballero eta Malen Larrea antolatzaileek azaldu dutenez, «ezkonduen eta ezkongabeen artean egiten da». ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Frontis enpresak antolatuta, pilota partidak gaur Amazabal Pilotalekuan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-27/p00007005/Frontis_enpresak_antolatuta_pilota_partidak_gaur_Amazabal_Pilotalekuan.htm Gaur Leitzan Amazabal Pilotalekuan eta plazan pilota partidak jokatuko dira. Amazabalen Frontis enpresak eta Udalak antolatuta, 3 partida jokatuko dituzte: lehenengo Aurrera Pilota Eskolako pilotariak elkarren aurka ariko dira. Ondoren, Antxiak eta Garmendiak Alvaro Gomez eta Altunaren aurka jokatuko dute. Azkenik, Nafarroako 4 t ´erdiko txapelketaren final-zortzirenak jokatuko dituzte Mikelek eta Bengoetxea VII.ak. Partidak 19:30ean hasiko dira. ... Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Natura-ondarea zaintzen http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-27/p00007007/Natura-ondarea_zaintzen.htm Egun hauetan, joan den urtean bezalaxe, Ingalaterrako Natural England, Ancient Tree Forum eta Woodland trust taldekoak Leitzalarrean izan dira, baita inguruko beste zenbait lekuetan ere. Dagoeneko urteak daramatzate hona etorriz, zuhaitz zaharrak nola moarratzen (podatzen) diren ikusteko. Miel Mari Elosegik azaldu duenez, «industrializazioa Ingalaterrara hona baino askoz lehenago iritsi zen eta 100 urte baino gehiago ziren han zuhaitzik moarratu ez zutela. Ikusi zuten hango zuhaitz zaharrek karga handia hartzen zutela, erori egiten zirela, eta galdu egiten zirela. Horregatik, garai batean nola moarratzen zen jakin nahi zuten». Horrela hasi zen, beraz, talde hauen eta leitzar hauen arteko harremana. ... Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Astelehenean ekingo diote sormen eta gorputz tailerrei eta haur txokoari http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00007006/Astelehenean_ekingo_diote_sormen_eta_gorputz_tailerrei_eta_haur_txokoari.htm Datorren astelehenean jada sormen eta gorputz tailerren lehenengo ikastaroak hasiko dira: arkitektura eta olinpiar jokoak, hain zuzen ere. Orotara 8 tailer antolatu dituzte, baian argia, kolorea eta argazkiak izenekoa eta zirkoarena ez dira atera, behar adina jendek izena eman ez duelako. Beraz, antolatu zituzten 8 tailerretatik 6 atera dira aurrera. Gainontzeko tailerretan behar adina jendek izena eman du, eta batzuetan behar baino gehiagok. Esaterako, ipuin kontutan izenekoan 20 bat-edo apuntatu dira. Orokorrean, lehengo urtean baino 12 gazte gehiagok izena eman dute aurten. ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Arantxa Sagastibeltzak ez du sailkatzerik lortu http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00007004/Arantxa_Sagastibeltzak_ez_du_sailkatzerik_lortu.htm Igandean Madrilen egindako Urrezko Sudurra txapelketan Arantxa Sagastibeltza leitzarrak hartu zuen parte. Orotara 100 sommelier bildu ziren eta bederatzik soilik gainditu zuten lehenengo proba. «Proba oso zaila zen, lehenego urtean irabazi zuenak ere zera esan zuen, bera 8 aldiz saiatu zela irabazi baino lehen». Lehenengo proba Gasteizkoa bezala izan zen. 5 ardo deskribatu zituzten, Segoviako bodega batekoak. Gero parte-hartzaile guztiak kanpora atera ziren eta sartu zirenean kopa beltz bat zegoen eta usaimenarekin bakarrik ze ardo zen asmatu beharra zuten. «Honetaz gain, kolorearen deskripzioa ere egin behar genuen, aurretik ikusita geneuzkalako kristalezko kopetan. Kata osoa egin beharra genuen, beraz, eta horrek esan nahi du kolorea, usaimena eta dastamena ere esan beharra dituzula» . ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Bihar emanen diote hasiera igerilekuko denboraldiari http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00007005/Bihar_emanen_diote_hasiera_igerilekuko_denboraldiari.htm Bihar irekiko dituzte herriko igerilekuak eta honela aurtengo denboraldiari hasiera emanen diote. Hori da, behintzat, Maria Zabaleta igerilekuko arduradunaren asmoa, izan ere, aurten egin dituen euriteengatik ezin izan dute behar adina denborarekin prestatu. «Orain arte ez dugu prestatzeko aukerarik izan», dio Zabaletak, «eta ezin zen belarra ere ebaki, makina barrura sartzen zelako. Orain, azkeneko egunetan eguraldi ona egin duenez, pixka bat lehortu da eta lan egin daiteke». Honetaz gain, obrak egin dituztenez, lur zati bat berria da eta «oso biguna» zegoela gehitu du Zabaletak. «Putzu ikaragarriak zeuden». ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Bihar erabakiko da Leitza Nafarroako Herriarteko finalera pasatzen den http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00007006/Bihar_erabakiko_da_Leitza_Nafarroako_Herriarteko_finalera_pasatzen_den.htm Ostiral iluntzean Amazabal Pilotalekuan Herriarteko Txapelketaren finalerdietako lehenengo buelta jokatu zuen Leitzak Uharte-Iruñaren aurka. Bakoitzak bina partida irabazi zituen arren, tanteoan Aurrera Pilota Eskolakoak 2 puntuz atzetik gelditu dira, 60 punturekin. Bigarren itzulia bihar arratsaldean jokatuko dute Uharten. «Gure ustez asteazkenean berdintsu ibiliko gara», dio Pakito Sagastibeltza pilota eskolakoak. «Gure ustez 2 partida irabazi eta beste 2 galduko ditugu. Itxaropen osoarekin goaz, tanteoak izanen du garrantzi bizia, partida guztiak irabaztea ez baita erraza». ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Arantxa Sagastibeltza, 'Urrezko Sudurra' txapelketan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-21/p00007006/Arantxa_Sagastibeltza_Urrezko_Sudurra_txapelketan.htm Arantxa Sagastibeltzak asteburu honetan Urrezko Sudurra txapelketan hartuko du parte, Madrilen. Txapelketa bi egunetan zehar eginen da, gaur eta bihar. Espainiako parte-hartzaileak joanen dira eta 80 pertsona inguruk hartuko dute parte lehiaketan. «Euskal Herritik 17 goaz», dio Sagastibeltzak. Finala «Gaur ardoak katatuko ditugu, eta hortik Espainiako ardorik hoberenak aterako dira, jasotzen duten puntuazioaren arabera». Hau, beraz, jardunaldi hauen lehenengo zatia izanen da, baina ez da gaur txapelketa honen irabazlea erabakiko, bihar arratsaldean baizik. Txapelketa aurreko kanporaketan izan zen antzekoa izanen da. «Bi proba egin beharko ditugu, bat ardoena eta bestea likoreena. «Lehenengo ardoaren proba eginen dugu. Ardo ezberdinen inguruko azalpenak entzungo ditugu, eta gero kopa beltza batean ardo horietako bat jarriko digute eta zein den asmatu beharko dugu. Likoreena berriz, ez dakit ziur nola izanen den, ez baitigute aurretik ezer azaldu». ... Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Plazaola aldizkarian parte hartzeko bi deialdi egin dituzte http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-19/p00007007/Plazaola_aldizkarian_parte_hartzeko_bi_deialdi_egin_dituzte.htm Festetako Plazaola aldizkarian parte hartzeko deialdi pare bat egin dituzte. Alde batetik, gertaera zaharrak, kritikak, txisteak, komikiak eta horrelakoak bidaltzeko deialdia egin dute eta bestetik, aldizkariaren azalaren lehiaketan parte hartzekoa. Lehenengoari dagokionez, norbaitek zerbait bidali nahi izanez gero, ekainaren 27an amaituko da epea, eta idatziak Aurrerako buzoiean utzi behar dira. Bestetik, azaleko lehiaketan parte hartu nahi dutenek lana beranduenez egun berean entregatu beharko dute, Aurreran eta lehiaketa 2 sailetan banatu dute: 16 urtetik beherakoetan eta 17 urtetik gorakoetan. Urtero bezala, irabazleek sariak jasoko dituzte. ... Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEITZA «Guardia Zibilaren jarrera» salatu du ezker abertzaleak herrian eta inguruan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-19/p00007008/Guardia_Zibilaren_jarrera_salatu_du_ezker_abertzaleak_herrian_eta_inguruan.htm Joan den astean Leitzako ezker abertzalea bildu zen, «leitzarrok eta Leitza inguruan Guardia Zibilaren eskutik jasaten dugun jazarpena eta errepresioa salatzeko». Kasu honetan, bereziki «azken hilabeteetan Guardia Zibilak mantendutako jarrera» salatu nahi izan zuten. Ezker abertzaletik azaldu dutenez, «errepide kontrolak ia egunero daude». Honetaz gain, beste hainbat jokaera zehatz ere salatu nahi izan zituzten: «Otsaileko arratsalde batean, herri guztiko sarrera-irteeretan kontrolak jarri eta herrian barrena armak eskuan, 20 bat herritar identifikatu zituzten; apirileko goiz batean ere errepikatu zuten jokaera bera». NafaRock egunean gertatutakoa ere salatu zuten. «Maiatzaren bukaeran egin zen ÒNafarRockÓ kontzertu egunean, 4 orduz kontrolak jarri zituzten herriko sarrera-irteeretan, ordu luzez erretenituta eduki zituzten kontzertura zetozen edota herrira heldu ziren hainbat eta hainbat lagun, goitik beherako araketak jasan zituzten, nikiak eta sudaderak lapurtu zizkieten... Larriena, halere, honako hau izan zen: kontrolean galdeketa ilegalak egin zizkieten guardia zibilek hainbati eta, guk dakigula, hiruk belarrondokoak ere jaso zituzten». Honetaz gain, egun horretan ere, Doneztebetik Leitzarako errepidea osotara itxi zutela azald... Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEITZA «Aurrera jarraitzeko indarra eta lasaitasuna emango dit txapelak» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-17/p00006008/Aurrera_jarraitzeko_indarra_eta_lasaitasuna_emango_dit_txapelak.htm 23 urterekin buruz buruko Pilota Txapelketako irabazle izatea lortu du Oinatz Bengoetxeak (Leitza, 1984). 22-11 emaitzarekin irabazi zion herenegun Abel Barriola, herritar, lagun eta kideari Donostiako Atano pilotalekuan. Garaipenaren ostean, izugarrizko pozarekin, eta aldi berean, biharamun galantarekin jaiki da gaur leitzarra. Zer moduz sentitzen zara hain partida garrantzitsua irabazi ostean. Zer moduzkoa izan da biharamuna? ... Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEITZA Denen gogoan geldituko den eguna http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-17/p00007004/Denen_gogoan_geldituko_den_eguna.htm Igandea leitzarrek ez dute erraz ahaztuko. Bengoetxea eta Barriolaren arteko partida 18:00ak aldera hasi zen arren, herritarrek egun osoan zehar ospatu zuten final handia. 09:00etan txistulariak izan ziren egunari ongietorria ematen lehenak, eta meza ondoren jarraitu zuten ekitaldiek. Eguraldiak lagundu zuenez, plazan aurreikusita zegoen bezala, 2 pilota partidak jokatu zituzten: lehenengo neskak palaz aritu ziren, Saioa Iraola eta Iera Agirre kanpoko 2 pilotariren aurka eta ondoren Aurrera Pilota Eskolako 4 pilotari elkarren aurka aritu ziren. Jendeak gustura jarraitu zituen partidak, arratsaldekoa eguneko partida izan arren, Leitza herri pilotazalea dela argi utziz. ... Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEITZA