Leaburu, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda leaburu eu Sun, 12 Oct 2008 00:05:29 +0200 60 Leaburu, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Anjel Arrospide finaleko txartelaren bila gaur http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-11/p00007003/Anjel_Arrospide_finaleko_txartelaren_bila_gaur.htm Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligaren jardunaldi berri bat jokatuko da gaur. Bertan Leaburuko aizkolaria egongo da, Anjel Arrospide hain zuzen ere. Bigarren sailkatuaren bila Aguraingo (Araba) Santa Maria plazan, gaur 18:00etan, hiru aizkolari arituko dira lehian, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligaren finalerako bigarren txartelaren bila. Floren Nazabal zain izango du bigarren sailkatuak finalean. Hiru aizkolari hauek honakoak izango dira: 19 punturekin aurkitzen den Donato Larretxea, 18 punturekin dagoen Anjel Arrospide eta sailkatzeko aukerarik ez duen Juan Joxe Lopez. ... Sat, 11 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEABURU «Industria-altxorra», uste baino askoz ere gertuago http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-24/p00006002/Industria-altxorra_uste_baino_askoz_ere_gertuago.htm Ziur irakurlea behin baino gehiagotan pasa dela handik. Amarotz auzotik aurrera, Txaramako bidean, errepideko bi aldeetan banatzen da gure «industria-altxor» berezia. Araxes paper-fabrikaren inguruan ari gara, hain zuzen 1885. urtean sortu eta orain hiru urte arte jardunean izan den lantokiaren inguruan. Orain hilebete gutxi Indutri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak (AVPIOP) Araxes paper-fabrika babesteko eskaera luzatu zion Eusko Jaurlaritzari. Zehazki, Monumentu bezala izenpetzea eskatu zuen. Eskaerak oraindik ez du erantzunik jaso, baina AVPIOPekoak nahiko baikor agertzen dira, izan ere, «paper-fabrikaren biziraupena bermatzeko ezinbestekoa da Monumentu izendapena», diote. ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEABURU Jubilatuen eguna antolatu dute berriz ere «jai egun alaia igarotzeko» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-17/p00006002/Jubilatuen_eguna_antolatu_dute_berriz_ere_jai_egun_alaia_igarotzeko.htm Leaburu-Txaramako Udalak Jubilatuen eguna ospatuko du hilaren 28ko igandean. Aspaldiko ohitura da Udalarentzat, orain urte askotatik antolatzen baitute jaiegun berezi hau. Udalak, era berean, «denok elkarrekin jaiegun alaia ospatzeko eta ondo pasatzeko» deia egin die bizilagun guztiei. Bazkaria Bazkaria ere antolatu dute eta ordubietan izango da Zazpi Bide Elkartean. Bazkarira joaten direnek arrain-pastela, langostinoak eta marisko-krema jango dute lehenengo eta ondoren legatza eta solomilloa piparrekin emango diete postrearen aurretik. Kafea, kopa eta purua ere banatuko dituzte menuaren barruan. ... Wed, 17 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEABURU Mariskadaren irabazleak eta Larresorora bidaia http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00006002/Mariskadaren_irabazleak_eta_Larresorora_bidaia.htm Tolosako Lurdes Agirre eta Pello Egigurenek irabazi dute Leaburu-Txaramako Larte Azpiko Ekintza Elkarteak antolatutako zozketa. Sari bezala mariskada tokatu zaie. Antolatzaileek eskarrak eman nahi izan dizkie zozketan parte hartu zuten guztiei eta zorionak irabazleei. Larresorora bidaia etzi Uztailaren 27an, etzi, Leaburu-Txaramako herritarrak Lapurdira joango dira, Larresorora hain zuzen ere. Bidaia bi herrien arteko adixkidetasun loturaren barnean kokatzen da eta bertara egun pasa joan nahi duenak 696 03 58 16 telefono zenbakira deitu beharko du izena emateko edo informazio gehiago lortzeko. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEABURU «Saharako tea botatzen dut faltan hemen nagoenean» MOHAMED MOULUD CHEJ › Sahararra http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00003010/Saharako_tea_botatzen_dut_faltan_hemen_nagoenean_MOHAMED_MOULUD_CHEJ_›_Sahararra.htm 14 haur saharar etorri dira aurten uda eskualdean igarotzera. Horietako bat da 11 urteko Mohamed. Leaburuko Gregorio Eizagirreren familiaren etxean dago. Aurtengoarekin zenbagarren aldia da etortzen zarena? Laugarren aldia. Tolosaldeaz gain, Idiazabalen eta Urnietan ere egona naiz. Zer egitea gustatzen zaizu gehien hemen? Igerilekura joatea. Orain Nafarroako kanpin batera joango naiz nire hemengo familiarekin, eta hori ere gustatzen zait. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEABURU Piraguismo ikastaroetan izena emateko aukera zabalik aurkitzen da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00006001/Piraguismo_ikastaroetan_izena_emateko_aukera_zabalik_aurkitzen_da.htm Urtero bezala, aurten ere Kaxkardi Kirol Elkarteak Piraguismo ikastaroak antolatu ditu. Maiatzetik irailera bitarte, aste osoko ikastaro trinkoak edo egun bateko irteerak antolatzen ari dira Kaxkardiko kideak. Parte-hartzaileak 8 urtetik gorakoak izan behar dute eta izena eman edo informazio gehiagorako 636 63 86 35/677 48 89 10 telefono zenbakietara deitu behar da. Helburuak eta kostua Kaxkardikoek azaldu dutenez, piraguismoko hastapenerako ikastaro honetan, «oinarrizko jakintzak ikasten dira; mugimenduak, piraguaren erabilera eta kontrola, norabidea, piraguan askatasunez mugitzea lortu...». Horretaz gain, «naturarekiko sentsibilizazioa sendotu eta errespetua lantzea» ere Kaxkardi Kirol Elkartearen helburuen artean aurkitzen da. ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEABURU «Garestia ez da zaldia erostea, hura mantentzea baizik» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-27/p00005006/Garestia_ez_da_zaldia_erostea_hura_mantentzea_baizik.htm Jon Fernandez de Antona (Leaburu, 1988) duela gutxi sartu da zaldiaren munduan, baina gogotsu ari da raid-etan (mendiko lasterketak) parte hartzen bere behorrarekin eta biharko Zaldi Eguna aritu da prestatzen herriko gazteekin batera. Gure eskualdean afizio handia ari dela sartzen dio. Nola pentsatu duzue Zaldi Eguna antolatzea? Festa pixka bat jartzeko herrian, jaiak direla eta. Zer izango da? Hiru orduko zaldi ibilaldia egingo dugu Berastegi aldera, Uli ingurura eta Gaztelutik barrena, pausoan, mantso. Gero bazkaria, perratze erakustaldia (doma naturala eta western), hazitarako zaldia herrikoei eta kanpokoei erakutsi, gero zaldia eta astoaren arteko apustua, zaldiak 900 kiloko harria eta astoak 550 kilokoarekin, eta bukatzeko parrandarako aukera ere izango da. ... Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEABURU Txaramako festetan pintxo onenaren bila ibili dira http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-01/p00004007/Txaramako_festetan_pintxo_onenaren_bila_ibili_dira.htm Udara gain-gainean den honetan, eskualdeko lehendabiziko festak hasiak dira dagoeneko. Asteburu honetan, Txaramaren txanda da. Herenegun ekin zieten jaiei, eta horren iragarle izan zen iluntzean botatako suziria. Hala ere, egunik garrantzitsuena atzokoa izan zen. 11:00ak aldera hasi ziren ekitaldiak. Honenbestez, bezperako parrandaren ostean, norbait lo bazegoen ere, iratzargailu bikaina prestatu zuten jai batzordekoek, suziriak hain zuzen ere. ... Sun, 01 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEABURU <span class="mota"> EGITARAUA</span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-28/p00007012/_EGITARAUA.htm Festa Batzordeak antolatutako jaiak etzi hasiko dira Txaraman. Bi egunetan zehar ekitaldi ugaritan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek eta gerturatzen direnek; Toka Txapelketa, Pintxo Lehiaketa eta Mus Txapelketa Azkarra egongo dira, besteak beste. Haur Jolasak eta Txokolatada ere ez dira faltako txikienentzat. Jaiei amaiera emanaz berriz, larunbatean, Herri Afaria egingo dute trikitilari eta bertsolariekin. ... Wed, 28 May 2008 01:00:00 +0200 LEABURU Larresorokoen urteroko bisita, jai giroan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-15/p00006002/Larresorokoen_urteroko_bisita_jai_giroan.htm Hasiera polita izan zuen Leaburu-Txaramako eta Larresoroko Ote Lore elkarteko lagunen arteko harremanak. Hain zuzen ere, Tolosako Aralarko Adiskideak elkarteak 1996an antolatutako XIV Orduko Ibilaldian egin zuten topo; elkar ezagutu eta adiskidetu ziren. Berazubin, agurtzerakoan, harreman hori ez galtzeko zerbait egitea pentsatu zuten. Hamabi urte pasa dira ordutik eta urtero bitan elkartzen dira, Lapurdin lehenik eta Leaburun bertan ondoren. Pasa den igandean, Leaburura etortzeko txanda zen. Lapurdiko lagunak 12:00ak aldera heldu ziren herrira, bertakoak zain zituztela. Tokan aritu ziren guztiak eta argazkia atera ondoren, bazkaltzera joan ziren Otazu sagardotegira, trikitilarien doinuak alaituta. ... Tue, 15 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEABURU Leaburu-Txaraman eta Orendainen San Sebastian Eguna bihar http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-19/p00006008/Leaburu-Txaraman_eta_Orendainen_San_Sebastian_Eguna_bihar.htm Urteroko ohiturari jarraituz, bihar San Sebastian Eguna ospatuko dute Leaburu-Txaraman eta Orendainen. Bi herrietako elizen lekua San Sebastian ermitek hartuko dute igande batez, hauek izango baitira bi jaien egitarauen ardatzak. Leaburu-Txaramako alkateak, Mari Cruz Agirrek, gonbite zabala egin nahi izan du biharko, «herritar guztiak gonbidatuta zaudete, antolatu den jai egun horretan parte hartzeko». Leaburu-Txarama ... Sat, 19 Jan 2008 01:00:00 +0100 LEABURU «Gazteentzat baino adinean aurrera egindakoentzat da» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-28/p00003008/Gazteentzat_baino_adinean_aurrera_egindakoentzat_da.htm Hurrengo udaberriak apustu berri bat ekar lezake aizkora mundura, beti ere Anjel Arrospidek (Leaburu, 1956) luzatu duen desafioari inork erantzuten baldin badio. Dema zehazteko ordua eta eguna jarriak daude; urtarrilaren 12an Tolosako Kantabrikon 20:00ak aldera. Zein baldintzatan luzatu duzu desafioa? Edonork har dezake apustua. Sei oinbikotara izango litzateke desafioa, hiru etzanda eta hiru zutik. Nolatan plazaratu duzu desafioa, barnean zenuen arra zen? ... Fri, 28 Dec 2007 01:00:00 +0100 LEABURU