Irura, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda irura eu Wed, 20 Aug 2008 00:03:20 +0200 60 Irura, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Elkarlanean 'eraiki' dute Kilometroetako abesti ofiziala http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00002006/Elkarlanean_eraiki_dute_Kilometroetako_abesti_ofiziala.htm «Amestutakoa lortzeko bidean» beste pauso bat eman dute Kilometroetakoek. Bide hau eta jopuntua zein den garbi islatzen duen kantua egin baitute. Atzo aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, 2008ko Kilometroetako kantu ofiziala izango dena. Hemendik aurrera hainbat eta hainbat tokitan entzuteko aukera egongo da. Kantua egiteaz Desordutan talde tolosarra arduratu da, baina hainbat artista eta musikari izan dituzte bidelagun. Horien artean, abestiaren letra idazteaz arduratu den Aitor Mendiluze bertsolaria; Mulambo perkusio taldea; Bonberenea txaranga; Deabruak Teilatuetan taldeko kideak; Jone bakarlaria eta Izeba Pilarren Ilobak taldeko Gorka Otxoa. ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRURA Kilometroetakoek boluntarioak behar dituzte egun nagusirako http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00007003/Kilometroetakoek_boluntarioak_behar_dituzte_egun_nagusirako.htm Kilometroak 2008ko antolatzaileak urriaren 5ean egingo den ekitaldi nagusira begira daude guztiz. Giza Baliabideen batzordekoak, esaterako, egun horretarako boluntario bila dabiltza. Horretarako mahai bat jarriko dute bihar Tolosako Trianguloan, 11:00etatik 13:30ak ingurura, nahi duenak izena emateko. Eli Gorrotxategi da Gizarte Baliabideak batzordeko kideetako bat: «Jendea behar dugu egun nagusiarako eta animatu nahi dugu parte har dezaten boluntario bezala. Horregatik jarriko dugu mahaia Tolosan». ... Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRURA Aldundiak onartu du Irura eta Anoetaren arteko zubia konpontzea eta egokitzea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00007008/Aldundiak_onartu_du_Irura_eta_Anoetaren_arteko_zubia_konpontzea_eta_egokitzea.htm Irurako Udalaren eskariek bere fruitua eman dute eta Aldundiak onartu du Irura eta Anoetaren arteko zubia konpondu eta egokitzea. Proiektuaren arabera, eskubiko espaloia, Iruratik Anoetarako bidean, zabaldu egingo da, hiru metro izan arte egingo da eta zorua Iruaratik zubiraino doan espaloiaren berdina izango da. Baranda ere aldatu egingo dute eta espaloiaren kanpotik utziko dute. Errepidea zertxobait estutuko dute, trafikoa mantxoago joateko. ... Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRURA Datorren ikasturterako prest http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00004007/Datorren_ikasturterako_prest.htm Urtebeteko lana izan da eta azken ikutuak falta badira ere helburua lortu dute. Josune Aiestaran Irurako Ikastolako zuzendariak azaldu duenez, «datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzakoak bertan hastea zen helburua eta hori lortu dugu». Egun hauetan eskilaretako baranda jartzen aritu dira eta laster obraren itxiera emateko moduan izango dira. Eraikin berriaren kanpoko urbanizazioa ere egina dago. Eraikinak bi solairu ditu. Behe solairuan idazkaritza, zuzendaritza eta irakasle gela daude. Bertan daude ere liburutegia, biltegia, galdara gela, areto nagusia eta aldagelak ere. Hain justu, areto nagusiak eta aldagelek kanpotik sartzeko ateak izango dituzte. Izan ere, bi horiek herritarrek ere erabili ahal izango dituzte. Areto nagusia herriko areto handiena izango da. ... Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRURA Garagardoaren helburu anitzak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00008019/Garagardoaren_helburu_anitzak.htm Irurako VI. Garagardo Azoka herenegun jarri zuten martxan. Atzo eta gaur ere kupelak zabalik egongo dira, baita zer jan eta zer erosteko aukera ere. Musika kontzertuak Saltxitxa, ukondo eta bakailaoak egarria sortzen baldin badu, garagardoa edan behar da egun hauetan Iruran. Garagardoak gorputza mugitzeko gogoa sartzen baldin badu, kontzertuak ikusi eta entzun behar dira Garagardo Azokan; 500 lagun espero zituzten afarian. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRURA Euskara ikasten aritu direnentzako udalen diru laguntzak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00007006/Euskara_ikasten_aritu_direnentzako_udalen_diru_laguntzak.htm Anoetako eta Irurako udalek bandoak atera dituzte euskara ikasten ari direnentzat zuzendutako diru laguntzei buruz. Anoetaren kasuan hilaren 15erako egin behar da eskaria eta Iruraren kasuan hilaren 17rako. Bi udaletan eskabide-orria aurkeztu behar da, udaletxe bakoitzean lor daitekeena. Horretaz gain, nortasunaren egiaztagiriaren fotokopia aurkeztu behar da eta lan-egoera frogatuko duten agiriak (langabezian bazaude, jubilatua bazara, eta Anoetakoan ikaslea bazara ere). Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, kontu baten titularra zarela egiaztatzen duena eta matrikularen ordainketa-agiria ere, bankuak edo aurrezki kutxak emandakoa. Azkenik, euskaltegiko ziurtagiria ere aurkeztu behar da. Bertan adierazi beharko ditu euskaltegiak ikasleak ordaindu duen matrikula-kopurua, asistentzia-portzentajea eta klaseen aprobetxamendua. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRURA Ikastolaren alde antolatu dute seigarren Garagardo Azoka asteburu honetarako http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00007007/Ikastolaren_alde_antolatu_dute_seigarren_Garagardo_Azoka_asteburu_honetarako.htm Seigarren urtez Garagardo Azoka antolatu dute Irurako Ikastolak eta Irurako Udalak. Etzi hasi eta iganderarte egongo da zabalik. Aurtengoan ere Ikastolaren alde egingo dute ekitaldia eta are bereziagoa izango da, Ikastola zein Udala, eta herri guztia ere esan daiteke, Kilometroen urtean murgilduta baitago. Horrela nabarmendu dute Marisa Alvarez Ikastolako zuzendariak eta Marimi Ugalde alkateak. Irurako Ikastolaren eraikin berria ordaintzeko dirua ateratzea bada ere helburu nagusiena, alkateak Garagardo Azokan sortzen den giroa bereziki aipatzen du: «Herri giroa sortzen da eta herrira etorri berri direnak aukera izaten du elkar ezagutzeko». ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRURA Emakumea Pilotari Egunean 60 emakumek hartu zuten parte, pilota eta festa giroan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-15/p00006009/Emakumea_Pilotari_Egunean_60_emakumek_hartu_zuten_parte_pilota_eta_festa_giroan.htm Atzo Iruran Emakumea Pilotari Eguna ospatu zuten Gipuzkoako txoko ezberdinetatik etorritako 60 emakumek. Hauek urtean zehar 25 urtetik gorako paleta ikastaroetan aritu dira eta atzo erakustaldi bikaina eskaini zuten Irurako frontoian. Festa giroan igaro zuten egun guztia: Emakumezkoen Gipuzkoako Partaidetzako I. Txapelketa Herrikoia jokatu zuten, guztira 8 bikote izanik. Honetan, Hernani izan zen txapeldun Donostia I bikotearen kontra. Palan aritu zirenak Idoia Tejedor, Kristina Galdeano (txapeldunak), Josune Uribe eta Mirari Urbizu (Donostia I) izan ziren. Beste pala jokalarien animoak entzutea oso erraza zen, hortxe aritu ziren hurbiletik tantoak ikusten. Finala jokatzen Donostia I eta Hernani aritu ziren. 14-4 irabazten ari zen Hernani, eta Donostiako aurrelariak (Josune Uribe) tirazo bat izan zuen eskuineko hankan. Une horretan bertan partida bertan behera gelditu zen, jokalariak ezin izan zuelako jarraitu. ... Sun, 15 Jun 2008 01:00:00 +0200 IRURA Emakumea Pilotari Eguna antolatu dute gaur egun guztirako Iruran http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-14/p00005009/Emakumea_Pilotari_Eguna_antolatu_dute_gaur_egun_guztirako_Iruran.htm Aurtengo Emakumea Pilotari Eguna gaur egingo dute Irurako pilotalekuan. Bertan elkartuko dira, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004tik martxan duen Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, aurtengo ikasturtean emakumeen 25 urtetik gorako paleta ikastaroetan aritu diren emakumeak. 60 lagun inguru ariko dira. Azken festa honetan, Emakumezkoen Gipuzkoako Partaidetzako I. Txapelketa Herrikoia jokatuko da. Txapelketa honetan ikastaro bakoitzeko emakumeek euren ordezkaritza izango dute. Horrez gain, paleta saioak ere izango dira, ikasturtean zehar egindako hainbat ariketekin. Bazkaria eta festa giroa ez dira faltako. Egunari hasiera 10:00ak aldera emango zaio eta 20:00ak aldera arte luzatuko da festa. ... Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 IRURA Eskualdekoentzat emaitza oso onak Eskolarteko Bertsolari Txapelketan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-31/p00004009/Eskualdekoentzat_emaitza_oso_onak_Eskolarteko_Bertsolari_Txapelketan.htm Jende ugari izan zen atzokoan Iruran jokatutako Gipuzkoako 28. Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalean, Kilometroak 2008ren ekitaldien baitan. Gipuzkoako Ikastolen elkarteak antolatuta, besteak beste Irurako Udalaren eta Irurako Ikastolaren laguntzarekin, eskualdeko bertsolariek emaitza oso onak lortu zituzten. Alde batetik, Aratz Irazustabarrena alegiarrak, bertsopaparen sailean eta LH3 eta 4 mailetan txapela lortu zuen. Idatzizkoetan ere, Oihana Iguaran amasarrak DBHko bigarren zikloan aipamena lortu zuen. Bat batekoan, txikien mailan, 14 urte artekoetan, Goierri-Asteasu taldekoek lortu zuten txapela, tartean Haritz Mujika asteasuarrak. Handien mailan, 14 eta 18 urte bitartekoetan Oihana Iguaranek parte hartzen zuen baina ez zuen saririk lortu. Txapela Ane Labaka lasartearrak eraman zuen eta bigarren Asier Azpiroz zubietarra izan zen. ... Sat, 31 May 2008 01:00:00 +0200 IRURA Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala, bihar http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-29/p00007006/Eskolarteko_Bertsolari_Txapelketaren_finala_bihar.htm Gipuzkoako Eskolarteko 28. Bertsolari Txapelketaren finala jokoan izango da bihar Iruran. 16:00etan hasiko da eta herriko frontoian egingo dute. Bertan, bat-batean ariko dira bertsolariak eta bestetik bertso paperen sari banaketa egingo da. Bat- batean bi maila izango dira. Alde batetik, 14 urte arteko bertsolariak taldezka ariko dira. Goierri-Asteasu taldean Haritz Mujika asteasuarra ariko da. Beste taldeak hauek izango dira: Zumarraga-Urretxu taldea, Zarauzko taldea, eta Hernaniko taldea. ... Thu, 29 May 2008 01:00:00 +0200 IRURA Ekonomia batzordekoak lanean buru-belarri http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00004007/Ekonomia_batzordekoak_lanean_buru-belarri.htm Kilometroak 2008ko Ekonomia Batzordea hainbat egitasmotan murgilduta dago. Tartean, urriko festa nagusian izango den tonbola antolatzea eta produktuak uzten dituzten dendari eta merkatariei laguntza eskertzeko zozketa aurrera eramatea. Bestetik, hainbat herritako tabernetan kalitatezko produktuekin osatutako otarra zozketatuko dute. Ahaztu gabe autoaren zozketarako egiten dituzten irteerak. Karmen Lobo eta Ane Amonarriz dira Batzordeko bi kide. «Orain martxan jarriko dugun egitasmoa Tolosako Inauterietan jarri genuen tonbolarekin du zerikusia», azaltzen dute. «Orduan Tolosa, Irura eta Anoetako hainbat komertzioetara joan ginen produku eske eta orain laguntza hori eskertu nahi dugu». Horrela, laguntza hori eman zuten komertzioetara zozketa baterako txartelak eramango dituzte, denda bakoitzak bere bezeroen artean banatzeko. «Landa etxe batean hiru egonaldi zozketatuko ditugu», azaltzen dute. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 IRURA Kultur Astean jubilatuak izan dira protagonista http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00004004/Kultur_Astean_jubilatuak_izan_dira_protagonista.htm Irurako Kultur Astearen baitan, atzokoan jubilatuek izan zuten protagonismoa. Beraiei zuzendutako jokoak egin zituzten. Hala, tokan eta botean aritu ziren elizpean. Ondoren, mahai jokoak egin zituzten Zaharren Biltokian. Atzoko beste ekitaldia kafe-tertulia izan zen, A.M. Urangarekin, Nola lagundu haurrei ohitura osasungarriak har ditzaten gaiaren inguruan.. Antzerkia eta mendia Gaurkorako bi ektialdi daude aurreikusita. 17:30ean, haurrei zuzendutako antzerkia ikus daiteke Trinketean. Irrintzi taldeak, berriz, Zuk Zuk jaunaren alfabeto berria obra emango du. ... Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 IRURA San Isidro Egunarekin bat, ekitaldi ugari eskualdean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00004009/San_Isidro_Egunarekin_bat_ekitaldi_ugari_eskualdean.htm San Isidro Eguna, baserritarren eguna, ospatuko dute biharkoan eskualdeko hainbat herritan. Horrela, Alkiza, Amasa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Irura eta Zizurkilen antolatu dituzte hainbat ekitaldi. Bi gauza ez dira faltako leku guztietan. Alde batetik, meza, eta bestetik, mahai inguruan biltzeko aitzakia, bazkariak edo afariak izango direlako . Herri kirolak Egun honetako beste ezaugarria herri kirolak dira. Amasan, Asteasun eta Zizurkilen ikusi ahalko dira. Asteasun ohikoa bihurtzen ari den protagonista izango da bertan, Olarreaga-Goiko baserriko zaldia. Idi parea izango du aurrez aurre eta 20 minutuko tandak egingo dituzte. Amasan ere idi probak izango dituzte eta Zizurkilen harri-jasotzaileak eta aizkolariak ariko dira erakustaldia ematen. ... Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 IRURA Kultur ekitaldiz blai dator aste hau, irurarrentzat http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00003010/Kultur_ekitaldiz_blai_dator_aste_hau_irurarrentzat.htm Azterketen aurretik, ikasturteko azken hilabetea da maiatza. Honenbestez, estresak arintzeko, eta bide batez ongi pasatzeko, Kultur Astea antolatu dute Iruran. Beraz, hilaren 9tik 16ra bitartean izango da zer ikusi eta eginik herri honetan. Ekitaldiei hasiera emateko, gaur taberna eta elkarteen arteko Mus Txapelketaren finalerdiak eta finala jokatuko dira 22:30etik aurrera, Zaharren tabernan. Apirileko 3 ostiraletan kanporaketak eta final-laurdenak jokatu ondoren finalerdietara lau bikote iritsi dira,lau elkarte ordezkatuz: Gazte Alaiak Elkartea, Ernesto Sagardotegia, KMK-08 eta Ikastolako Gurasoen Elkartea. Zozketa egingo da lehenengo partida erabakitzeko. Hau jokatutakoan bi irabazleek lehenengo eta bigarren posturako lehia jokatuko dute, bi galtzaileek hirugarren eta laugarren posturako eta kanporaketetako bi multzotako 6. sailkatuek bakailoa lortzeko partida jokatuko dute. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 IRURA Iruran, bi lanpostu betetzeko deialdia http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-17/p00003006/Iruran_bi_lanpostu_betetzeko_deialdia.htm Irurako Udalak gizarte dinamizatzaile bat eta kultur laguntzaile bat aldi baterako kontratatzeko deialdia egin du. Interesatuek bihar dute azken eguna eskaerak aurkezteko. Udal bulegoetan egin beharko dute, bulego orduetan. Eskaera egiterakoan curriculuma eta telefono zenbakia utzi beharko dute. Eskaera egiten dutenei hilaren 21erako deituko zaie elkarrizketa bat egiteko. Gizarte dinamizatzailea bi hilabetez ariko da. Arratsaldez ariko litzateke: ostiraletan liburutegian eta ludotekan egongo litzateke; asteartetan eta ostegunetan Zaharren Biltokian tailerrak gauzatzen ariko litzateke eta astelehen eta astazkenetan tailerrak antolatzen ariko litzateke. Kultur laguntzailea hilabetez ariko litzateke eta bere lana Gaztelekuan hezitzaile bezala egotea izango litzateke, bi orduz arratsaldeetan. ... Thu, 17 Apr 2008 01:00:00 +0200 IRURA KMK-08koak «oso pozik» azokarekin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-15/p00003009/KMK-08koak_oso_pozik_azokarekin.htm Jende ugari hurbildu zen KMK-08ren antolatzaileek prestaturiko bigarren eskuko produktuen azokara, antolakuntza bertatik azaldu dutenez. Haien esanetan, beldur ziren eguraldiak hau guztia atzera botaraziko ote zuen, baina jendea animoz jantzi, eta bueltatxo bat ematera atera zen. Guztira 21 postu jarri ziren. Hori horrela izanik, antolatzaileak «oso pozik» agertu ziren jasotako erantzunarekin Bost ikastolak (Anoetako Herri Ikastola, Tolosako Laskorain Ikastola, Ibarrako Uzturpe Ikastola, Villabonako Jesusen Bihotza Ikastola eta Irurako Ikastola) eta ikastetxe batek (Asteasuko Pello Errota) hartu zuten parte. Denetarik ikusi ahal izan zen bertan: eskiak, trizikloak, ipuinak, jokoak... Guztia ere salneurri merke eta eskuragarrian. Artelatz enpresako kideek egin ohi duten bezala, euren produktuak ere jarri zituzten salgai. Bertan gauza interesgarriak ikusi ahal izan ziren eta bertaratutakoek denetarik erosteko aukera izan zuten. ... Tue, 15 Apr 2008 01:00:00 +0200 IRURA I. Ñañarri Rallysprintaren inguruko bilera deitu dute hilaren 14rako http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00004002/I._Ñañarri_Rallysprintaren_inguruko_bilera_deitu_dute_hilaren_14rako.htm KMK-08 egitasmoaren baitan urtean zehar antolatzen diren ekitaldiekin jarraituz, hilaren 26an I. Ñañarri Rallyesprinta egingo da. Hori horrela, KMK-08 batzordeak hilaren 14an, jendea bildu asmoz, Amezketan egingo den bilerara agertzeko deia egiten du. Plazan elkartuko dira, 20:00etan. Alegiatik abiatuko den rallyesprint horrek, Orendainetik eta Abaltzisketatik pasatu ondoren, Amezketan izango du amaiera. Aurtengo rallyesprinten egutegian puntuagarria izango den proba da. ... Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 IRURA Bigarren eskuko azoka antolatu du Kilometroak 2008k larunbaterako http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-08/p00004001/Bigarren_eskuko_azoka_antolatu_du_Kilometroak_2008k_larunbaterako.htm Kilometroak 2008k bigarren eskuko azoka antolatu du larunbat honetarako. Tolosako Triangulo plazan egingo dute, 09:30ean hasi eta 13:30ak arte. Garbiketa eta Ingurugiro Batzordetik sortutako egitasmoa izan da. Nerea Bidaurreta Batzordeko kideak azaltzen duenez, «antolakuntzatik esan ziguten Batzorde guztiei ekitaldiren bat antolatzeko ideia emateko. Guri iruditu zitzaigun oso interesgarria, bigarren eskuko produktuei buelta ematea, eta hortik sortu zen ideia». ... Tue, 08 Apr 2008 01:00:00 +0200 IRURA 'Omenduz' ekitaldia antolatu du Udalak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-04/p00004003/Omenduz_ekitaldia_antolatu_du_Udalak.htm Irurako Udalak Omenduz ekitaldia antolatu du, aurreko urtean nabarmendu diren zenbait irurarrei omenaldia egiteko asmoz. Hala, Laskibar eta Jauregi-Berri baserrietako ordezkariak (Tolosako lekale lehiaketako bigarren eta lehen sailkatuak), Aitor Mendiluze bertsolaria (Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazlea) eta Lore Amenabar soinujolea (28. Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketan infantil mailako 2. sailkatua) izango dira omenaldia jasoko dutenak. ... Fri, 04 Apr 2008 01:00:00 +0200 IRURA Kale Nagusiaren egoera aztertuko duela esan dio Diputazioak Udalari http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00004004/Kale_Nagusiaren_egoera_aztertuko_duela_esan_dio_Diputazioak_Udalari.htm Astelehen arratsaldean auto batek haur bat eta bere ama harrapatu zituen Kale Nagusian, udaletxe atzean dagoen zebrabidean. Auto hori gelditu egin zen, baina atzetik zetorrena ez zen gelditu eta atzetik jo zuen eta honek haurra eta bere ama harrapatu zituen. 24 ordutan behaketan egon dira bi zaurituak eta ezer larririk ez dutela ikusi dute. Istripuaren ondoren, Marimi Ugalde alkatea Diputazioarekin harremanetan jarri zen eta bertatik azaldu zioten Kale Nagusiaren egoera lehenbailehen aztertuko dutela. ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 IRURA Kontsumo baxuko bonbilak banatuko dituzte dohain bihar http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-11/p00006008/Kontsumo_baxuko_bonbilak_banatuko_dituzte_dohain_bihar.htm Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Irurako Udalak antolatutako energia aurreztearen aldeko kanpainaren bidez, herritarrei kontsumo gutxiko bonbillak ba- natuko zaizkie dohain bihar, 15:30etik 17:00etara, plazan. Kontsumo gutxiko bonbila, etxeko energia-aurrezteari buruzko gida eta ibilgailuentzako bioerregaiei buruzko informazio-liburuxka da dohain banatuko den materiala. Material sorta jasotzeko NAN-a, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu behar da. Biztanle bakoitzak bi dokumentazio aurkez ditzake, dokumentu bakoitzeko sorta bat eskuratu ahal izateko. ... Tue, 11 Mar 2008 01:00:00 +0100 IRURA RO{����Rz��itularra">Kilometroen aldeko emanaldia egingo dute Pirritx eta Porrotxek</span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-04/p00004006/RO{Rzitularra>Kilometroen_aldeko_emanaldia_egingo_dute_Pirritx_eta_Porrotxek.htm Iruran egingo den Kilometroak 2008ren egitasmoen baitan beste ekitaldi baten berri eman dute Irurako Ikastolakoek. Pirritx eta Porrotx pailazoek Tolosako Leidor aretoan hilaren 8an emango duten Eskerrik asko emanaldia. Aurkezpen berezia izan zen, eraikitzen ari diren Irurako Ikastolaren eraikin berrian egin baitzuten, nolabait erakusteko Kilometroak 2008rekin lortzen den diruaren helburua. Aurkezpenean, pailazoez gain, Ikastolako ikasleak, Joxe Mendizabal Kilometroak 2008ko koordinatzailea eta Sorkunde Irazu Ikastolako lehendakaria izan ziren. ... Tue, 04 Mar 2008 01:00:00 +0100 IRURA Autoaren zozketa antolatzeko bilera Irurako Ikastolan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-19/p00007011/Autoaren_zozketa_antolatzeko_bilera_Irurako_Ikastolan.htm Kilometroak 2008ko jaia Iruran izango da urriaren 5ean. Egun handia urrikoa izanik ere, urte osoan zehar hainbat ekitaldi antolatzen ari dira Irurako Ikastolatik. Hori horrela izanik, autoaren zozketaren txanda dute oraingoan eta ekonomi batzordeak honen inguruan hitz egiteko, bilera antolatu du, herritarrak zein bailarako biztanleei bertara gonbidatuz. Bilera hilaren 22an, 19:00etan, ikastolako areto nagusian izango da. ... Sat, 19 Jan 2008 01:00:00 +0100 IRURA «Emaileak direnak mantendu egiten dira Iruran eta hori ona da» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-16/p00004007/Emaileak_direnak_mantendu_egiten_dira_Iruran_eta_hori_ona_da.htm Jose Luis Olano (Irura, 1962) 19 urte zituenetik ari da odola ematen. Odol Emaileen Elkarteko kidea da eta beste hiru kiderekin (Eugenio Loidi, Joxi Lasa eta Gregorio Lasa) Iruran egiten diren odol-emate saioak antolatzen ditu. Zenbat denbora daramatzazue Iruran odol-ematea antolatzen? 2002ko ekainean hasi ginen antolatzen laurok eta berdinok jarraitzen dugu.Urtearen hasieran eta udaren hasieran egiten dugu. Nolatan antolatzen duzue Iruran? ... Wed, 16 Jan 2008 01:00:00 +0100 IRURA Kilometroak 2008koek tonbola martxan jartzeko jendea behar dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-08/p00004008/Kilometroak_2008koek_tonbola_martxan_jartzeko_jendea_behar_dute.htm Kilometroak 2008ren egitasmoaren baitan tonbola jarriko dute martxan. Urriko ekitaldi nagusia jartzeaz gain, beste hainbat alditan ere jartzeko asmoa dute. Tolosako Inauterietan egingo dute lehenengoa. Horretarako, boluntarioak behar dira. Antolatzaileek boluntarioak bilera batera deitu dituzte. Etzi egingo dute, 20:15ean, Ikastolako aretoan. %40ko beherapenak Kilometroen Tolosako dendan eta Irurako biltegian beherapenekin hasiko dira bihartik aurrera. Bertan salgai dauden produktuak %40ra arteko beherapenak izango dituzte. ... Tue, 08 Jan 2008 01:00:00 +0100 IRURA