Ikaztegieta, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda ikaztegieta eu Sat, 11 Oct 2008 00:05:34 +0200 60 Ikaztegieta, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Ikaztegietan helduentzako bertso eskola bat osatu nahi dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00005011/Ikaztegietan_helduentzako_bertso_eskola_bat_osatu_nahi_dute.htm Ikaztegietako herriko gazte talde bat udaletxearekin harremanetan jarri da, helduentzako bertso eskola bat jartzeko nahia adieraziz. Bertsozaleen elkartekoekin ere hitz egin du gazte talde honek eta gutxieneko sei lagunez osaturiko taldea beharko litzateke ekimena martxan jartzeko. Klaseak astean behin izango lirateke Ikaztegietan bertan, eta parte-hartzaileen artean adostutako ordutegian. Interesa duen orok, izena eman dezake udaletxean hilaren 15a baino lehen (asteazkena). Horretarako telefonoa ere erabili daiteke: 943 65 33 29ra deituz, hain zuzen. «Txapelketa Nagusirako bertsolaririk ez da agian aterako, baina akaso afarietan bertso kaxkarren bat kantatzeko adinakoa bai», diote ideia izan duten gazteek. ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Igandean Pilar Eguneko jaia berreskuratuko dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00005012/Igandean_Pilar_Eguneko_jaia_berreskuratuko_dute.htm Duela urte batzuk, urriak 12 Pilar Eguna, Ikaztegietan ospatu egiten zen baina azken urteotan erabat galdu da egun hori ospatzeko ohitura. Aurtengoan, sinple eta xume bada ere, egun hori berreskuratu nahi izan dute. Beraz, igandean ospatuko dute. Egun honetarako antolatu dutena hauxe da: meza, hamaiketakoa, trikitilariak eta Mus Txapelketa. 11:15ean ermitan Meza izango da eta ondoren, tabernarik ez badago ere, kultura batzordeak, errepidearen beste aldean barra jarriko du eta hamaiketako ederra (salda, mondejua, haragi egosia, ardoa) izango dute «prezio egokian». Hamaiketakoarekin batera trikitilariak izango dira. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA «Irabazitako brontzezko dominak urre zaporea dauka» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-23/p00002007/Irabazitako_brontzezko_dominak_urre_zaporea_dauka.htm Bizikleta gainean duela urte gutxi hasi bazen ere, lan asko egin ondoren kirolari batek amestu dezakeen gauzarik ia preziatuenetarikoa lortu du Leire Olaberriak (Ikaztegieta, 1976): Olinpiar Jokoetako brontzezko domin bat, bere kasuan, pistako txirrindularitzan. Gurasoen etxean omen dago Pekindik abuztuan ekarritako domina. Asko emozionatu zinen brontzea jasotzean. Tentsio guztia askatu zenuen orduan? Zaila da hitzekin adieraztea une horretan sentitzen dena. Kirol ibilbide luze bat izan da, beti saiatu naiz gauzak ondo egiten, batzuetan asmatu dut eta besteetan ez eta nahiz eta present izan domina lor nezakeela, pentsatzetik lortzen duzun momentura arte badago tarte bat. Nire burua zegoen prestatua karrera bukatzera arte, baina hortik aurrera ez. Dena berria zen eta emozioak atera zitzaizkidan. Burura, bidean zenbat lan egin den etortzen zaizu, zein bide egin duzun ikusten duzu. Nire bizitzan ez nuen inoiz pentsatu horrelako gauzarik biziko nuenik. ... Tue, 23 Sep 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Olaberriak laugarren postua errepikatu du Europakoan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-05/p00005001/Olaberriak_laugarren_postua_errepikatu_du_Europakoan.htm Jakina da denengatik Leire Olaberriak Pekingo Olinpiar Jokoetan brontzea lortu zuela pistako txirrindularitzan. Aste honetan zehar, igandean hasita Europako Txapelketan aritu da Polonian eta herenegun arratsaldeko probetan, podiuma egitea espero bazen ere, laugarren egin zuen. Scrath eta kanporaketa probetan «oso ondo» aritu zen, hirugarren eginez. Arratsaldean, puntuaziokoan 9. egin zuen. Proba honetan erori egin zen, eta minik hartu ez bazuen ere, arrastaka eraman behar izan zuen proba osoan zehar, «hasierako motibazio hori gabe». Jazarpenekoan 4. postua lortu zuen. Lehenengoa Tchalyk errusiarra izan zen. Beraz, iazko postu berdina eskuratu du aurten ere ikaztegietarrak. ... Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Txapeldunak nonahi http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-03/p00002007/Txapeldunak_nonahi.htm Azken hilabeteko gertaeren errepasoa Villabonan izan zen eraso sexista batekin hasten bada ere kirol munduak berri onak ekarri dizkio eskualdeari. Albisterik onenak Txinatik iritsi zaizkigu; Xabier Fernandez ibartarrak zilarrezko domina lortu du belan eta Leire Olaberriak, aldiz, brontzezkoa eraman du Ikaztegietara. Herri-kiroletan ere, trontzan, lokotx-bilketa eta segan, zehazki, aurreneko postuetan sailkatu dira. ... Wed, 03 Sep 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Leire Olaberriak bigarren egin du Italiako probetan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00005008/Leire_Olaberriak_bigarren_egin_du_Italiako_probetan.htm Pekingo Olinpiar Jokoei begira dago Leire Olaberria, baina aurretik, Italian izan da proba batzuk egiten eta bere burua neurtzen. Ostegunetik larubatera bitarte izan zen bertan eta Cespa-Euskadiko txirrindulari ikaztegietarra bigarren izan zen sailkapen nagusian. Izan ere, hiru egunen baitan bi proba egin ditu egunero eta hori izan da azken emaitza, bigarren, hain zuzen. Italiako probetako irabazlea Lesya Kalitovska ukrainiarra izan da: bide batez, esan, Kalitovska Olaberriaren aurkaria izango dela Pekinen ere. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Eskualdean 7 dira zilarrezko odol tanta jaso duten herriak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00005008/Eskualdean_7_dira_zilarrezko_odol_tanta_jaso_duten_herriak.htm Ikaztegietak ere zilarrezko odol tanta jaso du; guztira, Tolosaldean 7 herrik jaso dute esker oneko garaikur hau. Gipuzkoako odol-emaileen elkarteak emandakoa da, eta hau 1.000 biztanleko 50 odol-emailerengatik jasotzen da. Ikaztegieta ez da biztanlegoa 500era iristen, baina 25 odol-emaile baino gehiago daude. Beste 6 udalerriak Alegia, Irura, Anoeta, Villabona, Berastegi eta Asteasu dira. 25 urte daramatzate odola ematen Ikaztegietan, Martina Garmendiak gogoratzen duen moduan: «1983an hasi ginen ematen. Urtean bi aldiz emateko aukera dago kiroldegian. Azkena aste honetan egin dugu eta hurrengoa, berriz, azaroan izango da». ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Lide Garmendia Gipuzkoako txapelduna eta Euskadi mailan hirugarren gelditu da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00005008/Lide_Garmendia_Gipuzkoako_txapelduna_eta_Euskadi_mailan_hirugarren_gelditu_da.htm Lide Garmendia ikaztegietarra Gipuzkoako Txapelketako txapelduna izan da berriz ere gimnastika erritmikoan. Ondorioz, Euskadiko Txapelketan aritu ahal izan da eta hirugarren postua lortu du infantilen mailan. Uztaiarekin eta pilotarekin aritu da. Ikaztegietarrak «oso pozik» dagoela dio, «ez nuen espero Euskadikoan 3. egitea, espero baino okerrago atera baizitzaidan baloiaren proba batik bat». Honetan 15 gimnasta aritu ziren. ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Ikaztegietako eta Alegiako ikastetxeetako ikasturte bukaerako jaia http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-13/p00005001/Ikaztegietako_eta_Alegiako_ikastetxeetako_ikasturte_bukaerako_jaia.htm Haurren aurtengo lana ikastetxeetan bukatzen ari da, eta hainbat herritan ikasleen garai honi festa giroa eman nahi izan diete. Bihar, besteak beste, Ikaztegietak eta Alegiak egingo dute jaia. Ikaztegietako biharko eguna Guraso Elkarteak antolatu du eta 11:00etan hasiko da, pilota partidekin. Ondoren, futbola izango da. Plazan kiroletik dantzara pasako dira, herriko dantzarien saioarekin. 13:30ean umeen bazkaria izango da, eta 14:30ean guraso eta helduena. Bitarte honetan, haurrek begiraleak izango dituzte. ... Fri, 13 Jun 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Udan begirale izateko deialdia zabaldu dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-11/p00004001/Udan_begirale_izateko_deialdia_zabaldu_dute.htm Ikaztegietan, Amezketan eta Altzon ludoteka zerbitzua eskaintzeko bi udalek eskaera martxan jarri dute. Ikaztegietako Udalak begiraleak kontratatu nahi ditu udako lan honetarako, eta hauek dira bete beharreko baldintzak: euskalduna izatea eta 18 urte beteak izatea. Hobetsiko diren ezaugarrien artean daude udalekuetako tituluduna eta ikaztegietarra izatea. Interesa duen begiraleak, izena Ikaztegietako udaletxean eman beharko du ostirala baino lehen. ... Wed, 11 Jun 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Harremanak hobetzeko hitzaldia antolatu dute astelehenerako http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-04/p00004005/Harremanak_hobetzeko_hitzaldia_antolatu_dute_astelehenerako.htm Datorren astelehenean, hitzaldi bat izango da Ikaztegietako liburutegian, 17:00etan, Kutxako Gizarte Ekintzak antolatuta. Gaia, elkar komunikatzen eta gainerakoekin ditugun harremanak hobetzen ikastea izango da. Hitzaldi honen helburuak hauek dira: jendarterako eta komunikaziorako trebetasunak hobetzea, gizartean era egokiago batean moldatzearren. Programa honakoa da: gizarte harremanek osasuna eta ongizatea dakarte; komunikazio motak, hau da; hitzezkoa eta ez hitzezkoa. Hirugarren puntu bezala, komunikazio estiloak: pasiboa, asertiboa, menderatzailea. Bukatzeko, gizarte-trebetasunak: kritikak nola egin eta onartu, nola esan ezetz, nola eskatu mesede bat... ... Wed, 04 Jun 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Etzi, Asmube eta Gehitu abesbatzak Ikaztegietan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-23/p00005006/Etzi_Asmube_eta_Gehitu_abesbatzak_Ikaztegietan.htm Etzi, Ikaztegietako elizan bi abesbatzen kontzertua izango da 12:00etan, mezaren ondoren. Asmube eta Gehitu abesbatzak entzun ahal izango dira. Egitarau anitza prestatu dute bi abesbatzek; euskaldunak daude tartean, eta gozatzeko kantak entzun ahal izango dira. Asmube elkartea (Beasaingo emakumeen elkartea) 1990ean sortu zuen emakumezko talde batek. Taldeak, elkargune baten beharra ikusi zuen bere prestakuntza osatzeko, gaitasunak lantzeko, eta aldi berean aisialdiko jarduerak eta jarduera lagungarriak ere burutu ahal izateko. ... Fri, 23 May 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA «Gazteak hasi nahi bai, baina atzera botatzen da trontzaren prezioarekin» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-21/p00004014/Gazteak_hasi_nahi_bai_baina_atzera_botatzen_da_trontzaren_prezioarekin.htm Jokin Garmendia (Baliarrain, 1968) eta Unai Iraola (Ikaztegieta, 1981) duela urte bat hasi ziren elkarrekin trontzan. Aurten, Gipuzkoako Lehen Mailako Trontza Txapelketan aritu dira eta hirugarren egin dute, joan den urteko marka minutu batean hobetuz. Hantxe zeuden biak, Baliarrainen, atseden hartzeko asteaz gozatzen. Beraz, txapelketatan urte bat daramazue. Unai Iraola. Bai, lehengo urtean hasi ginen, Baliarraingo festetan Gipuzkoako Bigarren Mailako Trontza Txapelketan. Gero, Lehenengo Mailakoan ere aritu ginen joan den urtean. Berez, ez zen posible baina utzi egin ziguten. Bigarren Mailan aritu ginenean irabazi egin genuen eta ondorioz, Lehenengo Mailara igo ginen. ... Wed, 21 May 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Ikaztegietako eta Abaltzisketako haurren bisita gaur Eskola Astean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00006011/Ikaztegietako_eta_Abaltzisketako_haurren_bisita_gaur_Eskola_Astean.htm Eskolaren Astea ospatzen ari dira Lizartzan. Ekitaldiak astelehenean hasi ziren eta bihar egingo dute azkena. Bien bitartean, haurrak jolasetik jolasera dabiltza, batzutan korrika eta bestetan bizikletaren gainean. Eskuak ere ez dituzte geldirik eduki Eskolaren Astearen baitan, batzutan eskulanak egiteko erabili dituzte eta bestetan Punttu Txapelketako aleak kontatzeko. Asteartean bizikleta martxa egin zuten herrian barrena, atzo berriz jaialdia eskaini zien herritarrei. ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA «Bizikletara igotzen naizen aldiro lasaitu egiten naiz» LEIRE OLABERRIA › Pista txirrindularia http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00002012/Bizikletara_igotzen_naizen_aldiro_lasaitu_egiten_naiz_LEIRE_OLABERRIA_›_Pista_txirrindularia.htm Hainbat berri on jaso ditu TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAk berari esker: irakurlea pista kirolera gehiago hurbiltzea lortu du Leire Olaberriak (Ikaztegieta, 1976). Azken albiste ona, bat aukeratzearren, datorren abuztuan Pekingo Olinpiar Jokoetara joango dela da. Atseden bila eta arnasa hartzeko zein leku hobea sorterria baino: han egoteko ere aprobetxatu du Leirek, inoiz ez baita ahaztu behar zein den errealitatea bizikletatik jaitsitako unearen ondoren. ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Antolatzaileak «gustura», Dantzari Txiki Egunarekin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-29/p00007005/Antolatzaileak_gustura_Dantzari_Txiki_Egunarekin.htm Joan den igandean Ikaztegietako I. Dantzari Egunean Tolosaldeko 9 herrietako dantzariak bildu ziren: Ikaztegietakoak, Alegiakoak, Villabonakoak, Altzokoak, Anoetakoak, Ibarrakoak, Irurakoak, Alkizakoak eta Tolosakoak. Guztira 175 dantzari txiki elkartu ziren 10:30ean kiroldegian eta ondoren, kalejiran plazaraino joan ziren. Hamaiketakoa egin eta gero, talde bakoitzak bina dantza egin zituen, eta bukaeran denek batera dantzatu zuten. ... Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Ikaztegietako I. Dantzari Txiki Eguna antolatu dute datorren igandean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-23/p00005007/Ikaztegietako_I._Dantzari_Txiki_Eguna_antolatu_dute_datorren_igandean.htm Datorren igandean, estreinakoz, Ikaztegietan Dantzari Txiki Eguna egingo dute. Goizean zehar izango da. Garazi Bengoetxea billabonatarra da irakasle berria eta hari bururatu zitzaion Ikaztegietan ere Dantzari Txiki Eguna antolatzea. Helena Larrañaga kultur zinegotziak adierazi zuen irakasleak«pena» zela «beste herrietara ez joatea». Udalari, beste herrietako dantzariak gonbidatzeko laguntza edo babesa eskatu zitzaion, eta Udalak baiezkoa erantzun zuen. ... Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Oinarrizko zerbitzuak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00005007/Oinarrizko_zerbitzuak.htm Ikaztegietan «herriari emango zaion zerbitzu berria» jarriko dute martxan: orain 10 urte inguru herrian zegoen denda bakarrak ateak itxi zituen. Ikaztegietak taberna pare bat izan du orain gutxi arte (garai batean hiru ere izan ziren aldi berean). Bada, Udalak udaletxearen azpiko lokala egokitu berri du duela urte batzuk bertanzegoen taberna berriz martxan jartzeko, eta aldi berean, bertan ere, denda bat. Honen gainean, lau logela ere egokitu dituzte. ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Lillok ordezkatuko du Eizmendi Realean entrenatzaile bezala http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00007014/Lillok_ordezkatuko_du_Eizmendi_Realean_entrenatzaile_bezala.htm Juanma Lillo tolosarra izango da Realeko entrenatzaile berria. Lillok (Tolosa, 1965), beraz, Jose Ramon Eizmendi ikaztegietarra ordezkatuko du hemendik aurrera. Iñaki Badiola Realeko presidenteak eta Jose Ramon Eizmendik atzo eguerdian bilera egin zuten, eta orduan jakinarazi zioten tolosarrari klubeko buruak erabakia entrenatzaileari. Bilera honen ondoren, Badiolak iluntzeko 20:00etan prentsaurrekoa eskaini zuen. ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Astelehenean oinen osasunari buruzko hitzaldia izango da Ikaztegietan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-01/p00006002/Astelehenean_oinen_osasunari_buruzko_hitzaldia_izango_da_Ikaztegietan.htm Hilaren 7an, astelehenarekin, 17:00etan, Kutxako Gizarte Ekintzak antolatutako honako hitzaldi hau izango da Ikaztegietako Udal Liburutegian: Oinak zaintzea ongizate osoa lortzeko. Pentsa dezagun hankekin. Hitzaldi hau adineko pertsonei dago zuzenduta, eta gai hauek jorratuko dituzte, besteen artean: oinaren hezur-egitura, patologiarik ohikoenak, oinen oinarrizko zainketa, pertsona diabetikoaren oina, edota prebentzioa. Beraz, interesa duten orok badu aukera ikasteko eta gomendioak jasotzeko. ... Tue, 01 Apr 2008 01:00:00 +0200 IKAZTEGIETA Leire Olaberriak Pekingo Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu du http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-30/p00007007/Leire_Olaberriak_Pekingo_Olinpiar_Jokoetarako_txartela_eskuratu_du.htm Adierazi zuten astean zehar, Leire Olaberriak Olinpiar Jokoetara joateko %75eko aukerak zituela, eta dena behar bezala joanez gero, Pekinera joango zela. Hala izan da: atzoko puntuazioko proban laugarren egin zuen, «ezin hobe aritu zen, autoritatez, ziurtasunez», Daniel Larruskain Cespa-Eustrak taldeko idazkariak adierazi zuen bezala. Bi albiste on dira beraz: alde batetik, laugarren egin duela, eta bestetik, Olinpiar Jokoetara joango dela. ... Sun, 30 Mar 2008 01:00:00 +0100 IKAZTEGIETA Olaberriak Espainiako marka berria ezarri du http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-28/p00005006/Olaberriak_Espainiako_marka_berria_ezarri_du.htm Leire Olaberriak Munduko Pista Txapelketan 15. egin zuen atzo jazarpen proban eta honela Espainia mailako marka hobetu egin zuen. 48,745 kilometro orduko abiaduran egin zuen. Olaberriaren helburua Espainiako marka hobetzea zen eta lortu egin du, aurrekoa segundo erdi gehiagoan egin baitzuen. «Pozik» dago lortutakoarekin, baina halere, «hobe egin zezakeela» adierazi zuen. Dena den, biharko puntuazioko proba da garrantzitsua, bertan erabakiko baita Olinpiar Jokoetara joango den ala ez. Orain, 17. postuan dago, eta 20 joango dira. ... Fri, 28 Mar 2008 01:00:00 +0100 IKAZTEGIETA Olaberria Munduko Txapelketan ariko da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-26/p00006003/Olaberria_Munduko_Txapelketan_ariko_da.htm Leire Olaberria Munduko Pista Txapelketan ariko da aste honetan zehar, Cespa-Euskadi taldearekin: gaur Manchesterren (Britainia Handia) hasiko da txapelketa honetan. Jazarpeneko proban saiatuko da lehenengo, bihar, eta beranduago, larunbatean hain zuzen, puntuaziokoan jardungo du. Pista txirrindulari ikaztegietarra «animoekin» dago, eta «baikor gainera», bi probak egiteko; bai jazarpena eta baita puntuazioa ere. Orain gutxi arte Mallorcan izan da (Herrialde katalanak) eta bertan indarra hartu du, egoera fisikoa hobetuz. ... Wed, 26 Mar 2008 01:00:00 +0100 IKAZTEGIETA Munduko Pista Txapelketan lehiatuko da Leire Olaberria http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-12/p00004005/Munduko_Pista_Txapelketan_lehiatuko_da_Leire_Olaberria.htm Leire Olaberria ikaztegietarrak Munduko Pista Txapelketan bi probatan parte hartu du. Jazarpenekoan Espainiako markara gerturatzea izango du helburu. Baina, batez ere, bere esfortzu guztia Puntuazioko proban ipiniko du, Olinpiar Jokoetarako txartela lortzeko aukera duelako. Une honetan, leku pribilegiatuan dago hori lortzeko eta Munduko Txapelketa honetan errematatzea baino ez zaio falta. Unai Elorriagarekin batera, bi txirrindulari euskaldunak Mallorcako hiriburuan, Palman daude Espainiako Selekzioarekin batera prestaketa programan parte hartzen. Hau amaitu ostean, hilaren 22an Manchester-era bidaiatuko dute txirrindulariek. ... Wed, 12 Mar 2008 01:00:00 +0100 IKAZTEGIETA Irudimena oinarritzat, artelanak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-06/p00005008/Irudimena_oinarritzat_artelanak.htm Ikaztegietako eskolako ikasleen plastikan egindako lanak ikusgai daude bihar arte, herriko liburutegian, 16:00etatik 18:30era bitarte. Irudimenari lekua egin diote Naiara Delgadoren laguntzaz, bera izan baita plastikako orduan beraiekin egon den irakaslea. Berez, begirale ikastarotako praktikak egiteko baliatu du Ikaztegietako esperientzia Tolosan bizi den andoaindar honek. Irudimena izan da 5 eta 12 urte bitarteko ikasle hauen ardatza, sormena. Naiara Delgadok esan bezala, «baliorik ez duten gauzekin, birziklatutako materialekin pertsonai bat asmatzea eskatu nien lehenik. Ondoren, pertsonai honen mundua, edo ingurua eta horrela egin dute». Etxean zuten materiala ikus daiteke artelan hauetan: kartoia, plastilina, oihal zatiak, txotxak... ... Thu, 06 Mar 2008 01:00:00 +0100 IKAZTEGIETA Ikasleen aurrean irakurtzeko gurasoen txanda da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-01/p00005006/Ikasleen_aurrean_irakurtzeko_gurasoen_txanda_da.htm Ikaztegietako ikastetxean datorren astean, asteartean, Gurasoak irakurle ekitaldia izango da. 15:40ean bost gurasok, ikasle, guraso, nahiz irakasleen aurrean 10-15 minutuko irakurketa bat egingo dute, nahi duten gaiari buruz, helburua irakurzaletasuna bultzatzea izanik. Bakoitza ikasgela batean izango da. Aurten lau hizkuntza izango dira: euskara, gaztelera, ingelesa eta ama errumaniar baten eskutik errumanieraz. Adin ezberdinak nahasirik izango dira entzuten eta 7 bat taldetan banatuta. Talde bakoitzean 12-14 bat lagun izango dira. Maria Garai liburutegiko arduradunak gonbidapenak eta irakurleek eskatutako liburuak prestatu ditu honetarako. «Gonbidapena», argitu du Inma Delgado ikastetxeko zuzendariak, «ikasle guztiei egin zaie, zein irakurketa-ipuin egongo diren, gutxi, gorabehera, esanez. Aurten gehienek errumanierako irakurketan egon nahi zuten». ... Sat, 01 Mar 2008 01:00:00 +0100 IKAZTEGIETA Olaberriak 13. egin du Munduko Kopan azken proben lehen zatian http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-16/p00005003/Olaberriak_13._egin_du_Munduko_Kopan_azken_proben_lehen_zatian.htm Leire Olaberria ikaztegietarra Danimarkan Munduko Kopako laugarren eta azken probak egiten ari da asteburuan. Ez dago atzoko emaitzekin oso pozik. Atzoko saioan ez zen bera nahi bezala aritu. Jazarpen proban 13. egin du, eta «ez dut nire maila eman». Lehenengo 12 postuak dira balio dutenak, eta gutxigatik hortik kanpo geratu zen. Halere, eliteko txirrindularia Pekingo Olinpiadetara ari da begira, baina «Olinpiadei begira, nahi ta nahiez maila ona eman behar da». ... Sat, 16 Feb 2008 01:00:00 +0100 IKAZTEGIETA Leire Olaberria Munduko Kopako azken proban lehiatzeko prest http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-15/p00003001/Leire_Olaberria_Munduko_Kopako_azken_proban_lehiatzeko_prest.htm Leire Olaberria ikaztegietarrak Munduko Kopako laugarren eta azken proban hartuko du parte asteburuan. Copenhaguetik gertu egon da pista txirrindularia belodromoan entrenatzen, Cespa-Euskadi taldearekin. Gaur bertan hasiko da probekin eta astelehenean itzuliko da Euskal Herrira. Gaur, 11:30ean norbanako jazarpen proba sailkapen saioa izango du, eta finala, 18:40ean izango da. Bihar, berriz, 12:40ean puntuazio sailkapen saioa izango du, eta finala, 16:15ean. ... Fri, 15 Feb 2008 01:00:00 +0100 IKAZTEGIETA Emakumearen Nazioarteko Eguna sagardotegian aldarrikatzen http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-13/p00004003/Emakumearen_Nazioarteko_Eguna_sagardotegian_aldarrikatzen.htm Emakumearen Nazioarteko egunean Begiristain sagardotegian herritarrentzako bazkaria antolatu du Ikaztegietako Udalak (martxoak 8). Baina txartelak erosteko azken eguna gaur da Toki Alai tabernan, 25 euroren truke. Plazatik abiatuko dira 13:00etan trikitixa eta bertsolarien laguntzaz eta sagardotegira joango dira. Emakume nahiz gizonak gonbidatu ditu Udalak. Wed, 13 Feb 2008 01:00:00 +0100 IKAZTEGIETA