Ibarra, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda ibarra eu Sat, 11 Oct 2008 00:05:36 +0200 60 Ibarra, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info «Batzuek askeago bizitzeko beste batzuek esklabuak bezala bizi behar al dute?» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-09/p00002006/Batzuek_askeago_bizitzeko_beste_batzuek_esklabuak_bezala_bizi_behar_al_dute.htm Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Tolosaldeko taldeak emakume etorkinen inguruko Bidea irekitzen duten emakumeak izeneko jardunaldiak antolatu ditu aste honetarako Ibarran. Gaur amaituko dira jardunaldiok Silvia Carrizok (Caleta Olivia, Argentina, 1965), Malen Etxea Emakume Etorkinen Elkarteko lehendakariak emango duen hitzaldiarekin. Euskadiko emakume etorkinaren lan eskubideak izango da Ibarrako Kultur Etxean, 19:15ean hasiko den hitzaldiaren izenburua. Carrizok jendeak egungo egoera ezagutzea eta horrekin sentsibilizatzea dela batik bat hitzaldiaren helburua azaldu du. ... Thu, 09 Oct 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Berdinketa lortu du Ibarra areto futboI taldeak Santurtzi taldearen aurka http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00003001/Berdinketa_lortu_du_Ibarra_areto_futboI_taldeak_Santurtzi_taldearen_aurka.htm Berdinketarekin amaitu zuen larunbateko partida Ibarra areto futbol taldeak Santurtziren aurka, 3-3, hain zuzen. Ibartarrek emaitza ontzat jo dute, «oso parekatua izan baitzen, eta Santurtzik gogor borrokatu baitzuen, espero genuena baino talde indartsuagoa dela erakutsi zutelarik». Gogor hasi zen Ibarra erasoan; Aitzol Oyarbidek zutoinera bota zuen baloia, eta hori bezala, beste hainbat aukera izan zituzten ibartarrek lehen minutuetan. Santurtziko Jose Andres Gutierrezek, berriz, jokaldi batean eskuadratik sartu zuen baloia Igor Zabalore atean. 0-1ekoa zen. Ibarrak izan zituen aukera gehienak, baina bizkaitarrek egin zuten gola.Baina, segituan egin zuten berdinketaren gola; Unai Labakak sartu zuen. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Bigarren ikurrina eskuetan eta bizikletak hankartean igandean Ibarratik Urbasara http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00007008/Bigarren_ikurrina_eskuetan_eta_bizikletak_hankartean_igandean_Ibarratik_Urbasara.htm Ibarrako Bai Euskal Herriari eta Haitzetan Raju mendi taldeak, urriaren 12an, igandean, bizikleta irteera antolatu dute. Ibarrako plazatik 08:30ean irtengo dira autoetan, bizikletak kamioi txiki batean eramango dituzte Nafarroako Urbasa bailarara. Bertan, bizikleta gainean jarri eta egun pasa egiteko asmoa azaldu dute «kobazuloak, Urederrako ur-jauziak eta paisaia ederrak ikusiz». Egun pasa «giro ederrean» igaro nahi dutenek, igandean, bizikleta eskuetan Ibarrako plazara agertzea besterik ez dutela aipatu dute antolatzaileek. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Tolosako Nesken Pilota Eskola, berriz ere martxan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-03/p00004002/Tolosako_Nesken_Pilota_Eskola_berriz_ere_martxan.htm Orain lau bat urte abiarazitako Emakumea Pilotari proiektuaren barnean Tolosako Nesken Pilota Eskola abiraziko dute aurtengoan, berriz ere. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, Pilota Aniztasuna KEEk eta Ibarrako Sendi Ekintzak bultzatutako ekimena da eta 10 eta 16 urte bitarteko neskei zuzendutako eskaintza da. Iazkoan zortzi neska aritu ziren eta ekimeneko bultzatzaileek diotenez, «benetan gustura» amaitu zuten ikasturtea. Aurtengoa hirugarren ikasturtea izango da. ... Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Emakume etorkinen inguruko jardunaldiak antolatu dituzte http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-01/p00006001/Emakume_etorkinen_inguruko_jardunaldiak_antolatu_dituzte.htm «Bene-benetako gizarte aldatzaileak» eta «paisaia berri bat zabaltzen duten bidaiariak» direlako antolatu ditu Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Tolosaldeko taldeak emakume etorkinen inguruko Bidea irekitzen duten emakumeak izeneko jardunaldiak Ibarran. «Han, kultura askoren jatorria, hain justu, mugitzen ari den oraina da: kale, begirada eta urrats bakoitzean, urrunaren eta hurbilaren arteko etengabeko mugimenduan, ikusezina ikusgai bihurtzen den hartan, abiatzea izan zena bide bilakatzen ari den hartan...», argitu dute SOS Arrazakeriako kideek antolatutako jardunaldien xedea argitzeko. ... Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Ezker abertzaleak itxialdiak egingo ditu udaletxeetan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-01/p00006007/Ezker_abertzaleak_itxialdiak_egingo_ditu_udaletxeetan.htm Tolosaldeko ezker abertzaleko hautetsi eta alkateek Euskal Herriak bizi duen «salbuespen egoera» dela-eta «eraso uholde honi harresia jartzera: STOP esatera», deitu ditu herritarrak Ibarran emandako prentsaurrekoaren bitartez. Tolosaldeko udaletxeetan datorren ostegun arratsaldetik hasi eta larunbat eguerdira arte iraungo duten itxialdiak egingo dituzte horretarako. Ezker abertzaleak herritarrak itxialdietan parte hartzera gonbidatu zituen eta baita datorren larunbatean amnistiaren mugimenduak deitutako Bilboko manifestaziora joateko ere. Era berean, «aurrerantzean sortuko diren beste hainbat mobilizazioetan» parte hartzera ere deitu zituzten herritarrak. ... Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Jokalari gazteenekin egin behar izan zieten aurre donostiarrei http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-30/p00006004/Jokalari_gazteenekin_egin_behar_izan_zieten_aurre_donostiarrei.htm Ibarrako areto futboleko taldeak derbia jokatu zuen igandean Donostiako UPV-Interren aurka eta 4-2 galdu zuen. Ibartarrek, dituzten baja guztiak ikusita, partiduaren atzerapena eskatu zuen ostiralean, baina lehiaketa-batzordeak ez zuen onartu eta ondorioz oraindik ere guztiz osatu gabeko jokalariren batek ere jokatu behar izan zuen. Hori dela eta, Ibarrak jokalari gazteenekin egin behar izan zion aurre partiduari eta lehenik zelairatu ziren bostak hauexek izan ziren: Igor Zabalo, Aritz Otaegui, Ion Garmendia, Loitzun Sanz eta Aitzol Oyarbide. Victor Silva eta Ruben Etxart ere aritu ziren. ... Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Biharko Donostiako derbiaren atzeratzea eska dezakete http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-27/p00006006/Biharko_Donostiako_derbiaren_atzeratzea_eska_dezakete.htm Ibarrako areto futboleko taldeak, berez, derbia jokatu beharko luke bihar, 12:15ean Donsotiako Josean Gasca kiroldegian, UPV-Inter taldearen aurka. Taldeak, hala eta guztiz ere, baja ugari ditu, batez ere pasa den astean Burlataren kontra jokatutako partidan izandakoak, eta horregatik lehiaketa-batzordeari eskutitz bat bideratzea aztertzen ari dela esan du. Idatzian partidaren atzeratzea eskatuko lukete Ibarrakoek. ... Sat, 27 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Galtzakomik, euskara eta komikigintza bat eginda http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-26/p00006006/Galtzakomik_euskara_eta_komikigintza_bat_eginda.htm Galtzaundi Euskara Taldeak Ibarra Galtzakomik 08 komiki lehiaketa antolatu du Udalaren laguntzarekin. Izan ere, Galtzaundiko Angela Alamo kultur teknikariak azaldu zuenez, pasa den martxoan Joseba Antxustegietxarteren, Galtzaundiko komikilariaren, lanekin antolatutako erakusketak «lortutako arrakasta ikusita komiki lehiaketa egitea bururatu zitzaigun eta Ibarrako udaletxearekin harremanetan jarri ginenean gure ideia aproposa iruditu zitzaien». ... Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Gazteenen pare http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-26/p00008021/Gazteenen_pare.htm Igandera bitarte Ibarrako helduenek herriko gazteenen pare igaroko dute, Bizi-Nahi jubilatuen elkarteak, urtero legez, antolatu dituen jaietan. San Inazio auzoa izango dute kokaleku ekitaldi gehienek eta atzoko txupinazoaren ondoren gaur goiz eta arratsaldez izango dute zer gozatua: ibilaldia egingo dute goizean goiz eta indarrak berreskuratze aldera, hamaiketakoa egingo dute parte-hartzaile guztiek. Iluntzean, berriz, Sendi arteko afaria egingo dute elkartearen aretoan, zuzendaritzan. ... Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Bizi-Nahi Elkartearen jaiak, gaurtik aurrera http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-25/p00006002/Bizi-Nahi_Elkartearen_jaiak_gaurtik_aurrera.htm Ibarrako Bizi-Nahi Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak gaur hasiko ditu bere jaiak. 12:00etan izango da hori, jaiei ongietorria emateko egingo duten ikurrinaren altxatzea eta txupinazioarekin. Arratsaldeko lauetan, gainera, Mus, Tute, Escoba eta Punttu txapelketa izango dute eta zortziretan luncha banatuko dute Elkarteko kideen artean. Bihar, aldiz, 09:30ean animatzen diren bazkide guztiek ibilaldia egingo dute eta ondoren hamaiketakoa banatuko dute. Arratsaldeko zortziretan Bizi-Nahiko zuzendaritza batzordeak prestatutako eta zerbitzatutako afaria egingo dute Elkartearen aretoan. Afalondoan, gainera, dantza saioa ere izango dute bertaratutakoek eskusoinuaren laguntzarekin. ... Thu, 25 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Presoen senideen laguntza kendu izana salatu dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-25/p00006006/Presoen_senideen_laguntza_kendu_izana_salatu_dute.htm Ibarrako ezker abertzaleak argi du: Udaletxean aritzen direnak «gezurtiak eta kartzeleroak» dira. Goar Jimenezek argitu zuenaren arabera, «ohitu gara jadanik Udaletxe honetako jokatzeko modu zabarretara, eta oraingoan ere gai sensible batekin: presoak eta euren senideak». Jimenezek Udalak pasa den uztailaren 29an egin Udalbatzan herriko presoen senideei bideratutako diru laguntzak kentzeko hartutako erabakia salatu zuen. «Uztailak 29an, goizean, isil-isilik eta ezkutuan egindako Udalbatzan diru laguntzak atzera bota zituzten. Eta biharamunean, presoen senideekin bildu zirenean, aurpegira esateko koldarregiak bultzatuta nonbait, lotsagabeki gezurra esan zieten». Izan ere, Jimenezek azaldu duenaren arabera, Udalbaltza horren hurrengo egunean Udalak bilera egin zuen Ezker Abertzaleko hautesi talde bat eta presoen senide batzuekin, «azken hauek jasotzen zituzten diru laguntzetan ustez omen zeuden irregulartasunez aritzeko». Bilera hartan, gainera, bestelako kezka ere helarazi zieten Udaleko arduradunei; «hilabete batzuk lehenago ongizateko batzordean PSOEk presoen diru laguntzak murriztea proposatu zuela eta gertatuko zenaren kezka», hain zuzen ere. ... Thu, 25 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Hilaren 29ra arte eman daiteke izena kultur lantegietan parte hartzeko http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-24/p00006006/Hilaren_29ra_arte_eman_daiteke_izena_kultur_lantegietan_parte_hartzeko.htm Ibarrako Udal Kultura Sailak ikasturte honetarako antolatutako kultur lantegietan izena emateko epea ireki du. Hilaren 29an amaituko da eta azpimarratu behar da ehoziri tailerrak «lortutako ikusmira dela eta» beste talde bat osatuko dutela astearteetan 15:30etik 17:30era. Gainontzeko kultur lantegiak hauek dira: aretoko dantzak, sevillanar erakoak, makillajea, egur taila, errestaurazioa, masaia, pintura eta eskulanak. ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Hiru golengatik galdu dute ibartarrek Burlataren kontra http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-23/p00006005/Hiru_golengatik_galdu_dute_ibartarrek_Burlataren_kontra.htm Belabietan izan zuen partida Ibarrako areto futboleko taldeak pasa den larunbatean. Burlatako Navarra taldearen kontra jokatu zuen eta oso ondo hasi bazen ere azkenean 3-6 galdu zuen taldeak. Partida gogorra izan zen eta Ibarrak, gainera, Cristian Davila jokalariaren kanporatzea ere pairatu zuen. Lehen zatian, banakako berdinketarekin amaitu zena, Ibarrakoak izan ziren nagusi, baina bigarrengoan oso gogor atera ziren Burlatakoak. Partidako erritmoa aldatzea lortu zuten nafarrek eta bigarren zatiko 23. minutuan lortu zuten 1-2 gailentzea. David Pradosek lortu zuen, hala ere, berdinketa. ... Tue, 23 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Sendi Ekintza Pilota Eskolan izena emateko epea zabalik dagoeneko http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-19/p00003003/Sendi_Ekintza_Pilota_Eskolan_izena_emateko_epea_zabalik_dagoeneko.htm Sendi Ekintza Pilota Eskolak jakinarazi nahi du urriaren 2an martxan jarriko direla pilota ikastaroak. Ibarrako gaztetxo guztiei zuzendurikoak dira hauek, eta Belabieta kiroldegianemango dituzte. Hiru maila ezberdinetan banatuko dituzte ikastaroak. Prebenjaminak asteartero izango dituzte eskolak, 17:00etatik 18:00etara; benjaminek asteazkena eta ostegunetan izango dituzte eskolak, 17:00etatik 18:00etara; eta alebinek astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara. ... Fri, 19 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Euskal Herrian zehar ikurrina aldarrikatuz ibiliko dira menditik mendira http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-19/p00007008/Euskal_Herrian_zehar_ikurrina_aldarrikatuz_ibiliko_dira_menditik_mendira.htm Ibarrako Bai Euskal Herriari eta Haitzetan Raju Mendi Taldeak, Euskal Herrian zehar, geurea ikurrina! egitasmoa aurkeztu zuen atzo Benito Izagirre kultur etxean. Iragan urtean egin bezala, bi taldeek elkarlanean zazpi mendi irteera antolatu dituzte. Euskal Herriko lurralde bakoitzera irteera bat egingo dute eta aurtengoan Gipuzkoan hasiko dira hilaren 28an. Zergatik 'Euskal Herrian zehar, geurea ikurrina!' ? Aurkezpen ekitaldian, antolatzaileak leloaren zergatiak azaldu zituzten: « Ikurrina euskaldun guztiok batzen gaituen ikurra da; erresistentzia ikur bat. Bere historian zehar bezala, azken aldian ere erasoak jasotzen ari da. Nafarroan adibidez, ia legez kanpokoa da eta udaletxeetan zintzilikatzea debekaturik dago. Lapurdi, Behe Nafarroan eta Xiberoan folklore ikur bezala saltzen dute bertako hainbat agintarik. Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban berriz, Espainiako bandera ezartzen ari dira ondoan, ikurrina honen menpekoa balitz bezala. Gauza hauek uste baino garrantzi handiagoa daukate. Geurea ikurrina dela aldarrikatzeko aukeratu dugu lelo hau». ... Fri, 19 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA 'Ibarra, azoka eta piparra', igandean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-18/p00006003/Ibarra_azoka_eta_piparra_igandean.htm Ibarrako Udalak Ibarra, azoka eta piparra azoka berezia antolatu du igande honetarako, hilaren 21ean. Bi gune nagusi izango dira, Emeterio Arrese parkean, lehena, eta San Bartolome plazan, bestea. Aipatu lehen gunean, goizeko hamarretan hasiko dira antolatutako ekintza desberdinak eta eguerdiko ordu biak arte iraungo dute. Horiek horrela, goiz osoan zehar Ibarrako baserrietako abereak ikusi ahal izango dira; behiak, zaldiak, ardiak, txekorrak, ahuntzak eta abar luze bat. Barazkiak, piparrak eta jaki desberdinak ere ikusi eta erosi ahal izango dira. 10:00etatik 12:00etara, gainera, Tolosaldeko XI. Ezti-Txapelketa egingo dute. 10:00etatik 13:00etara, berriz, IV. Euskal Herriko Piparraren Lehiaketa Gastronomikoa egingo dute. Aipatu behar da, era berean, Lehiaketa Gastronomikoan parte hartzen dutenek, «piperrada» egin beharko duela Ibarrako piparrekin, batetik, eta, bestetik, piparraz egindako beste sei pintxo, denak berdinak eta hotzak zein beroak, egin beharko dituztela. Piparraz gain, nahi diren osagaiak ere erabili ahal izango dituzte pintxoak egiteko. ... Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA «Bartolaren eskutik kalera irten gara eta gure aldarria kalean zabaldu dugu» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-18/p00006008/Bartolaren_eskutik_kalera_irten_gara_eta_gure_aldarria_kalean_zabaldu_dugu.htm «Elkarlanean zerbait berria, maitakorra, indartsua eta ausarta sortu genuenaren sentsazioa genuen, eta horrela zen: Bartola jaio zen. Bartola herriarekin gustura zegoen eta herritarok Bartolarekin txoratzen», esan zuten atzo, Ibarrako jaietan egitarau alternatiboa prestatzen aritu ziren herritarrak. Izan ere, aurtengo Ibarrako jaietan herritar talde batek, «Udal ordezkaritzak omen direnak» jarraitzen duten «baztertzaile eta zapaltzaile papera» ikusita, jai alternatiboak antolatzeari ekin zioten. «Norbaitek behin eta berriz baztertu eta zapaltzen baldin bazaitu, ez zara etxean geratzen, ezer gertatuko ez balitz bezala. Eta jaietan Bartolaren eskutik kalera irten gara. Gure aldarria kalean zabaldu dugu eta herritarrek bat egin dute Bartolarekin», esan zuten. ... Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Mugikortasun Asteari ekingo diote gaur http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-16/p00006001/Mugikortasun_Asteari_ekingo_diote_gaur.htm Berastegi, Elduain, Berrobi, Ibarra eta Belauntza biltzen dituen San Lorenzo Udaltalde 21ak Mugikortasun Astea antolatu du. Gaur hasiko dira ekintzak eta datorren astelehena bitarte iraungo dute. Gaurkoan, hortaz, Ibarrako Uzturpe, Berrobiko San Andres eta Berastegiko Muńagorri ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikasleek autoetan umeak lotzeko sistema homologatuen erabilpenari buruzko hausnarketa bultzatzeko materiala jasoko dute. ... Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Berdinketa lortu du Ibarrako areto futboleko taldeak, Area 99 taldearen aurka http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-16/p00006002/Berdinketa_lortu_du_Ibarrako_areto_futboleko_taldeak_Area_99_taldearen_aurka.htm Ibarrako areto futboleko taldeak ondo hasi zuen denboraldi berria pasa den larunbatean. Area 99, lehenagoko Perfiles Sintal, taldearen kontra jokatu zuen Lizarrako Lizarreria kiroldegian eta bertan 3-3koa egin zuen. Aipatu behar da berdinketa are garrantzitsuagoa dela Area 99 taldea pasa den urteko denboraldian Zilarrezko Maialan aritu zela kontutan hartuta. Txubelek gidatzen duen Ibarrako taldea oso ondo aritu zen, nahiz eta ezin izan zuen Ion Ander Karreraren eta Cristian Davilaren laguntzarik izan, arazo desberdinak direla medio ezin izan baitzuten jokatu. ... Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Hasi dira EHAKren auziko deliberazioak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-16/p00006004/Hasi_dira_EHAKren_auziko_deliberazioak.htm Madrileko Auzitegi Gorenaren 61. Aretoa atzo goizean hasi zen EHAK eta EAE-ANVren ilegalizazioa bultzatzeko deliberazioekin. Izan ere, EHAKk atzo arratsaldeko hirurak arte zuen bere arrazoibideak aurkezteko epea, baina goizean helarazi zituen Auzitegira eta ondorioz, berehala hasi ziren epaitegian lanean. EHAKko auzian Eider Imaz ibartarra dago inputatu gisa eta pasa den astean izan zen Madrilen Garzonen aurrean hitz egiten. ... Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Izaskunen bilkura izango da igande honetan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-16/p00006008/Izaskunen_bilkura_izango_da_igande_honetan.htm Izaskun izena duten guztientzako datorren igande honetan da euren eguna. Izaskun Birjinaren jaia da eta hori dela eta, urteroko moduan, egitaraua antolatu dute Izaskunen. Ekitaldien artean Izaskun izena dutenen bazkaria ere badago, beti bezala. Izaskun jatetxean izango da otordua eta ondoren Ińigo Perurenak alaituko du giroa arratsaldera arte bere orkestaren laguntzarekin. Izaskun diren eta bazkarira joan nahi duten guztiak goizetan 943 67 59 27 telefono zenbakian eman behar dute izena etzi, hilak 18, baino lehen. ... Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Santa Maria Kapera ariko da bihar Izaskungo ermitako elizkizunean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-13/p00004001/Santa_Maria_Kapera_ariko_da_bihar_Izaskungo_ermitako_elizkizunean.htm Izaskungo amabirjinaren ospakizun astea denez, ohiko moduan, Tolosako parrokia guztiek ekitaldi erlijiosoa egingo dute bihar izen bera daraman ermitan, hau da, Izaskungo ermitan. Hala, 11:00etan izango da eukaristia, eta bertan, urtero egin ohi den moduan, Santa Maria Kaperako abesbatzak hartuko du parte. Ondorengoak izango dira eskainiko dituzten obrak: Izaskungo Birjinaren ereserkia (Eduardo Mocoroaren musika eta Eugenio Urrozen hitzak), Erruki Jauna (Ander Letamendia), Ave Verum (Mozart), Gurtu Dezagun Jesus (Valeriano Mocoroaren hitzak eta Eduardo Mocoroaren musika). Azken hau, Korpus egunez txistulariek jotzen zuten abesti herrikoiean oinarritua dago; Eduardo Mocoroak moldatu egin zuen Bandan interpretatua izateko, eta erlijio ospakizunetan abestua izateko helburuz. Egitarauak Izaskun Birjinari zortzikoarekin (Gregorio Danborenea) jarraitzen du. ... Sat, 13 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Dena prest Piparraren Lehiaketa egiteko http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-13/p00006001/Dena_prest_Piparraren_Lehiaketa_egiteko.htm Hilaren 21eko igandean Ibarran egingo den Ibarra, azoka eta piparra azoka bereziaren barruan laugarrengoz Euskal Herriko Piparraren Txapalketa Gastronomikoa antolatu dute. Bertan parte hartzeko epea hilaren 16an, hurrengo asteartean, amaituko da eta aurtengoan, gainera, Euskal Herriko 250 elkarteri egin diete parte hartzeko gonbita. Parte-hartzaileek bi plater prestatu beharko dituzte Ibarrako piparrarekin: Piperrada eta 6 pintxo berdin. Plater bakoitzeko irabazleek txapela bana eta 200 euro irabaziko dituzte, bigarren gelditzen direnek 150 euro eta hirugarrenek, aldiz, 120 euro. ... Sat, 13 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Alurr dantza taldeak urrian hasiko du ikasturte berria http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-13/p00006008/Alurr_dantza_taldeak_urrian_hasiko_du_ikasturte_berria.htm Hilaren 7an eta 8an eskaini zituen Alurr dantza taldeak pasa den ikasturteko azken emanaldiak, eta jada ikasturte berriari begira dago. Kurtsoetan izena emateko epea hilaren 26an amaituko da eta Ibarrako Kultur Etxera jo behar da horretarako. Dantza taldeak egin ohi duen moduan talde zein ordutegi desberdinak antolatu ditu ikastaroak emateko. Haurren kasuan eskolak lokal zaharrean emango dituzte eta asteazkenetan 4-5 urtetakoen txanda izango da, astelehenetan 5-6, 6-7, 7-8 eta 8-9koena, 9-10 urteko haurrak asteartetan eta ostiraletan ariko dira, eta 10-12 urte bitartekoak astearteetan. 13-16 urte bitarteko gazteak ostiraletan dute hitzordua. ... Sat, 13 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA Lizarran jokatu du Ibarrak denboraldiko lehen partida http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-13/p00006010/Lizarran_jokatu_du_Ibarrak_denboraldiko_lehen_partida.htm Areto futboleko talde ibartarra abuztuaren 5etik ari da entrenatzen, «nahiz eta oporraldia dela medio oraindik ere ez den taldea osorik batera entrenatu», Txubel entrenatzaileak esan duenez. Trebatzaileak, era berean, gaur hasiko duten denboraldi berria «gogorra» izango dela dio, izan ere «bi talde edo, kategoriaz jaitsi dira eta beste bi edo hiru taldek diru asko dutenez fitxaketa onak egin dituzte. Bost edo sei talde ditugu, hortaz, nahiko maila onarekin», azaldu du. ... Sat, 13 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA «Sailkatu gabe ere, ez nuen espero horrela tiratzea» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-12/p00006007/Sailkatu_gabe_ere_ez_nuen_espero_horrela_tiratzea.htm Lander Otermin Suediako Stenungsund udalerritik etorri berria da. Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan hartu du parte bertan, eta txapelik gabe etorri bada ere, oso pozik itzuli dela dio, izan ere «munduko txapelketa beste motibazio bat da, gainera sailkatu gabe ere, ez nuen espero horren ondo tiratzea». Euskal Herriko lau talde izan ziren kluben arteko txapelketan; Erandioko Goiherri A eta B, Laukizeko Gaztedi eta Getxo taldea. Ibartarra Goiherrikoekin joan zen Suediara, baina Erandioko taldea pisu txikian, 560 kilokoan, izan zen txapeldun eta Otermin horretan ordezko moduan besterik ez zuen parte hartu. «Suedian Goiherri A eta Goiherri B zeuden. Pisu txikian Goiherri A bakarrik atera zen eta ni talde horretan ordezko bezala egon nintzen. Irabazi egin zuten. 640 kilokoan, aldiz, bi ekipo atera ziren eta ni horretan An eta Bn nengoen», azaldu du. ... Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRA