Hernialde, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda hernialde eu Sat, 11 Oct 2008 00:05:35 +0200 60 Hernialde, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Ezustekoa eman du Itsaso Leunda txirrindulariak Espainiako txapelketa lortuz http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-09/p00003007/Ezustekoa_eman_du_Itsaso_Leunda_txirrindulariak_Espainiako_txapelketa_lortuz.htm Ezustekoa eman zuen Itsaso Leunda hernialdearrak Espainiako Errepideko Txirrindulari Txapelketan. Eta berak ere hartu zuen ezustekoa, espero ez zuen saria jaso baitzuen: Txapelketa irabaztea. Euskadiko selekzioarekin joan zen Valladoliden amaitu zen probara, taldeko buruentzako lan egitera, tartean Leire Olaberria ikaztegietarra eta Arantzazu Azpiroz berastegiarra. «Nire lana zen lehenengo 20 kilometroetan ahal zen guztia ematea, erasotzea lasterketa puskatzeko taldeko buruentzat», azaldu du Leundak. Horietako eraso batean zazpi laguneko taldea sortu zen. Ihesaldi ona izan zen eta Euskadiko selekzioko beste txirrindulari bat ere sartu zen, Saioa Olite. ... Tue, 09 Sep 2008 01:00:00 +0200 HERNIALDE Itsaso Leundak Barakaldoko triatloia irabazi du http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00004008/Itsaso_Leundak_Barakaldoko_triatloia_irabazi_du.htm Herenegun goizean Barakaldoko triatloia jokatu zuten eta lehenengo emakumezkoa Itsaso Leunda izan zen. Hernialdekoak ordubete, 6 minutu eta 31 segundo behar izan zituen zirkuitoa betetzeko eta marka honekin lortu zuen emakumezko azkarrena izatea. Hain zuzen ere, sprint distantziakoa izan zen Barakaldoko proba (750 metro- 19,5 kilometro - 5 kilometro). Bigarren sailkatuak, Maider Vallinak, hernialdetarrak baino bi minutu eta 25 segundo gehiago behar izan zituen helmugaratzeko (1 ordu, 08 minutu, 56 segundo); hirugarren postuan, Nerea Ubeda sailkatu zen, ordubete, 11 minutu eta 14 segundoko denbora bete zuelarik. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 HERNIALDE Leunda bigarren, Zumaiako Triatloian http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00006005/Leunda_bigarren_Zumaiako_Triatloian.htm Itsaso Leunda hernialdetarrak bigarren postua lortu zuen Zumaiako Triatloian. 2:23:51ko denbora egin zuen, Ana Casares irabazlearengandik minutu bat eta 37 segundora. Gizonezkoetan Felix Javier Martinez izan zen irabazlea. Zumaiako triatloiaren bosgarren edizioa izan zen. Distantzia olinpikoan azkena eta 2008ko zirtkuitoari dagokionez bosgarren puntuagarria. Antolakuntza, aurreko urtetan bezala, Zumaia Triatloi Taldearen eta ETFaren eskutik izan zen. Irteera lerroan 413 triatleta aurkeztu ziren eta bertan izan ziren zirkuitoan aurrean dabiltzan triatletak, bi kategoriei dagokionez. ... Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 HERNIALDE Hernialdetarrek HITZA jasotzeko aukera izango dute gaurtik aurrera http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00006011/Hernialdetarrek_HITZA_jasotzeko_aukera_izango_dute_gaurtik_aurrera.htm Udalak eta HITZAk sinatutako hitzarmenaren ondorioz, herritarrek eskualdeko euskarazko egunkaria jasotzeko aukera izango dute gaurtik aurrera. 2008 urtean gainera, doan jaso ahal izango dute. Horretarako Udalak buzoi batzuk jarri ditu, herrian buzoiak dauden bost puntuetan. Astean zehar Udala bera arduratuko da HITZAbanatzeaz eta asteburuan okinak utziko ditu egunkariak buzoi horietan. Bai Udalarentzat bai HITZArentzat aurrerapauso bat izan dela adierazi dute Igaro Balda alkateak eta Jon Mujika egunkariko kudeatzaileak. Baldak azaldu duenez, «eskualdeko egunkaria da eta baliabide ona da herriko albisteen berri emateko. Horrez gain inguruko herrietan gertatzen diren albisteak jasotzeko balio du». Jon Mujikak azaldu duenez, «oso gustura gaude lortutako akordioarekin. Eskualde guztira HITZA iristea da gure helburua, eta noski, herri txikietara ere bai. Asko eskertzen diogu Udalak izandako inplikazioa eta egin duen apustua». ... Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 HERNIALDE Lurjabeek ez dute eman baimenik AHTren inguruko zundaketak egiteko http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00004007/Lurjabeek_ez_dute_eman_baimenik_AHTren_inguruko_zundaketak_egiteko.htm Hernialdeko zenbait lurjabeek eta AHTren inguruko zundaketa egiten dituen Typsa enpresako ordezkariek bilera egin zuten atzo goizean udaletxean. Bertan, lurjabeek ez zuten baimenik eman zundaketarik egiteko eta AHT proiektuaren inguruan informazio gehiago eskatu zuten. Bilera eta gero, lurjabeek Informazio gehiago, inposaketa gutxiago jartzen zuen kartelekin protesta egin zuten. Eusko Jaurlaritzatik harremanetan jarri ziren Hernialdeko Udalarekin zundaketekin hasteko asmoa zutela azalduz eta zundaketa horiek egin behar zituzten lurren jabeekin harremanetan jartzeko. Udala lurjabeekin harremanetan jarri zen eta hauek bilerara batera joatea erabaki zuten. Atzo egindako bilera horretan, Typsa enpresakoak baimena eskatzeko asmoarekin azaldu ziren. Zenbat zundaketa egin behar zituzten azaldu eta ordainetan lanean ariko ziren eguneko 60 euro emango zirela azaldu zuten. ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 HERNIALDE Itsaso Leunda hirugarren geratu da Ondarruko proban http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-11/p00003006/Itsaso_Leunda_hirugarren_geratu_da_Ondarruko_proban.htm Joan den larunbatean, hilaren 7an, hamahirugarren Ondarruko triatloia jokatu zen. Hau, Gerardo Saiz, Ondarruko triatloiaren sustatzaile nagusietako bat izan zenaren oroimenezko hirugarrena izan zen. Distantzia olinpikoko (1.500m-40km-10km) bigarren triatloia da. Halaber, Euskal Herriko zirkuitoko denboraldiko bigarrena izan da. Koaxi Triatloi Taldeak eta ETFak antolatuta, Arrigorri hondartzan kokaturik zegoen irteera lerroan 300 parte-hartzaile izan ziren bertan. Irabazleak, Ana Casares (Valle Egües Hiruki T.) nafarra 2:17:19, eta Australiar selekzioko kidea den Jaimie Rhodes 1:59:26ko denborarekin izan ziren irabazleak. ... Wed, 11 Jun 2008 01:00:00 +0200 HERNIALDE «Kirolarekin hustu edo liberatu egiten zara» LUIS ARANA › Tabernaria http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-23/p00007002/Kirolarekin_hustu_edo_liberatu_egiten_zara_LUIS_ARANA_›_Tabernaria.htm Luis Arana (Hernialde, 1977) Adunako Uztartza tabernan aritzen da lanean. Tabernaria ez bazina? Autobus gidaria. Zer motako autobusa gidatzeko? Leku ezberdinetara bidaiak egiten duenetakoa. Tabernan, eskatu dizuten gauzarik arraroena? Sagardotegitik pasa ondoren etorritako batek tabernako edaririk gogorrena ateratzeko eskatu zidan. 90 gradu dituen Stroc edaria atera nion, berez zerbitzatzerakoan erre egiten dena. ... Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 HERNIALDE «Bizikleta nirekin batera etorriko da hegazkinean Kanadara» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-19/p00002007/Bizikleta_nirekin_batera_etorriko_da_hegazkinean_Kanadara.htm Dina Mendikute (Hernialde, 1984) orain hiru urte hasi zen txirrindularitzan, eta dagoeneko bigarren postuak bereak egin ditu joan den urtean, bai Euskal Herriko Txapelketan, baita Euskal Herriko torneoan ere. Horren harira, kopa eta diru saria jaso zituen Euskal Konfederazioak Gabonetan ospaturiko galan. Noiztik zabiltza txirrindularitzan? Txapelketa mailan, joan den urtea izan da hirugarrena. Aurretik, betidanik ibili izan naiz, uda garaian edota anaiarekin bizikletan. ... Wed, 19 Mar 2008 01:00:00 +0100 HERNIALDE Ostatua berriro ere zabalik http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-16/p00002009/Ostatua_berriro_ere_zabalik.htm Gaur zabalduko dute berriro Hernialdeko Ostatua. 12:00ak inguruan irekiko dituzte ateak eta pintxoak banatuko dituzte. Jatetxe-tabernaren arduradun berriak Igone Vazquez (Bilbo, 1978) eta Mikel Iriondo (Donostia, 1970) dira. Biek eskarmentua dute ostalaritzan. Vazquez sukaldean ariko da eta Iriondo barran. Herri ostaturen baten bila zebiltzan. «Kaletarrak gara eta herri txiki batean bizi nahi genuen», azaldu du Vazquezek. «Ni hirietan egin dut batez ere lan, Menorcan, Bartzelonan eta Bilbon». Lehiaketara aurkeztu ziren eta aukeratuak izan ziren. Beste proiektuarekin alderatuta, kultur ekitaldiak antolatzeko asmoa zutela izan zen. «Guk ulertzen dugu hau bizi proiektu bat bezala. Dirua dugunean eta ez daukagunean beste modu batera, saiatuko gara kultur ekitaldiak antolatzen bertan». Horrela, hitzarmen batera iritsi dira Udalerekin eta irabazien parte bat kultur ekitaldiak antolatzeko bideratuko dituzte. ... Sat, 16 Feb 2008 01:00:00 +0100 HERNIALDE