Elduain, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda elduain eu Wed, 20 Aug 2008 00:03:21 +0200 60 Elduain, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info «Urte onak izan dira eta zaila izango litzateke emaitza hobeak lortzea» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-20/p00002002/Urte_onak_izan_dira_eta_zaila_izango_litzateke_emaitza_hobeak_lortzea.htm Lehen, orain eta ziur gero ere Patxi Zeberiok (Elduain, 1974) txapelak irabazten jarraituko duela. Aurrelariak San Ferminetan 18. txapela jantzi zuen uztailaren 12an. Noiz hasi zinen erremontean? Galarretako eskolan 18 urterekin hasi nintzen. Zergatik aukeratu zenuen kirol hau? Erremontean profesional mailan nire anai bat ibiltzen zen. Bestalde arreba Mattin erremontistarekin ezkondu zen eta gehienbat berarekin joaten hasi ginen frontoira, ume ginela. Haren bidez sortutako afizoa izan zen. 18 urtera arte palan ibiltzen nintzen eta egia esan hobeto manejatzen nuen pala. Baina etorkizun gutxi zegoela ikusi nuen eta erremontea aukeratu nuen. ... Sun, 20 Jul 2008 01:00:00 +0200 ELDUAIN Patxi Zeberio eta Julen San Miguel San Fermin 2008 Torneoko txapeldunak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00006010/Patxi_Zeberio_eta_Julen_San_Miguel_San_Fermin_2008_Torneoko_txapeldunak.htm Patxi Zeberio erremontistak txapela berri bat jantzi zuen iragan larunbatean Huarten. Julen San Miguel lagun zuela, elduaindarrak Binakako San Fermin Torneoa 2008 irabazi zuen (40-23) Ezkurra eta Aizpururen aurka. Peio Aizpururen agurreko partida izan zen Sandua Olioak edo San Fermin Torneoko finala. 25 urte erremontean aritu ondoren, larunbatean jokatu zuen profesional bezala azken partida. Finala galdu arren txalo zaparradaz agurtu zuten Huarteko Euskal Jai Berrin bildutako 500 bat pilotazaleek Aizpuru. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 ELDUAIN Elduaingo Patxi Zeberiok gaur jokatuko du finala http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00006001/Elduaingo_Patxi_Zeberiok_gaur_jokatuko_du_finala.htm Patxi Zeberiok gaur jokatuko du erremonteko San Fermin Torneoaren finala Huarteko Euskal Jai Berri pilotalekuan 16:00etan hasiko den jaialdian. Elduaindarrak Julen San Miguel atzelaria izango du lagun eta etsai bezala Ezkurra eta Aizpuru. Partidua 40 tantura jokatuko da. Finalerdietan egurra Sandua Olioak edo San Fermin Torneoan Zeberio II.a eta San Miguel oso indartsu agertu dira orain artean. Ligaxkan bi partidak erraz irabazi zituzten eta finalerdietan Urriza eta Urrutiak 26ean utzi zituzten. Arerio zailak izango dituzte ordea gaur finalean. Patxi Zeberioren adixkide eta aurrelari bikaina, Ezkurra, izango du aurrean elduaindarrak. Hauek finalerdietan 36ean utzi zituzten Uterga eta Lizaso. ... Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 ELDUAIN San Fermin Torneoan Zeberio II.a finalerdietan aurkitzen da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00006002/San_Fermin_Torneoan_Zeberio_II.a_finalerdietan_aurkitzen_da.htm San Fermin Torneoko finalerdiak herenegun erabakita gelditu ziren. Sailkaturiko lau bikoteetan eskualdeko erremontista bakarra aurkitzen da, Patxi Zeberio, Altuna anaiak txapelketatik at gelditu ostean. Bikote indartsuena Zeberio II.ak eta San Miguelek osatzen duten bikotea, Torneoko bikote indartsuena bezala sailkatu zen finalerdietarako. Ligaxkako lehen neurketan Uterga-Lizaso 20 tantutan utzi baldin bazituzten Patxi Zeberio eta Julen San Miguelek, bigarren partidan Altuna I.a eta Etxeberria III.a frontoitik atera zituzten 16ean uztean. ... Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 ELDUAIN Elduaingo ur eta zabor tasen inguruko epeak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00006003/Elduaingo_ur_eta_zabor_tasen_inguruko_epeak.htm Elduaingo Udalak jakinarazi duenez 2007ko ur hornidura zerbitzuari eta zabor bilketa zerbitzuari dagozkien tasen errolda onartu berri dute. Erroldak Udaleko idazkaritzan aurkitzen dira agerian. Desadostasunak adierazteko epea hilabetekoa izango da eta erreklamazioak udaletxeko sarreran aurkeztu beharko direla jakinarazi dute. Ordainaldiaren epeak Udalak azaldu duenez 2007. urteko ur hornidura eta zabor bilketaren gaineko tasei dagokion ordainagirien borondatezko ordainaldia zabalik aurkitzen da eta abuztuaren 31n amaituko da. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ELDUAIN Gaur Zeberio II.a eta Altuna I.a Galarretan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00006001/Gaur_Zeberio_II.a_eta_Altuna_I.a_Galarretan.htm Erremonteak ez du atsedenik hartzen eta partidak jokatzen jarraitzen dute eskualdeko erremontistak. Altuna II.ak herenegun jokatu bazuen, gaur Zeberio II.aren eta Altuna I.aren txanda izango da. Garikoitz Altuna herenegun Thermotechnic Torneoko txapeldunordeak, Garikoitz Altunak, herengun itzuli zen Galarretara. Bertan, Badiolarekin batera Uterga-Eizagirreren aurka jokatu zuen eta oraingoan ere ezin izan zuen garaipenik lortu (40-32). ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 ELDUAIN Thermotechnic txapelketa berezian jokatuko dute Altuna II.ak eta Zeberio II.ak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-22/p00006006/Thermotechnic_txapelketa_berezian_jokatuko_dute_Altuna_II.ak_eta_Zeberio_II.ak.htm II. Thermotechnic Txapelketa maiatzaren 24ean, etzi, hasiko da Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta pilotalekuan . Binakako ezohiko txapelketa da Thermotechnic izenekoa, momentuko bi aurrelari eta atzelari onenek elkarren artean osatzen baitute bikotea, hau da, Zeberio II.ak Ezkurrarekin eta Lizasok Urrutiarekin jokatuko dute. Txapelketaren lehen fasean ligaxka jokatuko dute A multzoko eta B multzoko bikoteek euren aldetik. Aurrelariek osatzen duten bikoteak A multzoan jokatuko du eta atzelarien bikoteak B multzoan. ... Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 ELDUAIN Patxi Zeberio eta Koteto Ezkurra nor baino nor bihar Galarretan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00006002/Patxi_Zeberio_eta_Koteto_Ezkurra_nor_baino_nor_bihar_Galarretan.htm Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta pilotalekuan astero bezala erremonte jaialdia ospatuko da bihar 16:00etatik aurrera. Lau partida jokatuko dituzte eta bertan egongo dira eskualdeko bi erremontista, Patxi Zeberio elduaindarra eta Garikoitz Altuna amezketarrak. Zeberio II.a eta Ezkurra Jaialdiko bigarren partidan bi aurrelari erabakiorrenak elkarren aurka ariko dira: Patxi Zeberio eta Koteto Ezkurra. Hauei laguntzen, elduaindarrak Lizaso izango du atzean, Ezkurrak berriz Iriarte. ... Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 ELDUAIN Zailtasunekin jarraitzen du Patxi Zeberiok http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00006003/Zailtasunekin_jarraitzen_du_Patxi_Zeberiok.htm Patxi Zeberiok emaitza onik lortu gabe jarraitzen du. Apirilean Ezkurra izan baldin bazuen borrero, etzi San Miguel gailendu zitzaion sakez 12 tantu lortu ostean. Altuna anaiek bere aldetik, gaur jokatuko dituzte euren partiduak. 17 tantu egin eta 8 galdu Zeberio II.ak ez zuen partidu txarra egin baina emaitzei begiratuta bolada txarrean aurkitzen da elduaindarra. Partidako protagonista San Miguel gaztea izan zen. 12 tantu lortu zituen sakez eta Agirrezabala airean ibili zuen atzeko kuadroetan. Patxi Zeberioren atzelaria menperaturik, aurreko kuadroetan elduiaindarraren pare ibili zen Urriza, 14 tantu egin zituelarik. ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 ELDUAIN Emaitza txarrei amaiera eman nahian irtengo da Patxi Zeberio gaur Hernanin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00006002/Emaitza_txarrei_amaiera_eman_nahian_irtengo_da_Patxi_Zeberio_gaur_Hernanin.htm Erremonte jaialdia ospatuko da gaur Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta pilotalekuan. Bertan eskualdeko bi pilotarik jokatuko dute elkarren aurka, Zeberio II.ak eta Altuna II.ak. Galarretako jaialdia 16:00etan hasiko da eta lau partiduz osatua egongo da. Eskualdeko bi pilotarien partida 40 tantura jokatuko da eta jaialdiko bigarrena izango da. Zeberio II.aren aukera Apirilan 6 partida galdu ditu Patxi Zeberiok, denak Ezkurraren aurkka. Oraingo honetan Ezkurrak ez duenez jokatzen, emaitza txarrei amaiera emateko aukera izango du Elduaingo pilotariak. Horretarako Eizagirre izango du laguntzaile bezala. Altuna II.ak berriz Lizaso izango du bikote gaur jokatuko den partiduan. ... Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 ELDUAIN Lagunarteko omenaldia http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-15/p00005001/Lagunarteko_omenaldia.htm Miguel Soroa pilotari elduaindarra zendu zela bi hilabete igaro dira (otsailaren 11n hil zen 82 urte zituela). Baina, lagun askokoa izaki, merezitako omenaldia antolatu diote bere lagunek, bere lagunartekoek, haiek dioten moduan. Hilaren 24an izango da omenaldia, eta lagunek esan bezala, «berak egingo zuen moduan egingo dugu: Miguel Soroa zenaren lagunarteko ilunabarra», hain zuzen. Elduaingo atzelari ezkerraren omenez, beraz, hilaren 24an Lagunarteko ilunabarra eskaini nahi izan diote hurbileko lagunek, eta Beotibar inguruan berarekin murgiltzen zirenen artean, alegia. ... Tue, 15 Apr 2008 01:00:00 +0200 ELDUAIN Migel Soroa pilotari ezaguna hil da, 82 urte zituela http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-12/p00002007/Migel_Soroa_pilotari_ezaguna_hil_da_82_urte_zituela.htm Migel Soroa pilotari ezaguna hil zen atzo Tolosan, 82 urte zituela. Elduaingoa jaiotzez, eskuz banakako txapelketa bat irabazi zuen 1954an. Urte berean, lau t'erdiko txapelketa ere irabazi zuen. Eskuz banakako bi final jokatu zituen. 1954an, Eibarren, Barberito hartu zuen mendean, 22-4, eta hurrengo urtean, 13-22 galdu zuen Arriaranen aurkako finala, Eibarren. 24 urte zituela egin zuen debuta. Omenaldi xumea Beotibarren ... Tue, 12 Feb 2008 01:00:00 +0100 ELDUAIN Jose Angel Urkizu izendatu dute Elduaingo udal kudeaketa batzordeko buru http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-02/p00006001/Jose_Angel_Urkizu_izendatu_dute_Elduaingo_udal_kudeaketa_batzordeko_buru.htm Atzo hartu zuten erabakia ezohiko bilkuran. Batzordea gainontzeko hauek osatuko dute: Miren Elorza, Iñaki Kerejeta, Eneko Imaz eta Rafael Gurrutxagak. Pasa den asteartean kudeaketa batzordea osatzea erabaki zuten Elduainen, Udala oraindik osatzeke zegoela-eta. Iazko maiatzeko udal hauteskundeetan PPk lortu zuen boto ofizial bakarra; 83 boto baliogabeak izan ziren, eta 24 zurizkoak. PPk, boto harekin, lau zinegotzi erdietsi zituen, baina Lizartzan ez bezala, uko egin dio hasieratik udal karguak hartzeari. ... Sat, 02 Feb 2008 01:00:00 +0100 ELDUAIN Bost herritarrek osatutako gestora jarriko dute udaletxean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-30/p00006001/Bost_herritarrek_osatutako_gestora_jarriko_dute_udaletxean.htm Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, etzitik aurrera gestora batek hartuko du Elduaingo Udalaren funtzionamenduaren ardura. Udaletxean 13:30ean egingo dute etzi bilkura eta bertan, Jose Angel Urkizu, Mirian Elorza, Rafael Gurrutxaga, Eneko Imaz eta Iñaki Kerejeta elduaindarrek euren ardurak hartuko dituzte. Ondoren, gestora zuzenduko duen lehendakaria aukeratuko dute euren artean. Eneko Goiak, Gipuzkoako Foru Aldundiako bozeramaleak, Elduaingo udaletxea «normaltasunera» itzuliko dela azaldu zuen atzokoan. ... Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 ELDUAIN Patxi Zeberio txapeldunen txapeldun Lizaso menperatu ondoren http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-20/p00006016/Patxi_Zeberio_txapeldunen_txapeldun_Lizaso_menperatu_ondoren.htm Frontoi luzeko eta motzeko bi buruz-buruko txapeldunak lehiatu ziren atzo Hernaniko (Gipuzkoa) Galarretan. Bi txapeldunen arteko lehia honek lehen edizioa zuen eta bertan Patxi Zeberio nagusitu zen, Lizasori 35 eta 27 irabazita. Casino Kursaal Torneoko irabazleak, hasera-haseratik hartu zuen aurrea eta bost tantu inguruko abantailari gogor lan eginaz eutsi zion, amaieran frontoi motzeko irabazlea garaitzea lortu zuelarik. ... Sun, 20 Jan 2008 01:00:00 +0100 ELDUAIN Lehenbailehen gestora bat izendatzeko asmoa du Aldundiak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-17/p00003002/Lehenbailehen_gestora_bat_izendatzeko_asmoa_du_Aldundiak.htm Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi zuen atzo, «ahal bezain azkar gestora bat osatzen saiatuko dela» egungo egoera konpontzeko eta honek, Elduaingo Udalean agindu dezan. Izan ere, maiatzeko hauteskundeen ostean, Bittor Muñagorri (EAJ-PNV) aurreko legealdiko alkateak jarraitu behar izan zuen, baina funtziotan. Abenduan, berriz, uko egin zion larguari. Eneko Goia Foru Aldundiko bozeramaileak prentsaurrekoa eskaini zuen atzo goizean Donostian, Elduaingo egoeraz hitz egiteko. Bertako herritarrek gestora osatzeko zenbait herritarrekin osatutako zerrenda aurkeztu dute. Goiak ziurtatu du, «Aldundiak jaso duen pentsonen zerrendak balizko gestora bat osa dezakeela, eta zerrenda hori Hauteskunde Batzordeari igorri diola, honek beharrezkoak diren benetakotzeak bidaltzeko eta bide batez, behar bezala izendatuak izateko». ... Thu, 17 Jan 2008 01:00:00 +0100 ELDUAIN Markel Olano Diputatu Nagusia Elduainen http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-28/p00006001/Markel_Olano_Diputatu_Nagusia_Elduainen.htm Markel Olanok, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Elduain bisitatu zuen atzo. 12:00etarako funtzioetan dagoen Udal taldea prest zegoen udaletxean harrera egiteko. «Kontseilu baten ondorioz» 25 minutu beranduago iritsi zen Markel Olano. Lanpeturik egon arren, «ordubete edo ordu eta erdiko bilera» aurreikusten zuen Olanok. Ondoren Gipuzkoako Nekazari Diputatua heldu zen, Rafa Uribarren, hain zuzen ere. ... Wed, 28 Nov 2007 01:00:00 +0100 ELDUAIN Ana Belen Egues euskal presoa espetxez aldatu dute asteburan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-13/p00006010/Ana_Belen_Egues_euskal_presoa_espetxez_aldatu_dute_asteburan.htm Ana Belen Egues Gurrutxaga euskal preso elduaindarra asteburu honetan espetxez aldatu dutela jakinarazi du bere sendiak. Soto del Realetik (Madril) Huelvara (Andaluzia, Espainia) urrundu dute euskal presoa, hau da, etxetik 1.200 kilometrotara aurkitzen da egun. Hiru urte t'erdi isolamenduan Azken hiru urteetan Soto del Realen eduki dute Ana Belen Egues, isolamenduan. Iragan astebukaeran Huelvara eraman zutela jakin zuen sendiak. Albistea, «Huelvako euskal preso batek eginiko deiari esker jakin genuen», ez baitzuten Eguesekin «hitz egiteko aukerarik izan». ... Tue, 13 Nov 2007 01:00:00 +0100 ELDUAIN