Bidegoian, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda bidegoian eu Sun, 12 Oct 2008 00:05:27 +0200 60 Bidegoian, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Kultur Astearen baitan egingo den azokan, erakusketa eta hamaiketakoa http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-25/p00004004/Kultur_Astearen_baitan_egingo_den_azokan_erakusketa_eta_hamaiketakoa.htm Datorren igandean Bidegoiango Kultur Astea bukatu egingo da, baina bukaera dotorea emango diote aurtengoari ere, azoka berezi batekin. Goiazko plazan zentratuko da jai egun hau, goiz guztian zehar. Erakusketa, azoka eta hamaiketakoa izango dira bertan. Erakusketari dagokionez, egur-taila, maketagintza, pilotak, larrua eta abar izango dira. Azokan berriz, kalitatezko produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango da. Bitartean, sagardoa eta txakolina dastatu ahal izango dira, sardina-jatearekin batera. ... Thu, 25 Sep 2008 01:00:00 +0200 BIDEGOIAN Asteartetik igandera arte Kultur Asteaz gozatuko dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-20/p00005008/Asteartetik_igandera_arte_Kultur_Asteaz_gozatuko_dute.htm Bidegoian datorren astean Kultur Astean murgildu egingo da. Dagoeneko 19. urtez ospatzen dute kulturarekin eta kirolarekin lotutako egun-sorta hau. Aurten asteartean ekingo diote eta igandera arte iraungo du, egunero ekitaldiak izanik. Txotxongiloak, antzerkia, hitzaldia, azoka, mahai ingurua, lehiaketak eta abar izango dira. Egitarau guztia arratsaldez antolatu dute, iganderako antolatutakoa ezik, goizez hasiko baita. Guztiak ere Bidanian eta Goiatzen izango dira banatuta. ... Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 BIDEGOIAN Bidegoianen bihar, bizitzari buruzko hitzaldia, eta ondoren afaria http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-05/p00005002/Bidegoianen_bihar_bizitzari_buruzko_hitzaldia_eta_ondoren_afaria.htm Bihar, Bidegoiango Udalak antolatuta, Izar Arregi psikologoaren eskutik hitzaldi bat izango da. Honetan bizitzari buruz ariko da, Emakume edo gizonezko... bizitzari aurre egin behar izenarekin. Osasun eta psikologia klinikoko masterra ere badu Arregik eta 17:00etatik aurrera entzun ahal izango da bere hitzaldia. Balionitzeko gelako solasaldiaren ondoren, 21:00etan afaria izango da Kontzeju jatetxean Udalaren kontu. Afarirako izena eman nahi dutenek jatetxera bertara dei dezakete ahalik eta azkarren 943 68 10 03ra, hain zuzen. ... Thu, 05 Jun 2008 01:00:00 +0200 BIDEGOIAN Gaur Bidanian kadeteen partidak izango dira http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-27/p00004002/Gaur_Bidanian_kadeteen_partidak_izango_dira.htm Hitza Pilota Txapelketako gaurko norgehiagokak Bidanian, kadeteen artean hauek dira: eskuz banaka guztiak, Urbieta-Asuabarrena; Loban-Loidi; Santxo, Iribarren eta Lizeaga-Barberena. Guztira, lau partida. Bihar, ordea, Alegian jubenilen txanda da 19:00etatik aurrera: Jaunarena-Olalde eta Galarza-Lukin; Epelde-Barberia eta Xabi-Perez; Apezetxea-Galartza eta Oiartzabal-Ulanga; azken partidan, Jauregi-Agiriano eta Barberena-Pazos. ... Tue, 27 May 2008 01:00:00 +0200 BIDEGOIAN Ikasturteari agur esan diote http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-27/p00008019/Ikasturteari_agur_esan_diote.htm Ikasturtea amaitzear dago, eta hori ospatu behar da. Asmo horrekin bildu ziren larunbatean 120 lagun inguru Bidegoiango eskolan. Urteroko ohiturari jarraituz, jaialdi berezia antolatu zuten ikasle, irakasle eta gurasoekin. Arduradunek azaldutakoaren arabera, «oso ongi irten zen dena», eta oso ondo pasa zuten Eskolara bertaratu ziren guztiek. Festari 15:30ak aldera eman zioten hasiera. Ikasleek, ikasturtean zehar prestatutako emanaldia eskaini zieten bertaratu ziren guztiei. Antzerkiak, musika eta dantza izan zirelarik protagonistetako batzuk. Ondoren, Bidegoiango haurrek grabatutako irudiekin proiekzio bat eman zuten, denek batera ikusteko. ... Tue, 27 May 2008 01:00:00 +0200 BIDEGOIAN Senperena, GRAVN Txapelketan 22 urte azpikoetan txapeldun http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00004007/Senperena_GRAVN_Txapelketan_22_urte_azpikoetan_txapeldun.htm Herenegun GRAVN Pilota Txapelketako final batzuk jokatu zituzten eta tartean Senperena goiaztarra aritu zen 22 urte azpikoetan. Otxotorenaren kontra 22-12 irabazi zuen Aurrera-Saiaz pilota eskolako pilotariak. Bere jokoa ona izan zen, eta erraz antzera irabazi zion arerio beruetearrari. Bestalde, Getxon etorkizunekoen mailan Zazpi-Itturriko Sukia eta Arzelus aritu ziren eta zabala eta Legarreta pilotarien kontra garaipena lortu zuten 22-17 emaitzarekin. ... Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 BIDEGOIAN Labaka sailkatu da final-laurdenetarako http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00005001/Labaka_sailkatu_da_final-laurdenetarako.htm Atzo Gipuzkoako Lau T´erdiko Txapelketako kanporaketak jokatu zituzten Bidanian eta Aurrera Saiaz 3-ko Eneko Labaka final-laurdenetarako sailkatu zen. Oier Sarastik ere irabazi zuen arren, bigarren buelta amaitu arte itxaron beharko du final-laurdenetarako sailkatzen den edo ez ikusteko. Partida ugari Partida ugari jokatu zituzten atzo Bidanian, izan ere norgehiagoka bakoitzean 4 saio jokatu zituzten, 8 tantotara. Honela, lehenengoan, Aurrera Saiaz 1-ek Real Sociedad 2-ren aurka jokatu zuen. Lehenengoa Real Sociedad-ek irabazi zuen (8-3), bigarrena eta hirugarrena Aurrera Saiazek (8-6, 4-0), baita azkeneko saioa ere (2-1). Beraz, 2-1 irabazi zuen. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 BIDEGOIAN Hitza Txapelketako hurrengo partidak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00004012/Hitza_Txapelketako_hurrengo_partidak.htm Gaur Hitza Pilota Txapelketako kadeteen partidetan ondorengo jokalariak izango dira Bidaniako pilotalekuan, eta banaka: Jauregi eta Karrera; Galarraga eta Etxamendi; Maiza eta Zubizarreta; Gailurralde eta Urrutia eta Juanenea eta Aizpuru. Beti bezala, partida hauek 19:00etatik aurrera hasiko dira. Egutegian aldaketa txiki batzuk eman dira tartean maiatzaren 1eko zubia izan baita: horregatik bihar ere txapelketako partidak izango dira jubenilen mailan, Alegiako frontoian eta 19:00etatik aurrera. Binakako partida hauetan hauek dira parte-hartzaileak: Sukia-Azkunaga eta Quina-Biain; Kortabarria-Arretxabaleta eta Urbieta-Aurtenetxe eta Galarza-Lukin eta Perez-Urruzola. ... Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 BIDEGOIAN «Udaletxe batek gardena izan behar du, eta kontuak garbi ibili» PELLO ARZALLUS ETA JABIER DORRONSORO › Bidegoiango alkatea eta alkate-ordea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00004005/Udaletxe_batek_gardena_izan_behar_du_eta_kontuak_garbi_ibili_PELLO_ARZALLUS_ETA_JABIER_DORRONSORO_›_Bidegoiango_alkatea_eta_alkate-ordea.htm Bidegoiango alkate berria Pello Arzallus da (Bidegoian, 1961). Zentsura mozioa aurkeztu zioten Juan Ugarteri joan den martxoaren 25ean: alkateorde, berriz, Jabier Dorronsoro da (Bidegoian, 1971). Biak ere joan den urteko hauteskundeetan sartu ziren Udaletxean. Elkarrizketaren hasieran biek argitu zuten, «EAren zerrendan zeudela baina independienteak direla, eta ez EAkoak». Beraz, Bidegoiango alkate berria ez da EAkoa? ... Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 BIDEGOIAN Pello Arzallus (EA) da Bidegoiango alkate berria http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00005007/Pello_Arzallus_(EA)_da_Bidegoiango_alkate_berria.htm Bidegoianen herenegun iluntzean alkate berria izendatu zuten deitutako ezohiko bilkuran, jabetza hartzea izan zen. Beraz, hemendik aurrera, Pello Arzallus (EA) izango da alkate berria. Lehenengo puntua jabetza hartzea izan zen, eta ondoren, berriz, batzorde informatiboen osaketa egin zuten, ordezkariak izendatuz. Udalaren mankomunitate eta erakundeen izendatzea egin zuten segidan, eta udalkideen dietaren onarpena. Udal aholkularitza kontratatzeko proposamena luzatu zuten bukatzeko. ... Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 BIDEGOIAN Juan Ugarte alkate kargutik kendu dute gainerako zinegotziek http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-27/p00005002/Juan_Ugarte_alkate_kargutik_kendu_dute_gainerako_zinegotziek.htm Juan Ugarte orain arte Bidegoiango alkateak (EA) ez du alkate jarraituko, herenegun iluntzean egindako ezohiko bilkuran zentsura mozioa aurkeztu baitzuten gainerako sei zinegotziek. Zentsura mozioa aurkeztu zuten herenegun ezohiko bilkuran, Juan Ugarteren kontra. Zentsura mozioa aurkeztu ondoren, Ugartek arrazoiren bat eskatu zuen, eta bilkuran Pello Arzallus Egigurenek esandakoa «Ugarterekiko konfidantzarik eza» izan zen. ... Thu, 27 Mar 2008 01:00:00 +0100 BIDEGOIAN Liburutegi berriarekin, zerbitzu berria martxan da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-12/p00005009/Liburutegi_berriarekin_zerbitzu_berria_martxan_da.htm Atzo arratsaldean Bidegoiango liburutegia inauguratu zuten. Zerbitzu berria izango da, duela 17 urte izan ez duena. Balioanitzeko zentroko bigarren solairuan dago, eta 80 bat metro karratu inguruko espaziokoa da. Bertan, bakarrik liburuak daude oraingoz, baina zabaltzen joango dira, ikus-entzunezkoak ere gehituz. Wi-fi sistema ere badago, beraz, ordenagailu eramangarria eramanez gero, bertan Interneterako konexioa izango da. ... Sat, 12 Jan 2008 01:00:00 +0100 BIDEGOIAN