Berrobi, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda berrobi eu Sat, 11 Oct 2008 00:05:36 +0200 60 Berrobi, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Berrobin agortzen ari den Kultur Astearen lehen tantak Iruran http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00004008/Berrobin_agortzen_ari_den_Kultur_Astearen_lehen_tantak_Iruran.htm Kulturaz eta euriz blai ibili ziren atzo Berrobira eta Irurara gerturatu zirenak. Bi herri hauetan Kultur Astea ospatzen ari dira, nahiz eta Berrobin amaieran izan eta Iruran hasieran. Atzo mendiaz, musaz, tokaz, magiaz, bazkariaz, eta beste hamaika ekitalditaz gozatzeko aukera eskaini zuten bi herrietako egitarauek. Gaur ere ez dira kultur ekitaldiak faltako. Berrobin azken eguna Gaur amaituko da Berrobiko XVIII. Kultur Astea. Atzo berriz mendiaz gozatzeko aukera izan zuten bi orduko ibilaldi labur bati esker. Arratsaldean Mus eta Toka txapelketak jokatu ziren eta eguna amaitzeko Anjel Magoaren emanaldia ikusi zuten Berrobira gerturatu zirenek. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 BERROBI Kultur Astearen XVIII. edizioa buruhandi eta suziriekin jarri dute martxan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00006007/Kultur_Astearen_XVIII._edizioa_buruhandi_eta_suziriekin_jarri_dute_martxan.htm XVIII. Kultur Astea atzo hasi zen Berrobin. 7 egunetan ekitaldi ugari egongo dira herriko hainbat txokotan eta adin guztietako jendearentzat zuzendu dituzte ekimenak. Herriko talde eta elkarte ezberdinek antolatutako Kultur Asteari igande honetan emango zaio amaiera. Atzo, lehen eguna Suziri eta buruhandiek eman zioten XVIII. Kultur Asteari hasiera 17:00etan. Txikienen korrikaldi eta algaren ondoren, euskaldantza emanaldia ikusteko aukera egon zen atzo Berrobin, herriko haurren eskutik. ... Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 BERROBI Dantza eta trikitixa doinuak, izango dira bihar, Berrobiko plaza berrian http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-05/p00002007/Dantza_eta_trikitixa_doinuak_izango_dira_bihar_Berrobiko_plaza_berrian.htm Herrian inauguratu berri duten enparantza aprobetxatuz, Berrobiko Udal Kultura Batzordeak bere proiektuaekin jarraituz, urteko kultur eta musika egitaraua antolatu du, hileroko maiztasuna izango duelarik. Egitarau honi bihar emango diote hasiera ekitaldi bereziekin. 17:30etik 21:00etara bitarteko ekitaldia antolatu dute. Hasiera kale-jira batekin emango diote. Kalejiraren ondoren, dantza eta trikitixaren txanda izango da, Urarte-Triki taldeak animaturik. Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ekitaldi honetaz gozatzera joan daitezen. ... Sat, 05 Apr 2008 01:00:00 +0200 BERROBI 'Xurdinen Kontzertua' bihar 18:00etan pilotalekuan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-23/p00006009/Xurdinen_Kontzertua_bihar_1800etan_pilotalekuan.htm Berrobiko pilotalekuan Xurdinen Kontzertua antzerki musikala eskainiko dute bihar 18:00etan. Xurdinen erakustaldiak ordubeteko iraupena edukiko du eta, bertara gerturatzen diren haurrek dantza batzuk ikasiko dituzte ipotx urdinaren eskutik. ÒXurdinen kontzertua 2 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago; nahiz eta, hauen laguntzaile gisa joaten diren helduak ere oso gustura joaten diren. Euskara hutsean eginiko lan honen bideoa ikusteko, helbide bat jarri dute: www.youtube.com/watch?v=i3_FuOwh9AY. ... Sat, 23 Feb 2008 01:00:00 +0100 BERROBI Kutxako ikastaroetan izena emateko aukera http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-16/p00006001/Kutxako_ikastaroetan_izena_emateko_aukera.htm Kutxako ikastaroetan izena emateko epea urtarrilaren 23ra arte egongo da zabalik, Berrobiko Udalak jakinarazi duenez. Izena emateko edo informazioa lortzeko, udaletxera edo Kutxako bulegora joan behar dela adierazi dute antolatzaileek. Telefonoz ere lortu daiteke, 943 68 43 94 edo 902 54 00 40 telefono zenbakietako batetara deituaz. Hiru ikastaro Sukaldaritza, soinketa, Pilates metodoaren bitartez, eta euskal dantza ikastaroak antolatu dituzte Kutxak eta Udalak. Izena ematearekin batera, 35 eurotik 56 eurora doan matrikula ordaindu beharko da. ... Wed, 16 Jan 2008 01:00:00 +0100 BERROBI Goitiak irabazi du banakakoan, Frontenis Txapelketa http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-09/p00006008/Goitiak_irabazi_du_banakakoan_Frontenis_Txapelketa.htm Berrobiko Frontenis Txapelketak baditu jada irabazleak. Hiru astetan zehar izandako partiden ondoren, herenegun arratsaldean jokatu zituzten finalak. 17:30ean hasi ziren norgehiagokak, orotara hiru izan ziren, eta lau ordu iraun zuen saioak. Aipatu bezala, duela hiru aste hasi zen Jon Ander Izagirreren omenezko txapelketa eta Gipuzko eta Nafarroako kirolariek hartu dute parte. Banaka 40 lagun lehiatu dira, bikotekakoan berriz, nesketan hiru bikote eta mutiletan, 50. Antolatzaileen esanetan, «urtero jende berdintsuak hartzen du parte, bost edo sei bikote bakarrik aldatzen dira». ... Sun, 09 Dec 2007 01:00:00 +0100 BERROBI Finalaurreak ez du gustura utzi Mendiluze http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-04/p00006006/Finalaurreak_ez_du_gustura_utzi_Mendiluze.htm Mendiluze bai, Muñoa ez. Larunbat arratsaldean jokatutako Ordiziako finalaurrean Iruran bizi den andoaindarrak finalerako txartela lortu zuen, bigarren sailkatuta. Berrobitarrak bosgarren postua lortu zuen. Mendiluzek 506,5 puntu lortu zituen, Muñoak 457,5. Mendiluze eta Jesus Mari Irazu izango dira, beraz, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren Donostiako finalean eskualdeko ordezkariak. Hilaren 16an Illunben jokatuko da finala. ... Tue, 04 Dec 2007 01:00:00 +0100 BERROBI