Berastegi, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda berastegi eu Wed, 20 Aug 2008 00:03:21 +0200 60 Berastegi, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Mendekotasunaren inguruko ikastaroak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-11/p00006004/Mendekotasunaren_inguruko_ikastaroak.htm Berastegiko Gaztainondo jubilatuen elkarteak gaurtik aurrera hainbat prestakuntza ikastaro eskainiko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak antolatuta Sendian programaren barne, mendekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituzten familiakoei zuzenduta. Ikastaro horien helburua adineko mendeko pertsonak zaintzen dituztenei laguntza eta prestakuntza eskaintzea dela jakinarazi dute antolatzaileek, «egiten duten lan hori modu egokian egin dezaten». ... Wed, 11 Jun 2008 01:00:00 +0200 BERASTEGI Hitzako emaitzak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-31/p00003003/Hitzako_emaitzak.htm Gaur Berastegin V. Hitza Txapelketako benjaminen arteko partidak jokatuko dituzte 18:00etan. Kasu honetan, eskualdeko bikote bakarra ariko da: Arruti-Astigarraga Erniopeko jokalariak. Hauek Sagarzazu-Mujikaren kontra ariko dira eta lehen partidan izango dira. Kadeteen artean hauek izan dira emaitzak: Urbieta 18, Asurabarrena 6; Loban 18, Lodidi 11; Santxo 17, Irubarren 18; azkenik, Lujanbio 3, Barberena 18. Irabazleak final zortzirenetan ariko dira. ... Sat, 31 May 2008 01:00:00 +0200 BERASTEGI Seniorren mailako lehen partidak, gaur http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00005005/Seniorren_mailako_lehen_partidak_gaur.htm Gaur Beotibarren senior mailako pilotarien Hitza Txapelketako lehen partidak jokatuko dituzte. 10:00etan hasita Beitia-Galarraga eta Urmeneta-Aranalde ariko dira. Ondoren, Narbarte-Ajuria eta Andreu-Irureta izango dira. Asteartean Bidanian 19:00etan Asuabarrena eta Goitia, Perez eta Loidi, Taberna eta Mujika eta Barberena eta Zabala izango dira, kadeteen mailan. Herriartekoak gaur Gaur 17:00etan Berastegin Bergararen aurkako Herriarteko Txapelketako norgehiagokak jokatuko dituzte. Asteasun 18:00etan hasiko dira Ataunen kontra. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 BERASTEGI Ibilaldi neurtuaren balorazioa http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00006002/Ibilaldi_neurtuaren_balorazioa.htm Basurde kirol elkarteko kideek iragan igandean antolatu zuten Berastegiko XVI. Ibilbide Neurtuaren emaitzak plazaratu dituzte. Basurdeko kideen esanetan, 300 mendizale bildu ziren ibilaldian eta hauetatik 22 bakarrik ez ziren iritsi helmugara. Horretaz gain, e-mail bidez izena emateko aukera jarri izana arrakastatsua izan zela aipatu dute. Partaideak Euskal Herriko txoko askotatik hurbildu zirela ere aipatu dute balorazioan: Nafarroatik 13; Arabatik 2; Bizkaiatik 2 eta gainontzeko guztiak gipuzkoarrak izan dira. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 BERASTEGI Zortzi orduko Ibilbide Neurtua igande honetan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00006008/Zortzi_orduko_Ibilbide_Neurtua_igande_honetan.htm Inguruko larre eta basoetatik Leitzaran ezagutuz Berastegiko XVI. Ibilbide Neurtua egingo da igande honetan. Basurde Elkarteak «kirolaren praktika bultzatzeko, Berastegi inguruko kultura ezagutzera emateko eta egun bat ondo pasatzen laguntzeko asmoarekin» antolatu du mendi martxa. Ibilbidea Mendizaleak Berastegiko plazatik 07:00etan irtengo dira Urepelera. Hemendik Irumugarrieta, Mandoegi, Baratzazarreta, Belen tunela eta Ipuliño pasa ondoren San Lorentzora helduko dira, ostera Berastegira itzultzeko. ... Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 BERASTEGI Gaur ez da V. Hitza Pilota Txapelketako norgehiagokarik izango http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-26/p00005012/Gaur_ez_da_V._Hitza_Pilota_Txapelketako_norgehiagokarik_izango.htm V. Hitza Pilota Txapelketa aste honetan hasi da: asteartean kadeteen artekoak izan ziren Bidegoianen, eta atzo, berriz, txikien kategoriak Albizturren, Adunan eta Alegian. Seniorrek Tolosan zeuzkaten gaur lehenengo partidak, baina antolatzaileak argitu bezala, «ez da partidarik izango gaur, pilotarien arazoak direla medio». Datozen egunetan jokatuko dituzte, eta HITZAk emango du honen berri. Bestela, gaur 18:00etan Berastegin txikiek jokatuko dituzte partidak. ... Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 BERASTEGI Mendiak zaintzearen garrantzia http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-23/p00008501/Mendiak_zaintzearen_garrantzia.htm Aldin elkarteak antolaturiko Berastegiko mendiak garbi ekimenari erantzunez, 16 lagun elkartu ziren pasa den igandean, «tartean, Udal berriko 3 zinegotzi», mendi garbiketa egitera. Bi traktore eraman zituzten, Arbidekoa eta Etxoinberrikoa, eta Urdiñarraingo Epeletatik Tortoako errekaraino bitarteko basoan aritu ziren goiko pista eta beheko bidearen artean. Goiko pistara igotakoa traktore handian atera zen; beheko bidetik berriz, bi traktore txiki beteak. Zaborra, Eliza ondoan jarritako kontainerretan hustu zuten. Arrateko zentralera, berriz ere joateko asmoa zuten, baina goizean bertan, han zeuden bidoiak jaso zituztenez, azkenean ez joatea erabaki zuten. ... Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 BERASTEGI Berastegiko XVI. Ibilaldi Neurtuan izena emateko epea zabalik aurkitzen da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00005006/Berastegiko_XVI._Ibilaldi_Neurtuan_izena_emateko_epea_zabalik_aurkitzen_da.htm Basurde kirol elkarteak Berastegiko XVI. Ibilaldi Neurtua antolatu du maiatzaren 4an. Kirol elkarteko kideen esanetan, «kirolaren praktika bultzatzeko eta Berastegi inguruko kultura ezagutzera emanaz, egun bat ondo pasatzen laguntzeko asmoarekin» antolatu dute ibilbide neurtua. Izena emateko epea zabalik dago eta hiru aukera jarri dituzte antolatzaileek. Izena emateko 3 modu Maiatzaren 4ean, igandean, egingo den Berastegiko XVI. Ibilaldi Neurtuan parte hartu nahi duenak Zelai tabernara dei dezake izena emateko, 630 80 60 80 zenbakira. Bestalde, ibilbidearen abianpuntuan bertan izena eman ahal izango da. Azkenik, basurde@komunikazioa.org helbidera mezu bat bidalita ere parte hartu ahal izango da. Azken aukera honetan, izena, 2 abizenak, urteak, herria, probintzia eta Federatua den ala ez jarri beharko da. ... Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 BERASTEGI Mendiak eta inguruak garbi http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00008020/Mendiak_eta_inguruak_garbi.htm Inguruko mendiak eta txokoak txukun topatzea gustatu ohi zaio ibiltariari; baina, lana ere badago horren guztiaren atzetik. Hain zuzen, lan honetan aritu dira azken hiru urteetan Berastegiko Aldin Kultur eta Kirol elkartekoak, Leitzaran eta Berastegi inguruak garbituz. Biharkoan ere, hirugarren urtez, Berastegiko inguruetan mendi garbiketa burutzeko asmoa azaldu dute, Berastegiko mendiak garbi lelopeko ekimenaren baitan. ... Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 BERASTEGI «Poliki-poliki herri txikietara iristea da helburua» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-02/p00006002/Poliki-poliki_herri_txikietara_iristea_da_helburua.htm Berastegiko bertso eskolako irakaslea da Bixente Gorostidi (Amezketa, 1973). Aurtengo ikasturtean jarri dute martxan proiektua eta hiru haur bakarrik aurkitzen baldin badira ere gaur egun, etorkizunera begira itxaropentsu aurkitzen dira; haur, gazte zein helduentzat ateak zabalik baititu Berastegiko bertso eskolak. Nola jarri zen martxan bertso eskola? Hasieran helduen talde bat sortzeko helburua genuen. Iñigo Gorostarzu, aurten txapelketan ibili den bertsolari berastegiarra, Betelura (Nafarroa) joaten zen bertso eskolara eta Berastegin bost sei gazte bertsotan ibiltzen zirenak aurkitzen zirela aipatzen zuen. Horiekin lanarengatik eta egunengatik ezin izan genuen talderik sortu, baina txikiekin behintzat hasi ginen herrian bertso giroa zabaltzeko asmoz. Haurrak ekintza gehiagotan apuntatuak zeudelako multzo handiagoa egitea ez zen posible izan baina taldea handitzen joango dela uste dugu. Helburua ere pixka bat hori da, herri txikietan bertso eskolak sortzea. Hezkuntza araututako proiektu honekin herri handietan aukera gehiago dituzte bertsolaritza lantzeko herri txikietan baino. Helburua poliki-poliki herri txikietara iristea da. ... Wed, 02 Apr 2008 01:00:00 +0200 BERASTEGI «Ia alfonbra batzuen truke erosi gintuzten Turkian» JONE GOROSTARZU › Euskara irakaslea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-29/p00003007/Ia_alfonbra_batzuen_truke_erosi_gintuzten_Turkian_JONE_GOROSTARZU_›_Euskara_irakaslea.htm Turkian igaro ditu Aste Santuko oporrak Jone Gorostarzuk (Berastegi, 1984) . Zer moduz igaro dituzu opor egunak? Oso ondo, primeran. Zergatik joan zara Turkiara? Egun batetik bestera otu zitzaigu niri eta lagunei. Gomendatzeko modukoa? Bai, oso polita da. Guk Istanbul, Capadocia eta Pamucale ezagutu ditugu, hiruak ere erabat leku desberdinak. Turkiako mutilak ala euskaldunak? Euskaldunak, baina han adina kasu egiten dutenak. ... Sat, 29 Mar 2008 01:00:00 +0100 BERASTEGI Emeterio Sorazu omenduko dute etzi http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-28/p00005005/Emeterio_Sorazu_omenduko_dute_etzi.htm Igande honetan, etzi, hain zuzen, Emeterio Sorazu apaizari esker onezko omenalditxo bat eskainiko diote Berastegin. «Emeterio, 60. hamarkadan egon zen Berastegin eta oroitzapen bereziak ditugu». Bereziki, garai hartan gazte edo gaztetxo zirenak dira gogoan dutenak. Igandean, berak ospatuko du Eukaristia Berastegiko parrokian eta ondoren Gaztañondo jubilatuen elkartean bazkaria egingo dute. Ibarrako erretorea da gaur egun, eta bertan ere omenaldi bat egin zioten joan den azaroan. ... Fri, 28 Mar 2008 01:00:00 +0100 BERASTEGI Gazte Festen bigarren asteburuari ekingo diote herritarrek gaur eta bihar http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-14/p00006010/Gazte_Festen_bigarren_asteburuari_ekingo_diote_herritarrek_gaur_eta_bihar.htm Berastegiko Gazte festen lehen txanpa iragan asteburuan ospatu bazen, gaur eta bihar bigarren txanpaz gozatuko dute herritar eta ingurukoek. 18:30ean gazteen eta elduen arteko futbol partida jokatuko da, 21:00etan bertso afaria egingo dute Kakonen Tximeleta taldearekin amaitzeko. Sei garagardo mota Biharkoan 18:30ean Toka txapelketaz gain, frontoian garagardo desberdinen dastaketa egongo da, sei mota egongo direlarik. Jaiei amaiera Laiotz taldearen erromiriak emango die. ... Fri, 14 Mar 2008 01:00:00 +0100 BERASTEGI Mendekotasuna duten adinekoak zaintzeko ikastaroa Berastegin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-01/p00006004/Mendekotasuna_duten_adinekoak_zaintzeko_ikastaroa_Berastegin.htm Gaztainondo Jubilatuen Elkarteak martxoaren 4tik aurrera hainbat prestakuntza ikastaro eskainiko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak antolatuta Sendian programaren barne. Ikastaro horien helburua adineko mendeko pertsonak zaintzen dituztenei laguntza eta prestakuntza eskaintzeaizango dela jakinarazi dute antolatzaileek, «egiten duten lan hori modu egokian egin dezaten». Zure nagusiak maite dituzunez hobeto zaintzen ikasi lelopean, martxoaren 3, 4, 5, 6 eta 7an emango dira ikastaroak 15:00etatik 17:00etara. Programa horretan parte hartu nahi dutenek informazio gehiago jaso eta eskaera orria bete dezakete udaleko gizarte zerbitzuetan. ... Sat, 01 Mar 2008 01:00:00 +0100 BERASTEGI San Anton egunean jaia eta animaliak bedeinkatzera http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-16/p00006003/San_Anton_egunean_jaia_eta_animaliak_bedeinkatzera.htm Animaliak izango dira bihar protagonista Berastegin. «Urte oparoa izan dezaten», San Anton ermitan bedeinkatu egingo dituzte. Santuaren eguna ordea, hainbat herritarrek ere ospatuko dute. 10:00etan meza ermitan Urteroko ohiturari jarraituz, 10:00etan Berastegiko San Anton ermitan meza egongo da. «Urteroko ohitura bilakatu bada ere San Anton Santuaren ospakizuna, urte batzuetan ohitura hau galtzear egon zen. Egun herritar gazteenak dira usadioa mantenduz animaliak bedeinkatzera eramaten dituztenak». ... Wed, 16 Jan 2008 01:00:00 +0100 BERASTEGI Kultur Astearen azken txanpa gaurtik igandera http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-15/p00006001/Kultur_Astearen_azken_txanpa_gaurtik_igandera.htm Berastegiko Kultur Astea azken astebukaerara iritsi da. Hala eta guztiz ere, gaurtik igandera haur, gazte eta helduek azken ekitaldietan parte hartzeko aukera izango dute. Igandea Azoka Eguna Azken egunean, azaroak 18an, egun handia ospatuko dute Berastegin, izan ere, 11:00etatik aurrera herriko frontoian Azoka egingo dute. Bertan, Gazta lehiaketaz gain, Berastegiko produktuak eta eskulanak egongo dira eskuragai. Argazki rallyko irabazleak ere 12:30ean erabakiko dira, sari banaketa ospatuko delarik frontoian. ... Thu, 15 Nov 2007 01:00:00 +0100 BERASTEGI «Kultur Asteak atzetik lan asko egitea eskatzen du» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-10/p00006008/Kultur_Asteak_atzetik_lan_asko_egitea_eskatzen_du.htm Berastegiko Kultur zinegotzia da Maria Isabel Arrieta (Lasarte, 1962). Herriko talde ezberdinekin, Kultur Astea antolatzen aritu da. Kultur Astea nork eta zein helbururekin antolatzen duzue? Herriko gizarte eragile ezberdinek antolatzen dute Kultur Astea. Lan horretan Udalarekin batera, Aldin, Basurde eta Urepele Elkarteak, Muñagorri Herri Ikastetxea eta Guraso Elkartea aritu dira. Helburua edo ekitaldi garrantzitsuena berriz, azken eguneko azoka izango da, nahiz eta beste ekitaldiek ere garrantzia izango duten kulturaren inguruko gauzak ikusteko garaian. Bi asteburutan hitzaldi, musika, antzerki etabar egongo dira azokaz gain. ... Sat, 10 Nov 2007 01:00:00 +0100 BERASTEGI