Belauntza, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda belauntza eu Sat, 11 Oct 2008 00:05:35 +0200 60 Belauntza, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Itsaso Etxebeste: «Saioz saio jende gehiago etortzen zela ikusi dugu» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-20/p00006009/Itsaso_Etxebeste_Saioz_saio_jende_gehiago_etortzen_zela_ikusi_dugu.htm Bihotz Bakartien Klubak disko berria kaleratu du. Duela bi urte Katamalo proiektuarekin abiarazitako egitasmo bereziak erantzun ona izan du eta honen haritik dator, hain justu ere, Erantzi (Gaztelupeko Hotsak, 2008) zuzenekoa. Gernikan eskainitako emanaldia da, hain zuzen ere, disko berri honetan entzun ahal daitekeena. Gogoratu behar da, era berean, duela urte bete Katamalo (Gor, 2007) izeneko diskoa ere kaleratu zutela. ... Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 BELAUNTZA Hondeamakina bat erre eta kamioi batek kalteak jasan ditu http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-18/p00003003/Hondeamakina_bat_erre_eta_kamioi_batek_kalteak_jasan_ditu.htm Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu zuenez herenegun gauerdi inguruan norbaitek Ertzaintzara deitu zuen sute baten berri emanaz. Atzo hondeamakina erreta ikus zitekeen Ibarratik Berrobirako errepidearen aldamenean. Erretako makinaren ondoan «kalteak jasan zituen kamioi bat» aurkitzen zen. Ertzaintzak bere aldetik «gertaera ikertzen» ari zirela esan zuen, nahita emandakoa edo berezkoa izan zen jakiteko. ... Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 BELAUNTZA Belauntzako zinegotzi ohi baten aurkako espetxe zigorra eskatu du Fiskaltzak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00006007/Belauntzako_zinegotzi_ohi_baten_aurkako_espetxe_zigorra_eskatu_du_Fiskaltzak.htm Gipuzkoako Fiskaltzak espetxe zigorra eskatu du Belauntzako Sustraiak plataformako kide eta zinegotzi ohi batentzat. Gertaerak 2004. urtean kokatu ditu Gipuzkoako Fiskaltzak. Ustez, «sustraiak plataformako kide bat UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, egin zuen bilera batera joan zen Belauntzaren ordezkari bezala 2004. urtearen urriaren 16ean Zestoan (Gipuzkoa), nahiz eta erantzunkizun hori ez izan». ... Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 BELAUNTZA «Gurea, jendea poesiara hurbiltzeko modu bat bezala uler daiteke» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-06/p00002007/Gurea_jendea_poesiara_hurbiltzeko_modu_bat_bezala_uler_daiteke.htm Bihotz Bakartien Kluba duela sei urte sortu bazen ere, orain kaleratu du bere lehen diskoa: Katamalo. Itsaso Etxebeste baxu jotzaileak (Belauntza, 1981) katamaloa, kareta kendu du eta proiektu berri honen inguruan mintzatu da. Bihar Bonberenean entzuteko aukera izango da, 22:00etatik aurrera. Nondik sortu zen Bihotz Bakartien Kluba? Larrabetzu inguruan sortu zen duela urte batzuk, 2001 inguruan. Sarrionandiaren poesia batzuk errezitatzen hasi ziren. Baina talde hau, ez dute beti pertsona berdinek osatu, hau da, ez da talde finko bat, aldatuz joaten da. Ez da talde itxi bat. Gaur gu gaude, eta agian, datorren urtean beste batzuk egongo dira. Baina Bihotz Bakartien Klubak beti jarraituko du existitzen. Talde honen abiapuntua literatura da. ... Thu, 06 Mar 2008 01:00:00 +0100 BELAUNTZA Ekintza Plana aurkezteko herri bilera Belauntzako Kultur Etxean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-08/p00007003/Ekintza_Plana_aurkezteko_herri_bilera_Belauntzako_Kultur_Etxean.htm Belauntzako udalerriak zein San Lorenzo Udaltalde 21 osatzen duten beste udalerriek jada osatuta dituzte euren udalerriko Ekintza Planen lehen zirriborroak. Ekintza Plan horiek osatzeko, Udalaz gain, iturri ezberdinak erabili dituzte: herritarrak elkarrizketatzea, herri batzarra, zozketa bat antolatzea... Ekintza Plana aurkeztu eta denen artean lehentasunak finkatzeko unea iritsi da. Hori dela eta, Belauntzako Udalak bigarren herri bilera antolatu du hilaren 11rako, 19:30ean, Kultur Etxean. ... Sat, 08 Dec 2007 01:00:00 +0100 BELAUNTZA