Baliarrain, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda baliarrain eu Wed, 20 Aug 2008 00:03:18 +0200 60 Baliarrain, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Gipuzkoako lokotx biltze eta aizkora txapelketako finalera joateko http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00006002/Gipuzkoako_lokotx_biltze_eta_aizkora_txapelketako_finalera_joateko.htm Gipuzkoako lokotx biltze eta aizkora txapelketa finalerako autobusa Mendarora antolatu du Baliarraingo Jai Batzordeak. Bertan, lokotx biltze txapelketa finalean Eneko Garmendia herritarra ariko da eta autobusean hara joateko izena emateko azken eguna astelehena da, etzi, hain zuzen. Autobusa beti ere, taldea osatuko balitz aterako litzateke. Hilaren 26an joango dira esan bezala, Baliarraingo plazatik abiatuta, 16:30ean. Mendarora 18:30ean iritsiko lirateke. ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 BALIARRAIN I. Frontenis Txapelketan Artola izan da txapelduna http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-18/p00005008/I._Frontenis_Txapelketan_Artola_izan_da_txapelduna.htm Baliarrainen aurten banakako frontenis txapelketa antolatu dute eta finala igandean jokatu zuten. Bertan Nikolas Artola izan da txapelduna, Mikel Goitiaren aurka jokatuz. Aitor Aranburuk eta Antton Aranburu bere anaiak 3. eta 4. postua lortu dute. Hiru asteburutan zehar jokatu dute txapelketa Baliarrainen eta guztira 60 lagunek hartu dute parte. «Txapelketa arrakastatsua izan da, oso-oso pozik gaude eta balantze oso positiboa egin dugu arrazoi askorengatik», zioen Saroi Oyarbidek, antolatzaileetako bat, Aitor Aranbururekin batera. «Parte-hartzaileen kopuruarengatik, dena ondo atera delako, frontoia egoera oso onean zegoelako, espreski garbitu zutelako honetarako... Ez dugu kexarik». ... Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 BALIARRAIN Banakako I. Frontenis Txapelketako finala etzi izango da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-13/p00005002/Banakako_I._Frontenis_Txapelketako_finala_etzi_izango_da.htm Bihar eta etzi Baliarraingo banakako frontenis txapelketako azken partidak jokatuko dituzte. Bihar, 08:00etan hasiko dira lehen jokalariak 18 tantotara jokatzen, guztira 12 partida. Partidek 14:00ak arte iraungo dute. Igande goizean, berriz (etzi), txapelketan jokatzen diren azken bi partidak ikusteko aukera izango da Baliarraingo frontoian: beraz, txapelduna eta txapeldunordeak erabakiko dira. Lehen partida 11:30ean hasiko da eta txapelduna erabakiko duena, aldiz, 12:30ean. ... Fri, 13 Jun 2008 01:00:00 +0200 BALIARRAIN Frontenis Txapelketako partidak etzi egun osoan zehar izango dira http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-29/p00004006/Frontenis_Txapelketako_partidak_etzi_egun_osoan_zehar_izango_dira.htm Etzi, Baliarraingo I. Banakako Frontenis Txapelketa hasteko dena prest dute antolatzaileek: Baliarraingo frontoian guztira 60 lagun ariko dira etzitik aurrera txapelketa honen baitan: «Parte-hartze oso altua izan da eta oso pozik gaude», antolatzaileek adierazita. Hiru asteburuetan zehar jokatuko da guztia, finala, beraz, ekainaren 15ean izanik. «Ondo pasatzea» helburu nagusitzat hartzen duen txapelketa honetan, kanporaketa sistema aplikatuko dute, hau da; galtzen duenak ez du gehiago jokatuko. ... Thu, 29 May 2008 01:00:00 +0200 BALIARRAIN «Helburua ondo pasatzea da; ez dugu aukera askorik jokatzeko» SAROI OYARBIDE › Frontenis jokalaria http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00006009/Helburua_ondo_pasatzea_da;_ez_dugu_aukera_askorik_jokatzeko_SAROI_OYARBIDE_›_Frontenis_jokalaria.htm Baliarrainen lehen aldiz aurten frontenis txapelketa bat antolatu dute. Horren ideia Tolosako Saroi Oyarbidek (1976) eta Aitor Aranburu beasaindarrak izan dute eta laguntzaile asko izan dituzte hau posible izateko. Aitor eta zu, nolatan elkartu zineten? Nola otu zitzaizuen txapelketa antolatzea? Frontenisean ibiltzen gara biak, oso gustuko dugu. Abenduan edo, Berrobiko txapelketa bukatuta, esaten genion elkar, pena zela halako gehiago ez izatea, eta zergatik ez ote ginen animatzen uda partean beste bat antolatzen. Orduan egindako komentario bat zen, besterik gabe. Baina duela hilabete bat edo, Aitorrekin harremanetan jarri eta frontoiak begiratzen hasi ginen: aurkitzen baldin bagenuen, egingo genuela esan genuen. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 BALIARRAIN Txekor jaterako txartelak igandera arte daude salgai Zartagin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-24/p00004003/Txekor_jaterako_txartelak_igandera_arte_daude_salgai_Zartagin.htm Maiatzaren 1erako txekor jatea antolatu du Baliarraingo Jai Batzordeak. 14:00etan izango da bazkaria, baina aurretik, 12:00etatik aurrera, lore azoka egongo da Aramako Urretabizkaia lore etxearen eskutik. Horrez gain eta urtero bezala eskulan tailerrean parte hartu duten baliarraindarren lanekin erakusketa ere jarriko dute. Bazkari herrikoiaren aurreko gau osoan zehar erreko dute txekorra ohikoa den moduan: ondo prestatzen adituak dira baliarraindarrak. ... Thu, 24 Apr 2008 01:00:00 +0200 BALIARRAIN Maiatzaren 1ean egingo dute txekor jatea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-19/p00005001/Maiatzaren_1ean_egingo_dute_txekor_jatea.htm Maiatzaren 1erako txekor jatea antolatu du Baliarraingo Jai Batzordeak. 14:00etan izango da bazkaria, baina aurretik, 12:00etatik aurrera, lore azoka egongo da Aramako Urretabizkaia lore etxearen eskutik. Horretaz gain, erakusketa ere jarriko dute ikusgai, eskulan tailerrean parte hartu duten baliarraindarren lanekin. Bazkari herrikoiaren aurreko gau osoan zehar erreko dute txekorra ohikoa den moduan. Izena eman nahi dutenek sarrerak eskuratu ahalko dituzte hilaren 27a baino lehen Zartagin, 25 euroren truke. Unean bertan ordaindu beharko da, eta behin erosita ezingo dira txartelak bueltatu. ... Sat, 19 Apr 2008 01:00:00 +0200 BALIARRAIN Imanol Pildain: «Horma apirila aldean bukatzea espero dugu» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-19/p00005009/Imanol_Pildain_Horma_apirila_aldean_bukatzea_espero_dugu.htm Dagoeneko Baliarraingo Ibiur urtegiko presaren obren %80 eginda dago. Jorge Marquinez Ur konfederazioko lehendakariak adierazi bezala, «obrak aurreikusitako erritmoan doaz». 31,7 milioi pezetako aurrekontua dute obra hau egiteko. Espainiako Ingurumeneko Ministeritzako idatzi baten arabera, Ibiurko hormaren hormigoi kopuru handiena jarrita dago. Imanol Pildain obrako teknikariak, bere aldetik, horma apirila aldera amaituko dutela adierazi du: «Pareta bera bukatu egingo dugu ordurako, baina barruan egin beharreko gauza asko oraindik faltako dira, eta datozen hilabeteetan eramango dira aurrera», hau da; horma egina dagoela ikusiko da baina «tripak, nolabait esatearren», ez daude bukatuta. ... Sat, 19 Jan 2008 01:00:00 +0100 BALIARRAIN Ibiurko istripu batean langile batek sahiets-hezur bat hautsi du http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-24/p00005004/Ibiurko_istripu_batean_langile_batek_sahiets-hezur_bat_hautsi_du.htm Herenegun iluntze partean Ibiurko urtegian istripu bat izan zen; istripu honen ondorioz, 18 urteko langile batek saihets-hezur bat hautsi du. 40 metrotako aldapatik erori zen, urtegiko hondakinak kentzen ari zela. Saihets-hezur bat hautsia du eta kontusio ugari eragin dizkio erorketak. Suhiltzaileak bertaratu ziren langilea lekutik atera ahal izateko. Osalanek adierazi duenez, ezbeharra herenegun arratsaldean, 19:00ak aldera jazo zen, 18 urteko langile batek, L.M.T.D.S., urtegiaren goialdean hondakinak kentzen ari zela estropoz egin zuenean. Suhiltzaileen presentzia beharrezkoa izan zen gaztea istripuaren lekutik ateratzeko eta, ondoren, Donostia Ospitalera eraman zuten. Langileak Dotamega lantegi portugaldarrarentzat egiten du lan, Fomento de Construcciones y Contratas enpresarengatik azpikontratatua. ... Sat, 24 Nov 2007 01:00:00 +0100 BALIARRAIN Sormena lantzeko tailerra izango da bihar http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-23/p00007003/Sormena_lantzeko_tailerra_izango_da_bihar.htm Bihar Baliarraingo Kultur Elejiraren baitan haurrentzako tailer erakargarriak daude kultur gelan. 17:00etan txapak, lepokoak, pitxiak eta entzierro txiki egingo dituzte Ani Martinezekin. Sormen tailerra da tailer hau: eskulanak egiten dituzte eta haurren sormenari egiten diote lekua. Entzierro txikian haurrek maskarak egingo dituzte kartoiarekin, intxaurrekin, makilekin... Ondoren, entzierro txiki bat egingo dute zezen gurpildunekin. Bigarren atalean pinak, belarritakoak, nahiz trenzak egingo dituzte. ... Fri, 23 Nov 2007 01:00:00 +0100 BALIARRAIN Txapak eta karetak egiteko sormen tailerra izango da gaur arratsaldean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-17/p00005001/Txapak_eta_karetak_egiteko_sormen_tailerra_izango_da_gaur_arratsaldean.htm Gaur Baliarraingo Kultur Elejiraren baitan haurrei egingo diete lekua, tailer erargarriak baitaude kultur gelan. 17:00etan entzierro txiki eta pin eta lepokoak egingo dituzte Ani Martinezekin. Sormen tailerra da tailer hau: eskulanak egiten dituzte eta haurren sormenari egiten zaio lekua. Entzierro txikian haurrek maskarak egingo dituzte kartoiarekin, intxaurrekin, makilekin... Ondoren, entzierro txiki bat egingo dute zezen gurpildunekin. Bigarren atalean pinak, belarritakoak, nahiz trenzak egingo dituzte. ... Sat, 17 Nov 2007 01:00:00 +0100 BALIARRAIN