Asteasu, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda asteasu eu Thu, 28 Aug 2008 00:08:40 +0200 60 Asteasu, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Tranpazulok ekarriko du berriro festa giroa http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00004006/Tranpazulok_ekarriko_du_berriro_festa_giroa.htm Kros Igoeraren eta Euskal Herriko Sega Ligaren ondoren, Santamaña jaien egun nagusiak izango dira bihartik igandera arte. Tranpazulo ere izango da aurten festen hasiera iragarriko duena. Hori bihar goizean izango da eta hiru egunez, Santamañako baseliza festa giroak hartuko du. Ohiko egitaraua izango da. Ez dira faltako bailarakoen arteko herri kirolak, Mañukorta et Zabala bertsolariak, Kupela taldearen emanaldiak, goizaldeko txokolatadak, mus eta toka txapelketa, haur jolasak, herri afaria, txirrindulari afizionatuentzako Andazarrateko Igoera eta zaldi lasterketa, besteak beste. Meza nagusiak ere izango dira baselizan eta Laja eta Landakanda trikitilariek ez dute hutsegingo. ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU Laugarren aldiz Patxi Urizar izan da garaile Kros igoeran http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00002012/Laugarren_aldiz_Patxi_Urizar_izan_da_garaile_Kros_igoeran.htm Herenegun hasi ziren Asteasuko Santamaña auzoko festak. Eta ohikoa den bezala, korrika ekin diete jaiei. Kros igoera jokatu zen igandean, 90 lagun inguruk hartu zuten parte norgehiagokan. Alde batetik, mutiletan, aurreko urteetako emaitzak errepikatu ziren, eta Patxi Urizar billabonatarra izan zen garaile. Honek 28 minutu eta segungo bat behar izan zituen ibilbidea burutzeko. Laugarren urtez jarraian irabazi du Urizarrek Santamañako igoera. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU Gabirondotarrak lehen postuan Euskal Herriko I. Sega Ligan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00003006/Gabirondotarrak_lehen_postuan_Euskal_Herriko_I._Sega_Ligan.htm Asteasuko Santamaña jaien baitan Euskal Herriko Nazioarteko Erako I. Sega Ligako laugarren jardunaldia jokatu zuten herenegun. Bertan, gizonezkoetan, Igor Esnaola gailendu zen, eta emakumezkoetan, berriz, Maria Luisa Gabirondo gazteluarra. Igor Esnaolak 3 minutu eta 21 segundoko denborarekin geratu zen lehena. Eskualdeko lehen gizonezkoa Baliarraingo Jokin Garmendia izan zen; laugarren geratu zen, 3 minutu eta 40 segundoko denborarekin. Bere atzetik Joxe Gabirondo gazteluarra sailkatu zen, 3 minutu eta 42 segundorekin, eta seigarren Baliarraingo Arkaitz Arteaga, 3 minutu eta 4 minutu eta 13 segundorekin. Sailkapen orokorrean, Joxe Gabirondo dago lehen postuan, Jokin Garmendia 7. eta Arkaitz Arteaga 10. postuan. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU Kros Igoerak emango dio hasiera ohi bezala Santamañako festei http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00004004/Kros_Igoerak_emango_dio_hasiera_ohi_bezala_Santamañako_festei.htm Asteasuko Santamaña auzoko festei hasiera emango dio ohi bezala, Kros Igoerak. Igande honetan izango da eta dagoeneko zortzigarreen aldia da antolatzen dela proba hau. Festen ekitaldiak berriro hasiko dira hilaren 18an, Tranpazuloren igoerarekin eta txupinazoarekin. Kros igoera 10:30ean hasiko da Asteasuko plazatik eta Santamañako baselizaraino igo beharko dute korriklariek, zazpi kilometroko ibilbidea eginez. Sariak bai emakumezkoentzat eta bai gizonezkoentzat berdinak izango dira: lehenengoak 150 euro jasoko ditu, bigarrenak 90 euro, hirugarrenak 60 euro, laugarrenak 30 euro eta bosgarrenak 20 euro. Errekorra jarzten duenarentzat sari bereziak izango dira. Gizonezkoetan Iban Sanchezek jarri zuen, 25 minutu eta 50 segundorekin. emakumezkoetan Aintzane Argaizek jarri zuen, 33 minutu eta 21 segundorekin. Izena egunean bertan eman behar da proba hasi aurretik. ... Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU «Bakoitzaren talentua ez da nahikoa; lana beharrezkoa da» XABIER USABIAGA › Kazetaria http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00004006/Bakoitzaren_talentua_ez_da_nahikoa;_lana_beharrezkoa_da_XABIER_USABIAGA_›_Kazetaria.htm Ricardo Arregi sari nagusia jaso berri du Xabier Usabiagak (Asteasu, 1969). Bihotzeko gaixotasun batengatik txirrindularitza profesionala utzi behar izan zuen eta kazetaritzaren munduan sartu zen. 1994. urtean izan zen hori. Egun Euskal Telebistako aurkezlea da eta Euskadi Irratian eta Berrian kolaboratzen du. Ricardo Arregi sariaren epaimahaiaren arrazoiek diotenez, «gaiaren ezagutza harrigarria, hizkuntzaren erabilera biribila, albisteak zorrotz, zehatz eta aberats ematea, jartzen duzun pasioa...». Guapoa zarela esatea bakarrik falta zitzaien. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU Sanpedroei ere datorren urtera arte http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00004004/Sanpedroei_ere_datorren_urtera_arte.htm Uda jaien urtaroa da eta Tolosaldea ez da salbuespena. Baina gauza guztietan bezala, jaiak ere hasi eta bukatu egiten dira. Azken egunotan sanpedroetan murgilduta izan dira Asteasu eta Leaburu eta San Pedro Eguna ospatu zuten ere Larraitzen eta Urkizun. Asteasun zertxobait gehiago luzatu dituzte jaiak eta atzo Jubilatuen eguna ospatu zuten. Ehun bat lagun elkartu ziren Udalak eskainitako bazkarian. Ohi bezala, trikitilari eta bertsolariek girotu zuten frontoian egindako mahaingurukoa. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU Xabier Usabiaga asteasuarrak kazetaritza saria jaso du Rikardo Arregi sarietan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-29/p00006003/Xabier_Usabiaga_asteasuarrak_kazetaritza_saria_jaso_du_Rikardo_Arregi_sarietan.htm Xabier Usabiaga asteasuarrak kazetaritza saria jaso zuen atzo Rikardo Arregi sarietan. Sari banaketa Andoaingo udaletxean egin zuten eta orotara 4 sari banatu zituzten. Joxe Mari Iriondori ohorezko saria eman zioten, Bizkaia Irratiari sari berezia eta Kazetari Berria atalekoa Lander Arbelaitzi. Epaimahaiak Usabiagaren «komunikatzeko gaitasuna» azpimarratu zuen. Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU Lagunarteko giro ederrean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00008018/Lagunarteko_giro_ederrean.htm Badoaz aurrera Asteasuko San Pedro jaiak. Atzokoan Koadrilen Eguna izan zen. 60 bat lagun elkartu ziren herriko plazan jarrita dagoen karpa erraldoian, beste urteetan baino zerbait gutxiago. Bazkaria koadrilek antolatu zuten eta edaria Udalak jarri zuen. Arratsaldean jokorako garaia izan zen. Gaurkorako Asteasun berritasunik izango da, I. Gastronomia Erakusketa Herrikoia egingo baitute. Patata tortilla egin beharko dute sukaldari lanetan ariko direnek. Gero, 13:00etan, sari banaketarekin, tortillen eta sagardo dastaketa izango da. Horrez gain hainbat ekitaldi izango dira egunean zehar: gaztetxoen goitiberak, mus txapelketa, zezen txiki eta ponyak. ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU Asteasun eta Leaburun, San Pedro jaiak noiz hasiko zain http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00002007/Asteasun_eta_Leaburun_San_Pedro_jaiak_noiz_hasiko_zain.htm Jakina denez, sanjoanen ondoren sanpedroak etortzen dira eta eskualdean bi herritan ospatzen dira: Asteasun eta Leaburun. Asteasun bost egunetan zehar izango dituzte ekitaldiak, bihartik hasita. Leaburun, berriz, asteburuan izango dira. Zaldia protagonista izango da bi herrietan, baina batez ere Leaburun, Zaldi Eguna egingo baitute larunbatean. Hainbat ekitaldi egingo dituzte animalia horren inguruan. Herri bazkaria ere izango dute Leaburun egun horretan eta txartelak salgai daude Herriko Ostatuan, Tolosako Leitzako Ogian eta Astigarragako Trankon. Asteasun ere larunbatean egingo dute Ni Zaldi ikuskizuna. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU «Guk ez dugu mendirako talde beharrik, zenbait jendek, ostera, bai» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-08/p00007006/Guk_ez_dugu_mendirako_talde_beharrik_zenbait_jendek_ostera_bai.htm Asteasuko herria, inguruko gainerako herrien antzera, hazten ari da eta mendirako zaletasuna duen gazte asko etorri da bertara. Honekin guztiarekin, Herriak behar bat ikusi zuen, eta herritar batzuk, Mikel Maizek (Asteasu, 1970) eta Txomin Isuntzak (Ondarrua, 1971), besteak beste, mendi talde bat sortzea erabaki zuten: Sagain Mendi Taldea. Guraso gazte asko animatzen da haurrekin batera mendi irteerak egitera, baina horretaz gain, adineko nahiz gazte jendea ere, hurbiltzen hasi da mendi taldeak antolaturiko ekintzetara. Talde irekia da, edonor sar daiteke taldean, eta nola ez, ibilaldietara joan nahi duena, gonbidatua dago horretara. Gainera, mendi taldeak, jendearengandik hurbilago izateko-edo www.sagain.org webgunea jarri du martxan. ... Sun, 08 Jun 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU Mahai teniseko eskolarteko torneoa izan dute Asteasuko Peio Errotan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-06/p00006007/Mahai_teniseko_eskolarteko_torneoa_izan_dute_Asteasuko_Peio_Errotan.htm Joan den astean Asteasuko ikastolan mahai teniseko eskolarteko torneoa jokatu zuten. Guztira 24 ikasle aritu dira maila ezberdinetan banatuta: alebinak (neskak eta mutilak) eta benjaminak. Ohorezko postuak jokatzeko lehenik denak denen artean aritu ziren frontoian. Azkenik, benjaminetan Iker Elizegik irabazi zuen finala Pablo Herreroren kontra. Alebinetan nabaritu zen jasotzen dituzten klaseak kirol honetan, Olaederran: Ion Flores txapelduna izan zen Peru Ortiz de Zarateren kontra. Nesketan, lau parte-hartzaile aritu ziren bakarrik eta Izaro Garmendiak irabazi zuen, bigarren Alaitz Santos geratuz. ... Fri, 06 Jun 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU Pilota eskolakoek oso emaitza onak lortu dituzte Gipuzkoakoan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-28/p00006010/Pilota_eskolakoek_oso_emaitza_onak_lortu_dituzte_Gipuzkoakoan.htm Asteasuko Pilota Eskolako neska-mutilek aurtengo Gipuzkoako Eskolarteko Pilota Txapelketetan oso emaitza onak lortu dituzte. Infantiletako mutilen taldea txapeldun berria da eskuzko txapelketan eta alebin mailako neskek paletan ere txapelketa eskuratu dute. Asteasutik talde ugarik parte hartu dute. Eskuzko txapelketan benjaminetan bi talde, alebinetan beste bi eta infantiletan bat. Txapeldun izatea lortu zuen infantil taldea ondorengoek osatzen dute: Unai Usandizaga, Jon Zubeldia, Unai Kortajarena, Julen Jauregi eta Enaitz Roteta. ... Wed, 28 May 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU Ximonen jaitsieraren aurretik duatloi proba beroa egin dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-04/p00004001/Ximonen_jaitsieraren_aurretik_duatloi_proba_beroa_egin_dute.htm Asteasuko Elizmendi auzoko jaiak atzo hasi ziren, eta Ximonen jaitsiera ikusgarriaren aurretik baziren hainbat ekitaldi. Ez zen bere jaitsieraren beharrik izan, duatloia egin baitzuten herritar gazteenek, helduen begiradapean. Pailazoak, mus txapelketa eta Ximonen jaitsieraz ere gozatu zuten auzotarrek, atzoko eguzkipean. Gauean ere gozatuko zuten, musika izan baitzuten Erretore etxeko afariaren ondoren, eta gau epela espero zen. ... Sun, 04 May 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU Asteburuan Santa Kruz jaiak Elizmendin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00004003/Asteburuan_Santa_Kruz_jaiak_Elizmendin.htm Asteasuko Elizmendi auzoan Santa Kruz jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Asteasuko Udaleko Festa Batzordearen eta Elizmendiko auzokideen artean prestatu dute egitaraua. Azken urteetan bezala, Simonek protagonismo berezia izango du, jaiei hasiera eta amaiera emateko. Heldu eta haurrei zuzendutako egitaraua prestatu dute. Duatloia, mus txapelketa herrikoia, meza, afari herrikoia, haurrentzako jolasak eta pailazoen emanaldia izango dute larunbatean. Igandean, meza, hamaiketakoa, auzokideen arteko jokoak, asto lasterketa, herri kirolak, sokamuturrak eta Laja eta Landakandarekin erromeria. ... Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU «Pilotak dena eman dit; Galarretan bizi guztia eman dut» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-02/p00004006/Pilotak_dena_eman_dit;_Galarretan_bizi_guztia_eman_dut.htm Igor Sarasuak (Asteasu, 1972) hamahiru urte eman ditu erremontista profesional bezala. Aurreko asteburuan jokatu zuen agurreko partida Lizasorekin batera Altuna II.a eta Etxaberen aurka. 2004. urtean Banakako 2. mailako Txapelketa irabazi zuen eta horrek lehenengo mailako txapelketan parte hartzeko aukera eman zion. Nola sartu zinen erremontearen munduan? Pilota munduan beti egon naiz, beti frontoian sartuta egoten nintzen. Eta horrela, Errege Egun batean saskia oparitu zidaten eta horrekin hasi nintzen entrenatzen. 16 urterekin edo hasi nintzen Galarretan entrenatzen eta 20 urte egon naiz hemen sartuta. ... Wed, 02 Apr 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU Asteasuko Usarrabik kantu jira antolatu du larunbaterako http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-01/p00004003/Asteasuko_Usarrabik_kantu_jira_antolatu_du_larunbaterako.htm Kantu jira antolatu du larunbat honetarako Asteasuko Usarrabi kantu abesbatzak. 12:00etan plazan elkartu ondoren, kantu herrikoiak abestuko dituzte kalez kale eta «umore onean», antolatzaileek azaldu dutenez. Oraingo hau hirugarren aldia izango da antolatzen dela. Usarrabikoek nahi duten guztiei gonbidatzen diete bertara. Inguruko herrietatik ere bilduko da jendea, Zizurkiletik eta Alkizatik, esaterako, eta baita Donostiatik ere. ... Tue, 01 Apr 2008 01:00:00 +0200 ASTEASU Igandean Zuberoara joateko izen-emate epea gaur amaitzen da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-13/p00007006/Igandean_Zuberoara_joateko_izen-emate_epea_gaur_amaitzen_da.htm Iganderako Zuberoara irteera antolatu dute Mendibil Mendi Taldekoek eta Aurrerak, Barkoxeko Ahargora, hain zuzen ere. 3 ordu eskasetako ibilaldia izanen da igandekoa eta arratsaldez, 15:00etan, Arrokiagako maskarada ikusteko aukera ere izanen dute egun pasa honetan izena ematen dutenek. Izena Astiz eta Maimur liburudendetan, eta Erleta eskolan eman daiteke, eta epea gaur bertan amaitzen da. Igandean 07:30ean aterako dira Zortzikotik, eta 2 ordu eskasetan iritsiko dira bertara. Leitzara, berriz, 19:00etarako itzuliko direla aurreikusi dute. ... Thu, 13 Mar 2008 01:00:00 +0100 ASTEASU Lehen pausoak Igaratzara http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-12/p00008018/Lehen_pausoak_Igaratzara.htm Mendi elkarte berri batek proposa dezakeen bidaia erakargarri bat Aralar bera da: Sagain Mendi talde berriak hori antolatu du datorren iganderako, Igaratzara ibilaldia. Asteasuko Sagain Mendi Taldeak antolatu du, Aralarren. Interesa dutenentzat, 08:00etan abiatuko da autobusa Asteasuko plazatik. Larraiztik hasi eta Aralar zeharkatu ondoren, Igaratzara joan eta Guardetxean amaituko da ibilaldi hau. Haurrak, berriz, autobusez joango dira Guardetxera eta handik Igaratzara Pagomaritik barrena. Eguerdian inguruko herriren batean egingo dute geldialdia bazkaltzeko. ... Wed, 12 Mar 2008 01:00:00 +0100 ASTEASU Beterriko I. Bertsolari Txapelketa arrakastatsua http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-05/p00006007/Beterriko_I._Bertsolari_Txapelketa_arrakastatsua.htm Antolatzaileek, bertsolariek eta ikuslegoak bat egin dute: Beterriko I. Bertsolari Txapelketa arrakastatsua izan da. Hori gertatzeko formula hauxe izan da: bertsolari gazte eta maila onekoak bildu, taldeka jarri eta ariketa bereziak prestatu. «Txapelketaren konplizeak izan dira bertsolariak, lan asko egin dute eta horrek asko lagundu du arrakastatsua izan zedin», azaldu du Amaia Agirrek, Txapelketaren diseinatzaile eta antolatzaile lanetan aritu dena. ... Wed, 05 Mar 2008 01:00:00 +0100 ASTEASU «Ariketa bereziek joko polita eman eta lehia arintzen dute» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-29/p00004011/Ariketa_bereziek_joko_polita_eman_eta_lehia_arintzen_dute.htm Unai Muñoa (Berrobi, 1982) sei urte zituela joan zen bizitzera Lasartera. Bihar Beterriko Bertsolari Txapelketako finalean izango da. Zer moduz joan zen finalerdia? Oso ondo, baina ez saioa bakarrik, aurretik ere. Txapelketa honen planteamendua berezia zen. Ez dut uste taldeka abestu dudanik txapelketa batean inoiz. Sortzen zuen ilusio berezi bat, agurra prestatu behar hori eta, nik uste oso ondo joan dela. Uneoro aipatzen da txapelketaren berezitasuna. ... Fri, 29 Feb 2008 01:00:00 +0100 ASTEASU Gaur hasiko da Beterriko I. Bertsolari Txapelketa http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-15/p00006006/Gaur_hasiko_da_Beterriko_I._Bertsolari_Txapelketa.htm Manuel Larramendi Bazkunak antolatutako Beterriko I. Bertsolari Txapelketari hasiera emango diote gaur, Andoainen. Bertan egingo da lehenengo kanporaketa. Kale Nagusiko Santa Krutz elkartean izango da bertso-afaria, 20:30ean. Antolatzaileek adierazi dutenez oraindik bada txartelik bertso-afarian parte hartu ahal izateko. Bertsolariak taldeka jardungo dute lehian. Bi talde lehiatuko dira, beraz: batetik, Zilarriturri taldea, Ainhoa Agirreazaldegik, Iñaki Apalategik eta Iñigo Izagirrek osatua, eta bestetik, Lapurtxulo taldea, Iñaki Gurrutxaga, Mantxi eta Beñat Lizaso bertsolariekin. Jon Zaldua izango da gai-emailea. ... Fri, 15 Feb 2008 01:00:00 +0100 ASTEASU Baztanera irteera antolatu du Sagain Mendi Taldeak iganderako http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-24/p00004003/Baztanera_irteera_antolatu_du_Sagain_Mendi_Taldeak_iganderako.htm Asteasuko Sagain Mendi Taldeak irteera antolatu du Baztanera datorren iganderako. Bi aukera izango dira. alde batetik Aritzakun inguruak ezagutzeko ibilaldia, eta bestetik Xorroxin urjauzira joateko ibilaldia. Aritzakun inguruak ikusteko ibilaldia zailtasun ertainekoa da eta lau eta lau ordu eta erdi inguruko denbora aurreikusten da. Xorroxin urjauzira joateko ibilaldia zailtasun urrikoa da eta familia guztiarentzat aproposa. Bi ordu eta bi ordu eta erdiko denbora aurreikusten da ibilaldia egiteko. ... Thu, 24 Jan 2008 01:00:00 +0100 ASTEASU Grinzane Cavour saria irabazi du Atxagak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-23/p00006003/Grinzane_Cavour_saria_irabazi_du_Atxagak.htm Bernardo Atxaga Asteasuko idazlearen 'Soinujolearen semea' lanak Grinzane Cavour saria irabazi du. Halaber, sari hauen XXVIII edizioko Superirabazlea izeneko saria ere eskura dezake. Beste bi lanekin batera lehiatuko du asteasuarrak (Ingo Schulze egilearekin bere Vidas nuevas lanarekin, eta Ljudmila Ulickaja egile errusiarrarekin bere Sinceramente, en Surik eleberriarekin). Irabazlearen izena 27 epaileen artean erabakiko dute Italian eta sari banaketa Grinzane Cavour gazteluan egingo dute, Piamon- ten. ... Wed, 23 Jan 2008 01:00:00 +0100 ASTEASU Abenduan egindako Udalbatzari buruzko iritzia eman du EAEk http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-03/p00003008/Abenduan_egindako_Udalbatzari_buruzko_iritzia_eman_du_EAEk.htm Asteasuko EAE-ANV alderdiak abenduaren amaieran egindako Udalbatzan gertatutakoaren inguruan bere iritzia eman du. Hiru mozioa aurkeztu zituen alder- diak Udalbatza horretara. Bata, ESAITen izenean, bestea 18/98 auzia-ri buruzkoa eta bestea Urte Zahar egunean Aiztondo bailarako Udalek deitzen duten manifestazioaren inguruan. Udalbatzak ESAITen mozioa bere horretan ez zuela onartu azaldu dute EAEtik: «Hiru punturekin ados zeuden eta beste biekin ez. Ez zuten egin bat manifestaziora joateko deialdiarekin». Beste mozio bat aurkeztu zuen Bai Asteasuri taldeak, hiru puntu hartzen zituena, eta hori onartu zuten. ... Thu, 03 Jan 2008 01:00:00 +0100 ASTEASU 290 kiloko harria jasotzen saiatuko da etzi Perurena II.a http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-29/p00006009/290_kiloko_harria_jasotzen_saiatuko_da_etzi_Perurena_II.a.htm Erronka handia ikusteko aukera egongo da etzi Asteasun. Aizkolari probak egongo badira ere, lehia nagusia Inaxio Perurena eta 290 kiloko harritzarraren artekoa izango da. 16:30ean azken egunean Asteasuko pilotalekuan herri kirol jaialdi itzela antolatu dute etzirako. 16:30ak inguruan hasiko dira lehiak eta harri-jasotzailea eta aizkolariak ariko dira lehian bertan. Harri-jasotzaile leitzarrak, dagoeneko 285 kiloko harria bizkar gainean berdindua duen arren, bost kilo gehiagorekin saiatuko da Asteasun. Lortuz gero, inork jaso duen laugarren harririk astunena berdintzea lortuko du. Nahiz eta postu hori ziurtatua duen 285 kilokoarekin, koska bat jan nahi dio Gibitegiri, berak jasotako 300 kilotatik 10 kilotara geldituko delarik Perurena II.a. ... Sat, 29 Dec 2007 01:00:00 +0100 ASTEASU '18/98 auzia'-ren «izaera politikoa» salatu du Udalak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-28/p00004009/1898_auzia-ren_izaera_politikoa_salatu_du_Udalak.htm Asteasun Udalbatzak hilaren 19an 18/98 prozedura judizialaren inguruan, pleno honetan eztabaidatu eta onartzeko aurkezturiko mozioa onartu zuten, «epaiketa honen izaera politikoa» gogor salatuz eta «prozedura judizial honen abiapuntua politikoa eta demokraziaren aurkakoa» dela argudiatuz. Hilaren 19ko bilkura honetan beste mozio bat onartu zuten: Euskal Herriko selekzioarekin loturikoa, hain zuzen. «Euskal Herriko kirolariek, beren nazioaren koloreekin euskal selekzioa ordezkatuz, nazioarteko txapelketetan parte hartzeko eskubidea dute». Finean, «nazio baten existentzia ukatu nahi da». Honela, biharko Bilboko manifestaziora joateko deialdia luzatu du Udalak. ... Fri, 28 Dec 2007 01:00:00 +0100 ASTEASU Etiopiara bidaia egiteko aukera Mendi Astearen baitan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-12/p00004007/Etiopiara_bidaia_egiteko_aukera_Mendi_Astearen_baitan.htm Asteasuko Mendi Astearen baitan gaur Iñaki Caperochipik Ethiopia: un pais multiples miradas ikus-entzunezkoa emango du gaur 20:00etan, udaletxeko zine aretoan. Ordu erdi inguruko emanaldia izango da, musikak garrantzi handi izango duelarik. Aurretik Caperochipik Etiopiara egindako bidaiaren aurkezpena egingo du. Emanaldia eta gero, solasaldia egiteko aukera izango da ikusleekin. Behetik gora zeharkatu zuen Caperochipik Etiopia bere bidaian. «Addis Abebatik, hiriburutik, hasi genuen bidaia», azaltzen du Caperochipik. «4x4 autoa hartu genuen eta herrialdea zeharkatu genuen. Lehenengo hegoaldera joan ginen, gero, berriz, iparraldera eta ekialdean amaitu genuen bidaia». ... Wed, 12 Dec 2007 01:00:00 +0100 ASTEASU Udalak Mendi Astea antolatu du datorren astelehenetik hasita http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-08/p00007006/Udalak_Mendi_Astea_antolatu_du_datorren_astelehenetik_hasita.htm XIII. Mendi Astea antolatu du Asteasuko Udalak datorren asterako. Hiru ikus-entzunezko egongo dira, orientazio lasterketa, rokodromoan egingo den eskalada txapelketa eta, lehenengo aldiz, mendi irteera antolatu dute. Etzi, astezkenean eta ostiralean ikus-entzunezkoak izango dira udaletxeko zinema aretoan, 20:00etan. Etzikoan, Ina Rufok Malin zehar egindako bidaiaren berri emango du. Asteazkenekoan Iñaki Kaperotxipi Etiopiari buruz ariko da. Ostiralekoan, Juan Vallejok Tibeten, Everesten eta Shishan egindako eskaladak izango ditu hizpide. ... Sat, 08 Dec 2007 01:00:00 +0100 ASTEASU Sven Nys izan da garaile Asteasuko IX. Nazioarteko Ziklokrosean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-07/p00005001/Sven_Nys_izan_da_garaile_Asteasuko_IX._Nazioarteko_Ziklokrosean.htm Aurreikuspenak beteaz, Sven Nys flandiarra izan zen garaile atzo Asteasuko IX. Nazioarteko Ziklokrosean. Joan den urtean ez bezala, eguraldi bikaina egin zuen atzo eta erakustaldi ikusgarria eskaini ahal izan zuten txirrindulariek. Hala, jende ugari bildu zen Eizmendiko zirkuitoaren erdian kokatuta zegoen karparen inguruan. Ikusmin handia zegoen jende artean, egungo ziklokroseko txirrindulari onena zetorrelako, eta honek ez zien zaletuei huts egin. Antolatzaileen esanetan, «ohore bat izan da horrelako txirrindulari bat gurean izatea». Gainera, atzokoa flandesarrak lortzen zuen 200. garaipena zen. Bigarren postuan, eta irabazlea baino 44 segundo beranduago, Sven Vanthourenhout iritsi zen helmugara. Hirugarren postua lortzeko berriz lehia handia egon zen, eta ia batera ailegatu ziren helmugara Simunek eta Page, baina azkenik, lehendabizi aipatutakoa gailendu zen. ... Fri, 07 Dec 2007 01:00:00 +0100 ASTEASU Guztiak Sven Nys-en aurka bihar jokatuko den Nazioarteko Ziklokrosean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-05/p00004007/Guztiak_Sven_Nys-en_aurka_bihar_jokatuko_den_Nazioarteko_Ziklokrosean.htm Asteasuko IX. Nazioarteko Ziklokrosa jokatuko da bihar Elizmendi auzoko zirkuituan. Orain arteko bereziena izango da, Sven Nys flandiarrak parte hartuko baitu, ziklokroseko egungo txirrindulari onena eta agian historian zehar izan den onena ere. Garbi dago, beraz, zein den faboritoa biharko lasterketarako. Lehenengo aldiz ariko da lehian Sven Nys Asteasun. Lasterketa antolatzen duen Aitzondo Txirrindularien Elkarteko Ramon Aierzak azaltzen duenez, «oso zaila izan da Nys Asteasura ekartzea. Beti ezezkoa ematen zuen eta aurten lortu dugu. Oso gustura gaude horregatik». ... Wed, 05 Dec 2007 01:00:00 +0100 ASTEASU Kike Amonarrizek euskara eta Yolanda Arrietak literatura izango dituzte hizpide http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-27/p00003001/Kike_Amonarrizek_euskara_eta_Yolanda_Arrietak_literatura_izango_dituzte_hizpide.htm Asteasuko Pello Errota eskolak Udalarekin batera hitzaldia eta ikastaroa antolatu ditu euskararen eta literaturaren inguruan. Kike Amonarriz eta Yolanda Arrieta izango dira, hurrenez hurren, hitzaldia eta ikastaroa emango dutenak. Udalerriko Euskara Biziberritzeko Plan nagusian kokatzen dira antolatu dituzten bi ekitaldiak. Alde batetik, Kike Amonarrizek Asteasu eta euskara: nolako etorkizuna hitzaldia emango du gaur, 18:30ean, udaletxeko aretoan. ... Tue, 27 Nov 2007 01:00:00 +0100 ASTEASU Kike Amonarrizek euskara eta Yolanda Arrietak literatura izango dituzte hizpide http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-27/p00003001/Kike_Amonarrizek_euskara_eta_Yolanda_Arrietak_literatura_izango_dituzte_hizpide.htm Asteasuko Pello Errota eskolak Udalarekin batera hitzaldia eta ikastaroa antolatu ditu euskararen eta literaturaren inguruan. Kike Amonarriz eta Yolanda Arrieta izango dira, hurrenez hurren, hitzaldia eta ikastaroa emango dutenak. Udalerriko Euskara Biziberritzeko Plan nagusian kokatzen dira antolatu dituzten bi ekitaldiak. Alde batetik, Kike Amonarrizek Asteasu eta euskara: nolako etorkizuna hitzaldia emango du gaur, 18:30ean, udaletxeko aretoan. ... Tue, 27 Nov 2007 01:00:00 +0100 ASTEASU Asteasuko Udakiola baserria guztiz erreta, sute baten ondorioz http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-17/p00007007/Asteasuko_Udakiola_baserria_guztiz_erreta_sute_baten_ondorioz.htm Asteasuko Udakiola baserria guztiz erre zen atzo arratsaldean, sute batengatik. Bost lagun bizi dira bertan, eta sutearen ondorioz ez zuten kalterik jaso, ez beraiek, ez eta bertan dituzten animaliek ere. 17:30ak aldera piztu zen sua antza tximinian. 18:00etarako agertu ziren suhiltzaileak eta Ertzaintzaren agenteak. Sutea sortu zen unean, familiako lau kide zeuden, eta auzokideek lagundu zieten animaliak ateratzen, gehien bat ardiak. Bai familia, bai eta baserriko animaliak inguruan dagoen Bulano baserrian hartu zituzten. ... Sat, 17 Nov 2007 01:00:00 +0100 ASTEASU