Areso, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda areso eu Sun, 12 Oct 2008 00:05:45 +0200 60 Areso, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Alustiza hirugarren Ońatin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-01/p00007002/Alustiza_hirugarren_Ońatin.htm Artzain Txakurren Nazioarteko Txapelketa Ońatin jokatu zen joan den igandean. Bertan izan ziren Nafarroako txapeldunak, hau da, Aresoko Antonio Alustiza eta Txiki bere txakurra. Euskal Herrikoan laugarren geratu ostean, Ońatin hirugarren postua lortu zuten. Nazioarteko lehiaketara joan aurretik «zaila» ikusten zuen Antonio Alustizak txapela lortzea eta horrela izan zen. Bizkor denetan bizkorrena ... Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 ARESO «Euskal Herrikoan hutsegite txiki handi bat egin nuen» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-27/p00005006/Euskal_Herrikoan_hutsegite_txiki_handi_bat_egin_nuen.htm Bederatzi bider irabazi du Nafarroako Ardi txakur Txapelketa Antonio Alustizak (Areso, 1954). Iragan igandean, Gorbeia arrazako Txiki txakurrarekin, Euskal Herrikoan laugarren geratu zen. Bihar berriz, 11:00etatik aurrera Ońatiko lehiaketan ariko da. Nafarroako txapeldun bezala Euskal Herrikora joan eta... Euskal Herrikora joan eta porrot. Poliki hasi nintzen baina despiste txiki bat izan nuen, segundo batekoa, gainera neronek izan nuen. Hesian ttak alde egin zuten ardiek eta gero jaitsi eta erditik pasa banituen ere, ez zuen balio izan. Hutsegite txiki handi bat egin nuen. ... Sat, 27 Sep 2008 01:00:00 +0200 ARESO Aresoko I. Mendi Martxa bihar 08:00etan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-13/p00007001/Aresoko_I._Mendi_Martxa_bihar_0800etan.htm Eskualdeko Kirol Mankomunitateak antolatuta, Aresoko Udalaren eta Plazaola Partzuergoaren babesarekin, bihar I. Mendi Martxa egingo da Aresotik barna. Izena emateko aukera zabalik Aresoko plazatik 08:00etan irtengo den mendi ibilaldian parte hartu nahi duenak, egunean bertan izena emateko aukera izanen du 07:00etatik 07:45era plazan. Ibilbidea 18 kilometrotakoa izanen da eta 4 edo 5 ordutan egiteko modukoa, zailtasun ertainekoa izaki. Bidean Ulizar, Pagozelai eta Lau Mugarrieta inguruak ezagutzeko aukera edukiko dute partaideek. Egunean zehar berriz luntxa, opariak eta zozketak egongo direla aipatu dute antolatzaileek. ... Sat, 13 Sep 2008 01:00:00 +0200 ARESO Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketa gaur Areson 12:00etan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-27/p00004005/Euskal_Herriko_Lur_Gaineko_Txapelketa_gaur_Areson_1200etan.htm Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren bigarren jardunaldia Gaztelun jokatu zen atzo. Ikuskizun izugarria eskaini zuten Goiherri A eta B, Areso eta Gaztedi taldeetako tiratzaileek, nahiz eta jende gutxi egon eurei begira. Kirol gogor honen erakustaldi itzela ikusteko aukera egongo da gaur ere Areson 12:00etan, bertan jokatuko baita hirugarren eta azken jardunaldia. Goiherri A jaun eta jabe Izerdi pranko atera arren, jaun eta jabe izan zen atzo Goiherri A. Bizkaitarrak sailkapen orokorrean lehen postuan aurkitzen dira 8 punturekin. Gaztelun bigarren Gaztedi geratu zen, irabazleekin lehia bikaina eskaini ondoren. Sailkapenean 6 punturekin aurkitzen dira bigarren. ... Sun, 27 Jul 2008 01:00:00 +0200 ARESO 580 kiloko finala, etzi, Areson http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00007002/580_kiloko_finala_etzi_Areson.htm Aurtengo lur gaineko Euskadiko Txapelketako azkenaurreko jardunaldia jokatuko da bihar Gaztelun. Goiherri A da sailkapenean lehenengojoan den asteburuko lehen jardunaldia jokatu ondoren, Erandion. Erandioko taldeak nagusitasun handiz gailendu zitzaion Gaztediri, eta baita Goiherri B eta Aresori ere. Asteburuan finalaurrekoa eta finala jokatuko dituzte, azken hau Areson izanen delarik, igandean. Joan den asteburuko norgehiagoka eta gero, Goiherri lehenengo doa 4 punturekin, Gaztedi bigarren 3 punturekin, eta Goiherri A eta Areso hirugarren doaz, bakoitza 1,5 punturekin. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 ARESO Gaztedi A-k hirugarren txapela eskuratu du http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00007757/Gaztedi_A-k_hirugarren_txapela_eskuratu_du.htm Goiherri A taldeak jantzi du lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako 600 kiloetako txapela ere. Ondorioz, aurten jokaturiko hiru txapelak bereganatu ditu Erandioko (Bizkaia) taldeak, hau da, 680, 640 eta 600 kiloetakoak. Areso, berriz, laugarren gelditu da, Goiherri B-ren aurkako hirugarren posturako lehia galdu ondoren. Biak berdinduta zihoazten saioa hasi aurretik baina Goiherri B-k 2 tiraldiak irabazi zituen. 600 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen larunba- tean, San Cristobal-Goiherrin (Erandio, Bizkaia), eta etxeko taldeak oso motibaturik eta sasoi sasoiko jardun zuen saio osoan. Hirugarren jardunaldia hasi aurretik, bederatzina punturekin ziren berdinduta Goiherri A eta Gaztedi (Laukiz, Bizkaia) taldeak. Hortaz, txapela buruaren gainean jartzea horien bien artean zegoen, neurri handi batean. Goiherrik, ordea, aukera gutxi eman zizkion Gaztediri, eta bi tiraldiak irabazi zizkion. Bien arteko txanda arratsaldeko hirugarrena izan zen. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 ARESO Aresoko taldea eta Goiherri B, hirugarren http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00007007/Aresoko_taldea_eta_Goiherri_B_hirugarren.htm Lehen jardunaldian bezalaxe, bigarren jardunaldian ere Goiherri A taldeak eta Gaztedik berdinketa lortu zuten larunbatean, eta, ondorioz, bi taldeak bederatzina punturekin dira sailkapen orokorrean. Aresok, berriz laugarren postua lortu zuen. Lesakako sanferminetako barruan jokatu zen lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako saioa, larunbat arratsaldean. 600 kiloko bigarren jardunaldia jokatu zuten Goiherri A eta Bk, Gaztedik, Aresok eta Getxok. Lehen jardunaldia joan zen igandean jokatu zuten, eta orduan berdindu egin zutenez Goiherri Ak eta Gaztedik, beraien arteko txanda zen larunbateko saioan ikusmin handiena sorrarazi zuena. Lehia hori arratsaldeko azkena izan zen, hau da, hamargarren txanda. Ordura arte mendean hartu zituzten gainerako hiru aurkariak. ... Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 ARESO Aresok gaur 600 kilokoan bigarren saioa jokatuko du http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00007007/Aresok_gaur_600_kilokoan_bigarren_saioa_jokatuko_du.htm Bihar jokatuko da lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren 600 kiloko bigarren jardunaldia, Lesakan eta Aresoko taldea bertan izanen da. Larunbatetan jokaturiko jardunaldiak arratsaldeko seietan jokatu izan dira orain arte, baina gaurko saioa 17:00etan hasiko da, horrela eskatu baitzuten Lesakako antolatzaileek, Lesakan San Fermin jaiak baitira. 600 kiloko lehen jardunaldia joan zen igandean jokatu zen Arratzun (Bizkaia), eta Goiherri A-k (Erandio, Bizkaia) eta Gaztedik (Laukiz, Bizkaia) berdindu egin zuten. Baina, agian, ez da oso erreferentzi zuzena, tiraldiak jokatu zireneko gunean desberdintasuna baitzegoen alde batean tiratu edo bestean. Edonola ere, Goiherri A eta Gaztedi agertu dira aurtengo txapelketan indartsuenak. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ARESO Areso ere Uemako kide da eta jada 52 dira http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-21/p00007001/Areso_ere_Uemako_kide_da_eta_jada_52_dira.htm Joan den larunbatean Azpeitian ospatutako Uema egunean (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) Areso Uemako partaide izatea onartu zuten, goizean egindako bilera batean. Aresoz gain, beste 5 herri ere larunbatetik aurrera Uemako kide dira: Azpeitia, Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa), Atxondo, Mallabia eta Otxandio (Bizkaia). Mikel Baraibar Aresoko alkateak azaldu duenez, «duela hilabete inguru erabaki genuen Ueman sartzea. Bilera izan genuen bertako arduradunekin eta hor sartzea erabaki genuen, gehienbat udaletxeak euskaraz funtzionatzeko. Guk osoko bilkura batean hartu genuen erabakia, eta larunbatean kide bezala onartu gintuzten, goizean egin zuten bilera batean». ... Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 ARESO 640 kiloko txapelketako bigarren jardunaldia, bihar, Martiartun http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-14/p00007005/640_kiloko_txapelketako_bigarren_jardunaldia_bihar_Martiartun.htm Joan den asteburuan bi asteburuko etenaldia eta gero,Euskadiko Sokatira Txapelketari ekin zioten berriro, oraingoan, 640 kiloko kategorian. Lehenengo jardunaldia ekainaren 8an izan zen, Kortezubin eta bihar Martiartun lehiatuko dira. Lehenengo jardunaldia 640 kilotako kategorian ondorengo taldeak parte hartzen ari dira: Areso, Getxo, Goiherri A, Goiherri B, Gaztedi eta Mutriku. Areso laugarren postuan gelditu zen joan den asteburuan eta beste behin Goiherri A-k (Erandio, Bizkaia) lortu zuen lehenengo postua, 15 punturekin. Gaztedik (Laukiz, Bizkaia)12 puntu lortu zituen, Mutrikuk (Gipuzkoa) 9 puntu, Aresok 6, Goiherri B-k (Erandio) 3 puntu eta Getxok ez zuen punturik eskuratu. ... Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 ARESO Almeria eta Granada ezagutuz http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-07/p00007004/Almeria_eta_Granada_ezagutuz.htm Joan den astean Eskola Ibiltarien barruan Andaluziara joan ziren Aresoko bosgarren eta seigarren mailako ikasleak eta astebete igaro zuten Almerian eta Granadan, Iturengo, Tarragonako eta Madrilgo beste zenbait ikaslerekin. Mikel Illarregi Aresoko eskolako zuzendaria hagitz pozik gelditu da bertan izandako esperientziarekin. «Ateraldi honek helburu bikoitza zuen, bata didaktikoa eta zentzu honetan gauza asko ikusi eta ikasi ditugu. Beste helburuak bizikidetzarekin zerikusia zuen, eta zentzu honetan ikasleak oso gustura sentitu dira». ... Sat, 07 Jun 2008 01:00:00 +0200 ARESO Areso, azken postuan, Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-22/p00007001/Areso_azken_postuan_Euskadiko_Lur_Gaineko_Sokatira_Txapelketan.htm Igandean amaitu zen 680 kiloko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa eta Goiherrik jantzi zuen txapela. Areso sailkapen orokorrean azken postuan gelditu da, puntu bakarrarekin. Lehen jardunaldian Gaztedi gailendu zen, bigarrengoan Goiherri eta igandean ere Goiherrik irabazi zuen. Getxoko Andra Mari (Bizkaia) probalekuaren aldamenean jokatu zen 680 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia igandean. Txapela lortzeko 2 talde aritu dira lehian eta 2 jardunaldi jokatu ondoren, bederatzina punturekin ziren Goiherri eta Gaztedi sailkapen orokorrean. Beraz, igandeko saioa erabakiorra izan zen. ... Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 ARESO Zerutik gertuago http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-28/p00004004/Zerutik_gertuago.htm Urteak dira Aresoko elizak konponketak behar dituela, ezker aldeko kupula da premiarik handiena duena, baina baita teilatua ere. «Ezkerreko aldeko kupula zulatu egin zen», dio Patxi Izko apaizak, «eta ondorioz gurutzearen ezkerreko besoa zulatu egin zen». Hori dela eta, eta ura sar ez dadin, herriko langileek tarteka teilak moldatu egiten dituzte, bestela zerua bistan egonen bailitzateke. Izkok azaldu duenez, apirilaren erdi aldean edo amaieran hasiko dira konponketa lanak. «Apezpikutegitik eman dute baimena baina orain enpresa eraikitzailearen zain gaude. Aresoko eliza herriko puntan dago eta nola ikaragarrizko haizea dabilen beti beldurrez egoten gara, ea teilak mugituko diren edo ez. Eta orain, gainera, elurtearekin... Arriskurik ez dago, baina gauza da lehenbailehen konpondu beharra dela». ... Fri, 28 Mar 2008 01:00:00 +0100 ARESO Euskararen mintzoa http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-21/p00008018/Euskararen_mintzoa.htm Atzo herriko zinema euskararen, musikaren eta bereziki literaturaren festa alai batean bihurtu zen, II. Mikro-Ipuin Lehiaketaren sari-banaketa egin baitzuten. Sarituek, aipamen berezia jaso dutenek eta irabazleak, diploma eta liburu sorta jaso zituzten. Aurkezle lanak Leitzako Institutuko irakasle batek egin zituen eta Kirmen Uribe poetaz gain, Koldo Martinez Euskal Kultur Elkargoko (EKE) lehendakaria eta Jose Angel Irigarai (Pamiela argitaletxekoa) ere oholtza gainera igo ziren, bertaratu zirenei hitz batzuk esateko. ... Thu, 21 Feb 2008 01:00:00 +0100 ARESO Amaitu da mozorroen festa http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-12/p00008001/Amaitu_da_mozorroen_festa.htm Herenegun amaitu ziren Aresoko Inauteriak eta aurten aresoarrek eguraldiaren laguntzarekin inoiz baino gehiago gozatu dituzte, izan ere, giro ederra egin du kalean ibiltzeko. Aresoko Inauteriek, guztiek bezalaxe, kalearekin lotura handia dute. Kalean hasi zuten herriko txikienek festa ostiralean, eskolako ikasleak hippyz jantzi eta traktorearen atzetik herriko buelta egin zutenean. Aurten, obrak amaituta daudenez, eta eguraldi hobea egin duenez, aresoarrek ez dute lokatz izpirik zapaldu, lehengo urtean ez bezala. ... Tue, 12 Feb 2008 01:00:00 +0100 ARESO Momotxorroen etorrerarekin Altsasun bilakatu da herria http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-10/p00004013/Momotxorroen_etorrerarekin_Altsasun_bilakatu_da_herria.htm Aresoarrak goiztiarrak izan ziren atzo; 09:00ak aldera elkartzen hasi ziren Pake Toki elkartearen inguruan egun osoan zehar baserrietara puska biltzen aritzeko. 10:30a aldera abiatu ziren Sastizar baserria aldera, akordeoi eta guzti. Otsaileko egun beroa egokitu zitzaien Garizuma ondorengo Inauteri hauetan. 22 bat lagun elkartu ziren Pake Tokin, baina eskerako gehiago ibili ziren. Nonbait, ohatzetik jaikitzeko arazoak izango zituzten. ... Sun, 10 Feb 2008 01:00:00 +0100 ARESO Hippyz jantzita hasi dituzte Inauteriak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-09/p00007010/Hippyz_jantzita_hasi_dituzte_Inauteriak.htm Zenbait herritan Inauteri ondoko ajeari buelta ematen dabiltzan bitartean, Areson atzo hasi ziren aurtengoak. Mikel Baraibar Aresoko alkateak azaldu duenez, «Areson beti Leitzako eta Tolosakoen artean egiten ditugu Inauteriak, baina aurten tarterik ez zegoenez, asteburu honetan ospatu ditugu azkenean». Atzo Aresoko eskolakoak izan ziren haien herriko Inauteriak estreinatzen lehenak, eta 15:00a aldera hippyz jantzita atera ziren. «Mozorroa denon artean erabaki dugu», dio Lierni Sagastibeltza irakasleak. «Guk proposamen batzuk egin genituen eta gero ikasleek aukeratu zuten mozorroa». ... Sat, 09 Feb 2008 01:00:00 +0100 ARESO Araitz-Beteluko III. Herri Krosa etzi goizean izango da Betelun http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-18/p00005010/Araitz-Beteluko_III._Herri_Krosa_etzi_goizean_izango_da_Betelun.htm Herenegun Betelun Araitz-Beteluko III. Herri Krosa aurkeztu zuten. Etzi izango da 12:00etan helduena eta haurrena, berriz, 10:30ean. Krosa Araitz-Areso-Betelu-Larraun-Lekunberriko Kirol Mankomunitateak eta Arasex herri kirol taldeak antolatzen dute. Tolosaldeko eta Leitzaldeko jende askok hartzen du parte; aurten 250 partaide inguru espero dituzte. Izen-ematea Beteluko plazan da igandean bertan 10:45etik 11:30era eta 6 euro ordaindu behar da. Haurren izen-ematea, berriz, 10:15ean egin ahal izango da. ... Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 ARESO Mikel Onsalo aresoarra, ipuin lehiaketan irabazle http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-16/p00005002/Mikel_Onsalo_aresoarra_ipuin_lehiaketan_irabazle.htm Mikel Onsalok Nafarroako ikasleen arteko II. Mikro Ipuin Lehiaketa irabazi du. Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela Argitaletxeak antolatzen dute lehiaketa hau. Mikel Onsalok, Intze, Leitzako Amazabal Institutuko DBH 2. mailako ikaslea da. Bere ipuin sarituak Udazkena izena du. Eskolan proposatu zieten lehiaketan parte hartzea. Bere irakaslea Arantxa gai ezberdinak idazten joan zen eta «niri udazkena gustatu zitzaidan. Udazkena heriotza gogorarazten dit, horregatik gaztainondo zahar batekin lotu nuen». Intze deitzen diote Mikel Onsalori, Berastegiko aiton-amonen etxearen izenetik hartuta, hain zuzen. ... Wed, 16 Jan 2008 01:00:00 +0100 ARESO «Niretzat daukagunarekin konformatzea, hori da luxua» XABIER NIETO 'BELTZA' Aresoko udaletxeko langilea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-29/p00007006/Niretzat_daukagunarekin_konformatzea_hori_da_luxua_XABIER_NIETO_BELTZA_Aresoko_udaletxeko_langilea.htm Xabier Nieto Beltza (Areso, 1968) Aresoko udaletxeko langilea da eta herrian hainbat konponketa egiten ditu. Egun hauetan eskola margotzen ari da. Zer gosaldu duzu gaur? Txistor puska bat ogi artean. Irakurri duzun azken liburua? Kutsidazu bidea Ixabel izan zela uste dut, baina aspaldi irakurri nuen. Haurtzaroko marrazki bizidun gustukoenak? Ez dut gogoan bereziki ezta bat. Abesti bat? Mikel Laboaren Izarren hautsa. Letra oso sakona da. ... Sat, 29 Dec 2007 01:00:00 +0100 ARESO Udal zergak ordaintzeko epea, dagoeneko zabalik http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-15/p00005001/Udal_zergak_ordaintzeko_epea_dagoeneko_zabalik.htm Aresoko Udalak 2007. urteari dagozkion hiri eta landa lurren gaineko kanona ordaintzeko epeak zehaztu ditu. Borondatez ordaintzeko epea 2008ko urtarrilaren 11ra arte izanen da. Urtarrilaren 11tik otsailaren 11ra arte ordaintzen dutenei %5eko gainkargua gehituko zaie. Azkenik, 2008ko otsailaren 12tik aurrera ordaintzen dutenek %20eko gainkargua izanen dute. Aresoko Udalak hiri eta landa lurren gaineko kanona ordaintzeko kontu korronte bat zabaldu du, Nafarroako Kutxako kontu honetan: 2054 0024 75 1110028677. ... Sat, 15 Dec 2007 01:00:00 +0100 ARESO «Asko eskertzen dut lesionatu nintzenean izandako laguntza» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-18/p00007171/Asko_eskertzen_dut_lesionatu_nintzenean_izandako_laguntza.htm Mikel Olazabal pilotariak (Areso 1986) une gozoak bizi ditu. profesionaletara jauzia egin duenetik bi hilabetera dagoeneko Aspe enpresarekin partidu estelarrak jokatzen ari da. Elkarrizketa Titin eta Galarzaren aurka jokatu eta biharamunean egina dago, hamairu tantoan geratu den arren tanto politak egin ditu Olazabalek. Bigarren mailako lau t'erdikoa datorkio orain. Bi hilabete eskas pasa dira debuta egin zenuenetik eta dagoeneko goi mailan ari zara. Hain azkar igotzea espero al zenuen? Nola iritsi zara honaino? ... Sun, 18 Nov 2007 01:00:00 +0100 ARESO