Anoeta, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda anoeta eu Sat, 11 Oct 2008 00:05:35 +0200 60 Anoeta, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Sega apustua izango da gaur Anoetako Argindegiko zelaietan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-11/p00004007/Sega_apustua_izango_da_gaur_Anoetako_Argindegiko_zelaietan.htm Gaur, Anoetako Euskal Jaiaren baitan, Argindegiko zelaietan sega apustu berezi bat izango da. Parte-hartzaileak bertakoak dira: Urrutiñeko Iñigo (Iturrioz) eta Arkaitzetako Jokin (Garmendia) dira, haien zorroztaileekin batera. 17:00etan hasiko da, eta jokoan dagoen dirua 50 euro da. Zorroztaileak Barrundiko gaztea eta Bideondoko zaharra dira. Ondoren afaria izango da . Bihar azoka berezia Bestalde, bihar azokan eskualdeko hainbat postu izango dira. Artisauei dagokienez, J.L Larrarte anoetarra (egurra), Marijo bidaniarra (beira), Igor Obeso irurarra (beira) eta Arantxa Munita tolosarra (zeramika), Irazu larrauldarra (egurra), Anoetako Otero kooperatiba elkartea (Euskal pilota) egongo dira; baserriko produktuetan, Bidaniako Elola Baserria (Euskal Txerria), Anoetako Azpiazu (loreak), Errezilgo produktuak, Anoetako Agerre (barazkiak), Anoetako Barrundi (barazkiak), Anoetako Etxeberri (barazkiak), Anoetako Sarobe (barazkiak) eta Anoetako Argindegi (barazkiak) izango dira. Bestalde, Ikastolakoek pintxoak jarriko dituzte, eta EHNA tramitatzeko aukera ere izango da. ... Sat, 11 Oct 2008 01:00:00 +0200 ANOETA 250 lagun bilduko dira Euskal Jaiaren bazkarian http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00006009/250_lagun_bilduko_dira_Euskal_Jaiaren_bazkarian.htm Anoean lehenengo Euskal Jaia ospatuko dute etzi. Bertan, besteak beste bazkari herrikoia egingo dute eta mahai inguruan eseriko direnak 250 lagun inguru izango dira. Beste ekitaldietako bat eskualdeko baserritar eta artisauen eskualdeko azoka izango da. Antolatzaileek azaldu dutenez, azokako eta herriko postu politenari bozkatzeko aukera izango dute bertara joaten direnek. Antolatzaileek ere inguruko herrikoei gonbidapena luzatu die Anoetara joateko eta ahal dela baserritarrez jaantzita joateko eskatu dute. ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 ANOETA Renfek 117.000 plaza jarriko ditu aldiriko trenetan Kilometroetarako http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-04/p00010004/Renfek_117.000_plaza_jarriko_ditu_aldiriko_trenetan_Kilometroetarako.htm Renfek aldiriko trenen kopurua gehituko du biharko Kilometrok jaietarako. Horrela, 84 zerbitzu izango dira, jaiegun normal batean 46 zerbitzu izaten direnean. Bestalde, tren bakoitzeko plazak bikoiztuko egingo dira, konposizio bikoitza erabiliz, hau da, bi tren elkarri lotuta. Horri esker, 117.000 plaza inguru eskainiko dira 06:00etatik hasi eta 23:00ak arte. Tren bakoitzean 1.200 eta 1.500 pertsona bitartean sartuko dira. Halere, Renfek egindako kalkuluen arabera, 55.000 bidaiari izatea espero dute. ... Sat, 04 Oct 2008 01:00:00 +0200 ANOETA Lurjabeek ez dute baimenik eman zundaketak egiteko http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-03/p00003010/Lurjabeek_ez_dute_baimenik_eman_zundaketak_egiteko.htm AHTren proiektuak kaltetzen duen Anoetako lurren jabeek atzo goizean bilera izan zuten Typsa enpresako ordezkariekin udaletxean. AHT proiektuaren inguruan zundaketak egiteko baimenak eskuratzera joan ziren enpresakoak, beste zenbait herritan egin duten bezala, baina lurjabeek ezezkoa eman zieten. Proiektuari buruzko informazio gehiago izan arte baimenik ez dutela emango azaldu zuten lurjabeek. Ezezkoaren aurrean Typsako ordezkariek azaldu zuten beraiek proiektuari buruzko informaziorik ez dutela. Lurjabeek hartutako erabakia Eusko Jaurlaritzari heleraziko diotela azaldu zuten eta hauek jarriko direla beraiekin harremanetan. ... Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 ANOETA Baserritarrei babesa eman eta nortasuna adierazteko http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-02/p00004001/Baserritarrei_babesa_eman_eta_nortasuna_adierazteko.htm Lehenengo aldiz Anoetan Euskal Jaia antolatu dute. Urriaren 12an izango da jai eguna eta herenegun arratsaldean egin zuten aurkezpena, Arozetxe baserriaren aurrean. Antolatzaileek azaldu dutenez, «aurtengo honetan erronka garrantzitsu modura hartu dugu Anoetako Udalak eta herriko hainbat eragilek Euskal Jaia antolatzea». Egunaren helburua «gure nortasuna adierazteaz gain, bertako eta inguruko nekazariei babesa adieraztea da», diote. Horretarako «egitarau zabal eta parte-hartzailea» osatu dute «non gure kultura, nekazari eta artisauak diren protagonista nagusiak». ... Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 ANOETA Gaztetxearen inguruan, ekitaldiak ere asteburuan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-02/p00004003/Gaztetxearen_inguruan_ekitaldiak_ere_asteburuan.htm Kilometroen harira, Anoetako Gaztetxean eta inguruan izango den txosnagunean hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Ostiralean eta larunbatean kontzertuak izango dira gaztetxean. Igandean, berriz egun osoko egitaraua prestatu dute Gaztetxea eta bere ondoan jarriko dituzten txosnak alaitzeko. Bihar, hilak 3, 23:00etan kontzertua izango da Gaztetxean Tolosaldeko Lain taldearekin eta Hernanialdea eta Berako Morau ta Agotak taldearekin. Etzi, hilak 4, 23:00etatik aurrera ere konztertuak bi talderekin: Zaunka bizkaitarrak eta Barakaldo eta Bilboko Springfield. ... Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 ANOETA Euskaraz trebatzeko deia Anoetan eta Iruran http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-01/p00002002/Euskaraz_trebatzeko_deia_Anoetan_eta_Iruran.htm Anoetako eta Irurako udalek herritarrei euskaraz trebatzeko deialdia egin die, hau da, euskaldunak direnek euskaraz idatzi eta irakurtzeko ohitura har dezaten, eta oraindik euskaraz ez dakitenek ikas dezaten. Trebakuntza hori herrian bertan egiteko aukera eman nahi diete herritarrei. Horrela, herrian taldea osatuz gero, eskolak bertan emango dira. Anoeta eta Irura herri euskaldunak diren horretan, ia osorik, euskaraz egiten dute eguneroko bizia. «Gureak bezalako herrietan euskaraz bizitzea garrantzi handikoa da, euskara berreskuratzeko, Euskal Herria euskalduna izateko», azaldu dute bi udalek ohar batean. ... Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 ANOETA Peñalver: «Basagainen ikerketak egiten jarraitzeak merezi du» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-30/p00004009/Peñalver_Basagainen_ikerketak_egiten_jarraitzeak_merezi_du.htm Anoetako Basagain Burdin Aroko herrixkan urtero irailean egiten duten kanpainaren amaieran daude. Zehazki, gaur amaituko da eta Xabier Peñalver indusketaren zuzendariak azaldu duenez, «material asko atera da, denetarik». «Basagainen urtero gauzak aurkitzen ari gara eta garbi ikusten dugu merezi duela ikerketekin jarraitzeak», zehaztu du zuzendariak eta gaineratu: «Entzuten da garai horri buruz dena dakigula, baina ez da horrela eta ikertzen jarraitu behar dugu». ... Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 ANOETA ?+����?P�itularra">Ezker abertzaleak Ertzaintzaren eta EAJren «jarrera» salatu du</span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-26/p00004002/+Pitularra>Ezker_abertzaleak_Ertzaintzaren_eta_EAJren_jarrera_salatu_du.htm Herenegun arratsaldean ertzainek gazte bat identifikatu zuten Anoetan, GALek eraildako Joxi Zabala eta Joxean Lasa tolosarren oroimenez, garai hartan egindako mural bat berritzen ari zirela. Horren aurrean, Anoetako ezker abertzaleak «gogor» salatu du «EAJren eta bere aginduetara dagoen Ertzaintzaren jarrera. Izan ere egun batean bai eta bestean ere bai 'biktimak' gora eta behera ibiltzen dituzten bitartean, berriro ere beste 'biktima batzuk' ahaztu eta ahaztuarazi egin nahi dituzte». ... Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 ANOETA 'Methology' helduentzako antzerkia ikusgai udaletxeko aretoan, bihar http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-11/p00004006/Methology_helduentzako_antzerkia_ikusgai_udaletxeko_aretoan_bihar.htm Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, Igor de Quadraren Methology helduentzako antzerkia izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, Anoetako udaletxeko aretoan. Irudi, objetu eta mimoan oinarritutako antzerki lana da. Methology bere burua ezagutu nahian aktore baten bidaia absurdoa azaltzen du aktoreak, Nor naiz galdera korapilatsu hori, errealitatea eta ametsaren tartean, umorez eta jolasean azalduz. Igor de Quadrak Londres-en Co. Theatre de L,Ange Fou konpainian lan egin du, bai Inglaterra baita Europan zehar ere. 2004. urtean Aude Tournay-rekin Falsa Imago sortu eta Pinokkio Prize 04 saria irabazi zuten Belgika-n (Damaged by Miracles.) ... Thu, 11 Sep 2008 01:00:00 +0200 ANOETA Ikasturte berriari ekin diote Anoetako Abraham Olano kiroldegian http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-04/p00003001/Ikasturte_berriari_ekin_diote_Anoetako_Abraham_Olano_kiroldegian.htm Abuztuan itxita egon ondoren, astelehenean ireki ditu ateak Anoetako Abraham Olano kiroldegiak. Jadanik prest dago 2008-2009 ikasturterako ikastaro eskaintza. Aurreko urteetan eskaini direnez gain, berriak ere martxan jarri nahi dituzte, dantza anitzak edo defentsa pertsonala hamasei urtetik gorakoentzat, eta haurrentzat tenisa, adibidez. Pilateseko talde gehiago ere eskainiko dituzte, hastapenekoak zein jarraipenekoak; eta baita cyclingekoak ere. Aerobika, 3. adinekoentzako gimnastika, yoga, multifitness, gimnastika erritmikoko ikastaroak ere egongo dira. Izen ematea gaur irekiko da. ... Thu, 04 Sep 2008 01:00:00 +0200 ANOETA Gaurtik aurrera informazio guztia euskaraz zabalduko du Udalak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00002005/Gaurtik_aurrera_informazio_guztia_euskaraz_zabalduko_du_Udalak.htm Anoetako Udalak euskararen aldeko neurri berriak hartu ditu Udal zereginetarako. Ondorioz, herritarrei begirako zereginetan aldaketa batzuk izango dira; besteak beste, bandoak, kaleko oharrak, udal argitalpenak eta etxeetarako mezuak euskaraz izango dira. Neurri berrien helburuak elebitasunak sortzen duen lan karga arintzea eta denon hizkuntz eskubideak errespetatzea dira. Neurri horiek bi faktoreren ondorio dira, nagusiki: Anoetako herritarrengan euskarak geroz eta presentzia handiagoa izatea (eskolan, kalean, lan munduan, merkataritzan...) eta Udalak azken hamarkadan euskararen alde hartutako erabakiek jorratutako bidea. ... Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 ANOETA Jolaserako garai aproposa http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00008001/Jolaserako_garai_aproposa.htm Anoetako Udalak antolatuta, udako jarduerak egiten ari dira LH1 eta LH6 bitarteko haurrak ostegunetan. Atzo goizean hainbat jolas izan zituzten herriko plazan eta haur ugari elkartu ziren aulki jokoan, altxorraren bila eta beste joku gehiagotara jolasteko. Jarduera hauetan bi irteera egingo dituzte. Hilaren 10ean izango da lehenengoa eta Hernaniko ur parkera joango dira. Horretarako izena eman behar da udaletxean edo kiroldegian eta hilaren 8a da azken eguna horretarako. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ANOETA Biltokia, egun guztian irekita http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-19/p00004004/Biltokia_egun_guztian_irekita.htm Anoetako Alkartasuna Biltokiaren taberna eta janari zerbitzuaren ardura hartu du Pauli De Rojasek. Bere senarra tabernan ariko da eta sukaldearen ardura De Rojasek izango du. «Alkartasunako lehendakaria den Manuel Odriozola aritu zen konbentzitzen eta azkenean animatu gara», azaldu du. Orain 11:30ak inguruan irekitzen dute eta 22:00ak arte ez dute ixten. Astelehenean izan zuten inaugurazio ekitaldia eta «gustura» daude biltokiko giroarekin. Janari zerbitzuari dagokionez, uztailetik aurrera hasiko dira ematen, baina bitartean enkargatuz gero ere ematen dutela azaltzen dute. Asteburuetan pintxoak eta salda ere ematen dituzte. ... Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 ANOETA Gipuzkoako Itzuliaren aitzin etapa herrian izango da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-19/p00004009/Gipuzkoako_Itzuliaren_aitzin_etapa_herrian_izango_da.htm Jubenil mailako XIX. Gipuzkoako Itzulia bihar hasiko da Anoetan. Aitzin etapa izango da eta txirrindulariek erlojuaren aurkako 1,7 kilometroko ibilbidea egin beharko dute banaka. Anoetako udaletxean egin zuten itzuliaren aurkezpen ofiziala, Udaleko eta antolatzaileen ordezkariekin. 19:00etan hasiko da proba eta guztira 150 txirrindulari inguruk parte hartuko dute. Motza izan arren, bere gogortasuna izango du aitzin etapak, %8,75eko aldapa igo beharko dutelako. Herriaren sarrerako zubitik hasiko dira eta Hernialdera abiatuko dira, Ikastolako ondoko errepidetik eta proba Hernialdeko errepidearen bidegurutzea baino pixka bat lehenago amaituko da. ... Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 ANOETA