Amezketa, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda amezketa eu Sat, 11 Oct 2008 00:05:33 +0200 60 Amezketa, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Gaur Ezker Batuak zuzendaritza berria aukeratuko du http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-11/p00004008/Gaur_Ezker_Batuak_zuzendaritza_berria_aukeratuko_du.htm Antton Karrera amezketarra eta Duñike Agirrezabalaga dira hautagaiak EBko zuzendaritza berrirako hautagaiak: Karrera gaur egun Gipuzkoako Ezker Batuko koordinatzailea da. 124 delegatu izango dira bozkatzen. Karrerak EB indartu egin nahi du Gipuzkoan, batez ere, presentzia ez duen lekuetan, eta etorkizunean EB «ezker eraldatzailearen erreferentea» izatea nahi du. Honetarako harremanak ehundu nahi ditu gizarte eragileekin eta sindikatuekin. ... Sat, 11 Oct 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Altunaren agurra herritarrekin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00005001/Altunaren_agurra_herritarrekin.htm Imanol Altunak profesional mailako bere azken partida jokatu zuen asteburuan 20 denboraldi egin ondoren: «Frontoira ilusio handiarekin atera nintzen, sentsazio berezi batekin, baina jokoan ez zuen eraginik izan». Gainera, «oso partida polita atera zen, nahiz eta ez zen atera nahi bezala, ez bainuen irabazi». Bertaratu zirenen, batez ere amezketarren maitasun keinuak asko eskertu zituen, frontoia, ikusleak eta jarraitzaileez gain. Hemendik aurrera Galarretara ikusle bezala joango da, eta «horrela ere gozatu egingo dut. Garikoitz anaia ikustera joango naiz, noski». Partida 35-40 galdu zuen Urrutiarekin batera, Iñigo-Lizasoren kontra, baina oso itxura ona emanez. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Imanol Altunak profesionalen azken partida bihar jokatuko du Galarretan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-03/p00005001/Imanol_Altunak_profesionalen_azken_partida_bihar_jokatuko_du_Galarretan.htm Bihar Imanol Altuna erremontistak erremonte profesionaleko azken partida jokatuko du. Urrutiarekin ariko da Iñigo-Lizasoren aurka, 16:00etan hasiko den jaialdian. Anaiaren kontra jokatuko zuela adierazi zuen enpresak hasiera batean, baina azkenean ez da horrela izango. «Nik anaiaren kontra jokatu nahi nuen, baina ez da posible izango». Altuna I.aren palmaresa Altuna I.ak Binakako erremonte Txapelketa Ofizialeko txapela eskuratu zuen 2002an, Jon Eizagirrerekin batera. Txapelketa berean txapeldunordea izan da 7 alditan. San Fermin torneoa ere eskuratu zuen lau urtetan. Hauengatik, erremonte jokalari onenen artean kokatzen da Altuna I.a. ... Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Errosarioko jaiak asteburu honetan zehar izango dira http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-02/p00006008/Errosarioko_jaiak_asteburu_honetan_zehar_izango_dira.htm Asteburu honen baitan Ugarten festez gozatuko dute, Errosarioko Amaren jaiak, hain zuzen. Bihar hasi eta igandera bitarte izango dira, eta aurten ere egitarau erakargarria prestatu dute festa batzordekoek. Urtero izaten diren ekitaldiez gain, berriak ere gehitu dituzte: larunbateko ikuskizun bitxia (iaz modeloak ikusi ahal izan zituzten desfilatzen), noski, zein izango den jakin ezin bada ere, baina prestatzen ari direla segurua da. Betiko zahagi ardoa, herri afaria, puzgarriak, zaldi ibilaldiak, Mus txapelketa, hamaiketakoa, trikitixa, herri kirolak, sagardo probaketa eta, nola ez, Ingurutxoa, ez dira faltako. ... Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Altunatarren eguna http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-30/p00005007/Altunatarren_eguna.htm Herenegun Amezketan Altuna anaiak omendu zituzten, Ergoneko edo Goiko frontoiko inaugurazioarekin batera. Erremontistek «pozik» hartu zuten albistea eta hala zeuden herenegun ere. Egunari hasiera emateko erremonte partida bat jokatu zuten Larrunarri pilotalekuan: Altuna I-Badiola eta Altuna II-Agirrezabala aritu ziren eta azken bikotea izan zen garaile, 40-37 emaitzarekin. «Borrokatua izan zen, partida polita eta bizia», Jexus Iñurrita alkatearen hitzetan. Bertaratu ziren guztiek asko gozatu ahal izan zuten. Alkatea ere «pozik zegoen, dena oso ondo joan zelako». ... Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA «Biharko partida herrian berezia izango da, ez dugu inoiz jokatu» GARIKOITZ ALTUNA ETA IMANOL ALTUNA › Erremontistak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-27/p00007008/Biharko_partida_herrian_berezia_izango_da_ez_dugu_inoiz_jokatu_GARIKOITZ_ALTUNA_ETA_IMANOL_ALTUNA_›_Erremontistak.htm Altuna anaiak Amezketan omenduko dituzte bihar. Horretaz gain, Amezketako Ergone, edo Goiko frontoia inauguratuko dute, Altuna Anaiak izena berriarekin, Imanol Altuna (Amezketa, 1968) eta Garikoitz Altuna (Amezketa, 1975) erremontisten omenez. 12:30ean Larrunarri pilotaleku estalian erremonte partida bat jokatuko dute: Altuna I-Badiola eta Altuna II-Agirrezabala partida ikusi ahal izango da. Amezketarren erremonteko lehenengo partida haien herrian izango da. ... Sat, 27 Sep 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Armendariz, Zabaleta eta Jaka izan dira XIX. Joxean Tolosako txapeldunak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-23/p00005011/Armendariz_Zabaleta_eta_Jaka_izan_dira_XIX._Joxean_Tolosako_txapeldunak.htm XIX. Joxean Tolosa pilota Txapelketak baditu aurtengo txapeldunen izenak: Jaka, Zabaleta eta Armendariz, hain zuzen. Antolatzaileak «gustura» gelditu dira aurtengo txapelketarekin, batez ere, «jendearen erantzunarekin, ikusleen paperarekin: oso pozgarria izan da». Partidei dagokionez, «lehiakortasun eta parekotasun gehiago espero genuen». Jaka infantilak kadeteen mailan jokatu zuen eta 18-3 irabazi zuen «Loidi urduritu baten aurrean. Aurreko gauean botaka aritu zen, urduritasunak jota. Hanketan ere dardara somatzen zitzaion». Horri gaineratu behar zaio, igande goizeko Leitzako beste finala. ... Tue, 23 Sep 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Bihar XIX. Joxean Tolosa Txapelketako finalak jokatuko dituzte http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-20/p00005006/Bihar_XIX._Joxean_Tolosa_Txapelketako_finalak_jokatuko_dituzte.htm Bihar Amezketako pilotalekuan XIX. Joxean Tolosa Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira. 17:00etatik aurrera hiru norgehiagoka izango dira: kadeteen, jubenilen eta nagusien artekoa, alegia. Eskualdeko pilotariak iritsi dira final handira, bi mailatan gainera: Jaka kadeteen artean (gogoratu behar da mutiko hau infantila dela) eta Onsalo nagusietan. Aurkari gogorrak izango dituzte aurrez-aurre. Jakak Loidiren aurka, Arzelusek Zabaletaren aurka eta Onsalok Armendarizen kontra. Orain arte giro bikaina izan da pilotalekuan eta hala espero dute bihar ere, pilotarien eta pilotazaleen artean giroa izatea. ... Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Larraitz Bidearen ondoko urbanizazio proiektua onartuko dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-16/p00005008/Larraitz_Bidearen_ondoko_urbanizazio_proiektua_onartuko_dute.htm Etzi 20:30ean Amezketako udaletxeko pleno aretoan ohiko bilkura egingo dute. Bertan, besteak beste, ondoren zehazten diren gaiak aztertuko dituzte: uztailaren 29an eginiko ez ohiko bilkuraren Akta Agiriaren onarpena eta Larraitz Bidearen ondoko eremuko urbanizazio proiektuaren behin-betiko onarpena. Bukatzeko, batzordeen informazioa emango dute ezagutzera eta galdera eta erreguak egiteko tartea ere gordeko dute. ... Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Joxean Tolosa Txapelketako finaletan Jaka, Arzelus eta Onsalo ariko dira http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-16/p00005009/Joxean_Tolosa_Txapelketako_finaletan_Jaka_Arzelus_eta_Onsalo_ariko_dira.htm Datorren igandean, hilak 21, Amezketako pilotalekuan XIX. Joxean Tolosa eskuz banakako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte 6 pilotarik: kadete, gazte eta nagusien mailako sei pilotari, alegia. Final honetara Tolosaldeko pilota eskoletan aritzen diren hiru pilotari ariko dira: Lizartzako Jaka (Amezketako Zazpi-Itturri), Arzelus (Zazpi-Itturri) eta Onsalo aresoarra (Aurrera-Saiaz). Eskualdeko pilotariek ez dituzte aurkari xamurrak: Jakak Loidi (Añorga) izango du aurrez aurre. «Loidi mutil handi bat da», dio Xalton Zabala Zazpi-Itturri pilota eskolako delegatuak «eta kadeteen mailako zaharrenetakoa da. Azpimarratzekoa da Jaka berez infantila dela eta ez kadetea. Aurtengo helburuak beteta daude, nahiz eta finala gero galdu». ... Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Hilaren 28an Altunatarrak omenduko dituzte http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-13/p00005006/Hilaren_28an_Altunatarrak_omenduko_dituzte.htm Hilaren 28an Amezketan, Garikoitz eta Imanol Altuna anaia erremontistak omenduko dituzte. Egun horretarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte; tartean, bazkari bat. Egun berean Ergoneko frontoia inauguratuko dute. Amezketako Udalak bazkari honetarako txartelak dagoeneko salgai jarri ditu herriko tabernetan. Esan bezala, bazkaria hilaren 28an izango da, Ergone pilotaleku berrituan. Txartelak 25 euro balio du eta haurrak ere joan daitezke, hauen prezioa 8 eurokoa izanik. Bertaratu nahi duenak hilaren 20ra arte izango du erosteko aukera (larunbata, gaur zortzi). ... Sat, 13 Sep 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Joxean Tolosa Txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte gaur http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-12/p00005001/Joxean_Tolosa_Txapelketaren_finalerdiak_jokatuko_dituzte_gaur.htm XIX. Joxean Tolosa Pilota Txapelketa azken txanpara heltzen ari da. Hala, hiru mailatan gaur gauean bigarren finalerdiak jokatuko dituzte, 22:00etatik aurrera. Bertan izango diren pilotarien artean izango da eskualdeko ordezkaritzarik, izan ere, Nagusien mailan Elurbe lizartzarrak Irurtzungo Armendariz izango du aurrez aurre. Kadeteen eta gazteen mailan ere bigarren finalerdiak jokatuko dituzte. Lehenak, Aizpuru azkoitiarra eta Loidi añorgarra izango dira aurrez aurre; gazteen mailan, berriz, Azkoitiko Epelde eta Irurtzungo Zabaleta ariko dira nor baino nor. ... Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Final-laurdenen ondoren, finalerdiak jokatuko dituzte datorren asteburuan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-09/p00004009/Final-laurdenen_ondoren_finalerdiak_jokatuko_dituzte_datorren_asteburuan.htm Amezketan asteburuan zehar XIX. Joxean Tolosa pilota Txapelketako final-laurdenetako bigarren asteburua osatu dute. Larunbateko partidak «gogorragoak izan ziren» ostiralekoak baino. Ostiraleko partidetan parekotasun handiagoa espero zuten pilotariengandik, baina ez zen hala izan emaitzetan ikusi ahal den moduan: «Pentsatzen genuen parekotasun handiagoko partidak izango zirela, eta frontoiaren betekadak ere hala ematen zuen, baina ez zen hala gertatu». Kadeteetan Aizpuru «bikain eta perfektu batek» 12-0 jarri zuen markagailuan eta Santxo 5 bakarrik egitera mugatu zuen Aizpuruk. ... Tue, 09 Sep 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Datorren astean batzordeak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-05/p00005003/Datorren_astean_batzordeak.htm Datorren astelehenean, hilaren 8an Amezketan hirigintza-obretarako batzordearen bilera izango da 20:30ean, balioanitzeko gelan. Asteartean, berriz, kultura,gizarte ongizate eta ingurumena batzordea bilduko da, bertan proposatuko dituzten gaiak jorratzeko asmoz eta herritarrei ezagutzera emateko asmoz. Bilerak beti bezala irekiak dira eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Astelehenekoan 2009. ekitaldirako Udal Aurrekontuak eta Tasen (Ordenantza Fiskalak) informazio bilketa egingo dute. Azken bileretan bezala Larraitz Bideko urbanizaketari ere helduko diote, eta arau berriztatzaileen aldaketa puntualak ere jorratuko dituzte. ... Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Gaur eta bihar, Joxean Tolosa Txapelketako final-laurdenak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-05/p00005007/Gaur_eta_bihar_Joxean_Tolosa_Txapelketako_final-laurdenak.htm Asteburu honetan, udan zehar Amezketako pilotalekuan Joxean Tolosa Pilota Txapelketan aritu diren pilotari onenak ariko dira, izan ere, final-laurdenak jokatuko dituzte. Gaur eta bihar ariko dira, 22:00etan. Amezketako XIX. Joxean Tolosa Txapelketan hauek izan dira asteburu honetan jokatzera iritsi direnak: Aizpuru, Santxo, Apezetxea, Arzelus, Larrañaga, Onsalo, Bereziartu, Gallurralde, Arrieta, Mendinueta, Gorrotxategi eta Otxandorena. Eskualdeetako pilotariak asteburu honetan badira, beraz. ... Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Ez dute ur kontsortzioarekin hitzarmena sinatuko http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-04/p00004009/Ez_dute_ur_kontsortzioarekin_hitzarmena_sinatuko.htm Amezketan dagoeneko duela hilabete bat egin zuten azken ohiko bilkura eta bertan, esaterako, ez dute Gipuzkoako ur kontsortzioarekin hitzarmena sinatu, hitzarmenaren aldeko 3 bozka eta kontrako laurekin. Alkateak gogoratu zuen hitzarmen honetan honako baldintzak kontuan hartu beharko zirela: hitzarmenak gaur egun Udalak kobratzen duen sarea bakarrik izango du kontuan; hitzarmena mantentzen den bitartean ura Zazpi-Itturritik hartuko da; Gipuzkoako Urak erakundeak ondorengo 3 urteetan kaleko uraren sarea berritzeko konpromisoa hartzen du (150.000 euro); inbertsio guztiak Udalak onartu beharko ditu; hitzarmenak 3 urteko iraupena izango du gutxienez. ... Thu, 04 Sep 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Ohiko bilkura datorren asteartean egingo dute udaletxean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002006/Ohiko_bilkura_datorren_asteartean_egingo_dute_udaletxean.htm Datorren asteartean, hilaren 29, hain zuzen, 20:30ean Amezketako Udaletxeko pleno aretoan ohiko bilkura irekia egingo dute. Bertan, besteak beste, Larraitz-bidearen ondoko eremuko urbanizaketa proiektuaren haserako onarpena izango da. Arau berriztatzaileen aldaketa txikiak ere jorratuko dituzte, lanen adjudikazioa eta dirulaguntza eskaera ere eginez. Aste honetan egin diren batzordeetako bileretan jorratu dituzten gaiak ere landuko dituzte. Beraz, ohiko bilkuran 2008ko festetarako (Amezketa eta Ugarte) eta Kultur Asterako diru laguntzen onarpena kontuan hartuko dute. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Urbietak eta Zubirik irabazita, txapelketan aurrera egingo dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00005004/Urbietak_eta_Zubirik_irabazita_txapelketan_aurrera_egingo_dute.htm Amezketako XIX. Joxean Tolosa Pilota Txapelketako partidak izan dira asteburuan, eta hauetan Altzoko eta Bidaniako pilotariak kanpo gelditu dira. Erniopeko Urbietak eta Aurrerako Zubirik, berriz, aurrera egingo dute. Ostiraleko emaitzak hauek izan ziren: Perosanz 18, Erauskin 4; Azkarate 8, Gorrotxategi 18; Senperena 10, Ezkurdia 18. Larunbatekoan 8 partida izan ziren: Apezetxea 18, Lertxundi 12; Urbieta 18, Mayo 7; Loiola 18, Esnaola 2; Legarreta 18, Mendia 3. Gaueko partidetan Aurrerako Zubiri pilotariak 18, Biainek 10; Madariga13, Uharte 18; Mitxelena 9, Muguruza 18. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Gaur kultura, gizarte ongizate eta ingurumena batzordearen bilera izango da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00005001/Gaur_kultura_gizarte_ongizate_eta_ingurumena_batzordearen_bilera_izango_da.htm Gaur 20:30ean Amezketako balioanitzeko gelan kultura, gizarte ongizate eta ingurumena batzordea bilduko da. Bilera hauek irekiak dira, herritar guztientzat. Eztabaidatuko dituzten gaiak jaien ingurukoa eta frontoien ingurukoa izango dira, besteak beste. Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Gaur Joxean Tolosa Txapelketako partidak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00003001/Gaur_Joxean_Tolosa_Txapelketako_partidak.htm XIX. Joxean Tolosa Pilota Txapelketa aurrera doa. Atzo bezala, gaur ere Amezketako frontoian txapelketako pilota partidak jokatuko dira. 16:00etatik aurrera lau partida jokatuko dira eta 22:00etatik aurrera hiru. Gaur jokatuko diren zazpi partidetatik hiru gazteen mailakoak izango dira, beste laurak helduen artean jokatuko dituzte. Eskualdeko pilotariak 16:00etatik aurrera jokatuko diren partiduen barnean, bigarren norgehiagoketan Urbietak jokatuko du Mayoren aurka gazteen mailan. Gure eskualdeetako bigarren ordezkariak, Zubirik, 22:00etatik aurrera jokatuko du Biain-en aurka. ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Etzi eta etzidamu bi batzorde bilera izango dira iluntzean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00006007/Etzi_eta_etzidamu_bi_batzorde_bilera_izango_dira_iluntzean.htm Datorren astean, Amezketako bi batzordetako bilera egingo dituzte: hirigintza-obretarakoa eta kultura, gizarte ongizate eta ingurumenekoa, hain zuzen. Oraingoan, lau bilera ezberdin egin beharrean bitan banatu dute dena. Astelehenean eta asteartean izango dira bi bilerak, beti bezala, 20:30ean, eta balioanitzeko gelan. Bilera hauek irekiak dira, eta herriko gaiez aritzen dira hauetan. Hirigintzakoan Larraitz bideaz Hirigintza-obretarako batzordea etzi bilduko da balioanitzeko gelan. Beti bezala 20:30ean izango da bilera irekia. Jorratuko dituzten gaiak hauek dira: Larraitz Bideko urbanizazioa, arau berriztatzaileen aldaketa puntualak, lanen adjudikazioa eta diru laguntza eskaera. Ondoren, obra txikiak eta hirigintza kontsultak ere egin ahal izango dira. ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Elbien jatorria zein ote da? http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00006008/Elbien_jatorria_zein_ote_da.htm Elbiak, euliak omen dira Amezketakoak. Hori da herritarrek duten goitizena: hasieran goitizen hauek zirikatzeko erabiltzen baziren ere (batzuetan min egiteko), gaur egun umore punttuarekin erabiltzen dira Baina nahigabe bada ere, jatorria non edo zertan duen jakin nahi izaten dugu, ezizenek, nolabaiteko egiazko sekretutxoak, egia mo- dukoak gordetzen baititu bere baitan. Joxe Mari Otermin amezketarrak egindako herriari buruzko bigarren liburuan (Amezketa, largo y tortuoso camino) dokumentazio asko aurki daiteke honen inguruan ere. Tartean hau kontatzen da: 1831ko uztailan, amezketarren eta albizturtarren arteko pilota partidak jokatu zituzten Lizartzan (aurretik Amezketan jokatu zuten hauek, herritarrak irabazleak izanik). Giro ona izan zen denen artean Lizartzan, baina Albizturko Zulozar zeritzana amezketarrekin zertxobait sartu zen, euliak zirela esanez. Honekin «probokazioa eta ziriketa bilatzen ari zen Albizturko eskalea». ... Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Erauskinek jarraituko du Joxean Tolosan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00004009/Erauskinek_jarraituko_du_Joxean_Tolosan.htm Amezketan asteburu honetan ostiralez eta igandez jokatu dira XIX. Joxean Tolosa Txapelketako partida guztiak. Larunbatean, besteak beste, Herri Arteko Pilota Txapelketako final handiak jokatu ziren eta horregatik aldaketak eman ziren egutegian. Hauek izan dira emaitzak: ostiralean, gazteen artean, Biain 18, Oiarzabal 11; Iraola (Valenciaren ordez) 11, Lertxundi 18. Nagusien artean, Agirre 12, Muguruza 18, eta Artola (Altzokoa) 1, Uharte 18. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Amezketak EHPKko finalean hirutik bi kategoriatan lortu du txapela http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-13/p00004005/Amezketak_EHPKko_finalean_hirutik_bi_kategoriatan_lortu_du_txapela.htm Atzo Amezketan Euskal Herriko Pilota Konfederazioko eta Herri Arteko Txapelketak jokatu zituzten. EHPKko finalak goizean izan ziren, eta Amezketak bi kategoriatan irabazi zuen. Euskal Herriko Herriarteko finalari dagokionez, arratsaldean jokatu zuten eta Galdakao gailendu zen Baztanen aurka. EHPKko finalak hiru mailetan jokatu zituzten (benjamin, alebin eta infantiletan) eta bitan amezketarrek irabazi zuten. 5 taldek hartu zuten parte orohar, izan ere, Xalton Zabalak azaldu zuen bezala, Iparraldekoak ez ziren etorri, «ez baitzuten taldea osatzerik izan». Hauetaz gain, bizkaitarrek ere huts egin zuten, uztailean jada oporrak hartzen baitituzte. «Arabako taldea Amurrio eta Agurainen artean osatu zuten», dio Zabalak, «Nafarroakoa baztandarrek eta Gipuzkoakoa Arrasatek, Andoainek eta Amezketak» . ... Sun, 13 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Joxean Tolosa Txapelketako partidak izango dira gaur eta etzi, Amezketan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00007001/Joxean_Tolosa_Txapelketako_partidak_izango_dira_gaur_eta_etzi_Amezketan.htm Joan den asteburuan hasitako XIX. Joxean Tolosa pilota txapelketaren bigarren jardunaldiak jokatuko dira asteburu honetan. Hasteko, gaur, 21:00etatik aurrera, gazte eta nagusien mailako bina partida jokatuko dira. Horietatik bakarrean izango dira eskualdekoak lehian. Hala, laugarren partida, Altzoko Artola eta Berako Uharteren artekoa izango da. Hurrengo partidak etzi jokatuko dira, 16:00etatik aurrera. Hemen ere lau norgehiagoka izango dira, gazte eta nagusien artekoak. Lehendabiziko partidan Iparraldeko Punpa eta Altzoko Erauskin aterako dira kantxara. Azkeneko jardunaldia berriz, Hernaniko San Sebastianek eta Amezketako Belokik jokatuko dute. ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA EHPKko eta Herri Arteko Txapelketetako finalak, etzi http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00005008/EHPKko_eta_Herri_Arteko_Txapelketetako_finalak_etzi.htm Etzi Amezketako hiru pilotalekuetan Euskal Herriko Pilota Konfederazioko finalak (EHPK) jokatuko dituzte egun osoan zehar. Goizez 10:30ean hasita benjaminak, alebinak eta infantilak ariko dira. Amezketan Bizkaiko, Nafarroako, Arabako, Gipuzkoako eta azkenik Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherearen artean osatutako selekziokoak ariko dira. Denak denen kontra ariko dira eta 12:00etan onenen artean finala jokatuko dute. Partida hauek guztiak binaka izango dira. ... Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA San Fermin Torneoa irabazi nahian dabiltza eskualdeko erremontistak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00006008/San_Fermin_Torneoa_irabazi_nahian_dabiltza_eskualdeko_erremontistak.htm Sanferminetako Binakako Erremonte Txapelketa iragan astean aurkeztu zuen Remonte Berri enpresak. Eskualdeko hiru erremontistak, Altuna anaiak eta Patxi Zeberio, txapelaren lehian arituko dira. Altuna I.ak Etxeberria III.a izango du atzelari postuan. Altuna II.ak Eizagirre eta Zeberio II.ak San Miguel gaztearekin osatuko du bikotea. Finala uztailaren 12an Sandua Olio Torneoan edo Sanferminetako Binakako Torneoan sei bikote ari dira lehian bi ligaxkatan antolatuta. A eta B taldeko bi bikote onenak finalerdietan gurutzatuko dira. Ondoren bikote irabazleak final handia jokatuko dute uztailaren 12an Huarteko Euskal Jai Berri pilotalekuan 16:00etatik aurrera. ... Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Etziko Ugarteko betizu jaterako 80 lagunetik gora bilduko dira frontoian http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00005006/Etziko_Ugarteko_betizu_jaterako_80_lagunetik_gora_bilduko_dira_frontoian.htm Aurten ere betizu jatea antolatu dute Ugarten etzirako. Frontoian elkartzen dira jateko eta gainera, han bertan prestatzen dute betizua. Aurten, berritasunen artean, betizua prestatzen ariko direnak izango dira; izan ere, orain arte Ugartekoak ez zirenak joaten ziren prestatzera, baina oraingoan bertakoak animatu dira. Oraindik bada izena emateko aukera, baina gaur da azken eguna eta Goikoetxeaenea tabernan eskura daitezke 27 euroren truke. Haurren prezioa 12 eurokoa da. Betizu jatera, noski, edozein etor daiteke, ugartearrek gustura artatuko dituzte bertaratzen diren guztiak. 14:00etan eseriko dira frontoiko mahaien inguruan bazkalduko dutenek. ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA Etzi Amezketan ohiko bilkuran bileretako informazioa emango dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00003002/Etzi_Amezketan_ohiko_bilkuran_bileretako_informazioa_emango_dute.htm Etzi Amezketan ohiko bilkura egingo dute 20:30ean, udaletxean. Bertan, besteak beste, ondoren zehazten diren gaiak aztertuko dituzte: 2008ko aurrekontuei dagokien 1. zenbakia duten kreditu aldaketa espedienteak; AIU-4 Larraitz-bidearen ondoko eremuko birpartzelazio proiektuaren onarpenak egingo dituzte; AIU-7 Jauregi ondoko eremuko hirigintza arloko hitzarmenaren sinadura onartzea. 2008ko (uztaileko) udaleku irekien antolaketari buruzko erabakiak hartuko dituzte. Ergonen busaren geltokirako markesina jartzeko laguntza eskatzeko eta inbertsioa gauzatzeko aurrekontua badagoela ziurtatzen duen udal akordioaz ere ariko dira. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 AMEZKETA