Altzo, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda altzo eu Sun, 12 Oct 2008 00:05:27 +0200 60 Altzo, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info 'Magia teilatutetan' izango da bihar Lizarben http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00005003/Magia_teilatutetan_izango_da_bihar_Lizarben.htm Bihar, Altzoko Lizarbeko gelan Magia teilatuetan antzezlana izango da, 17:00etan, eta Udalak antolatuta eta Kutxaren laguntzarekin. Bereziki haurrentzat da aproposa biharkoa. Betisa, Dorleta eta Falasoz dira biharko protagonistak (Iraitz Lizarraga, Asier Kidam eta Jorge Santos) eta gertatuko direnetan magia existitzen den ala ez izango da ardatza. Betisa zerua ikustera aterako da gau batean, izarrak teleskopioarekin begiratzera, San Joan gauean, hain zuzen. Neskari izarrak asko gustatzen zaizkio, baina ez du ikusi eta uki ezin daitekeen munduan sinesten. Baina Dorleta magoa ezagutuko du gau horretan... ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 ALTZO Mantentze soinketa, helduen soinketa eta yoga, aurtengorako http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-18/p00005004/Mantentze_soinketa_helduen_soinketa_eta_yoga_aurtengorako.htm Aurreko urteen antzera altzotar helduen interesekoa den ikastaroren bat antolatu nahi dute Altzon. Hauek dira aurten eskainiko dituzten aukerak: mantentze soinketa, helduen soinketa eta yoga. Bai mantentze soinketa eta bai helduen soinketa ere astean 2 egunetan eta egun bakoitzean ordubeteko saioa izango lirateke. Yoga ere izango da, baina astean ordu eta erdiz, egun bakarrean. Izena emateko azken eguna hilaren 24a izango da, asteazkena eta 13:00ak arte, udaletxean. Ikastaro guztiak egitea ezinezkoa izango denez, izena emateko garaian zein ikastaro nahiago den zehaztea eskatzen da; ondoren, 8 pertsonako taldea osatzen bada behintzat, interesik handiena lortu duen ikastaroa antolatuko dute. ... Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 ALTZO Etxeko arriskuen eta lehen sorospenen inguruko hitzaldia http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-12/p00005004/Etxeko_arriskuen_eta_lehen_sorospenen_inguruko_hitzaldia.htm Datorren astelehenean Etxeko arriskuak eta lehen sorospenak hitzaldia eskainiko dute 19:00etan, udal ekintza eta batzar aretoan. Bereziki, erretiratuei zuzenduta dagoela jakinarazi dute Udaletik, baina edonork parte hartu ahal izango du. Sarrera doakoa izango da. Kutxaren laguntza duen hitzaldi honetan etxean gerta daitezkeen arrisku eta istripuen berri emango diete bertaratuei eta behar bezalako prebentzio-neurria hartzeko bideak azalduko dituzte. ... Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 ALTZO Gipuzkoaz lehen aldiz http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00004001/Gipuzkoaz_lehen_aldiz.htm Altzoazpiko Salbatore eliza, Gipuzkoako zaharrenen artean dago. Inguruan Olazabalgo Monasterioa zegoen, jadanik XI. mendean han zegoena. Erdi aroko dokumentazioaren arabera, San Salvador de Ipuzcoako Monasterioa ere izendatua izan zen. 1025. urtean Gipuzkoa historian barneratzen da, Iruñeko Santxo III.a erregearen izenean Ipuskuako agintea duten Gaila Anderearen eta Garzia Azenariz Jaunaren eskutik. Bikote hau Olazabalgo Salbatore eliza aipatzen da. Beraz, X. mendean ere eliza hau bazela pentsa daiteke. ... Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALTZO Udalak 2007ko urtekariaren aurkezpen ekitaldia egingo du bihar http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00005007/Udalak_2007ko_urtekariaren_aurkezpen_ekitaldia_egingo_du_bihar.htm Bihar, Altzoko multimedia gelan herriari buruzko urtekaria aurkeztuko dute. 19:30ean izango da ekitaldi hau eta herritarrentzat irekia da, are gehiago, Udalak herritarrak gonbidatu nahi izan ditu, «nahi duen guztiak joateko». Aurkezpenean Altzoko 2007ko urtekaria ezagutzera emango dute. Urtero ateratzen dute urtekari erabilgarria herrian. Etxeetara bana bidaltzen dute. Aurkezpenaren ondoren, luncha antolatu du Udalak Elordi elkartean. ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALTZO «Herritar askok erakutsi du interesa» aurtengo Kirolari Ateak Zabalik Egunean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-19/p00005008/Herritar_askok_erakutsi_du_interesa_aurtengo_Kirolari_Ateak_Zabalik_Egunean.htm Altzotarrek joan den igandean Kirolari Ateak Zabalik eguna ospatu zuten, eta honetan «jende askok hartu nahi izan zuen parte». Eguneko egitarauaren baitan, Altzoko Udalak pilotari eta errekaren ekosistemari egin zion lekua. Autoa hartuta Araxes ibaira jaitsi ziren, Amategi auzora. Bertan, bertaratu zirenek ibaiaren ekosistema hobeto ezagutzeko bisita interesgarria egin ahal izan zuten. «Haurrek gehienbat basoak ezagutzen dituzte, baina ez hainbeste ibaiaren inguruko landaretza eta fauna», zioten antolatzaileek. «Erreka ertza ikusi genuen eta beste baso mota hori nolakoa den ere ezagutu zuten hara joan zirenek». ... Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 ALTZO Igandean, kirolari ateak irekiz http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-12/p00007007/Igandean_kirolari_ateak_irekiz.htm Altzoko Udalak eta Elordi Kultur eta Kirol elkarteak Kirolari ateak zabalik eguna ere ospatu nahi du igandean. Jendea kirolak duen garrantziaz ohartarazi nahian, bai gizarte kohesioaren ikuspegitik begiratuta, bai osasunarentzako dakartzan onurak kontuan hartuta, eta bai beste herri eta kultura batzuekin harremanak izateko bitarteko modura ikusita, aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundiak Kirolari ateak zabalik eguna antolatu du. ... Thu, 12 Jun 2008 01:00:00 +0200 ALTZO Mirandaolara ibilaldia antolatu du Udalak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-31/p00003005/Mirandaolara_ibilaldia_antolatu_du_Udalak.htm Ekainaren 8rako Altzoko Udal Gizarte Zerbitzuak jubilatuentzako ibilaldia antolatu du. Mirandaola parkera joango dira besteak beste, iturriak eta ibilbide atseginez gozatzera. Interesa dutenek izena Altzoko udaletxean eman beharko dute asteartea baino lehenago. Guztira 25 euro ordaindu behar da. eta autobusa 10:45ean abiatuko da Altzoko plazatik. Hainbat leku bisitatu ondoren, Mirandaola jatetxean bazkalduko dute gero. ... Sat, 31 May 2008 01:00:00 +0200 ALTZO Mirandaola parkera ibilaldia http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-28/p00005003/Mirandaola_parkera_ibilaldia.htm Datorren ekainaren 8rako Altzoko Udal Gizarte Zerbitzuak jubilatuentzako ibilaldia antolatu du. Mirandaola parkera joango dira besteak beste osorik burdinaz egindako Euskal Pilotako frontoi bakarra, iturriak eta ibilbide atseginak ere ikusi ahal izango dituzte. Interesa dutenek izena Altzoko Udaletxean eman beharko dute ekainaren 3a baino lehenago (asteartea). Bazkaltzeko menua Parketik atera gabe Euskal Burdinaren Museoa, Mirandaola Burdinola eta Mirandaolako Baseliza ikus ditzakete eta Mirandaola jatetxean bazkalduko dute. Aukeratu duten menua bikaina da: urdaiazpikoa, legatz pudina, frijituak, onddo nahaskia, arkume iztar errea, pastela eta izozkia eta kafea. ... Wed, 28 May 2008 01:00:00 +0200 ALTZO Altzok 3 euro emango ditu biztanleko HITZAren alde http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-22/p00005007/Altzok_3_euro_emango_ditu_biztanleko_HITZAren_alde.htm Altzoko Udalak TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZArekin atzo hitzarmena sinatu zuten Iñaki Murua Altzoko alkateak eta Jon Mujika Tolosa Herria Hedabideakeko kudeatzaileak. Hitzarmenaren ondorioz, Altzoko Udalak herriko biztanleko 3 euroko laguntza emango dio TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAri lau urte gehiagoz. Beraz, 2008tik hasita, 2011ra arte. HITZA euskararen erabilera areagotzeko lanean ari da eta ariko da euskararen normalizazioa lortzeko bidean, tresna garrantzitsua izanik. Altzoko Udalak egitasmo honen zati izaten jarraitu nahi du, aurreko urteetan bezala, elkarlanean arituz. ... Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 ALTZO Haur eskolan izena emateko epea hilaren 30era arte zabaldu dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-20/p00003008/Haur_eskolan_izena_emateko_epea_hilaren_30era_arte_zabaldu_dute.htm Altzoko haur eskolan haurren izen-emate epea zabaldu egin zuten atzo. Beraz, gurasoek aukera dute dagoeneko seme-alaben izena emateko, hilaren 30era arte (ostirala), Haur Eskolak Partzuergoak jakitera eman duenez. Irailetik aurrera ordaindu beharko dena hau da: 5 ordu edo gutxiago egongo direnek 145 euro; 5 ordutik gora egongo direnek 190 eta egokitza-aldia, 135 euro. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.haurreskolak.net webgunean lor daiteke, edo bestela Altzoko Udaletxean. ... Tue, 20 May 2008 01:00:00 +0200 ALTZO Miguel Soroa zenaren lagunarteko ilunabarra etzi ospatuko dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-22/p00007006/Miguel_Soroa_zenaren_lagunarteko_ilunabarra_etzi_ospatuko_dute.htm Miguel Soroa pilotariari, lagun askokoa izaki, merezitako omenaldia antolatu diote bere lagunartekoek. Etzi izango da omenaldia, eta lagunek esan bezala, «berak egingo zuen moduan egingo dugu: Miguel Soroa zenaren lagunarteko ilunabarra», hain zuzen. Lagunarteko ilunabarra eskaini nahi izan diote hurbileko lagunek. «Soroak egingo lukeen modura egin nahi izan dugu», Letamendiak aipatu bezala. Meza eta afaria izango dira ekitaldi garrantzitsuenak, baina bertan parte hartuko dutenak izango dira benetako dizdirak. «Partzuarrak», Letamendiaren ahotan, «pilotarekin lotutakoak eta Soroaren ingurukoak izango dira»: Zarauzko olerkariak, Jose Arzelus organo jotzailea, Egaña eta Euskitze, Garikoitz Mendizabal eta Iñaki Letamendia txistulariak eta Joxe Luis Etxeberria, Xafre trikitilaria. ... Tue, 22 Apr 2008 01:00:00 +0200 ALTZO Axun Aierbe Mendizabal euskaltzalea hil da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00002008/Axun_Aierbe_Mendizabal_euskaltzalea_hil_da.htm Axun Aierbe Mendizabal Galtzaundi Euskara Taldeko sortzaileetakoa eta lehendakari izandakoa hil zen atzo, garuneko odol isuri batez, Donostiako ospitaleko sendagileek azaldu bezala. 1968ko apirilaren 28an jaio zen Axun Aierbe Altzon. Tolosan egin zituen lehen ikasketak, eta ondoren, Deustun Unibertsitatean Euskal filologian lizentziatu zen. Ondoren, Hizkuntza Plangintzarako diploma eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta doktoretza tesina egin zuen administrazioko euskarari buruz. ... Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 ALTZO Hurbilekoa ezagutzeko ibilaldia http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-18/p00008020/Hurbilekoa_ezagutzeko_ibilaldia.htm Altzoko Udalak antolatutako mendi ibilaldia «arrakastatsua» izan da. Erantzun «polita» izan zuen, 50 bat lagun bildu baitziren goizean goiz Altzoko plazan, Larte-Erroizpe mendira joateko. Autoak hartu, eta Belauntzara joan ziren, menditxo honetara joateko. 800 metro inguruko mendia da, eta herenegun egin zuen eguraldi ona aprobetxatuz, paisaiaz eta ibilaldiaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten animatu zirenek. ... Tue, 18 Mar 2008 01:00:00 +0100 ALTZO Larte-Erroizpera mendi irteera antolatu dute Altzon, bihar goizerako http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-15/p00005012/Larte-Erroizpera_mendi_irteera_antolatu_dute_Altzon_bihar_goizerako.htm Larte-Erroizpera mendi irteera antolatu du Altzoko Udalak biharko. 09:00etan plazatik abiatuko dira. 800 metroko altuera dauka menditxo honek eta ibilaldia ederra da oso. Bertara joateko, Belauntzaraino autoz abiatuko dira. Ibilaldia erraza dela adierazi dute, beraz, ez da prestaketa berezirik behar. Udalak jendea animatu nahi izan du, «ibilbidea erraza eta ederra baita». Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 ALTZO Osoko Bilkuran Udala «konponbide demokratiko baten alde» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-22/p00006001/Osoko_Bilkuran_Udala_konponbide_demokratiko_baten_alde.htm Altzoko Udalak joan den astean egindako osoko bilkuran 7 puntu onartu zituen. «Udal honek irmoki salatzen du 18/98ko epaia eta atzean dagoen Euskal Herriaren aurkako erasoa», dio lehenengo puntuak. Ildo honetatik jarraituz, bigarren puntuan Espainiaan ez dagoela «demokraziarik esta Euskal Herriarentzako etorkizunik ere» adostu zuten. 18/98ko auzia osoko bilkuraren oinarrizko gaietako bat izan zen, onartutako beste zenbait puntutan azaldu zuten bezala. «Udal honek bat egiten du Euskal Herriaren eskubideen aldelan egiteagatik 18/98 auzian auziperatu eta zigortuak izan diren gizon eta emakume guztiekin». ... Fri, 22 Feb 2008 01:00:00 +0100 ALTZO Candanchura eskiatzera joateko autobusa http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-18/p00005008/Candanchura_eskiatzera_joateko_autobusa.htm Altzoko Udalak otsailaren 10ean (igandea) Candanchura (Aragoi, Espainia) eskiatzera joateko aukera zabaldu du. Hiru euro ordaindu behar da joan-etorria ordaintzeko, eta bazkaria eta eskien alokairua, forfait-a eta bestelakoak norberaren kontu izango dira. Hala ere, norberak elurretan aritzeko bere materiala ere eraman dezake. Luzapen eskia egiteko aukera ere izango da. Autobusa ateratzeko gutxienez 15 lagun behar dira, bestela ez lirateke joango. ... Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 ALTZO Eguberrietan elkarrekin http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-08/p00008020/Eguberrietan_elkarrekin.htm Eguberrietan Kirikiño aisialdi taldeko kideek kanpaketak izan zituzten abenduaren 26tik eta 31era, eta ederki igaro zuten, bai gazteek bai eta begiraleek ere. Koxkorrak taldeko (Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailak) 80 neska-mutil Agurainen izan ziren; Bizkorrak taldeko (DBH 1 eta 2) 90 neska-mutil Loiolan, eta Helduak-eko (DBH 3 eta 4) 50 neska-mutil Altzon. Tue, 08 Jan 2008 01:00:00 +0100 ALTZO Kirola bizipoz denean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-05/p00006005/Kirola_bizipoz_denean.htm Korrika dator, parrokiako azken kanpai-hotsekin batera. Puntu-puntuan. Irribarrez. «Goizean hiru ordu egin ditut gimnasioan, eta gero mendi buelta. Azkar-azkar bazkaldu, eta masajistarengana». Joxe Mari Muruak egun mugitua izan du. «Ez dut aspertzeko astirik. Justu kontrakoa!». Peña Otaño elkarteko atea ireki du. Barrura sartuta, egurrezko mahai luze batean eseri da: «Hauxe da nire lekua. Astean bitan hemen bazkaltzen dugu, eta musean egiten dugu». Baina ez da jan-edanean ibili zalea, ez horixe. Kirola du aspalditik bidelagun, otordurik oparoena baino betegarriago. ... Sat, 05 Jan 2008 01:00:00 +0100 ALTZO g;����R@�itularra">Altzo beheko errota zaharra martxan jarri dute ordubetez, presa hustu arte </span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-23/p00006003/g;R@itularra>Altzo_beheko_errota_zaharra_martxan_jarri_dute_ordubetez_presa_hustu_arte_.htm Atzo 15:30ean Altzoko errota martxan jarri zuten. 55 lagun inguru bertaratu ziren herriko errota honen funtzionamendua ikusteko, normalean itxita egoten baita. Errota gainean dagoen presa propio zabaldu zuten, eta honela, errota martxan jarri eta artoa hirina nola bihurtzen zen ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Gaur egun ordubeteko iraupena duela azaldu dute antolatzaileek, errepidea egin zutenetik, lehenago errotak zuzenean errekatik hartzen baitzuen ura. ... Sun, 23 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALTZO Kantua eta irudia bat eginik http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-11/p00004016/Kantua_eta_irudia_bat_eginik.htm Kantuak irakatsi nahian Antton Iztuetak martxan jarri zuen power point programarekin bere asmakuntza: estilo ezberdinetako euskal musika abesteko aukera, letra eta irudi eta guzti. «Paperetik letra eta abar egin beharrean zerbait berritzailea egin nahi nuen», eta gardenkiekin hasi zen Altzon bizi den abaltzisketarra. Honela ere uler daiteke: karaokea irudiarekin lagunduta. Asmoa? Ondo pasatzea, elkarteetan edo areto txikietan eta honekin jendea kantatzeko prest egotea otamenen ondoren. ... Tue, 11 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALTZO Ekitaldiz beteriko Santa Barbara eguna ospatu dute altzotarrek http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-06/p00002009/Ekitaldiz_beteriko_Santa_Barbara_eguna_ospatu_dute_altzotarrek.htm Egutegiari erreparatuz gero, herenegun Santa Barbara eguna izan zen. Altzotarrek ondo zekiten hori eta eguna ekitaldi ugarirekin ospatu nahi izan zuten. Festa giroari hasiera emateko meza nagusia ospatu zuten herriko ermitan, 12:00etan; haatik, bertako kanpaiak bi ordu lehenago ere entzun zitezkeen, hamarretatik aurrera eskolako haurrak kanpaiak jotzen ibili baitziren. Udalaren izenean, opariak guztiontzat Mezaren ondoren, opariak izan ziren gaztetxo zein helduentzat; izan ere, Udal ordezkariek Tolosako Gorrotxategiko txokalatez beteriko poltsak banatu zituzten ume guztien artean. Helduei, berriz, datorren urterako egutegiak eman zizkieten. ... Thu, 06 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALTZO