Alkiza, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda alkiza eu Sat, 11 Oct 2008 00:05:35 +0200 60 Alkiza, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Ikastaroetan izena emateko aukera hilaren 26a arte Alkizan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-23/p00004008/Ikastaroetan_izena_emateko_aukera_hilaren_26a_arte_Alkizan.htm Haurrentzat eta helduentzat ekintzak antolatu dituzte Alkizan. Haurrei zuzendutakoak ondorengoak dira: ludoteka, astelehenetik ostegunetara, 16:30etik 17:30era; Kirola Ezagutuz, astelehenetan, 16:30etik 17:30era; euskal dantza, astearteetan, 16:30etik 17:30era; eskulanak, ostegunetan, 14:00etatik 15:30era; antzerkia, ostegunetan, 15:00etatik 16:00etara; pilota, asteazkenetan, 16:30etik 17:30era; eta musika tailerra, ostiraletan, 16:30etik 17:30era. ... Tue, 23 Sep 2008 01:00:00 +0200 ALKIZA Iraileko lehen festak hasi dira http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-05/p00004005/Iraileko_lehen_festak_hasi_dira.htm Haur ugari bildu ziren atzo arratsaldean, asko anoetarrak, Alkizako festen lehen egunean. Beraientzako haur jolasak antolatu zituzten eta urtero bezala arrakasta handia izan zuten. Buruhandiak ere ibili ziren plazatik zehar. Eguraldiak barkatu zuen eta eguerdiko euriak ez zuen izan segidarik arratsaldean, eta beraz, plazan egin ahal izan zituzten jokoak. Eskualdeko hainbat herritan ere gaur hasiko dira jaiak: Bedaion, Elduainen, Lizartzan, Zizurkilen eta Tolosako Izaskun auzoan. ... Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 ALKIZA Hobi septikoa, eskola eta zentro soziala dira egungo proiektu nagusienak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00004002/Hobi_septikoa_eskola_eta_zentro_soziala_dira_egungo_proiektu_nagusienak.htm Alkizako Udalak hiru proiektu garrantzitsu ditu mahai gainean. Alde batetik, hobi septiko berri bat egitearena. Bestetik, eskola egokitzea, eta, azkenik, zentro soziala egitearena. Azken urteotan herritar kopurua handitu egin da Alkizan eta egun 180 lagun inguru bizi dira bertan. Herriko ur zikinak bildu eta tratatzeko dagoen hobi septikoa 70-75 lagun bizi zirenean eraiki zen eta egun txiki geratu da. Orain Udala aztertzen ari da zer motatako hobi septikoa egin, gaur egun dagoenaren sistema berdinekoa baina handiagoa edo ura txitxareen bidez tratatzen den sistema berritzaile bat erabiliko zuena. Azken hau merkeagoa izango litzateke eta ikusteko nolako funtzionamendua duen proiektu pilotoa bat jarri da martxan Antzieta baserrian. ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALKIZA Kultur Astea Alkizan, gaurtik igandera arte http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00006001/Kultur_Astea_Alkizan_gaurtik_igandera_arte.htm San Isidro egunarekin bat eginez, gaur hasi eta igandera arte iraungo du Alkizako Kultur Asteak. Haurrek hainbat ekitaldi izango dituzte egunotan: jolasak, txotxongilo tailerra eta mendi ibilaldia. Aurtengo berritasunak frontenis txapelketaren finalak eta garagardo dastaketa izango dira. Bi ekitaldiak etzi izango dira. Bestalde, lau egunetan zehar argazki rallyan parte hartzen dutenak lanean ariko dira. ############ ... Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ALKIZA 337 lagunek hartu dute parte Erniopeko ibilaldian http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00002002/337_lagunek_hartu_dute_parte_Erniopeko_ibilaldian.htm Erniozaleak Kultur Elkarteak antolatuta, Ernio inguratzen duten zortzi herriak batzen dituen ibilaldia ospatu zen herenegun. Erniopeko VI. Mendi Ibilaldi honetan, denera 337 lagunek hartu zuten parte. Aurtengoan, berrikuntza gisa, bi ibilbide ezberdin ziren. Bata 50 kilometro ingurukoa, eta bestea, honen erdia. Aurreko egunekoa ikusita, eguraldi txarra egin behar zuela bazirudien ere, ez zuen euririk egin, eta gustura ibili ziren mendizaleak. Hala ere, antolatzaileen esanetan, «uste baino jende gutxiagok hartu zuen parte». Horren arrazoi gisa aipatu zituzten, bezperako eguraldia eta Zumarragan beste ibilaldi neurtu bat izatea. Ia parte-hartzaile guztiek amaitu zuten ibilaldia, eta gustura agertu ziren ibilbidearekin. Jendeak egiten zuen aipamen nagusia lokatzarena izan zen, Bidegoianetik Albizturrerako jaitsiera «nahiko gaizki» baitzegoen. 180 lagunek egin zuten ibilaldi luzea. Hau da, Alkizatik abiatu eta Erniopeko beste zazpi herriak zeharkatzen zituena: Larraul, Asteasu, Aia, Errezil, Bidegoian, Albiztur eta Hernialde. Gainontzekoek berriz, txikia egin zuten. Hauek ere Alkizatik abiatu ziren, baina zuzenean, Zelatunetik Errezilera jaitsi ziren, gero, Bidegoian, Albiztur eta Hernialde ere zeharkatuz. Lehen aldiz antolatu dituzte aurten bi ibilaldi, eta erantzun ona izan du ideiak. Bieta... Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ALKIZA Memoriaren aberatsa, ardatza http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00006007/Memoriaren_aberatsa_ardatza.htm Ezer ez da hutsetik sortzen; ezer ez da hutsean desegiten. Edozein gauzak du abialeku bat -egoera, irudi, sentimen, bulkada bat-. Eta edozein gauzak du helduleku bat -egoera, irudi, sentimen , bulkada bat-. Edozein obrak du bide bat. Eta, beraz, edozein obrak du lotura bat -zentzua ematen dion egoera, irudi, sentimen, bulkada bat-. Koldobika Jauregiren (Alkiza, 1959) obrek, harrizko eta egurrezko eskulturek, artistaren oroimena osatzen duten irudiak dituzte oinarrian. «Badago lan guztietan memoria; memoria hori uste baino luze-zabal-sakonagoa izan daiteke: ehun kilometrora dauden irudiak bil ditzake, baita egunerokoan hurbil-hurbil ditugunak ere». Artistak halaxe uste du, behinik behin. Jauregik hitzaldia egin zuen pasa den ostegunean Bilbon; bere obrez mintzatu zen artista gipuzkoarra, Bilbo Zaharra Forumak gonbidatuta. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 ALKIZA Eskualdeko hiru trontzalari aritu dira Gipuzkoako Txapelketan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00005006/Eskualdeko_hiru_trontzalari_aritu_dira_Gipuzkoako_Txapelketan.htm Joan den igandean Jokin Garmendia eta Unai Iraola trontzalariak Gipuzkoako lehen mailako txapelketan aritu ziren. Lau bikote batu ziren eta hirugarren postua lortu zuten, Rezabalen etaRoteta alkizarraren atzetik: hauen lana ere txalotzekoa izan zela adierazi zuten adituek. Aurtengo irabazleak, espero zen bezala, Esnaola anaiak izan dira, legorretarrak. Jokin Garmendia baliarraindarra da eta Unai Iraola, berriz, Ikaztegietakoa. Joan den urtean, bigarren mailan aritu ziren eta lehenengo mailara igotzeko postu bat lortu zuten. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ALKIZA 600 lagun espero dituzte igandeko Erniopeko VI. Mendi Ibilaldian http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00005005/600_lagun_espero_dituzte_igandeko_Erniopeko_VI._Mendi_Ibilaldian.htm Erniopeko zortzi herrien arteko VI. Mendi Ibilaldia datorren igandean izango da. Dagoeneko 150 lagunek eman dute izena ibilbide luzea egiteko, eta 65ek, berriz, motzerako. Erniozaleak Kultur Elkartea, hala ere, aurten 600 lagun biltzeko ere prest dago. Mikel Maiz kideak esan bezala, «laguntza handia daukagu horretarako, zortzi herri gaude honen baitan eta moldatzen gara». Normalean 250 mendizale inguruk hartzen dute parte ibilaldi neurtu honetan. ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 ALKIZA Zortzi herrien arteko VI. Mendi Ibilaldirako prest http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-01/p00006001/Zortzi_herrien_arteko_VI._Mendi_Ibilaldirako_prest.htm Aurten VI. Mendi Ibilaldia antolatu du Erniozaleak Kultur Elkarteak. Ernio mendia zortzi herrik inguratzen dute, eta helburua hori da: inguru hori ezagutzera ematea. Maiatzaren 11n izango da, igandean, eta egunean zehar 49 kilometro inguru egin behar dira, beti ere ibilbide luzea aukeratuz gero. Motzak 25 kilometro ditu. Ibilbide luzea eginez gero igaroko dituzten herriak Alkiza, Larraul, Asteasu, Aia, Errezil, Bidegoian, Albiztur eta Hernialde dira. ... Tue, 01 Apr 2008 01:00:00 +0200 ALKIZA «Eskola Txikiak zer diren argi definituta geratzea nahi dugu» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-26/p00004007/Eskola_Txikiak_zer_diren_argi_definituta_geratzea_nahi_dugu.htm Iaz sortu zuten Gipuzkoako Eskola Txikien koordinakundea. Alkizan bizi den Lorea Agirre (Beasain, 1968) idazkari lanetan ari da bertan. Irailean koordinakundea osatu zutenetik, zertan ari diren eta zein helburu dituzten kontatu digu. Eskola Txikien koordinakundeko idazkari lanetan ari zara. Gipuzkoa mailako Eskola Txikien koordinakundea da eta Eskola Txikien Guraso Elkarteko kideek osatzen dugu. Urte askoan pertsona baten gainean funtzionatu izan du eta iaz funtzionamendu honek aldaketa behar zuela eta, zuzendaritza eratzea erabaki zen. Jende gehiagorekin osatu eta gauza gehiagotara iristeko aukera izateko. ... Wed, 26 Mar 2008 01:00:00 +0100 ALKIZA Kaxintaren errekorra http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-18/p00007007/Kaxintaren_errekorra.htm Ingurune erdaldunean bizi diren eta euskaraz ikasi edota euskara ikasten duten haurrak etortzen dira Alkizara, euskararen inguruan emozioz betetako bost eguneko bizipena bizitzera. Egun hauetan lortu nahi diren helburuak, haurrek ongi pasatzea eta euskaraz egitea dira. Gasteiztik Alkizara Gasteizko Vera Cruz ikastetxeko haurren oihuak eta zalapartak ozen entzun daitezke Alkizako Barnetegi atarira hurbiltzean. Etxeko ganbaran daude guztiak Imanol Lizardi arduradunarekin ekintzaren bat burutzen. Berehala prest eta bakoitza bere lekuan jarri dira, Kaxintaren abestia eta dantza antzezteko asmotan. ... Tue, 18 Mar 2008 01:00:00 +0100 ALKIZA «Poztekoa da lanbidekoek zugan pentsatzea» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-19/p00004009/Poztekoa_da_lanbidekoek_zugan_pentsatzea.htm Komunikabide ugariri erantzuten ari da egunotan Barbara Goenaga (Alkiza, 1983). Oviedo Express filmarengatik aktore berriaren izendapena jaso du Espainiako Zinema Akademiaren Goya sarietarako. Espero zenuen izendapena jasotzea? Ez nuen batere espero. Gustatuko litzaidakena da lanak ateratzea. Ez nintzen gogoratzen atzo [herenegun] egiten zirela publiko izendapenak. Etxean nengoen ikasten eta horrela jaso nuen berria. ... Wed, 19 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALKIZA Euskarazko bilatzailea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-21/p00007001/Euskarazko_bilatzailea.htm Urriaren 17az geroztik guztion eskura dago Elebila izeneko euskarazko lehen bilatzailea. Edonolako xerkaketak egiteko, nahikoa izango da www.elebila.eu sakatzea. Argi dago gure hizkuntzak ez duela teknologia berrien trenetik jaisteko inolako asmorik. Elhuyhar fundazioaren eta Eleka Ingenieritza Linguistikoaren eskutik gauzaturiko proiektua izan da Elebila. Sarean zegoen hutsunea eta erabiltzaileen beharrizanak asetzeko asmoz garatua alegia.Inaki Irazabalbeitia Eleka-ko kudeatzailearen ustez, Google, Yahoo, Alexa... bezalako bilatzaileek ez dakite euskarazko bilaketarik behar den moduan egiten, ez daudelako horretarako prestatuak. ... Wed, 21 Nov 2007 01:00:00 +0100 ALKIZA