Alegia, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda alegia eu Sun, 12 Oct 2008 00:05:26 +0200 60 Alegia, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Kolorea da erregina Megiaren margolanetako herriko erakusketan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-11/p00004017/Kolorea_da_erregina_Megiaren_margolanetako_herriko_erakusketan.htm Alegiako jubilatuen tabernan Encarna Megiaren margolanak daude ikusgai urri osoan zehar. Duela 13 urte Alegian bizi da Encarna Megia, bere familiarekin batera. Megiaren erakusketan deigarriena, hasiera batean koloreak dira: bizi-biziak dira, eta konbinazio politak lortu ditu. «Margogintzan gehien ezagutzen dudana kolorea da, eta gehien gustatzen zaidana da ere. Adibidez, marrazketa gehiago landu beharko nuke». ... Sat, 11 Oct 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Ardi-aziendak ezingo dira Alegiako urriko azokara eraman http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00005010/Ardi-aziendak_ezingo_dira_Alegiako_urriko_azokara_eraman.htm Alegian hilaren 19an II. Barazki eta Animalia Azoka egiteko asmoa dute eta dagoeneko hainbatek eman dute izena bertan parte hartzeko. Baina Kultur Batzordeak jakitera eman duenez, mihi-urdinaren gaitza dela-eta ardi-azienda (ardiak, ahuntzak, antxumeak) eta behiak Alegiako plazara eramaterik ez da izango. Gainerako animaliak, berriz, zaldiak muxalak, pottokak, behorrak, hegaztiak... esaterako, arazorik gabe eraman daitezke. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Irisgarritasuna sustatze aldera, igogailua jarri dute Kultur Etxean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-04/p00009006/Irisgarritasuna_sustatze_aldera_igogailua_jarri_dute_Kultur_Etxean.htm Kultur eta Kirol Etxean udan zehar obrak egin dituzte, eta aldaketarik garrantzitsuena igogailua jartzearena izan da. Irisgarritasun planaren baitangoa izan da, hau da, ezintasun fisikoak dituztenek edo mugitzeko arazoak dituztenek Kultur Etxeak dituen zerbitzu guztiez gozatzeko, hain zuzen.Uztailaren 21etik irailaren 15era arte itxita egon da Kultur Etxea, bertako lanak zirela medio. Dena dela, oraindik ere igogailua ezin da erabili, azken kontrolak egin behar zaizkiolako, baina datorren asterako espero dute martxan egotea. «Proba batzuk egin behar dituzte oraindik, baina bukatuta dago». 125.000 euro inguru kostatu da eta Eusko Jaurlaritzak %30eko diru laguntza eman dio Alegiako Udalari. «Diru laguntza hau irisgarritasuna sustatzeko erabili behar zen: proiektua aurkeztu genuen eta baiezkoa erantzun ziguten». ... Sat, 04 Oct 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Kolore biziekin eginiko paisaiak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-04/p00012018/Kolore_biziekin_eginiko_paisaiak.htm Alegiako jubilatuen tabernan berriz ere erakusketak jartzen hasi dira uda bukatu ondoren. Oraingoan, urrian zehar izango den erakusketa emakume alegiar batena da: Enkarna Megiarena, hain zuzen ere. Oleoa erabiliz egindako margolanak ikusi ahal izango dira urri osan zehar, asteartetik igandera bitarte eta tabernaren ordutagiaren baitan. Margolan guztiak figuratiboak dira eta lan hauetatik gehienak naturako paisaiak dira ikusgai daudenak (Mendiak, Zurriola, Sukaldea, Ganbara...); hala ere, erretratoren bat ere badago (Emakumea erretzen eta Emakumearen bustoa). ... Sat, 04 Oct 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Eneko Lasa: «Omenaldian dena egon zen ondo» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-01/p00003001/Eneko_Lasa_Omenaldian_dena_egon_zen_ondo.htm Asteburuan Alegian Eneko Lasa arrantzale gaztea omendu zuten, lortutako guztiarengatik. Alegiako Dantza Taldeak Agurra eskaini zion, eta ondoren Udalaren izenean, Maider Jauregik zintzarri bat eman zion (Ana Jesus Ansorena tolosarrak eginikoa). Aitor Sarasola alkateak bere ibilbidea ere gogoratu zuen. Munduko arrantzale txapeldunordeari «omenaldiko dena» gustatu zitzaion. Aralar institutuko Guraso Elkarteak Lasari ere detaile bat eman nahi izan zion: Maria Angeles Iturraldek jantzi sorta bat eman zion. Aitziber Irazustabarrenak, Intxurre futbol taldearen izenean Ansorenak egindako Intxurreren armarria eskaini zion. Ondoren, zahagi ardoa egin zuten 50 bat lagunek herriko plazan. ... Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Intxur elkartea, Aldabaren alde http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-26/p00003009/Intxur_elkartea_Aldabaren_alde.htm Intxur elkarteak (Aldabako biztanle talde batek osatutako elkarte berria) aurten ere Aldabako festetako egitaraua antolatu du datorren asteburu honetan. Tolomendiren bidez Berpiztu planak animatu zituen aldabarrak elkarte bezala funtzionatzea: «Tolosako udaletxera iradokizunak egitera joan izan garenean, banaka, edo indibidualki joan gara. Orain, erosotasunarengatik edo, taldean joanda, errazago izango da, bai udalarentzat eta baita guretzat ere». ... Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Txintxarri Txikik lehen entsegua egingo du gaur http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-26/p00006005/Txintxarri_Txikik_lehen_entsegua_egingo_du_gaur.htm Alegiako Txintxarri Txiki Abesbatzak gaur bertan egingo du lehenengo entsegua. Arratsaldeko 19.00etan izango da herriko Kultur Etxean eta haur abesbatzan parte hartu nahi duten guztiek bertara azaldu beharko dutela argitu dute. Izan ere, 7 urtetik 15 urte bitarteko 20 haur eta gazteek osatzen duten abesbatza honetan, aurten, ahots berrien bila dabiltza. Txintxarri Txiki abesbatzako zuzendaria Idoia Iraola tolosarra da eta haur eta gazteentzako erakargarria den errepertorioa lantzen dute: zinemako musika, kantu afrikarrak, koreografia duten kantuak eta abar. ... Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA ,K����0�itularra">Eskualdeko UEMAko udalak euskara ikasteko eta alfabetatzeko bultzatzen</span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-20/p00007006/K0itularra>Eskualdeko_UEMAko_udalak_euskara_ikasteko_eta_alfabetatzeko_bultzatzen.htm Tolosaldeko Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko udalek eta euskalgintzako kideek bat egin dute Tolosako Aitzol Udal Euskaltegiak eta Andoaingo AEKk abian jarri duten matrikulazio kanpainarekin. Aurten, Udalak «ahalegin berezia» egiten ari dira herrietan ikasle taldeak sortzeko. Horretarako, udaletxeetan izena emateko aukera eman dute eta diru laguntzak eskaini. Helburuak «erdaldunak euskarara hurbiltzea eta euskaldun alfabetatugabeek alfabetatze taldeetan izena ematea» dira. ... Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Barazki eta Animalien II. Azokarako izen-ematea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-18/p00005002/Barazki_eta_Animalien_II._Azokarako_izen-ematea.htm Alegian urriaren 19an Animalia eta Barazkien II. Azoka antolatuko dute Kultur Hilabeteari hasiera emanez. Bertan parte hartu nahi dutenak jada hasi daitezke izena ematen Kultur Etxean. Garrantzitsua da parte-hartzaile guztiek ematea izena, horrela egunean bertan zer material (mahaiak eta abar) beharko den zehazten joateko. Iaz azaroan egin zen azoka, baina sasoiko produktu gehiago izatearren, eguna aurreratzeko proposamena egin zioten parte hartzaileek Kultur Batzordeari, eta beraz, aurten, urriko hirugarren igandean izango da, goizez. ... Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Kultur Batzordean parte hartzeko deialdia zabaldu dute Alegian http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-16/p00005001/Kultur_Batzordean_parte_hartzeko_deialdia_zabaldu_dute_Alegian.htm Udako oporretako etenaldia eta gero, Alegiako Kultur Batzordea martxan da berriro. Herriko kultur taldeetako kideek eta kulturarekin interesa duten herritarrek osatzen dute batzorde hau. Batzorde irekia denez, edonork har dezake parte. Herrian bultzatzen diren edota bultza daitezkeen ekimenen inguruko proposamenak eta ideiak lantzeko gunea da batzordea. Bilerak 15 egunetik behin egiten dituzte: hurrengoa, hilaren 25ean izango da, osteguna, eta Kultur Etxean biltzen dira 19:00etan hasita. Batzordeko kide izan edo proposamen zehatzen bat helarazi nahi duenak bertan izango du aukera, bilera ireki hauetan. Jaiak, kultur asteak, azokak... jorratzen eta antolatzen dituzte besteen artean. ... Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Ikastaroen berri eman dute Kultur Etxean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-16/p00005002/Ikastaroen_berri_eman_dute_Kultur_Etxean.htm Alegiako Kultur eta Kirol Etxeak dagoeneko prestatu ditu aurten eskainiko dituen ikastaro eta jarduerak. Izen-emateak bihartik aurrera egin ahal izango dira Kultur Etxean bertan, 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 21:00etara bitartean. Kirolari dagokionez, aerobic-a dute lehenik. Astelehenetik ostegunera, 19:00etatik 20:00etara izango dira eskolak. Mantentze soinketa astelehen, asteazken eta ostiraletan izango da 15:00etatik 16:00etara. Bukatzeko, adinekoen gimnastika. Hau ere astelehenetan, asteazken eta ostiraletan izango da 11:00etatik 12:00etara. Urriaren batean hasiko dira ikastaro hauek. ... Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Eneko Lasa Munduko Txapelketarako sailkatu da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-13/p00005008/Eneko_Lasa_Munduko_Txapelketarako_sailkatu_da.htm Eneko Lasa arrantzale gaztea Espainiako Txapelketan aritu da pasa den asteburuan. Bertan Euskadiko selekzioarekin eta bakarrik ere aritu da. Euskadiko selekzioak, bertan, hirugarren postua eskuratu zuen eta Eneko Lasak, berriz, 7. postua. Ondoren, lehiaketako bigarren egunean 16 arrantzaleren arteko lehia izan zen,maila gorenekoa deiturikoa. Benasquen (Huesca, Espainia) burututako proba honetan, Lasak bigarren egin zuen eta emaitza honek datorren urteko Munduko Arrantza Txapelketan aritzeko txartela eman dio. 16 arrantzaletik 6 igarotzen dira Mundukora. Beraz, datorren udaran Txekian aritu beharko da munduko onenen artean Lasa alegiarra, bigarren egin baitzuen maila gorenekoan. ... Sat, 13 Sep 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA «Euskal idazleak badaude, baina euskal irakurleak falta dira» AMAIA GOIKOETXEA › 111 Akademiako eragilea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-10/p00007001/Euskal_idazleak_badaude_baina_euskal_irakurleak_falta_dira_AMAIA_GOIKOETXEA_›_111_Akademiako_eragilea.htm 111 Akademiak bere lehen erronka lortu du, izan ere, 111 akademikide baino gehiago lortu ditu (gaurko egunez 113). Euskal literaturzalehen lehenengo akademiak bide horretan jarraituko du, euskal irakurle gehiago lortuz, hain zuzen. Amaia Goikoetxea (Alegia, 1983) 111 Akademiako eragilea da beste gauza askoren artean, eta akademiaren hainbat xehetasun eman ditu. Nondik sortu zen literaturzaleen akademia? Literaturzaleen akademia 2007ko apirilaz geroztik dago. Dena 1996etik dator, orduan literatur sari bat jarri zen martxan. Larramendi Bazkunak sortu zuen sari hau eta horren ezaugarri garrantzitsuena da, irakurle arruntak direla epaileak. Hasiera batean, inguruko irakurle talde bat biltzen zen eta urtean liburu ale kopuru bat irakur zezatela eskatzen zitzaien: liburua euskaldun batek egina eta euskaraz egindakoa izan behar zen. Urtea bukatzean, irakurleari saria zein liburuk merezi zuen esateko eskatzen zitzaion. 1998an Beterriko liburua aldizkariaren lehen alea atera zen. ... Wed, 10 Sep 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Herritar bat zauritu eta hainbat mehatxatu ondoren atxilotuta http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-03/p00005002/Herritar_bat_zauritu_eta_hainbat_mehatxatu_ondoren_atxilotuta.htm Tolosako Ertzainetxeko agenteek 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten herenegun Alegian, hainbat herritarri bi labana erabiliz heriotza mehatxuak egitea eta horietako bati ebaki bat egitea leporatuta. Herenegun eguerdiko ordu bata aldera gertatu zen ezbeharra. Ertzaintzak azaldu duenez, Alegia erdialdeko taberna batera poliziak bertaratzea eskatu zuten. Handik esan zutenez, gizonezko bat arma zuri batez udalerriko hainbat lagun mehatxatzen ari zen, eta horietako batzuek establezimendu horretan babestu behar izan zuten beren burua, erasoa saihesteko. Dirudienez, gazteak labankada bat eman zion besoan egoera baretzen saiatu zen pertsona bati, eta ertzain bat ere zauritu zuen besoan. Agenteek atxilotu egin zuten, eta jarraian, polizia egoitza batera eraman, eta ondoren, Agintaritza Judizialaren esku utzi zuten. ... Wed, 03 Sep 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Txintxarriaren erreketak Karmen jaiak datorren urtera arte agurtu ditu http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00005008/Txintxarriaren_erreketak_Karmen_jaiak_datorren_urtera_arte_agurtu_ditu.htm Alegiako karmenak bukatu egin dira. Jendez eta giroz ezin kexa daude herritarrak: egunero jendea ibili da, egitarau zabalaren ondorioz, besteak beste. Asteartean hasi eta herenegun arte egon zen festa, herriko ia txoko guztietan. Txintxarria erre egin zuten, festen bukaera iragartzeko. III. Txintxarri Harri-jasotze Txapelketan hiru bikote lehiatu ziren eta Izeta osaba-ilobak izan ziren indartsuenak, 10.348 kilo jaso baitzituzten guztira. Harri borobilarekin moldatu ziren hobekien. Ostolaza eta Urtzi Telleria bigarren sailkatu ziren (10.321 kilo) eta azkenik Goenatxo eta Eizmendi gelditu ziren, 9.948 kilo jasota. Ondoren, urtarrilean mendian hil zen Mikel Garmendia trontzalari orendaindarra omendu zuten. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Intxurre futbol taldean aritzeko deialdia zabaldu dute biharko http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00004009/Intxurre_futbol_taldean_aritzeko_deialdia_zabaldu_dute_biharko.htm Alegiako Intxurre kirol elkarteko arduradunek 2008/09 denboraldirako deialdia zabaldu dute, jubenil (16-18 urte bitarteko) eta erregional mailan aritu nahi duten mutilentzat. Interesa duten mutil horiek bihar azaldu beharko dute Alegiako Elorri futbol zelaira, 19:00etan eta kiroleko arropa soinean jantzita. Arduradunek jakitera eman dutenez, Intxurre taldean hasteko ez da beharrezkoa izango alegiarra izatea, orain arte bezala. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Karmenen eskutik datoz santamañak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00007006/Karmenen_eskutik_datoz_santamañak.htm Alegian dagoeneko jaien erdian daudenean, atzo bota zuten Asteasuko Santamaña auzoan txupinazoa. Orain, beraz, biak daude festetan murgilduta. Alegiari dagokionez, atzo jubilatuek Amaia Agirreren eta Imanol Lazkanoren bertsoekin gozatzeko parada izan zuten, udaletxeko arkupeetan, haiek gosaldu bitartean. Arratsaldean patata tortillak egiteko unea iritsi zen eta beraiek bakarrik dakiten bezala prestatuko zituzten, goxo-goxoak. Zaila izango zen jakitea zein zen denetan onena. ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Oria ibaiaren inguruan, flotagailu eta guzti ibili dira jaien baitan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00004014/Oria_ibaiaren_inguruan_flotagailu_eta_guzti_ibili_dira_jaien_baitan.htm Alegiako jaiak direla eta, atzo haurrek aukera asko izan zituzten ongi pasatzeko, joku, apar eta puzgarrien artean. Gazte Asanbladak antolatutako Bibalabirjen banderan, berriz, jendeak gozatu zuen, ikuskizun polita eskaini baitzuten parte-hartzaileek. Bost batel inguru animatu ziren Oria ibaian aritzeko, HITZAko webguneko bideo batean ikus daitekeen bezala. Gaur 11:00ak aldera Imanol Lazkano eta Amaia Agirre bertsolariak ariko dira. Jubilatuek patata-tortilla goxoak prestatuko dituzte lehiaketan. Plazan ariko dira sukaldatzen. 17:30ean umeentzat artzainen jokuak izango dira Kulkirekin, eskolako patioan. Gauean herritar asko plazan bilduko dira txekor-jaterako. ... Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Karmen eguna merezi bezala ospatu dute festetan, ardatza dantza izanik http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00005008/Karmen_eguna_merezi_bezala_ospatu_dute_festetan_ardatza_dantza_izanik.htm Atzo izan zen Karmen Eguna eta Alegian nabaritu zen. Dianak izan ziren goizean zehar eta ondoren, herriko plazan herriko dantzari txikiek saio bikaina eskaini zuten, HITZAko webgunean ikus daitekeen moduan. Maila ezberdinetan banatuta eta dantza mota desberdinak eskainiz: Oskorriren kantuak, txistuarekin lagundutako dantza kanta herrikoiak... Bitarte horretan txaranga ere hasi zen herrian zehar jotzen, baina egia esan, jende gehiena, plazan bildu zen. Arratsaldeko egitarauan lehen ekitaldia frontoiko Zazpie pasa pilota txapelketa izan zen. Bertan banakako eta binakako finalak jokatu zituzten eta aurtengo irabazleak hauek izan dira: banakakoan Aritz Artola eta binakakoan, iazko irabazleak, Iker Iriarte eta Iker Zubeldia. ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA <span class="mota"> GAURKO EGITARAUAK</span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00005008/_GAURKO_EGITARAUAK.htm Karmen jaiak hasiak dira; Anttonita Iriartek urtero botako balu bezala bota zuen txupinazoa atzo, eta baita aurtengo festak iragarri ere. Festen iragarpenaren aurretik erraldoiak, buruhandiak eta dultzainariak aritu ziren herrian. Gero, euskal presoak ere gogoratu zituzten elkarretaratzearen bidez. Ondoren, bertso paper lehiaketako hiru irabazleek, eskolako jaian bezala, bertsoak kantatu zituzten herritarren aurrean. Jaietako egitarauko marrazki irabazleak ere han agertu ziren: Iñigo Ormazabal, Josu Loidi eta Jokin Tolosa (Amaia Garaialde faltatu zen). ... Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Gaur, jaien lehen egunean Ruper Ordorika ariko da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00005007/Gaur_jaien_lehen_egunean_Ruper_Ordorika_ariko_da.htm Asteburu mugituaren ondoren gaur arratsaldean helduko diete Alegiako festei, karmenei. Egitarau zabala prestatu dute aurten ere Alegian, eta gaurko eskaintzarik erakargarrienen artean Ruper Ordorikaren kontzertua da, plazan (eguraldi txarra eginez gero Kultur Etxean). 00:00etatik aurrera hasiko da oñatiarraren saioa, euskal musikari berritzaile eta internazionalenetakoa dena, hala rock eta pop musikan nola beste estilo batzuetan. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA <span class="mota"> EGITARAUAK</span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00005005/_EGITARAUAK.htm Alegiako Karmenak atejoka ia: aurretik motorrak berotzen hasi dira herrian, asteburuan zehar V. Zerbeza Feria dutelako. Ez dute indarrik alferrik galduko, bietaz gozatu nahiko baitute. Asteartean arratsaldean helduko diete Karmen jaiei egitarau ofizialari dagokionez behintzat. Festa alternatiboak berriz, asteazkenean hasiko dira, eta bi egitarauetako azken ekitaldiak hilaren 20an izango dira. Txupinazoa, Anttonita Iriartek ... Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Irurari lekukoa hartuko dio, etzi, Alegiako V. Garagardo Azokak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00005007/Irurari_lekukoa_hartuko_dio_etzi_Alegiako_V._Garagardo_Azokak.htm Eskualdeko garagardozaleek ez dute atsedenik izango hil honetan zehar. Irurakoa igaro berri eta dagoeneko badute hitzordu berri bat asteburu honetan. Hain zuzen, etzirako eta larunbaterako Alegiako V. Garagardo Azoka antolatu du Intxurre futbol taldeak, Alegiako Udalaren eta TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAren laguntzarekin. 19:00etan irekiko ditu ateak Elorri pilotalekuan kokatu duten Garagardo Azokak eta zerbitzatzen Intxurre taldekoak ariko dira. Esperientzia badute, izan ere, aurtengoa bosgarren aldia izango dute. ... Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Renobalesek 22-17 galdu du Elgetako finala http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00005001/Renobalesek_22-17_galdu_du_Elgetako_finala.htm Ugaitz Renobalesek 22-17 galdu zuen herenegun gauean Mikel Urrutikoetxearen aurka Elgetako Txapelketaren finala. Lau t'erdian jokatu zen norgehiagoka eta hasieratik bere jokua ezin aurkitu ibili zen alegiarra. Botilero lanetan Luis Galarraga eduki zuen. «Lotuta eta urduri hasieran» Neurketa maldan gora jarri zitzaion 11-1 Renobelesi. «Oso urduri aurkitzen zen. Askotan gertatzen da hau; Ugaitzek 22 urte ditu eta besteak 18. Gazteagoaren aurka jokatzeak ardura eta beldurra esan nahi du eta Ugaitz oso lotuta irten zen. Ez jokatu, ez pilotari eman,... Fisikoki ondo zegoela ikusten zuen baina ez zegoen partidan», aipatu zuen Luis Galarragak. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Mari Karmen Ezeizaren erakusketa ikusgai Alegiako jubilatuenean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00004008/Mari_Karmen_Ezeizaren_erakusketa_ikusgai_Alegiako_jubilatuenean.htm Alegiako Jubilatuen tabernan erakusketa berria dago ikusgai. Hain zuzen ere, Mari Karmen Ezeiza artistaren lanak izango dira hormetan eskegita. Bere lanak lore eta hosto lehorrez osatutako collage-ak dira, guztirak 30 lan inguru bildu ditu erakusketa honetarako. Alegiako ubilatuen taberna asteartetik igandera bitarte irekitzen ditu ateak eta azken erakusketa hau abuztuaren 7ra arte mantenduko dute. Aukera bikaina, beraz, arteaz gozatzeko. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Renobales Elgetako finalean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00005001/Renobales_Elgetako_finalean.htm Ugaitz Renobales pilotari alegiarrak V. HITZA Txapelketako txapela irabazi berri du Bengoetxea bikote izanik, nagusien mailan. Hori joan den larunbatean izan zen, eta bertan adierazi zuen bezala, biharko Elgetako finalera iritsi zela ere aipatu zuen alegiarrak, Unai Onsalo aresoarra honetarako finalerdian menderatu ostean. Partida «bikaina» egin zuen orduan, dena ongi ateraz. Aurrera-Saiaz pilota eskolan dabilen Renobalesentzat Elgetako Lau T´erdiko Txapelketa ezagutzen du, baina ez da inoiz finalean aritu. Urrutikoetxea gaztearen kontra aritu beharko da. Aurkari «gogorra» da Galdakaokoa eta honetan bereziki borrokatu beharko du alegiarrak. Dena dela, «seguru» agertu da Renobales, «konfiantzaz», aurreko garaipen guztiak ematen joan direnak. ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Eskualdeko lau bertsolari gazte V. Bertso Paperen Lehiaketan sarituak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00006008/Eskualdeko_lau_bertsolari_gazte_V._Bertso_Paperen_Lehiaketan_sarituak.htm Sabino Arana Fundazioaren V. Bertso Paper lehiaketako irabazle guztiak gipuzkoarrak izan dira aurten eta lehen aldiz. Euskal Herria mailako lehiaketa honetako irabazleak Teruelen (Espainia) egon berri dira. Hauen artean eskualdeko lau bertsolari gazte aurkitzen dira: 3 alegiar eta tolosar bat. Saridunak eta saria Adinaren araberako lau kategoraiatan banatzen da Sabino Arana Fundazioak antolatzen duen bertso paper lehiaketa. Eskualdeko lau bertsolari gazteek lau maila hauetan bigarren postua lortu dute. Hauek dira eskualdeko saridunak: A mailan, Alegiako San Juan ikastetxeko Aratz Irazustabarrena. B kategorian, Tolosako Samaniego Herri Ikastetxeko Bertol Murua. C kategorian, Alegiako Aralar institutuko Iñaki Artola eta D mailan institutu bereko Imanol Irazustabarrena.Bizi eta gozatu duten saria berriz Teruelera lau eguneko bidaia izan da. ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA 70 urteko gidari bat zauritu da, N-1ean izandako istripuaren ondorioz http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00007001/70_urteko_gidari_bat_zauritu_da_N-1ean_izandako_istripuaren_ondorioz.htm Atzo eguerdian N-1 errepidean jazo zen istripu baten ondorioz, 70 urteko gidari bat zauritu zen. Hain zuzen, bi kamioik, furgoneta batek eta auto batek elkar jo zuten eta errepidean gurutzaturik geratu ziren; ondorioz, trafiko guztia errail bakarrera mugatu zuten. Barne sailak jakitera eman zuenez arratsaldeko lehen orduetan konpondu zuten arazoa. Zauritua Tolosako Asuncion erietxera eraman zuten. Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA Konpartsan eta tortilla lehiaketan parte hartzeko epea, zabalik http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00007001/Konpartsan_eta_tortilla_lehiaketan_parte_hartzeko_epea_zabalik.htm Uztailean konpartsa herrikoia eta jubilatuentzako patata tortilla lehiaketa egingo dituzte eta bai batean bai bestean parte hartzeko izena emateko epea uztailaren 4ean amaitzen da. Konpartsa herrikoia uztailaren 16an egingo da, Karmen Egunez, 17:30etik aurrera. Herritarrek osatutako konpartsa izango da eta helburu nagusia kalejiran festa giroan ibiltzea da, Los Incansables txarangaren laguntzarekin. Tartean poteorako eta afaltzeko aukera ere izango da. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 ALEGIA