Albiztur, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda albiztur eu Wed, 20 Aug 2008 00:03:17 +0200 60 Albiztur, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info Herrian heziz eta jolastuz http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-27/p00006006/Herrian_heziz_eta_jolastuz.htm Bizilekua non hartu erabakitzeko garaian, zalantza handiak izaten ditezte askok, herri txiki eta handien artean aukeratzeko. Batak, lasaitasuna eta naturarekiko gertutasuna eskaintzen duen bitartean, besteak dena bertatik bertara izatea eta erosotasuna ahalbidetzen baitu. Baina denborarekin gauzak aldatuz doaz, eta gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen dituzte landa inguruneetako herriek. Esaterako, Albizturren irailean irekiko dute haur eskola. ... Sun, 27 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALBIZTUR Santamañen inguruan «giro ona» izan da nagusi http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00005001/Santamañen_inguruan_giro_ona_izan_da_nagusi.htm Albizturko Santa Marina auzoan jaia egin zuten Santamaña egunean, igandean, hain zuzen. Aurten xirimiria egin du eta hori nabaritu egin da, beste urteetan bezainbesteko jendea hurbildu gabe. Aimar Irigoien zen joatekoa baina kontraktura batengatik, bere ordez beste harri-jasotzaile bat hurbildu zen: Jexux Mari Izeta, hain zuzen. Sardon eta Izeta III.a aritu ziren erakustaldian, eta ondoren aizkolarien txanda iritsi zen. Jarraian, herritarrak aritu ziren, korrika batzuk, kixkiekin eta txingekin beste batzuk. Korrika aritu zirenen artean, bi-hiru erorialdi izan ziren eta jendearen barreak entzun ahal izan ziren orduan. ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALBIZTUR Bihar Albiztur ere santamañetan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00006009/Bihar_Albiztur_ere_santamañetan.htm Aurten ere, Albizturko Santa Marina auzoan jaia izango dute bihar egun osoan zehar. Egitarau aldetik ez dute aldaketa handirik egin, beharrik ere ez dagoelako: harri-jasotzaileen eta aizkolarien erakustaldi bikaina izango da arratsaldean, 18:30etik aurrera. Barre batzuk egiteko aukera ere izango da Santa Marinan, Albizturko gazte talde bat nor baino nor ariko delako, hauek ere herri kiroletan. Orokorrean, eguna alaia izaten da, umorea eta herri kirolak ardatz hartuta. ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 ALBIZTUR Herriko Etxea jatetxean sartu ziren atzo gauean lapurreta egitera http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-19/p00002001/Herriko_Etxea_jatetxean_sartu_ziren_atzo_gauean_lapurreta_egitera.htm Atzo gauean lapurreta egin zuten Herriko Etxea jatetxean. Goizaldeko lauretan ohartu ziren bizilagunak, norbait jatetxean sartu zela. Adierazitakoaren arabera, eraikinaren atzealdetik sartu ziren, atea apurtuta. Biltegira sartu eta handik zenbait jaki eta edari eraman zituzten. Bizilagunak ohartu bezain pronto Ertzaintzari deitu zion. Denbora gutxian lapurreta ugari izan dira Albizturren. Duela astebete eskolara sartu ziren, eta hainbat gauza eraman. 2007ko urtarrilean berriz, jatetxe berean lapurtu zuten, baita elkarte batean ere. ... Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 ALBIZTUR Larunbatean antzerkia, eta gaur erakusketa http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-18/p00005001/Larunbatean_antzerkia_eta_gaur_erakusketa.htm Albizturren, Ogirik gabe etorri zen semea antzezlana ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Larunbatean izango da 22:00etan, Kultur Etxean. Komedia honetan ama batek unibertsitatean ikasten duen semearekin duen harremana kontatzen du bakarrizketa bidez. Ama, birziklatzeko premia ikusten hasiko da. «Algara eta une hunkigarrien artean, gazteei eta helduei egokitzen zaie, emanaldian bi mundu horien antzezpena egiten baita. ... Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 ALBIZTUR Eskolan lapurreta egin dute, komuneko leihotik sartu ondoren http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-12/p00007009/Eskolan_lapurreta_egin_dute_komuneko_leihotik_sartu_ondoren.htm Albizturko eskolan atzo goizean, 07:00etan Udaletxeko langileetako batek eskolako ate nagusia irekita ikusi zuen, eta orduan baten bat lapurtzera sartu zenaren susmoa hartu zuen, eta hala izan zen. Gauean zehar lapurrak komuneko leiho txiki batetik sartu zirela dirudi, eta eskolan behin sartuta, nahi izan zutena hartu zuten, gero, eskolako ate nagusitik ateraz. Ateko sarraila aterata zegoen. Eskolako zuzendariak azaldu bezala, lapurrek eraman zutena honakoa izan zen: bi ordenadore eramangarri, proiektorea, bideo kamera bat, argazki kamera bat, diru txartel bat eta bulegoan gutunazal batean zegoen dirua (220 euro inguru, eskola txikietako kamisetetako dirua). Lapurtutako diru-txartelaren bidez, Albizturko Kutxatik 1.000 euro atera zuten, hiru alditan: «Lehenengoan 600 euro, ondoren, 300, eta azkenekoan 100 euro. Guztira, 1.000 euro». ... Thu, 12 Jun 2008 01:00:00 +0200 ALBIZTUR Kultur Astean «paella jatea izan da arrakastatsuena» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-11/p00004008/Kultur_Astean_paella_jatea_izan_da_arrakastatsuena.htm Albizturko Kultur Astea bukatu egin da eta balantzea egiteko orduan, Kultur Batzordea «gustura» agertu da. Pena bakarra dute: «Arraunlarien hitzaldia oso ondo egon zen, arraunlariak ere gustura geratu ziren, baina jende gutxi azaldu zen. Bistan da otorduek biltzen dutela jende gehien». Aurtengo apustua paella jatea izan zen eta «arrakastatsua» izan da, 150 lagun bildu baitzituen frontoian, eta «paella goxo-goxoa atera zen. Jendeari ekitaldia bera gustatu zitzaion». Ondoren, Inde Kitxen taldea aritu zen: «Jendeak berandu xamar hasi zela komentatu zuen, baina musikariak oso ondo aritu ziren». ... Wed, 11 Jun 2008 01:00:00 +0200 ALBIZTUR «Gustatzen zaigun musikarekin nahasketak egin ditugu» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-24/p00002007/Gustatzen_zaigun_musikarekin_nahasketak_egin_ditugu.htm Otsabi elkartearen lokalean aurkitu ditugu Inde Kitxen musika taldekoak entseguetan. Izan ere, gaur Albizturren eskainiko duten kontzerturako prestatzen ari dira. Emanaldia 19:30ean izango da, eta hau Maiatza Kulturalaren baitan antolatutako ekitaldietako bat da. Inde Kitxen taldea Tolosaldeko lau gaztek osatzen dute: Iñigo (bateria), Aratz (gitarra eta koruak), Ander (baxua) eta Roman (gitarra eta ahotsa). Noiz sortu zen taldea? ... Sat, 24 May 2008 01:00:00 +0200 ALBIZTUR Maiatza Kulturala «herriko guztientzat» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00004014/Maiatza_Kulturala_herriko_guztientzat.htm Udaberrian sartuta, herrietan Kultur Asteak hasi dira ere. Albizturren txanda da oraingoan, eta aurten, udaltalde berria izanik, ilusio eta gogo berriekin azaldu dira Maiatza Kulturala deitu dioten ekitaldi sortari. Kultur zinegotziak adierazi bezala, «beste urteetako hainbat ekitaldi mantendu egin ditugu, eta beste berriren bat ere gehitu. Helburua, dena dela, herritarrak animatzea eta parte hartzea da, adin guztietakoak». Antolatzez Arkaitz elkartea eta Albizturko Udala arduratu dira. ... Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ALBIZTUR Bihar V. Hitza Txapelketako norgehiagokak izango dira http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00005002/Bihar_V._Hitza_Txapelketako_norgehiagokak_izango_dira.htm V. Hitza Pilota Txapelketako partidak aste honetan hauek izango dira: bihar, alebinak Albizturren 19:00etatik aurrera Zabala-Jauregi eta Mitxelena-Azpiroz; Plazaola-Altuna eta Goikoetxea-Garin; Aldalur-Martin eta Balgañon-Aristi, eta Peña-Iturbe eta Altuna-Sagastume. Eskualdeko hainbat jokalari ariko dira, beraz. Infantilak ere bihar ariko dira, baina Adunan 19:00etatik aurrera. Kasu honetan hauek dira pilotariak: Arozena-Gonzalez eta Aburuza-Mujika; Artola-Murua eta Aguirre-Bernabe; Landa-Ormazabal eta Urkizu-Murgiondo eta azken partidan, bukatzeko, Urdangarin-Jaka eta Goñi-Zuñiga. ... Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 ALBIZTUR Peñagarikano eta Zubeldiarekin bertso afaria, larunbat honetan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-20/p00003002/Peñagarikano_eta_Zubeldiarekin_bertso_afaria_larunbat_honetan.htm Bertsozaleek hitzordua dute larunbat honetan Albizturren. Jai batzordeak antolatuta Anjel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldia bertsolariak izango dira Santa Marina auzoko Segoretxe-berri jatetxean. Ekitaldira joan nahi dutenek sarrerak ondorengo lekuetan eskura ditzazkete 27 euro bitartean. Segoretxe-Berrin, Herriko Etxea, Elane eta Ugarte jatetxeetan. Honez gain, Udaletxean ere erosi ahal izango dira tiketak. Honetarako azken eguna biharkoa izango da. ... Wed, 20 Feb 2008 01:00:00 +0100 ALBIZTUR Bertso afaria antolatu du Jai Batzordeak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-13/p00004004/Bertso_afaria_antolatu_du_Jai_Batzordeak.htm Albizturko Jai Batzordeak hilaren 23an, larunbata, Santa Marinako Segoretxe-Berri jatetxean bertso afari bat antolatu du. Afari honetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 27 euroren truke. Bertsotan, Iker Zubeldia eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira. 21:00etan izango da afari eta bertso saio hau. Sarrerak jatetxean bertan, Albizturko Udaletxean eta bestela 665 74 63 23 telefonora deituta lor daitezke. Hau da Albizturko Jai B atzordeak antolatu duen beste ekitaldietako bat. Bertara joan nahi izanez gero, antolatzaileek txartelak erosten hastea gomendatu dute agortu baino lehen. ... Wed, 13 Feb 2008 01:00:00 +0100 ALBIZTUR «Nahiz eta tolosarrek lan handiagoa hartu prestatzen, denak gara inauterizale» http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-05/p00002007/Nahiz_eta_tolosarrek_lan_handiagoa_hartu_prestatzen_denak_gara_inauterizale.htm Eskualdeko herritar gehienek bezala, txikitatik ezagutzen ditu Tolosako Inauteriak, Lierni Balerdik (Albiztur, 1984). Urtero-urtero ospatu izan ditu jaiak, eta ez du bat bera ere galdu. Zer dira zuretzat Tolosako Inauteriak? Ongi pasatzeko eta gozatzeko egunak. Norbere buruaz eta gainontzekoetaz barre egiteko aukera ematen dutenak. Zer da gehien gustatzen zaizuna? Ez dakit, dena gustatzen zait. Dena den, egunik onenak osteguna eta igandea dira. Karroza eta konpartsak ikustea gogoko dut eta zezenetara joatea ere bai. ... Tue, 05 Feb 2008 01:00:00 +0100 ALBIZTUR «Denak herritarrak garela ikustea eta jendea inplikatzea nahi dugu» BRIXI ARRUE › Albizturko alkatea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-30/p00004008/Denak_herritarrak_garela_ikustea_eta_jendea_inplikatzea_nahi_dugu_BRIXI_ARRUE_›_Albizturko_alkatea.htm Brixi Arrue izango da datorren legealdiko Albizturko alkate berria (Albiztur, 1961). Ramon Lasa alkatearen heriotzarekin etorri da bere kargu berria, ezustekoan. «Udaltaldeko kide guztiak berriak, eta elkarren artean asko laguntzen direnak» direla dio alkateak. Bat-batean egokitu zaizu alkate izatea. Nola hartu duzu? Gaixo zegoela bagenekien baina ez nuen espero inolaz ere. Lau urte Ramonekin egingo genituela espero genuen. Egia esan, asko pentsatu dut kargua hartzeko garaian. Gero ikusita taldea ere eta denak batera gaudela onartu eta aurrera. Baina hasieran ustekabe gogorra izan da. ... Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 ALBIZTUR Bizkarra, bizitzaren zuhaitza http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-17/p00004007/Bizkarra_bizitzaren_zuhaitza.htm Gaur egungo bizitzeko era omen da gure osasunaren etsairik handienetakoa. Horrela, edo antzeko, mintzatuko da Michel Marmier mediku kiropraktikoa gaur Albizturren. «Bizkrra bizitzaren zuhaitza» delako, zaindu beharrekoa da gorputz atal hau. Arazo arruntenak buruko minak, eskuetako, eskumuturretako eta bizkarreko mina dira. «Bizkarreko minen epidemia dago gaur egun». Argi dagoena da, «gero eta jende gehiagok duela bizkarrak eragindako minak edo gaixotasunak, eta gero eta gazteagoak gainera», dio Marmierrek. ... Thu, 17 Jan 2008 01:00:00 +0100 ALBIZTUR «Orain gehiago gastatuz, baina errazagoa egiten dugu» PAKITA BARANDARAIN › Etxekoandrea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-30/p00002012/Orain_gehiago_gastatuz_baina_errazagoa_egiten_dugu_PAKITA_BARANDARAIN_›_Etxekoandrea.htm Albizturren bizi da aspaldi (Areso, 1948). Tolosan topatu dugu erosketetan. Gabonetan gehiago gastatzen duzu erosketak egiten? Bai, gehiegi ez baina gehiago bai. Zergatik gehiago? Jende gehiago biltzen delako eta erosketak ere ezberdinak direlako. Batez ere arrain gehiago erosten dut. Prezioak desberdinak dira? Bai, dexente aldatzen dira, batez ere arrainetan. Zergatik jaten da desberdin sasoi hauetan? Ohitura hori dugulako, aspaldikoa da. ... Sun, 30 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALBIZTUR Ramon Lasaren omenez bertsoak hileta elizkizunean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-06/p00005004/Ramon_Lasaren_omenez_bertsoak_hileta_elizkizunean.htm Atzo lur eman zioten Ramon Lasa Albizturko alkateari. Omenaldia egin behar zioten plazan, baina azkenean, han denak elkartzen joan ziren eta ondoren hileta elizkizunak egin zituzten elizan. Jende asko elkartu zen azken agurra emateko alkate gazteari. Hileta elizkizunean Peñagarikanok bertso batzuk eskaini zizkion Lasari. Goizean lurra eman ziotenean ere jende asko egon zen. Paperak egoera berrira moldatzera ... Thu, 06 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALBIZTUR Ramon Lasa Esnaola Albizturko alkatea hil da gaixotasun batez http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-05/p00005008/Ramon_Lasa_Esnaola_Albizturko_alkatea_hil_da_gaixotasun_batez.htm Atzo goizean Albizturko Ramon Lasa alkatea hil egin zen gaixotasun baten ondorioz. Albizturko Herria plataformako burua zen; 37 urte zituen eta duela 16 urte ere zinegotzi izan zen zortzi urtetan zehar, eta baita alkateorde ere. Azkeneko hauteskundeetan, maiatzekoetan, hain zuzen, aukeratu zuten herriko alkate. Gaur 12:00etan lurra emango diote hilerrian. 17:30ean elizkizunak egingo dituzte, baina horren aurretik omenaldi xume bat egingo dio herriak. Bertan, sendiari lore sorta emango diote. Ikurrina haga erdian jarri dute dolu-seinale moduan. Administrari lutoa hiru egunetan gordeko dute. ... Wed, 05 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALBIZTUR Umeentzako tailerra eta antzerkia etzi Txotxongilo Festa berriaren baitan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-22/p00005010/Umeentzako_tailerra_eta_antzerkia_etzi_Txotxongilo_Festa_berriaren_baitan.htm Etzi, Tolosan Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia hasten dela aprobetxatuz, Txotxongilo Eguna antolatu dute Albizturren eta umeei zuzendua dago batik bat. Hasteko, 16:30ean Asvinenea antzerki taldekoen eskutik txotxongilo tailerra egingo dute eskolan. Hemen, antzerki taldekoek ekarritako materialeekin, haurrek txotxongiloak eraiki ahal izango dituzte, eta hauekin jolastu. Gainera, egindako txotxongiloak etxera eramango dituzte. ... Thu, 22 Nov 2007 01:00:00 +0100 ALBIZTUR San Gregorio eguna ospatuko dute gaur Albizturren, ermita ondoan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-17/p00005002/San_Gregorio_eguna_ospatuko_dute_gaur_Albizturren_ermita_ondoan.htm Gaur San Gregorio eguna Albizturren ospatuko dute. Iluntzean meza dago ermitan, eta ondoren, alboko Ugarte jatetxean afaria izango da. Arandia anaiak izango dira trikitixarekin. Bihar, 11:15eko ermitako mezaren ondoren, toka txapelketa jokatuko da jatetxearen ondoan. Sat, 17 Nov 2007 01:00:00 +0100 ALBIZTUR Albiztur eta babarruna http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-10/p00007004/Albiztur_eta_babarruna.htm Aurtengoan ere iritsi da babarrruna dastatzeko garaia. Tolosako lehen babarruna merkatuan baita dagoeneko eta zonaldeko hainbat baserritarrek azken lanetan dihardute aste honetan bertan hasiko den Tolosako Babarrun Astean parte hartzeko. Albizturko Urreta-Bitarte baserria izango da partaideetako bat. Ekainean hasi ziren babarruna ereiten eta bilketa aldiz, iraila amaieran eta urrian egin dute. Aurten, 1.500 m2 landatu dituzte eta emaitza onak etorriko diren «itxaropenean» daude Arantxa Beraza eta honen gizon Joxe Uranga. Jakina da kopuru berdinak landatuta ere emaitzak, desberdinak izaten direla. «Baserritarrak beti egon behar gara zerura begira». ... Sat, 10 Nov 2007 01:00:00 +0100 ALBIZTUR