Aduna, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda aduna eu Wed, 20 Aug 2008 00:04:26 +0200 60 Aduna, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info KALEAN ENTZUTEZ IKASI http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002012/KALEAN_ENTZUTEZ_IKASI.htm Adunako barnetegiko tabernako barrara joan eta hautsontzia nola eskatu ez jakin. «Hautsontzia», esan dio tabernariak. «Nola esan duzu?», «bai, hautsontzia, zenizeroa». Euskara ikasten ari den katalanetako bat zen eskatzen ari zena, bazkalostean kafea hartzeko garaian. Ez da euskarazko hitzik errazena, ezta naturalena ere agian, baina hala ikasten omen da, praktikatzen. Ziurrenik emakume horri ez zaio ahaztuko: ahazten bazaio, zenizero esateko hitz oso zaila erabili behar dela gogoratuko du, seguru. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ADUNA Transernio Pilota Txapelketaren final-laurdenak gaur eta etzi http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00004002/Transernio_Pilota_Txapelketaren_final-laurdenak_gaur_eta_etzi.htm Adunako pilota eskolako gurasoek antolatzen duten Transernio Pilota Txapelketa azken txanpara iristen ari da. Gaur eta etzi final-laurdenak izango dira jokoan Adunako frontoian. Gaurkoan 18:00etan hasiko dira partidak. Alebinetan Aduna-Hernani izango da partida eta infantiletan, Amezketa-Usurbil eta Bidegoian-Hernani. Kadete mailan, Alkiza eta Amezketa neurtuko dira. Etzi partidak 10:00etan hasiko dira. Alebin mailan, Aduna eta Andoain lehiatuko dira eta kadeteetan Alkiza eta Usurbil. Finalerdiak abuztuaren 1ean eta 3an izango dira. Ohi bezala, Transernio Pilota Txapelketaren finala Adunako festen baitan izango da. Abuztuaren 9an izango da hori eta 18:00etan hasiko dira partidak. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ADUNA Transernio Txapelketaren hirugarren asteburua, bihar eta igandean http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00004002/Transernio_Txapelketaren_hirugarren_asteburua_bihar_eta_igandean.htm Adunan egiten ari diren Transernio Pilota Txapelketaren hirugarren asteburuan jokoan izango da, bihar eta igandean. Infantil eta kadeteen txanda izango da biharkoan. Partidak 18:00etan hasiko dira. Infantil mailan, Alkiza I-Andoain eta Aduna-Alkiza II izango dira norgehiagokak. Kadete mailan Añorga-Ordizia, Azpeitia-Amezketa eta Alkiza-Alegia. Igandean, benjaminak eta alebinak ariko dira 10:30etik aurrera. Benjaminetan Amezketa-Añorga izango da partida eta alebinetan Ordizia-Zizurkil eta Amezketa-Villabona. ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 ADUNA Transernio Txapelketan, bigarren asteburuko partidak bihartik aurrera http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00004003/Transernio_Txapelketan_bigarren_asteburuko_partidak_bihartik_aurrera.htm Transernio Pilota Txapelketaren bigarren asteburua jokoan jarriko dute bihar Adunako frontoian. 18:00etan hasiko dira partidak infantil eta kadeten mailan. Infantiletan Andoain-Azkoiti, Añorga-Usurbil eta Azpeitia-Hernani izango dira partidak. Kadeteen mailan, partida bakarra izango da, Alegia-Bidegoian. Igandean benjaminek eta alebinek jokatuko dute eta 10:30ean hasiko dira partidak. Benjaminetan, Aduna-Andoain, Bidegoian-Alegia eta Azpeitia-Villabona izango dira partidak eta alebinetan, Aduna II-Andoain, Alkiza-Villabona eta Aduna I-Hernani. ... Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 ADUNA Transernio Txapelketa etzi arratsaldean hasiko da Adunan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00007002/Transernio_Txapelketa_etzi_arratsaldean_hasiko_da_Adunan.htm Adunako pilota eskolako gurasoek antolatuta, V. Transernio Txapelketa hasiko da etzi herriko frontoian. Lau mailetako pilotariak ariko dira lehian: benjamin, alebin, infantil eta kadetetan. Guztira 48 bikotek hartuko dute parte eta batez ere eskualdeko pilota eskolako pilotariak ariko dira. Ostiraletan eta igandetan egingo dituzte kanporaketak. 18:30ean hasiko dira ostiraleko partidak eta infantil eta kadete mailakoak ariko dira. 10:30ean hasiko dira igandetan partidak eta benjamin eta alebin mailetakoak ariko dira. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ADUNA 2007ko kontu orokorra onartuko du udalbatzak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00002005/2007ko_kontu_orokorra_onartuko_du_udalbatzak.htm Adunako Udalbatzak oso bilkura egingo du gaur, 20:00etan, udaletxean. Bertan, honako gai hauek aztertuko dira: aurreko plenoetako akten onarpena; egondako dekretuak; TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZArekin hitzarmena sinatzea; 2007ko kontu orokorra onartzea; 2008ko urtarrilaren 1ean erroldatutako biztanleen kopurua; obra baimenak: Eusko Jaurlaritzak eskatua eskola zabaltzeko; Ingurumen Zerbitzuei buruzko enpresa bat kontratatzea; udaletxerako aulkiak eta mahaiak erostea; mozioak: Palestina eta Euskal Herrian demokrazia 0; diru laguntzak eta fakturak eta galde-erantzunak. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 ADUNA Gaur eta bihar finalerdiak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-13/p00005008/Gaur_eta_bihar_finalerdiak.htm Gutxinaka iristen ari dira V. HITZA Pilota Txapelketako finalak, Aurretik jokatu beharreko hainbat finalderdi gaur eta bihar jokatuko dira hiru herritan. Albizturren 19:00etan alebinen mailakoak izango dira. Behar Zanako Labaka-Erasun eta Espelusin-Azpiroz ariko dira, eta ondoren, Errandonea-Urdanpilleta (Aurrera-Saiaz) eta Larrea-Iribarren izango dira aurrez aurre. Adunan ibiliko diren infantilak 19:00etan hasiko dira ere, gaur, eta Sarasti-Imaz eta Urdangarin-Jaka (Zazpi-Itturri) ariko dira lehendabiziko. Gero, Agirre-Bernabe eta Zelaia-Labaka (Aurrera-Saiaz) bikoteen txanda izango da. ... Fri, 13 Jun 2008 01:00:00 +0200 ADUNA Herritar guztiek euskaraz egunero irakurtzeko aukera izango dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-10/p00003009/Herritar_guztiek_euskaraz_egunero_irakurtzeko_aukera_izango_dute.htm Adunako Udalak eta TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAk akordioa sinatu dute eskualdeko euskarazko egunkaria herritar guztiek jaso ahal izateko. Horrela, urte amaiera arte doan jasoko dute herritarrek gaurtik hasita. Udalak urtero ematen duen biztanleko hiru euroko laguntzaz gain, banaketa ahalbideratzeko laguntza gehiago emango du. «Euskara bultzatzeko helburuarekin» egin dute ahalegin hori Udaletik. «Euskarazko egunkari bakarra da eskualdean eta, bestalde, Udalak eman behar dituen berriak eta oharrak bideratzeko balioko du, paper gutxiago gastatuz». ... Tue, 10 Jun 2008 01:00:00 +0200 ADUNA Poltsikoko Antzerki Lehiaketaren finala, gaur http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-23/p00003002/Poltsikoko_Antzerki_Lehiaketaren_finala_gaur.htm Asvineneak Ardilatxaren laguntzaz antolaturiko 2. Poltsikoko Antzerkikoko Lehiaketa amaierara iristear da, gaur, izango baita finala. Hain zuzen ere 22:30ean hasiko da lehiaketaren azken saioa. Guztira lau saio ikusteko aukera izango da, eta hauek 8 eta 15 minutu artekoak izango dira. Hauek dira finalera iritsi diren lau parte hartzaileak: Hernanikoa taldea La motxila lanarekin; Suyanema taldea Orden Cotidiano lanarekin; Bazen behin clown taldea Esta si que si lanarekin; eta Escapada en solitario taldea En el aire lanarekin. ... Fri, 23 May 2008 01:00:00 +0200 ADUNA 2. Poltsikoko Antzerki Lehiaketa, finalaurreetan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00004002/2._Poltsikoko_Antzerki_Lehiaketa_finalaurreetan.htm 2. Poltsikoko Antzerki Lehiaketaren bigarren eta azkeneko finalaurrekoa egingo dute gaur. Adunako Asvinenea aretoan izango da, 22:30ean. Eskualdeko talde bat , Suyanema, eta tolosar batek parte hartzen duen Autoeskuela taldeek parte hartuko dute bertan. Suyanema talde gazteluarrak Orden cotidiano lanarekin lehiatuko da. Autoeskuela taldean Kristina Ropero tolosarra ariko da eta Ipokresia lana antzeztuko dute. Beste taldeak Irri Makila La Madre lanarekin eta Escapada en solitario En el aire lanarekin izango dira. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ADUNA II. Poltsikoko Antzerki Lehiaketako finalerdiak izango dira gaur http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00003009/II._Poltsikoko_Antzerki_Lehiaketako_finalerdiak_izango_dira_gaur.htm Asvinenea eta Ardilatxak antolatutako II. Poltsiko Antzerki Lehiaketako finalerdiak jokatuko dira gaur. Ekialdia 22:30ean izango da eta lau talderen lanak ikusi ahal izango dira. Hauen iraupena zortzi eta hamabost minutu bitartekoak izango dira. Gainera, saio hauez gain, gauari amaiera emateko Jon Casaresen gitarra eta armonika emanaldia izango da. Ondorengo ikuskizunak eskainiko dituzte. Magia Teatro taldeak La muerte del corredor taularatuko du. Bazen behin clown taldeak berriz, Esta si que si eskainiko du. Hirugarren lana Hernanikoa taldearena izango da, eta hauek La mochila lanarekin datoz. Azkenik, Latirili teatroren eskutik, Stop al panico ikusi ahal izango da. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ADUNA Aimar Irigoien nagusi Adunako II. Gorostidi Harria Txapelketan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-29/p00006007/Aimar_Irigoien_nagusi_Adunako_II._Gorostidi_Harria_Txapelketan.htm II. Gorostidi Harria Txapelketa Adunan jokatu zen herenegun. Izen handiko bi harri-jasotzaile gipuzkoar jardun ziren elkarren aurka txapelketan; hots, Joseba Ostolaza eta Aimar Irigoien. Iñaki Gorostidi harri-jasotzaile adunarrak bere garaian erabilitako 208 kiloko zilindro zaharrarekin neurtu zituzten indarrak, bosna minutuko txanda bakarrean. Lehenik Ostolaza aritu zen lanean, eta bost jasoaldi egin zituen. Seigarrena egiteko ahalegina ere egin zuen, baina ez zuen behar bezain ondo pausatu bizkar gainean eta ustel eman zion epaileak. Lanerdietan lau jasoaldi zituen eginak zestoarrak, jasoaldi garbiak eginda. ... Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 ADUNA Irigoien eta Ostolaza lehiatuko dira II. Goristidi Harria Txapelketan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-25/p00004007/Irigoien_eta_Ostolaza_lehiatuko_dira_II._Goristidi_Harria_Txapelketan.htm Iazko arrakasta ikusirik, aurten ere Adunako Muxkil kultur elkarteak Gorostidi Harriaren II. Txapelketa antolatu du. Etzi izango da lehiaketa, 18:00etan, herriko frontoian eta Aimar Irigoien eta Joseba Ostoloza ariko dira lehian. Sarrera doan izango da eta nahi duenak borondatea emateko aukera izango du. Iazkoan, Iñaki Gorostidi adunarrak esku batez 185 kiloko harri zilindro zaharrarekin egindako marka gogoratuz antolatu zen txapelketa. Kontuan hartu behar da orduan Gorostidik 77 kilo pisatzen zituela. Iaz betetzen ziren 25 urte altxaldi hori egin zuela adunarrak. Jaialdi hartan, bi eskurekin 208 kiloko harri zilindro zaharra altxatu zuen ere. Eta harri horrekin ariko dira etzi Irigoien eta Ostolaza. Iazkoan Irigoienek berak irabazi zuen txapelketa eta etzikoan bera da ere faborito nagusia. ... Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 ADUNA Hirugarren kanporaketa gaur, Asvineneako taulan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-25/p00005001/Hirugarren_kanporaketa_gaur_Asvineneako_taulan.htm Asvineneak antolaturiko Bigarren Poltsikoko Antzerki lehiaketaren laugarren sailkapena izango da jokoan gaur. 22:30ean hasiko dira taula gainean antzeztuko duten taldeen saioak. 8 eta 15 minutu arteko saioak izango dira eta taldeei eta lanei dagokionez, ondorengoak izango dira: Les 3 Chemins taldea Le Retour de France lanarekin, Tic Tac taldea La sed lanarekin, Escapada en solitario taldea En el aire lanarekin, La Tirili Teatro taldea Stop al panico lanarekin eta Urzum taldea La protesta lanarekin. Hauetatik, Tic Tac taldea da eskualdekoa, Tolosako Kultur Etxeko antzerki tailerrekoa, hain zuzen. Euren lana, La sed izenekoa bakardadea islatzeko bakarrizketa da, baina bi aktorek hartzen dute parte. ... Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 ADUNA Poltsikoko Antzerki lehiaketaren hirugarren kanporaketa, gaur http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00006004/Poltsikoko_Antzerki_lehiaketaren_hirugarren_kanporaketa_gaur.htm Asvineneak antolatutako Poltsikoko Antzerki Lehiaketaren hirugarren kanporaketa egingo dute gaur Asvinenean bertan, 22:30ean. Eskualdeko antzezleak parte hartzen duten bi talde ariko dira: Tolosako Kultur Etxeko antzerki tailerrekoek Adulteroak obra antzeztuko dute eta Kristina Ropero tolosarrak parte harzten duen Autoeskuela taldeak Ipokresia lana antzeztuko dute. Parte hartuko duten beste hiruak Argi taldea Enfrentadas lanarekin, Los Kukis taldea - La vida es puro teatro obrarekin eta Irri Makila taldea La Madre lanarekin. ... Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 ADUNA Bigarren kanporaketa dute bihar Poltsikoko Antzerki Lehiaketan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-10/p00003002/Bigarren_kanporaketa_dute_bihar_Poltsikoko_Antzerki_Lehiaketan.htm Asvineneak antolatutako Poltsikoko Antzerki Lehiaketaren bigarren kanporaketa egingo dute bihar, 22:30ean. Bertan parte hartuko dute Amaia Pagola eta Josune Intxausti gazteluarrrek osatutako Suyanema taldeak, Orden cotidiano obrarekin. Javier Esteban tolosarrak Lestat talde gasteiztarrarekin parte hartuko du eta Media noche en la mansion lana aurkeztuko dute. Eskualdeko bi ordezkariez gain, beste hiru talde ariko dira: Bazen behin clown, Esta si que si lanarekin; Dedalo, Transaccion obrarekin, eta Bat eta Bi taldea, Un encuentro especial lanarekin. Aurreko kanporaketan bezala, bi talde pasako dira finalerdietara. Epaimahaiak aukeratuko du talde bat eta bestea ikus-entzuleagoren aukeraketa izango da. Oraingo honetan Txan Magoa izango da artista gonbidatua. ... Thu, 10 Apr 2008 01:00:00 +0200 ADUNA II. Poltsikoko Antzerki Lehiaketaren lehen kanporaketa izango da bihar http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00004009/II._Poltsikoko_Antzerki_Lehiaketaren_lehen_kanporaketa_izango_da_bihar.htm Asvineneak antolatzen duen II. Poltsikoko Antzerki Lehiaketaren lehen kanporaketa izango da bihar. Adunan dagoen Asvinenearen aretoan bertan, 22:30ean hasiko da emanaldia. Bost talde lehiatuko dira lehen kanporaketa horretan eta finalerdietara bi sailkatuko dira: epaimahaiak aukeratzen duen antzezlana eta ikus-entzulegoak aukeratzen duena. Lehian ariko diren bost antzezlan horiez gain Asvin Lopezek saiorako bereziki prestatutako emanaldia egingo du. ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 ADUNA II. Poltsiko Antzerki Lehiaketa abian jarri dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-27/p00005001/II._Poltsiko_Antzerki_Lehiaketa_abian_jarri_dute.htm Asvinenea arte eszenikoen laborategia eta sustatzaileak Bigarren Poltsiko Antzerki Lehiaketa antolatu du. Ardilatxa elkartearekin elkartuta aurten «Organizazioa bezala izendatu dugun lan taldea» sortu du. Joan den urtean izan zen lehen aldiz lehiaketa hau, eta ekimen honek izandako arrakasta ikusita, aurten animatu egin dira ere: bihar da izena emateko azken eguna, www.asvinenea.com webgunean, izen-ematea eta baita informazioa ere (685 751 844). ... Thu, 27 Mar 2008 01:00:00 +0100 ADUNA Zerealak, elikadura honen oinarri http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-03-15/p00005010/Zerealak_elikadura_honen_oinarri.htm Ez omen dugu oso ondo jaten. Ez dugu behar den denbora bazkaria prestatzeko hartzen, ez bazkaltzeko, ez murtxikatzeko, ezta digestioa egiteko ere. Erosketak ongi egiteko ere ez dugu astirik... Egia da ere, «jendea gero eta gehiago kezkatzen ari dela elikadurarekin», Lourdes Artacho makrobiotikan adituak esan bezala. Makrobiotika, laburrean Makrobiotika zera da: garaiko eta lurraldeko elikagaiak erabiltzea. Ekologikoa da oso: atzerritik ekarritako elikagairen bat erabiliz gero, konposizio aldetik oso orekatua dago. Gauza guztien gainetik, eta makrobiotikaren oinarria zereala da. Aspalditik izan da kultura askotan zereala elikaduraren oinarria: artoa, arroza, artatxikia, garia... ... Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 ADUNA «Otordua sagardoarekin hasi eta bukatzea komeni da» JOSU ABURUZA › Sagardogilea http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-30/p00007507/Otordua_sagardoarekin_hasi_eta_bukatzea_komeni_da_JOSU_ABURUZA_›_Sagardogilea.htm Josu Aburuzak (Aduna, 1976) familiaren sagardotegian egiten du lan. Zer moduzko sagardoa da aurtengoa? Orokorrean ona. Iaz baino gradu gutxiagokoa eta edateko errazagoa. Zer moduz hasi da denboraldia? Ondo. Urtarrila lasaiagoa da. Otsailetik aurrera jende gehiago hasiko da etortzen. Zenbat ordu sartzen dituzu lanean? Ordutegi finkorik ez dut: goizez, arratsaldez eta gauez. Sagardotegiko hurrengo eguneko ajeari nola egin aurre? ... Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 ADUNA Herritar ugarik babesa eman diote Udalari Leandro Galatasekin duen aferan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-17/p00007006/Herritar_ugarik_babesa_eman_diote_Udalari_Leandro_Galatasekin_duen_aferan.htm Adunako Udalak urgentziazko osoko bilkurara deitu zuen herenegun arratsaldean. Bertan Etxeberri baserriko Leandro Galatasekin izan dituen tirabiren berri eman eta mozio bat onartu zuten aho batez, 1.8 unitateko hirigintza proiektuarekin bat eginez eta «Leandro Galatasen heriotza mehatxuak jaso dituzten herritarrei elkartasuna eta babesa» adieraziz. Herritar ugari izan zen bilkuran Udalari babesa emanez. Onartutako mozioak zehatz-mehatz esaten duenez, hautetsi guztiek bat egiten dute 1.8 unitateko hirigintza proiektuarekin eta «burutzeko egin beharreko pausu guztiak egiteko konpromisoa berresten dugu». Aurretik esan bezala, «Leandro Galatasen heriotza-mehatxuak jaso dituzten herritarrei» elkartasuna eta babesa adierazi zieten. Herritar horiek Arantza Aburuza alkatea, Miren Aburuza zinegotzia eta hauen gurasoak izan dira. Horrez gain, mozioan esaten denez, zazpi hautetsiek konpromisoa hartu zuten atzo Tolosako epaitegian egingo den epaiketara agertzeko eta herritarrei gonbitea ere luzatu zieten bertara azaltzeko. ... Thu, 17 Jan 2008 01:00:00 +0100 ADUNA Iban Nikolai didjeridu jotzailearen kontzertua, gaur http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-23/p00004009/Iban_Nikolai_didjeridu_jotzailearen_kontzertua_gaur.htm Adunako Kultur Astearen baitan gaur Iban Nikolai didjeridu jotzaileak emanaldia eskainiko du, perkusioa lagun duela. 22:00etan izango da saioa Uztartza jatetxean. Munduko haizezko instrumenturik zaharrenetakotzat hartzen da didjeridua. 40.000 urtetik gora omen ditu eta australiar aborigenen kulturatik dator. Hauek beraien kantu, ospakizun eta erritualetan erabili ohi dute. «Gustura» orain artekoarekin Kultur Astean orain arte antolatu diren saioekin «gustura» daude antolatzaileak. «Saio guztietan bete da gela eta beraz jendearen erantzuna oso ona izan da». Gai ezberdinak jorratu nahi izan dituzte: kirola, musika emanaldiak, mitologia... ... Fri, 23 Nov 2007 01:00:00 +0100 ADUNA Igandera arte, ekitaldi andana Kultur Astearen baitan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-20/p00005010/Igandera_arte_ekitaldi_andana_Kultur_Astearen_baitan.htm Eskualdeko herri gehienetan bezalaxe, Adunan ere Kultur Astea egingo dute. Hala, atzo hasi eta ingandera bitarte, ekitaldi ugari izango dira herritarrentzat aukeran. Gaur, Idoia Sanchez ipuin kontalaria izango da 17:30ean Kultur Etxean, eta 20:00etan eta leku berean, Euskal mitologiaren balioak izango dira hizpide, Josu Naberanen eskutik. Bihar, Xexili bezperako kontzertua emango dute Loatzo eskolakoek, 20:00etan plazan. ... Tue, 20 Nov 2007 01:00:00 +0100 ADUNA