Abaltzisketa, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info Hitzako albiste zerrenda abaltzisketa eu Sat, 11 Oct 2008 00:05:33 +0200 60 Abaltzisketa, Tolosaldeko hitza http://www.tolosaldekohitza.info/rss/logo.gif tolosaldekohitza.info <span class="mota"> EGITARAUA</span> http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00003001/_EGITARAUA.htm Ekitaldiz beteriko asteburua izango dute Abaltzisketan eta Urkizun. Lehenengoan igandea izango da jai eguna Larraitzen, eta bigarrenean etzi hasi eta igandea bitarte izango dute festa. Urkizun afarian bilduko dira auzotarrak eta trikiti doinuak izango dituzte. San Pedro Egunean, toka eta bolo txapelketa batetik eta umeentzako jolasak bestetik izango dira nagusi, baita trikiti doinuak ere. Abaltzisketako Larraitz auzoan, bestalde, hamaiketakoa emango dute, eta trikitilariak izango dira egun osoan, giroa alaitzen. ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 ABALTZISKETA Gaztetxoen jolasak eta zaldi karrera nagusi http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00004002/Gaztetxoen_jolasak_eta_zaldi_karrera_nagusi.htm Eskualdeko ia herri gehienetan piztu zuten atzo San Joan sua, eta horietatik Tolosan ezezik, Abaltzisketan eta Belauntzan ere herriko jaiak dira, beraz, egunotan festa giroa da nagusi bertan. Belauntzan ume jolasak (ezkerrean goian) eta txokolatada izan zituzten suaren aurretik atzo. Abaltzisketan, ere jolasean aritu ziren atzo gaztetxoak (ezkerrean behean) eta gauean suaren ostean dantza, asto karrera eta musika izan zituzten. Herenegun, hain arrakastatsua izaten den zaldi karrera (eskuinean) egin zuten Amezketatik Abaltzisketara. 13 parte-hartzaile izan ziren, eta Andres Diezek irabazi zuen. Bere atzetik, Santi Telleria eta Jose Mari Artza sartu ziren. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 ABALTZISKETA IX. Zaldi Lasterketa antolatu dute iganderako http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-19/p00005009/IX._Zaldi_Lasterketa_antolatu_dute_iganderako.htm Abaltzisketako San Joan jaiak bihar hasiko dira, eta azken 9 urteetan egin duten bezala, zaldi lasterketa antolatu dute datorren iganderako. Bertan parte hartzeko oraindik aukera badago, bihar arte, hain zuzen. 18:00etan izango da Amezketatik hasi eta Abaltzisketako azkeneko bihurguneraino iritsi arte. Zaldi lasterketa hau apustu baten ondorioz hasi zuten, eta dagoeneko 9. urtea da. Aurten, oraingoz 12 zaldunek eman dute izena. «Herriko parte-hartzailerik ez dago aspaldian, eta kanpotik datoz. Tolosaldeko 4 bat daude oraingoz. Egia da ere, parte-hartzaileek gero eta zaldi hobeagoa ekartzen dutela», dio antolatzaileetako batek. ... Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 ABALTZISKETA Abaltzisketako zaldi lasterketan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu dute http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-15/p00007007/Abaltzisketako_zaldi_lasterketan_parte_hartzeko_izen-emate_epea_zabaldu_dute.htm San Juanetako jaiak gainean dira, eta festak dituzten herriek egitaraua zehaztuta dute ia. Abaltzisketan, esaterako, San Juan jaietan zaldi lasterketa antolatu dute aurten ere. Amezketa eta Abaltzisketa arteko 2 kilometro eta erdi inguruko ibilbidean egiten da. Laburra da, baina oso ikusgarria. Hilaren 22an izango da, 18:00etan. Izena emateko epea datorren ostiralean ixten da. Interesa dutenek 605 75 67 43 telefono zenbakira deitu behar dute. Aurtengo zaldi lasterketa antolatzen duten bederatzigarren urtea da. ... Sun, 15 Jun 2008 01:00:00 +0200 ABALTZISKETA 18.000 ardi, 750 behi eta 650 behor igoko dituzte bihar Aralarrera http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-04-30/p00007001/18.000_ardi_750_behi_eta_650_behor_igoko_dituzte_bihar_Aralarrera.htm Bihar Larraitzen festa eguna izango da, urtero bezala larreak irekiko baitituzte. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte eguna jai giroan ospatzeko. Jai eguna Aralarko larreak irekitzeko aitzakia izaten da urtero. Azken urteetan egin den bezala, aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako departamenduak eta Enirio Aralarko Mankomunitateak antolatu dute jaia eta egitarau oparoa prestatu dute egun pasa egiteko. ... Wed, 30 Apr 2008 01:00:00 +0200 ABALTZISKETA Baserriei buruzko biziraupenari buruzko jardunaldiak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-01-23/p00006008/Baserriei_buruzko_biziraupenari_buruzko_jardunaldiak.htm Baserrien biziraupenei buruzko jardunaldiak prestatu dituzte Lizarruzti parketxekoek hilabete osoan zehar. Bihar Abaltzisketako jardunaldiak Kultur Etxean egingo dituzte. 15:30ean hasiko dira 20:00ak arte, eta bi zatitan banatuta. Hogei minutuko atsedenaldia egingo dute tartean. Hauek dira jorratuko dituzten gaiak: Ba al dute tokirik lehengo baserritarrek gure gizartean? Milu Castangekin; Zer gertatzen ari da eta egiten ari gara baserri eremuekin? Tolomendiko Iker Karrerak bideratuko du. ... Wed, 23 Jan 2008 01:00:00 +0100 ABALTZISKETA Txerri Festa arrakastatsua egin dute herriko plazan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-30/p00005011/Txerri_Festa_arrakastatsua_egin_dute_herriko_plazan.htm Goizean goiz abaltzisketarrak jeiki ziren atzo Txerri Festan parte hartzeko. Jexus Mari Gorostidi alkateak hil du beste hainbat herritarren laguntzaz. Jende asko hurbildu zen plazan txerria nola hiltzen den ikusteko. Giro oso herrikoian izan ziren, trikitixa musika entzuten zela. Txerria erre ondoren, lurra txukun jarri zuten erraztuz eta urarekin garbituz. Helburua, txerria antzinako erara nola hiltzen zen ikustea zen: garai batean egun hau handia zen, festa girokoa, hain zuzen ere. ... Sun, 30 Dec 2007 01:00:00 +0100 ABALTZISKETA Txerria antzinako erara hilko dute bihar, herriko plazan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-28/p00004010/Txerria_antzinako_erara_hilko_dute_bihar_herriko_plazan.htm Bihar Abaltzisketan jai berezia egingo dute: izan ere, txerri festa antolatu du Udalak. Honen baitan, txerria plazan hilko dute antzinako erara, usadioak dioen moduan. Jexus Mari Gorostidi alkateak berak hilko du txerria eta hainbat zinegotzik lagundu egingo diote lan horretan. Ideia irakasle baten beharretatik suertatu zen, Zumaiako batetik. Zein baserritan egin ez zekiten abaltzisketarrek, eta azkenean, plazan egitea erabaki zuten. Txerria Orendaindik ekarriko dute, eta alkateak esan duenez, «140 bat kilokoa izango da». ... Fri, 28 Dec 2007 01:00:00 +0100 ABALTZISKETA Gabonetako bi zozketen irabazleak aukeratuak http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-23/p00006010/Gabonetako_bi_zozketen_irabazleak_aukeratuak.htm Abaltzisketako Guraso Elkarteak, urtero bezala, bi zozketa antolatu ditu Gabonetarako. Zozketa ostiralean egin zuten eta 1.900 zenbakia eta 275 zenbakia dira irabazleak. Guraso Elkartetik azaldu dutenez, «lehenengoak (1.900) saski ederra eraman du, eta bigarrenak (275) bi lagunentzako afaria» Irabazleek 15 egunetako epea dute Guraso Elkarteko kideekin harremanetan jartzeko, ondorengo telefono zenbakian: 943 65 01 01. Orotara ostiralean 3.000 txartel saldu zituzten . ... Sun, 23 Dec 2007 01:00:00 +0100 ABALTZISKETA San Tomas koloretsu eta goxoa izan da http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-22/p00005001/San_Tomas_koloretsu_eta_goxoa_izan_da.htm Santomasak Abaltzisketan azoka berezi batekin egiten dute: egun ederra izan zen atzo ere, urtero bezala, beroa eta hurbila, herritarrek goxatutakoa. Altzoko, Berrobiko eta Ikaztegitetako eskolakoak gonbidatu zituzten eta hauek ere txistorra jateko aukera ez zuten galdu. Txistorra eta taloez gain, eskuz egindako artilezko arropa, eztia, barazkiak, gaztain erreak, pastelak eta postreak izan ziren, plazari kolorea emanez. Aurten, txerritxoen falta somatu da: oilarrak zeuden bakarrik. ... Sat, 22 Dec 2007 01:00:00 +0100 ABALTZISKETA Santomasetan, azoka, txorixoa eta haurrak plazan http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-12-20/p00005006/Santomasetan_azoka_txorixoa_eta_haurrak_plazan.htm Abaltzisketan Santo Tomas eguna ospatzen dute urtero. Plazara herritarren postuak atera, musika alaitzen eta eskolako haurrak, artzaiz jantzita egoten dira bertan. Bihar, beraz, egun berezia izango dute herritarrek. 11:00etatik 13:00etara bitarte egongo dira plazan. Bertan, animaliak, etxean egindako produktuak, eskolan prestatutako postua eta abar egongo dira. Ez da faltako ez txistorrarik ez edatekorik. Urte batzuk badaramatzate eguna ospatzen eta beti giro hotza baina polita egoten da. Ikasleek jai izaten dute eta herriak bizitasuna hartzen du. ... Thu, 20 Dec 2007 01:00:00 +0100 ABALTZISKETA Logikalinek bere enpresa-irudi berria aurkeztu du http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-11-24/p00005007/Logikalinek_bere_enpresa-irudi_berria_aurkeztu_du.htm Abaltzisketako Logikaline enpresak logotipoz aldatu du. Eguerdian emandako prentsaurrekoan Iñaki Gorostidi gerenteak, Luis Mari Murua sortzaileetako bat eta Andoni Larrañaga Adaki komunikazioko kidea izan ziren. Ondoren, Arcelor Miller enpresako zuzendari eta kudeatzailea ere enpresa berri honi zuzendu zitzaion, batez ere gomendioak ematen. Komunikabideekin eta teknologiarekin loturiko enpresa gazteak 5 urtetan 55 lanpostu sortu ditu call center, salmenten eta itzulpenen arloetan. ... Sat, 24 Nov 2007 01:00:00 +0100 ABALTZISKETA