Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2008ko urriak 12, Igandea

Harpidetu zaitez!

Xiba jokoen finalean eskualdekoak lehen postuetan

Kirolak

Ibarra bigarren geratu zen Zuberoan jokatu zuten finalean, Asteasu hirugarren eta Zizurkil laugarren.

asier imaz

Euskal herrien arteko euskal jokoen V. edizioa ekainaren 28an amaitu zen Zuberoan. Idauze Mendin eta Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren barnean, Xiba jokoen finala jokatu zuten 20 talderen artean.

Tolosaldeko hiru herri aurkitzen ziren azken txanpa honetan: Ibarra, Asteasu eta Zizurkil.

Bertso, dantza, herri kirol eta jokoak amaitzean Areatzako taldeak lortu zuen lehen postua. Ondoren ordea, eskualdeko hirurak sailkatu ziren. Bigarren postuan Ibarrako taldea geratu zen, hirugarren Asteasukoak eta laugarren zizurkildarra.

Xiba jokoak

Herrien Arteko Euskal Jokoen V. Topaketa apirilean hasi zen Hernanin. Urtero legez, Euskal Herri osoko neska-mutilek euskal kirol eta joko tradizionalekin gozatzeko aukera izan dute, festari ere uko egin gabe. Antolatzaileei dagokienez, Ikastolen Elkarteko kide den Xiba proiektuak antolatzen ditu jaialdiok.

Kirolariek lau multzotan banatutako 14 bat probetan parte hartu behar izan dute. Lehen txandan harri-jasotzea, ingudea, lasto-altxatzea eta musa leudeke; bigarrenean trontza, lokotxa, txingak eta zakua; hirugarrenean toka, xiba, dantza eta egur-pila; eta laugarrenean sokatira. Gero, herrialde bakoitzean beste jokoren bat gehitu zaio zerrendari; Araban bola-jokoa, esaterako.

Zuberoan jokatu zen finalera iristeko 6 herrialdeetan kanporaketa lehiak jokatu ziren. Hauetatik lau lehenak finalerako txartela lortu zuten. Hasieran 24 talderen arteko finala aurreikusten baldin bazen ere, Idauze Mendin 20 talde elkartu ziren; kirola egiteko prest zeuden 300 festazale, hain zuzen ere.

«Tolosarrei erakusteko prest»

Ibarrako taldeko kideak «pozik eta gustura» aurkitzen ziren egindako lanarekin. Horretaz gain bertan aurkitu zuten giroa azpimarratu zuten: «Eguraldi bikaina egiten zuen eta jai giro paregabea zegoen Euskal Herria Zuzenean jaialdian. Jokoetan oso ondo ibili ginen nahiz eta sokatiran nahiko pattal ibili ginen. Ondoren parranda botatzeko aitzakiarik ez zen falta izan hala eta guztiz ere. Antolatzaileek ere oso lan txukuna egin zutela aitortu eta eskertu behar da».

Ez da ahaztu behar eskualdeko beste bi ordezkariek ere lan bikaina egin zutela eta jai giroan hirugarren eta laugarren postua lortu zutela Asteasuk eta Zizurkilek. Lehia izan arren, antolatzaileek argi azaldu zuten bezala, «txapelketaren funtsa ez da talde garaile bat izatea, baizik eta guztiok batzen gaituen kultura eta ohiturak suspertu eta herrien arteko harremana bultzatzea». Hala eta guztiz ere herrien arteko lehia sanoaren islada da Ibarrako entrenatzaile Txantxanen gomendioa: «Tolosarrei hurrengo urtean gurekin ikasten utziko diegula esan nahi diegu».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa