
XIX. Joxean Tolosa Txapelketako lehen pilotakadei bihar ekingo diete
Amezketa ðð Eskualdeko Ugartemendia eta Aranburu ariko dira bihar; guztira 6 partida izango dira arratsaldez eta gauez.
NEREA URBIZU
Klasikoa den pilota txapelketa hasiko da bihar Amezketan, Joxean Tolosa Pilota Txapelketa, eta aurten, 19. urtea da dagoeneko. Ugarteko Tolosa pilotariak Retegiri irabazi zioneko urtea gogoan dute beti txapelketa hau, horren ondorioz jaio zen, hain zuzen. Bihar, hiru mailatan 12 pilotari hurbilduko dira Amezketako frontoira txapelketari hasiera ematera.
16:30etik aurrera gazte eta nagusien arteko hiru partida jokatuko dituzte, eta 22:00etan beste hiru partida izango dira. 16:30ean gazteen norgehiagoka bat eta nagusien arteko bi izango dira, eta 22:00etan gazteen arteko bi neurketa eta nagusien arteko bat. Azken honetan Aranburu zizurkildarra izango da Loiolaren kontra (Elgoibar). Guztira bihar, beraz, eskualdeko bi lagun ariko dira: batetik, Berrobiko Ugartemendia arratsaldean, nagusien mailan, eta bestetik, Zizurkilgo Aranburu, aldiz, gauez eta esan bezala, nagusien mailan ere.
Eskuz banaka izaten da Amezketako Txapelketa hau eta udan zehar jokatzen da. Finala irailaren 14an izango da astebururo jokatzen joan ondoren. Amezketako frontoian jokatuko dira partida guztiak, kadete, gazte nahiz nagusien mailetan. Euskal Herri osotik datoz pilotan jokatzera aurten ere Amezketara.
Final gogoratuena, 1989koa
Joxean Tolosa amezketarrak Retegi II.ari 1989an 22-19 irabazi zion eguna gogoan izaten dute Joxean Tolosa Pilota Txapelketa antolatzen dutenean, bereziki lehenengo urtean, duela 19 urte. Egun, ia punta-puntan daudenak txapelketa honetan ibiliak dira; esaterako, Mikel Belloso (profesionalen mailan) eta Ugaitz Renobales.
Xalton Zabala Zazpi-Itturri pilota eskolako zuzendariak «ilusio handiz» antolatu du beste behin txapelketa, eta beste urteetan bezala, «partaidetza izugarria izango da». Finalean pilotari onenari saria ere banatuko dute, pilotari txapeldun bakoitzari dagokionaz gain. Aurten ere betiko afaria egingo dute txapelketari merezitako amaiera emateko. Bertan, antolatzaile, pilotari nahiz hainbat pilotazale elkartzen dira Joxean Tolosarekin batera. Datorren urtean, hogeigarren txapelketa izango da.
BIHARKO PARTIDAK
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Deialdiak
II. Barazki eta Animalien Azokarako izen-ematea
ALEGIA, - 2008-09-17
Deialdiak
Haur eskola ikusteko aukera
ALBIZTUR, Udaletxeko ganbara - 2008-10-12
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.