
Lurjabeek ez dute eman baimenik AHTren inguruko zundaketak egiteko
Hernialde ðð AHTri buruz informazio gehiago nahi dutela zioten zundaketak egiten dituen enpresarekin egindako bileran.
imanol garciA
Hernialdeko zenbait lurjabeek eta AHTren inguruko zundaketa egiten dituen Typsa enpresako ordezkariek bilera egin zuten atzo goizean udaletxean. Bertan, lurjabeek ez zuten baimenik eman zundaketarik egiteko eta AHT proiektuaren inguruan informazio gehiago eskatu zuten. Bilera eta gero, lurjabeek Informazio gehiago, inposaketa gutxiago jartzen zuen kartelekin protesta egin zuten.
Eusko Jaurlaritzatik harremanetan jarri ziren Hernialdeko Udalarekin zundaketekin hasteko asmoa zutela azalduz eta zundaketa horiek egin behar zituzten lurren jabeekin harremanetan jartzeko. Udala lurjabeekin harremanetan jarri zen eta hauek bilerara batera joatea erabaki zuten. Atzo egindako bilera horretan, Typsa enpresakoak baimena eskatzeko asmoarekin azaldu ziren. Zenbat zundaketa egin behar zituzten azaldu eta ordainetan lanean ariko ziren eguneko 60 euro emango zirela azaldu zuten.
Horren aurrean, lurjabeek informazio gehiago eskatu zuten AHT proiektuaren inguruan. Proiektu horrek beraientzat nolako eragina izango zuen eta datu zehatzak ere eskatu zituzten. Typsa enpresako ordezkariek ez zuten horren inguruko informaziorik eman eta bere zeregina zundaketak egitea zela azaldu zuten.
Egoera horren aurrean, lurjabeek baimenik eman aurretik informazio gehiago behar zutela eta horretarako «etorri behar duenak aurpegia eman dezala» esan zuten. Typsa enpresakoek, ikusirik ez zutela zundaketa egiteko baimenik lortuko, bilerari amaiera eman zioten. Aurrera begira ez zen zehaztu zer gertatuko den eta lurjabeek eskatutako informazioa lortuko duten ere zehaztu gabe gelditu zen. Garbi dagoen bakarra da Hernialden ez dutela baimenik eman zundaketak egiteko.
Aurreko zundaketaren ordainketak jaso gabe
Orain lau urte zundaketak egin zituzten Hernialden. Orduan bi lurjabek baimena eman zuten bere lurretan egiteko. Ordainez diru kopuru bat jasoko zutela esan zitzaien, baina oraindik ez dute ezer jaso.
AHT Gelditu! Elkarlanetik azaldu dutenez, «lurjabeei ez ordaintzearena ere errepikatu da. Esaterako, Zizurkilen egin berri diren zundaketen ondoren, lurjabek ere ez dute diru kopururik jaso».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Irteerak
Eskalada egitera
TOLOSA, - 2009-07-01
Deialdiak
Langostino Moto Festaren bukaera
IBARRA, - 2009-07-05
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.