Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

JON BALERDI ð- Artubi elkarteko lehendakaria

«Bedaiok bizi gehiago daukala nabaritzen da»

Bedaio ðð Artubi elkarteak badu lehendakari berria eta dagoeneko antolatu dituzte urte guztiko ekitaldiak, Bedaio ezagutzera emateko helburua lortuz.

NEREA URBIZU

Jon Balerdi (Bedaio, 1971) da Bedaioko Artubi elkarteko lehendakari berria. Urtebetez ariko da beste 9 laguntzailerekin batera. 6 zuzendaritzako batza daude elkar- tean eta urtero aldatzen dute. Guztira, 72 bazkide dauzka Artubik.

Zeinek osatzen duzue zuzendaritza taldea?

Lehendakari ordea Ikerne Maiza da, idazkaria Nagore Maiza; diruzaina Ino Jauregi, almazeneko arduradunak Pako, Patxi, Joxe Mari eta Iñaki dira; bokala Ramon da eta afari-bazkariez arduratzen dena Pili da. Hori da aurtengo taldea, guztira hamar.

Joan den urtean bezala, aurten ere hilabetero gutxienez ekitaldi bat antolatuko duzue.

Bai, otsailean barrikotea egin genuen, martxoan emakumeentzako afari arrakastatsua antolatu genuen (60 elkartu ziren eta oso ekitaldi polita izan zen), eta hilabetero izango dira ekitaldiak.

Bedaioko Mendi Ibilaldia arrakastatsua izan zen. Aurten ere egingo duzue?

Bai, egiteko asmoa dugu, ekainean. 10 gara zuzendaritza taldean, baina atzean beti jendea dugu, eta lagundu egiten dute, noski. Ekitaldi honek, adibidez, lana eskatzen du: antolakuntza aldetik, prentsarekin harremanetan jarri, merkatariei laguntza eskatu behar zaie...

Ekintza berriak ere sortu dituzue.

Gaztetxoen txokoa antolatu nahi dugu: Bedaion jende guztiarentzako zerbait antolatu nahi izan dugu. Ikusten genuen haurrentzako hutsune bat zegoela. Ez dugu ezer zehatzik, baina jokuak eta halakoak egingo ditugu. Tailerrak, eskulanak... asmoa daukagu.

14 ekitaldi gutxienez. Ez da asko?

Lan gehiago da, baina gustura egiten dugu. Ekitaldi guztiak irekiak dira, ez bedaiotarrontzat bakarrik, eta gustura ibiltzen gara. Triptiko bat ere atera behar dugu, egutegi guztia zehaztuz. Webgunea ere berritzen joango gara (www.bedaio.com). Atal berriak ere izango ditu, baina ez da oraindik egin, bidean den zerbait da.

Zuen helburua zein da?

Bedaio ezagutaraztea bai. Badira finkoak diren ekitaldiak: barrikotea, kultur asteburua, harri jaia, festak... Ibilaldia eta azoka berriak ziren iaz eta horiei jarraipena eman nahi zaie. Bedaiok bizi gehiago daukala nabaritzen da, batez ere ibilaldian, hildako gazteen omenez egindako egunean jende asko hurbiltzen da... Jendea, ikusten da ekintza hauetan parte hartzen duela, aitzakia bat behar da denak biltzeko eta jendea oso gustura joaten da, parte asko hartzen du eta astean zehar bakoitzak bere bizia egiten du eta halakoetan jendea mugitzen da.

Diru asko behar duzue hau guztia antolatzeko?

Tolosako Udalak joan den urtean 5.000 euro eman zizkigun, festetarako eta jubilatuen bazkarirako. Diru asko ez dugu behar... Baina gogo, ilusio asko daukagu, elkarlan bat da eta asko gozatzen dugu.



 


EGITARAUA



Apirilak 5. Astigarragan sagarrondo txertaketa ikastaroa.

Maiatzak 8. Harri jai eguna.

Maiatzak 9-11. Kultur Asteburua.

Ekainak 8. Mendi ibilaldia.

Ekainak 22. Jubilatuen eguna.

Uztailak 6. Gure artean falta ditugun gazteen oroimen eguna.

Uztailak 25-27. Gaztetxoenen txokoa.

Irailak 5-8. Jaiak.

Irailak 28. Abereen inguruko ekitaldiak.

Urriak 4. Afaria.

Azaroak 1. Musa, gaztain jatea eta kantu afaria.

Azaroak 29. Errioxara bidaia.<\d>

Abenduak 14. Azoka.

Abenduak 24. Eguberrietako kantuak baserriz baserri.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

argazki erakusketa
HERNIALDE, hernialdeko ostatuan - 2009-06-10

Zine kluba

'Un cuento de Navidad' filma
TOLOSA, Leidor aretoa - 2009-07-02

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

Lege Informazioa