Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

«Parrandan bertsotan ibiltzen naiz 'Atxu' lagunarekin»

Ramontxo Garmendia ð - Ibarrako kiroldegiko langilea

asier imaz

Ibarrako kiroldegian egiten du lan Ramontxo Garmendiak (1976, Ibarra), baina afizio ugariko artista da.

Goizean esnatzen zarenean zure lehen pentsamendua?

Kristoren pena ematen dit altxatzeak baina erdaraz esaten den bezala, «Al que madruga Dios le ayuda», jainkorik baldin bada.

Irakurri duzun azken liburua?

Azkenekoa? Utzi pentsatzen. Aspaldi izan zen. Orain dela 20 bat urte Esaera zaharrak eta txiste berriak.

Ikusi duzun azken pelikula?

Ikusi bai baina ez naiz izenaz gogoratzen.

Nola ikusten duzu munduko ekonomia?

Orekarik gabe. Merezi ez dutenak gero eta aberatsago eta langile humilak gero eta behartsuago.

Zein da zure bizipoza?

Kirola orokorrean, gastu handirik ez duten gauzak.

Bertsotan ere ibiltzen zara?

Bai, bai. Nahiko ona naizela esaten dute gainera.

Parrandan ere bai?

Bai. Parrandan ez dakit ze arrazoigatik baina ispirazioa etorri egiten da eta hor aritzen gara, Atxu lagun dudala, orokorrean niri ezin segi ibiltzen da baina.

Zure betiko bertsoa ere ba omen daukazu.

Tokatzen den leku bakoitzari bertsoa egokitu egiten diot: Ona etorri gera/ Hernani aldera/ gutxitan izaten da/ holako aukera/ gaur izan dugu eta/ gu etorri gera/ ederki pasa ta gero/ joango gera etxera.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

Lege Informazioa