
«Jotzean interpretatzen duzun hori gehiago sentitzen da»
IÑIGO AGIRRE ð - Gitarra-jotzailea eta irakaslea
ERREDAKZIOA
Iñaki ere deitzen diote (Tolosa, «jaioturteak ez du inporta»).
Musika zertarako?
Sakonago bizitzeko.
Gitarra eskuan, eskenatokian. Soketako bat hautsi egin da.
Jotzen jarraitu behar, baina sufritzen.
Pirateoa.
Kaleko legea da.
Musika talde bat?
Water Report. Bach-en Brandenburgoko kontzertuak garai hartako musika tresnekin jota ere asko gustatzen zaizkit.
Zein soinu dauka bizitzak?
Batzuetan isiltasuna, bestetan hots gehiegi eta bestetan gozoa.
Zer egin Bisbal beti entzuten duen auzokoarekin?
Batzuetan pertsona atseginenek ere ez dute musika onena entzuten. Hala ere, orain bertan Bisbalek talde oso ona dauka.
Nola ikusten duzu musika irakaskuntza?
Naturala izan behar du, inor behartu gabe.
Irakasle ala musikari?
Biak, bakoitza bere neurrian. Baina lehenik musikaria naiz.
Kontzertu bat ikusi ala kontzertu bat egin?
Egin. Jotzean interpretatzen duzun hori gehiago sentitzen da.
Zer ez dizut galdetu?
Zein proiektu ditudan: Tolosaldean Itzalak eta Manent talde berria. Bakarlari ere hasiko naiz betiko euskal kantak jotzen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Kultur tailerretako ikasleen erakusketa
TOLOSA, Aranburu Jauregia - 2009-06-19
Zinema
'Los mundos de Coraline' filma
TOLOSA, Leidor aretoa - 2009-07-04
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.