
«Bezeroari, beti, niri gustatzen zaidana eskaintzen diot»
nieves soroA ð - Saizar gozotegiko nagusia
esti ezeizA
Saizar gozotegiko nagusia da Nieves Soroa (Lizartza, 1957), eta hamar urtetik gora daramatza lan honetan.
Gozozaleak al dira hemengoak?
Bai, tolosarrak oso gozozaleak dira.
Eta zu?
Bai, ni ere gozozalea naiz, eta gainera ez naiz aspertzen, nahiz eta egun osoan aurrean ikusi.
Egunero jaten al duzu gozoren bat?
Bai, normalean hostorez egindako lazoak egunero jaten ditut.
Gauza goxoak prestatzeko, eta bezeroak gustura izateko zein da sekretua?
Garrantzitsuena norberari gustatzea da. Nik beti, niri gustatzen zaizkidan gauzak eskaintzen dizkiet bezeroei.
Egunero erosten edo jaten al ditu jendeak gozoak?
Pastelei dagokionetan eta, gehinetan ospakizun berezietarako erosten dituzte.
Alde handia al dago gozotegiko gozoen eta aurrez prestatutakoen artean?
Zaporeari dagokionean behintzat, handia.
Zein da gozo bat jateko memento onena?
Gozo bat jateko ez dago memento zehatzik, edozein unetan sartzen da ondo.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Irteerak
Salamancara
TOLOSA, - 2009-07-01
Deialdiak
Udako liburutegia igerilekuan
TOLOSA, Usabal igerilekua - 2009-07-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.