Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

«Ez dirudi otsaila denik, jende ugari ari da etortzen»

Justa zubeldia ð - Supermerkatuko harreragilea

Iñigo Terradillos

Tolosako Maxi Eroskin egiten du lan Justa Zubeldiak.

Zenbat urte daramatzazu supermerkatuan lanean?

Tolosakoan ireki zenetik, hau da, duela 15 urtetik, eta aurretik Ordizian aritzen nintzen .

Zer moduzkoak dira Tolosaldeko erosleak?

Orohar, jende jatorra dela esango nuke.

Gizonezkoak ala emakumezkoak etortzen dira gehien?

Oraindik emakumezko gehiago etortzen da, hala ere, gero eta gehiago dira gizonezkoak.

Egun, zeri begiratzen diogu gehien kalitateari ala prezioari?

Denetik dago, baina kalitateari gehiago begiratzen diogu orain.

Astero zenbat gastatu ohi du jendeak, batez beste?

100 euro izaten da batez bestekoa.

Hilabete hasiera edo bukaera den nabaritzen al da?

Bai, asko, baina hilabete honetan ez gehiegi, jende asko ari da etortzen, eta ez dirudi otsaila denik.

Pasadizo asko izango dituzu.

Bai, batik bat, alarmak jotzen duen aldiekin.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

Lege Informazioa