
«Usabalgoa da areto futbol kantxarik onena»
abel asenjo ð - Areto futbol epailea
erredakzioa
Abel Asenjo tolosarra areto futbol epaile gisa aritzen da areto-futbolean, Nazional A mailan.
Zergatik zara epailea?
Behin, Tolosa Kup torneoa pitatzen ari nintzela, Koldo Gorostiagak ikusi eta animatu ninduen mundu honetan sartzera. Gaur arte.
Zein pauso jarraitu behar dira areto-futboleko epaile izateko?
Federazioarekin harremanetan jarri, arautegia ikasi, froga fisiko eta tekniko batzuk pasatu eta gogoz aritu.
Jokatzen ikusi duzun areto futboleko talderik hoberena?
Interviu Fadesa.
Zelairik onena?
Usabalgoa.
Zaletu onenak?
Pozo Murcia taldearenak.
Izan duzun istilurik handiena?
Altzako torneoan, baina ez zen hainbesterainokoa izan.
Jaso duzun isekarik gogor edo xelebreena?
Gogorrena.... Xelebreena, merluzo.
Zer esango zenioke publikoari?
Ulertzen saiatzeko eta lasaiagoa izateko.
Eta jokalariei?
Gauzak errazteko.
Miresten duzun epailerik?
Aitor Felipe eta Igor Gereta, goi mailako bi gasteiztar.
Nola ikusten dituzu Ibarra, Laskorain eta Hegoalde?
Hegoaldek utzi behar izana pena izan da. Ibarrari eta Laskoraini horretan jarrai dezatela eta ea goruntz egiten duten esango nieke.
Anekdotaren bat?
Behin ONCEko torneoa pitatzen, jokalari batek zera esan zidan: «Epaile, ONCEn lanean ari dena ni naizela!».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Irteerak
Salamancara
TOLOSA, - 2009-07-01
Dantza
Udaberri eta Danzantes de Gurrea
VILLABONA, Alde Zaharra-Plaza Berria - 2009-07-04
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.