
«Animalia bat edukitzeko baldintza egokiak behar dira»
Ander arrieta ð - Albaitaria
erredakzioA
20 urte inguru daramatza Ander Arrietak (Tolosa, 1963) albaitari lanetan, Ibaiondo klinikan. Esan daiteke, oso ongi ezagutzen dituela animaliak.
Albaitari izatearena bokazio kontua al da?
Bai, niri betidanik gustatu izan zaizkit animaliak.
Zein da klinikara ekarri duten animalia bitxiena?
Behin kokrodilo bat ekarri zuten hanka batean zauri bat zuelako. Zirko batekoa zen.
Zein maskota esango zenuke dagoela modan?
Animalia bat baino, txakur arrazak egoten dira modan. Orain, asko ikusten dira, Bulldog-ak eta Golden Retriever-ak.
Ba al daukazu animaliarik etxean?
Orain ez, lehen izan nuen txakur bat, urte askotan.
Zein animalia gustatuko litzaizuke izatea?
Animalia bat edukitzeko baldintza guztiak izan behar dituzu: tokia, denbora... Hala balitz, agian, katu bat edo txakur bat.
Kasu bitxiren bat?
Behin, pintxo moruno baten makila barruan zuela ekarri zuten txakur bat.
Erraza al da animalia bat etxean izatea?
Zailena txakurra edo animalia ulertzea da. Askotan gaizki ulertzen dira beraien beharrak eta hortik etortzen dira arazoak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Kultur tailerretako ikasleen erakusketa
TOLOSA, Aranburu Jauregia - 2009-06-19
Zinema
'Los mundos de Coraline' filma
TOLOSA, Leidor aretoa - 2009-07-04
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.