
«Haurrarekin batera familia berri bat jaioko da otsailean»
laida etxedona ð - Langilea
asier imaz
Sabelaren barnean koloreen mundu berri bat dakar Laida Etxedonak (Ibarra, 1978). 8 hilabete iragan dira eta txikiarekin otsailaren 5rako egin du zita.
Zein kolorekoa tokatuko zaizu?
Urdina; baina, berdea gustatuko litzaidake.
Kolore ugariz inguraturik heziko da beraz.
Bai. Haurrari koloredun bizitza opa diot.
Zein koloretakoak izan dira azken zortzi hilabete hauek?
Kolore alaiak. Baina beltz ukituak ere agertu dira.
Zein da aitaren kolorea?
Hori bai dela asmatzen zaila. Urdin edo more elektrikoa esango nuke.
Txuria dagoen lekuan beltza dago. Txikiaren goxotasuna dagoen lekuan...
Buruhauste asko, ordu asko,... baina bizitza ez da bi kolorekoa bakarrik.
Otsailean, haurra bakarrik jaioko al da?
Haurrarekin, aita, ama, amona... otsailean famili berri bat jaioko da.
Badira bi zilborrezte: haurra jaiotzean mozten dena eta...
Aurrerago mozten dena; baina, aldi berean zailagoa dena mozten.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Kultur tailerretako ikasleen lanak
TOLOSA, Aranburu Jauregia - 2009-06-18
Ikastaroak
Eskulan ikastaroak
TOLOSA, Zuentzart eskulan dendan - 2009-06-26
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.