
«Karduak bere xarma dauka, baina arantzak dauzka»
SUSANA GARCIA ð - Lore saltzailea
NEREA URBIZU
15 urte daramatza Susana Garciak (Tolosa, 1964) Tolosako Kaiz lore-dendan lanean.
Ezkondu berri denak zergatik darama loreren bat?
Ohitura bat da, apaingarri bat gehiago.
Egia al da loreek entzuten dutela?
Gurekin komunikatzen dira, baina, entzun, ez dut uste.
Etxe batean falta behar ez den landare bat?
Beaokarnea bat.
Zure etxean sartu eta zein da ikusten den lehen lorea?
Etxeko alegria uda bada: orain ez, zimeltzen direlako.
«Kardua baino zatarragoa zara», «alhelia baino ederragoa».
Karduak bere xarma dauka, baina arantzak dauzka. Ahuntz praka (alhelia) polita da eta usain onekoa gainera.
Plastikozko loreak zertarako?
Elementu naturalekin konbinatzen jakinez gero, ondo gera daiteke. Gainera, oraingoek ez dirudite gezurrezkoak.
Zein da lorea saltzeko garairik onena?
Udaberria: landare eskaintza handiagoa dago.
Usain bat?
Limoiarena.
Lore bat?
Anemona.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Deialdiak
Udako liburutegia igerilekuan
TOLOSA, Usabal igerilekua - 2009-07-01
Zinema
'Los mundos de Coraline' filma
TOLOSA, Leidor aretoa - 2009-07-04
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.