
Azkuko belagaian nobelarekin irabazi du Mikel Olanok (Leitza, 1968) Irun Hiriko Kutxa literatur saria.
Bi plano bezala daude, plano bat printzipioz agerikoena, emakume mediku bati buruzkoa da. Hiri batetik ateratzen da eta Ameriketara joateko asmoa du, nekatuta baitago medikuntza publikoan, eta Nikaraguara joatea pentsatzen dugobernuz kanpoko erakunde baten bitartez. Nobelan zehazki esaten ez den zerbait gertatzen da, eta denbora batez herri batetara joan behar izaten du, ordezkapen bat egitea. Herrira bertan denbora gutxi pasako duela pentsatuz iristen da eta Ameriketara joan ahal izango dela. Orduan pixkanaka emakumearen planoa herritarren bizimoduarekin gurutzatzen da.
Bai, pixkanaka atalez atal berandutu egiten zaio Ameriketara joateko bidea eta orduan bigarren plano hori nabarmentzen hasten da, herriaren dinamikarena.
Nire asmoa mendiko geografiaren erretratua egitea izan da, nik gainbeheran ikusten dudan gizarte modu honen erretratua. Orduan bururatu zitzaidan estrategia bezala neskaren istorioa txertatzea, baina helburu nagusia zen herriaren gainbehera edo noraeza islatzea, orain arte nekazal bizimodua eraman duten herri horien noraeza.
Tokatu zaidalako, Leitzan eta inguruko herrietan... inguruko hizkerak eta biltzen ibilia naiz, Ultzaman ere ibili izandu naiz lanean eta honetaz gain asko gustatu zait nekazalgoaren bizimodua. Mendizalea ere izandu naiz, mendi apaletako zalea... azkeneko etapa hori ezagutzea tokatu zait, eta ikusten duzu industria oso sendoa ez duten inguru hauek ze zailtasunak dituzten hiriko bizimoduarekin egokitzeko, eta batzutan ze desorekak gertatzen diren.
Ez dut esaten aspergarri mortala izan behar duenik, arintasuna ematen saiatu naiz, egiturari dagokionez ere ahalik eta atseginena egiten saiatu naiz, baina ez da abentura-nobela bat.
Hasieran Biajea izena jartzeko asmoa nuen, bidaia hitza ez zaidalako gustatzen, baina gero hau aukeratu nuen. Belagaia da Bortzirietako hizkeran Leitza aldean belatxo esaten duguna, etxe ondoan egoten den belardia. Nobela gertatzen den herriak Estarta izena du, eta bertako herritarrek Bortziri, Baztan... inguru horretako hizkeraren antzeko zerbait hitz egiten dute.
Kirola
Santio Bidea bizikletaz kostatik
TOLOSA, - 2009-06-17
Dantza
Udaberri eta Danzantes de Gurrea
VILLABONA, Alde Zaharra-Plaza Berria - 2009-07-04
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.