
Gazte Festetako lehen egunean, bihar hain zuzen ere, Ibarran, Etsaiak taldeak kontzertua eskainiko du Deskontrol taldearekin batera 23:00etatik aurrera. Aitor Ibarra Auo (Lekeitio, 1969) taldeko abeslari eta konposatzaileetariko bat da.
Oroitzapen onak, makina bat aldiz jo dugu Ibarran. Pare bat aldiz abuztuko herriko jaietako lehen egunean jo dugu, presoen afaria eta gero. Guretzat leku familiarra da, geure herria bezala da, beti izan dugu izugarrizko harremana. Fidantza ordaintzeko antolatu zen kontzertu batean Pin Pan Pun -ekin jo genuen, Tijuanarekin batera. Oroitzapen onak... eta neska onak ere bai [kar, kar].
Bai, baina berriro beste talde guztiak laga edo aparkatu ditugu eta berriro Etsaiaken sartu gara denok, eta gogor gainera. Orain, abuztuan 20 urte egiten ditugu eta lau urte norberaren aldetik ibili gara, esperientziak probatzen. Orain inoiz baino batuago gaude, gainera disko berria prestatzen ari gara Durangoko Azokarako, aurten ateratzeko beraz. Oso gustura gabiltza.
Hori da, inoiz baino gehiago. Urteak pasa dira eta aukera gehiago ez ditugu izango. Jada, nahi ala ez urteak badoaz eta aukera honi ihes egiten utzi aurretik berriro elkartu gara.
Ez, egia esan bakoitzak geure bizipen musikalak topatu nahi genituen, eta hortik sortu ziren Txapel Punk, Pin Pan Pun eta antzeko proiektu berriak. Neska lagunarekin egiten den bezala izan da: denbora bat hartzen duzu haizea hartzeko eta bakoitzak bere esperientzia bizitzeko, gero balorazioak atera eta merezi duen ikusteko. Egia esateko, denok izugarrizko gogoa izan dugu Etsaiakekin itzultzeko.
Kanta bat badago behintzat eta oso gustura jotzen dugu: Etsaien sustraiak izena du. Belar txarrak berriro jaiotzen direla azaltzen du, nahiz eta enborra erre, sustraiak beti jarraitzen duela, eta hori izan da pixka bat disko honekin dugun ideia, gure sustraiak berriro berreskuratzea.
Etsaiakekin beti mezu eta mussika zuzena egin nahi izan dugu. Lekeition esaten den bezala, tontokeria barik. Hitzak eta letrak neurri barik egiten ditugu, zuzenean, gauzak argi eta gogor esanaz.
Hori da. Talde moduan beti eduki dugu hori argi; borrokan musikaz ere asko egin daitekeela. Gure mailan, Euskal Herrian dagoen arazoari laguntza ematen saiatzen gara, gauzak aldatzeko.
Hasi ginenetik gaur egun arte ez dira aldatu gauzak, are gehiago, okerrago daude. Arrazoi gehiago ditugu beraz, gero eta egur gehiago sartzeko musikaz. Gauzak ez direla aldatzen ikusten dugu, eta ondorioz, geu ere ez gara aldatuko, alderantziz, hor mantentzen gara sistemari egurra ematen. Azken batean, ez daukagu beste aukerarik, beti egurra jasotzen ari gara eta norberak ere defendatu beharra du.
Bai [kar, kar]. Behintzat euren kontra eztanda egin duen mostruo bat da. Hori da, domatu eta manipulatu nahi izan dute, baino txarto irten zaie mekanismoa.
Bai, baina ez harritu festetako presoen egunean itzultzen bagara. Lagun asko ditugu Ibarran, jende ezaguna, bizitzan topatu duzun jende jatorra. Kontzertuak ematen ere horrela gabiltza, urteetan zehar ibili garen lekuetatik, Euskal Herri guztian barrena. Jendeak maite zaituela ikusten duzu eta hori polita da.
Jaiak
Euskal jaia
ANOETA, - 2008-10-11
Musika
Karelean eta Napoka iria
TOLOSA, Bonberenea - 2008-10-17
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.