Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Inkestak

tolosa

TAO aparkatzeko sistemak Tolosan urte batzuk badaramatza. Sistema honen helburua kontuan izanik (jendeak kotxea gutxiago hartzea, besteen artean) somatu al duzu eragina?

Bai, auto gutxiago dabil.    Ez, auto gehiago ikusten da.    Egoerak berdin jarraitzen du.   

Jasotako botoak: 43

Bai, auto gutxiago dabil.
 
% 19
Ez, auto gehiago ikusten da.
 
% 14
Egoerak berdin jarraitzen du.
 
% 67

Jasotako mezuak:

5

2008-07-11 12:17:44

Espazio publikoa guztiona da. Kotxeak gauza partikularrak dira, jabetza pribatukoak. Zergatik kotxeei eman behar zaie lehentasuna beti? Norbaitek gauza bat bere jabetza pribaturako erosten duenean, kontuak atera behar ditu gauza hori non sartu behar duen, eta ez gainerakoei eskatu ea non utzi behar duen bere gauza; gainera eskubide bat balitz bezala. Inork ez dauka espazio publikoa beretzat bakarrik hartzeko eskubiderik eta, beraz, ordaindu dezala. Bestela, bere etxean edo terrenoan sar dezala kotxea.

4

Koxme Olasagasti | 2008-04-15 22:05:39

Arramelen aparkalekuarekin arazo larria dagoela gauza jakina da, bertako bizilagunak 2. mailakoak gara, bizilagunak ez dute lekurik aparkatzeko eta hori gutxi balitz, hamaika mespretxu pairatu beharra, larriena leku ezean aparkatzeko aunitz toki desagertarazi inora ez doan bidegorri batengatik, Voith-eko obretara zuzenean, zein motatako broma edo iseka da hau. Txantxa giro hontan bertako bizilagunak ez dugu TAO zerbitzua merezi eta edozein etor liteke aparkatzera (nola lekua soberan dugun), ZERGATIK TORTURA sistema hau Arrameleri (Txinatar Auzoari). Bestetik, Inauterietarako erabilitako konparsak hiruzpalau hilabete aparkaleku bat kenduz, eta bizilagunei aldiz multaz josi, errezeta bikaina, gastronomia bultzatzen ari garen hiri honetarako. Arkume, txuleta, arrautz, feriak, eta BIGARREN MAILAKO BIZILAGUNENTZAT TAO noiz? Gora Txinatar Auzoa

3

Euriakin kotxe gehio | 2008-04-05 14:15:18

gero eta kotxe gehiago dago ta! ez tolosan bakarrik, leku guztitan. Billabonan izan naiz duela gutxi ta nazka ematen zuen, Alegik ebai. Beste zerbait egin beharko litzeke: autobusak eta bidegorri gehio erabili, o perezaik ez euki euria eiten dun egun hoitan euritakoa ateatzeko!!!

2

Agurtzane | 2008-03-27 17:44:27

Tolosako herrian aparkatzeko dagoen egoera ONARTEZINA da. TAO txartela ordaindu "egin behar", bestela isuna berehala, gainera ordutegi komertzialean ia ez dago tokirik hirigunean, bestalde koska itzelez beterik zeharbide osoa, behin behineko aparkaleku lokaztuetan ere ordaindu beharra, ia Benta Haundi bidean doako aparkaleku "aldrebes" bat... Ez al zaizue iruditzen diru negozio kirastun baten aurrean gaudela herritarrok??????

1

Tolosarra | 2008-03-10 13:44:14

Egoerak berdin ez du jarraitzen, okerrago dago. Ordaindu egin behar da, baina aparkatzea lortzen badezu.(eta txartela ordainduta dutenak ere...) Tao herri osoan zabaldu dute, eta ondorioz zenbait auzotan gaizki gabiltza aparkatzeko, bertakoak izanda. NOIZKO TOLOSARRAK??? BERTAKOENGAN GEHIAGO PENTSATU BEHARKO LUKE ALKATEAK.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa