
tolosa
2008-04-21
Ibarrako haur eskola: zazpi urtetan Uzturpe ikastolak kudeatu du. Udalak orain, kontsortzioan sartzeko erabakia hartu du. 900 sinadura bildu dituzte erabaki honen aurka. Zein da zure iritzia?
AINHOA | 2008-04-29
Gaur 18:30tan prentsaurrekoa udaletxean, ANIMATU eta AZALDU. HAUR ESKOLA AURRERA!!
Amaia eta Igor | 2008-04-28
Politika guztiak alde batera utzitza, lehengo egunean plenoan zegoen jendearen sentimenduak kontutan izanda, Ibarrako politikariek ez dutela bihotzik ageri zuten argi eta garbi, ezta lotsarik ere, interes ekonomikoak bultzatzen dituztela soilik, ezta laneko gogorik ere ez dute ageri. Plenoan geunden guraso guztiak, gure sentimenduak jarri genituen mahai gainean, zein arrazoi garrantzitsuagoa gure seme-alaben ongizatea baino... bainan horrek bost axola. Elkarlanean aritzeko ere behin baino gehiagotan eskeini zaie, bainan ez dute lanerako gogorik azaltzen... soilik, paltzuegora pasa nahi dute, inongo arrazoirik gabe. Gure aldetik, inoiz ez gara politikan ibiliak, bainan mesedez, gaur egun dauden politikariei etxera joan ditezela eskatuko nieke, ez bait dute inongo funtziorik betetzen gaur egun beren lekuetan, eta KETXUS, zuri, gurekin elkarlanean jarraitu dezazun gonbidatuko nizuke, asteartean ez bazinen konturatu ere, gurasook politika baino askoz garrantzitsuagoa den sentimendu batek mugitzen gaituelako, gure seme-alabenganako maitasunak.
2008-04-27
Pleno horretan guraso asko geuden eta nik uste dut gurasoak izan behar direla protagonistak eta ez alderdi politikoak.
Joxi Ubeda eta Agur Arribillaga | 2008-04-26
Gure alaba eta semea Uzturpe ikastolako haur eskolan ibili dira, eta oso oso gustura egon gara bai umeak, bai gu. Ibarrako agintariei esan nahi diegu Uzturpe ikastolako haur eskola zein garrantzitsua den gurasoontzat: umeak esku onetan utzi ditugula jakinda lanera joatea, bertan dauden hezitzaile bikainak, bertako hezkuntza proiektua, bertako sukaldea izatea, herriko jakiekin. Oraingo antolaketarekin, Ibarrako ume guztiek dute tokia. Partzuergoarekin, ordea, ez dago jakiterik. Lehengo Udal plenoan, ez alkateak ez zinegotziek ez zuten ganorazko argudiorik azaldu beren jarrera defenditzeko. Gehienak isilik egon ziren, ez dakite eta zer zerbitzu mota eskainiko duten ere! Horren aurrean sortu zen kolore guztietako herritarren haserrea. Erraietatatik, bihotzetik eta tajuz mintzatu ziren. Ez dugu ulertzen zergatik kalitate handiko zerbitzu hori, saritua, Ibarrari bizitasuna eman diona, Udalarentzat inolako arazorik sortu ez duen kudeaketa batekin, kudeaketa hori herritik kanporatzeko nahia... Herrian eta instituzioetan eredugarri, eta Udalarentzat? Mesedez entzun ume horien gurasoak eta hezitzaileak.
Ines Oria eta Ixiar Amondarain | 2008-04-26
Ibarrako udalari: Ibarrako haur eskola, Uzturpe Udal Haur Eskola izan da sortu zenetik. 7 urte hauetan, Uzturpe Ikastolak kudeatu du guztia: administraritza, langileen aukeraketa, hezkuntz ikuskaritzarekin harremanak, instalakuntzei dagokionez gelen atonketa, mobiliarioa, mantenua..., gurasoekin harremanak, partehartzea eta formazioa, hezitzaileen arteko koordinazioa eta formazioa, haurren zaintzarako eta euren heziketarako hezkuntz estiloa finkatzea geurea den proiektua osatuz: egokitzapena, atxikimendua, jolasa, esperimentazioa, psikomotrizitatea, harremanak.... hitz potoloak dira guretzako haurren alderdi kognitiboa, motorea eta afektiboa garatzen dutelako. Tarte honetan, Udalak ez du jakin horren zerbitzu ona eskaintzen zuenik herrian: ez du Eskola Kontseiluko bilera bakar batean ere parte hartu eta ez zekien, orain arte, Haur Eskolako guraso eta haurrak hain gustura zeudenik. Orain badakizu udala: arro egoteko moduko zerbitzua duzu, behin baino gehiagotan zoriondua. Pena da horrelako egoerara iritsi behar izatea zuk honen berri izateko. Eta hemen doa gure eskaintza: Uzturpe Udal Haur Eskola ezagutu, egin ezazu benetan zurea eta, parte hartuz, saia zaitez gurekin batera hobetzen eta handitzen. Gaztea da oraindik Uzturpe Udal Haur Eskola, ez ezazu zure ondotik kendu eta urrutira bidali. Ez ahaztu, inoiz ez da berandu, eta, “rectificar es de sabios”. Ixiar Amondarain eta Ines Oria. Haur Eskolako eta Ikastolako hezitzaileak.
Aitziber | 2008-04-24
Astearteko plenoan, beraiei botua emandako jendea zegoen, beraiei eman ez zietenak eta batere boturik eman ez zuena ere. Erabat eskandalizatuta, ze inkopetenteak diren ikusita. paretarekin hitzegitea bezela izan zen. Noren esku dago gure herriaren gestioa? Herriak aukeratu ez duen jendea da. Herriko jendeak nahi ez duen proiektu bat inposatu nahiean inolako zentzuzko argudiorik gabe. Benetako galderei erantzunik eman gabe. Galdera konkretuak (ordutegia, salneurria, bazkarien kalitatea...), egin zaizkie azken aste honetan, eta plenorako erantzunak ematen ere ez dira saiatu. Errespetu minimo bat zor digute herritarroi, haur-eskolako erabiltzaileoi, hezitzaileei...Maiatzean matrikulatu behar ditugu. Ez dakigu zer zerbitzu kontratatzera goazen...ez dago eskubiderik. 2 urteko haur bat daukagu guk ere eta irailerako beste baten zain gaude. zoriontsu joaten da haur-eskolara eta gu ere halaxe gaude zerbitzuarekin; eta orain zer? Nora joan behar du hurrengo kurtsoan? Nahikoa da Errespetu pixkat
dani | 2008-04-23
Lotsa gutxi duten udal zinegotzi baztzuen aurrean topatu ginen atzo gauean. Herria zegoen han ordezkaturik: umeak, gazteak, gurasoak, aiton-amonak, hezitzaileak,..., oso era naturalean eta hori bai inongo izkutuko asmorik gabe. Ibartarrok eskola eredu baten alde egin eta horretan jarraitu nahi dugu, guk sortua eta bultzatua delako. Udal ordezkariok, horrela kudeatzen duzute Ibarrarako garrantzitsua den gaia? Non daude erantzunak? Atzokoa lotsagarria Ketxus. Inposizioa herriarena ez, lotsarik ez duten koadrila batena baizik.
Beste Ainhoa bat | 2008-04-23
Atzo herria zegoen pleno hartan eta herria ordezkatzen duten pertsonak. Egin ezazue kontsulta bat eta ibartarrok erabakiko dugu. Ea ausartzen zareten, zuek hain demokratikoak! patrika betetzeko bai e ketxus??
maria | 2008-04-23
Bada garaia beraien poltronak eta poltsikuak herritarren interesen gainetik jartzen dituzten zinegotzi eta alkateak aguantatu beharrean, herriak hauteskundeetan aukeraturiko alkate eta zinegotziek beraien karguak hartu eta herriaren alde lanean aritzeko aukera izateko. HERRIA MAITE EZ BADUZUE, DIMITITU ETA HERRIA MAITE DUEN JENEARI LANEAN UTZI
PLENOAN IZAN ZEN GURASO BAT | 2008-04-23
Ez manipulatu Ketxus! Atzoko plenoan ideologi oso ezberdineko jendea zegoen. Oso ondo etortzen da errua ezker abertzaleko radikalei botatzea baino irakurleek egia jakin behar dute, atzoko plenoan hartutako erabakiaren kontra Ibarrako sensibilitate ezberdineko jendea zegoen, EA ingurukoak, PNV, Aralar eta politikaren inguruan hezer jakin nahi ez duen asko ere. Ibarrako jende NORMALA udal ordezkariek osatzen badute barkatu baino nik ANORMALEZ OSATURIKO GIZARTE BAT NAHI DUT.
Ketxus | 2008-04-23
Honelako Ibarra nahi al dugu? Atzo gauean gertatutakoa lotsagarria izan zen benetan, haurrak udaletxean (giza ezkutuak balira bezala), herriko diktadoreak beti bezala beldurra sartzen (beldurra eta soinua ateratzen, besterik ez) herriko ordezkariak baituak (bai, irten ezinean, beste hainbat jenderen antzera sekuestratuak)... guzti hau nahi al dugu? Horrelako Ibarra nahi dute, beraien ideologia bakarrekoak, abertzaleak baina bandalistak, gezurtiak, diktadoreak, beldurra sartzen dutenak eta egiaren garaia iristen denean ezer egiten ez dutenak. soinu asko eta lan gutxi, mehatsuekin dena lortu nahi dutenak. ez dakit zer pentsatuko duzuean, baina guztiak ez gara horrelakoak, baina non zaudete? Ibarran jende normala bazegoela uste nuen baina inon ez da ageri, ea esnatzen garen eta guk ere zerbait egiten dugun.
AINARA | 2008-04-23
Herrian hazi eta hezi. Nire gurasoek lan haundia egin zuten hau posible izateko eta nirekin lortu zuten, ni ere saiatuko naiz nire seme-alabekin hau posible izaten Ibartarra sentitzen, bertako lagunak izaten, herriko ekintzetan parte aktibo izaten, azken finean herriari BIZIA ematen. Herria ordezkatzen omen du udal honek, zein herri ordezkatzen du? IBARRA EZ BEHINTZAT. Atzoko pleoan garbi ikusi zen herriak indarra duela nahiz eta erantzuna LOTSAGARRIA izan. Ez dugu amore eman behar denok elkarrekin HAUR ESKOLA AURRERA!!!!!
ainhoa | 2008-04-23
Bart gauean lehenengo aldiz pleno batean egon nintzen. Eta lotsa sentitu sentitu nuen, eta negargurea. 1. Guk aukeratu ez dugun udal korporazio bat dugu. 2. Ez dakite ezer hezkuntzaz. 3. Haur eskola Partzuergoan sartzea inposatu nahi digute beren erara inolako azalpenik gabe. 4 Eta larriena, ez dute herriaren hitza eta nahia errespetatzen. Besterik gabe, HAUR ESKOLA AURRERA!!!
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi tolosaldean@tolosaldekohitza.info helbidera.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.