Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2008ko urriak 11, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Eztabaidak

tolosa

2006-12-19

Tolosako Udalak martxan jarri du Tolosa 2015 proiektua. Zer nolako Tolosa nahi duzu? Zer falta zaio? Zer aldatuko zenuke eta zer mantendu?

Jasotako mezuak:

18

2008-10-08

Olatuaren kontu horrek lotsa eta guzti ematen dit! hoi al da Tolosan dagoen lehentasuna? mesedez e! aprkalekuen kontua komentatu du GOrkak, eta oso ados nago! Etxe inguruan doain aparkatzeko eskubidea izango dugu ezta? Immigrazioaren kontuan, ni ados nago etorkinak gurean integratzeko plan bat bultzatzearekin, hala eta guztiz ere, ikusi besterik ez dago azken aldian geure herrira etorri diren marokoar haurrek ze txikikeriaegin dituzten! guztia ere ezin zaie utzi! kaleralasai irteteko eskubidea daukagu!

17

nineu | 2008-04-24

Tolosa Tolosaldea gabe ez da ezer. Tolosari ingurura begiratzea fakta zaio, beti ezin du bere zilborrari begira egon. Erosketak Tolosan egitea nahi duzue baina gero ezer ez duzue eskaintzen. Ezin du eskualde-buru bezala diru-laguntzak jaso gero tolosaldekooi sarrera debekatzeko polikiroldegiaren kasuan bezala.

16

Gorka | 2008-03-06

Nire ustez Tolosak duen behar handienetakoa aparkalekuena dela. Gainera, aparkaleku gehiago jartzen dituzte obretako leku batean, eta horri ere TAO sistema. Zer gaude erotuta edo? Gero ez etorri harro harro aparkaleku asko daudela esanez. Guk nahi duguna da gure etxetik gertu izatea aparkalekuak, eta hori ez da hain harritzekoa, hala izan beharko luke eta kitto. Baina ez, gainera aparkaleku kutre batzuk jarri eta ordainduta, eta besteak etxetik oso urrun. Hori ez du inork nahi! Lanaren arloan ere egiteko asko dago.

15

KIZKITZA LASA | 2008-01-22

Ezin ulertu Euskal Herrian ditugun hondartzak ikusirik nola gal dezaketen denbora eta guztion dirua olatu artifizial bat egitearen asmo txoro horrekin. Badira Tolosan behar sozial eta kultural garrantzitsuagoak. Horiek sustatu beharko litzateke eta ez gutxi batzuentzat diren azpiegiturak!

14

Gorka | 2008-01-20

Oso polita!! Zu lasai bizitzeko haur horiek kanpora. Hori da hori zentzuzko erantuzn bat ematea. Bejondeizula! Gustatuko litzaidake zuri haur horien lekuan ikustea.

13

aritz | 2007-10-05

Haur marrokiar horiek gauza txar asko egiten ari dira. Lapurretak, gaiztakeriak eta sesio bila dabiltza beti jendeari bildurra sartuz. Tolosarrok nahiz beste herrietako pertsonek lasai bizitzeko eskubidea daukagu kalera lasai ateratzeko bildurrik gabe. Baina gauzak nola dauden ikusita marrokiar horiek hemendik kanpora bidali behar dira gauzak okerrera joan baino lehen.

12

Gorka | 2007-07-07

Tolosa anitza. Horixe da bultzatu behar duguna, eta bakoitzak bere aldetik pauso handiak eman behar ditu hori horrela izan dadin. Tolosan eta inguruko herrietan gero eta gehiago dira etorkinak. Denborak aurrera egin ahala etorkin bezala ikusi ordez, bizilagun bezala ikusi behar ditugu, izan ere, bertako herritar izango dira. Ulertu behar dugu euren seme-alabak gureekin ibiliko direla, eta erlazio naturala izango dutela euren artean, beraz, hasi gaitezen gu ere egoera normal bat bezala ikusten. Askoz ere hobeto izango da denentzat.

11

Miren | 2007-07-07

Nik uste dut Tolosak asko egin duela onera azken hilabeteetan. Baina, agian arlo batzuetan baino ez da nabaritu, eta kulturaren arloan batik bat. Behin arlo hori ederki gaindituta, beste gauza batzutan pentsatzeko unea dela esango nuke.

10

Mikel | 2007-07-07

Lana. Zalantzarik gabe, Tolosari eta Tolosaldeari orohar, lana da falta zaiona, enpleguan egin behar dugu aurrera. Jakin nahiko nukeena da, Udalek zer duten pentsatuta arazo honi irtenbidea emateko.

9

2007-04-22

Nik ere ez dakit zein den tolosa 2015 proiektu hori eta ez du nire inguruko inorrek ezagutzen. Eta horrek pentsarazten dit edo ez dela ezer ona edo azkenaldian egiten ari diren itxura zaintzeko festa horiek bezala, proiektu ideal bat dela, benetan egon ere ez dagoena. Tolosa itxura gehiegi zaintzen ari da,beste hainbat gauza ahaztuta.

8

E.Mandiola | 2007-04-03

Aste santutarako antolatu duten arraultz-azoka ere 2015 Planaren baitakoa al da? 2015 azoka gastronomiko antolatuko al dituzue 2015 arte? Noizko 2015 etxebizitza babestu? Asteburuetan taberna beste lekurik ez duten gaztetxoak ba al dira 2015? Edo gehiago? Hauteskundeak arte, kunplituko ez dituzten zenbait gezur aginduko dizkigute alkate eta zinegotzi-gaiek? 2015?

7

Tomax | 2007-03-14

Bai, badirudi bi zinegotzi eta udal teknikari bat San Diegon (Kalifornia) izan direla enpresari batek gonbidatuta olatu artifizialaren instalakuntza bat ikusten. Zer aterako ote da hortik? Bilbotarrak inbiditan izango dira! Zenbat indarra beharko da hori mugitzeko? Arau subsidiarioak aldatu omen dituzte jada? Egia al da? Zein dago horren atzetik, Udala ala enpresaria? Oso desberdina da.

6

2007-03-14

Erotuta al gaude edo? Ze pintatzen du olatu artifizialak Tolosan? Munduan hiru lekutan besterik ez omen dago eta orain Tolosan? Arraunaren proiektua aurrera ateratzeko hainbeste arazo eta denbora eta orain surfa? Horretarako fondoko eski pista artifiziala jarri. Behintzat mende bateko tradizioa du herrian, noruegoek modan jarri zutenetik.

5

Kizkitza | 2007-03-14

Entzun det etxean olatu artifiziala jarri behar dutela Usabalen. Ze guai! Orain arte Zarautza edo urrutirago joan behar izan dugu surf tabla hartuta eta hemendik aurrera etxean bertan! Ta urte osoan! Eztakit zeini okurritu zaion, baina txalo bat!

4

tolosar bat | 2007-01-20

Udalak beste behin ere bere aurpegia zuritzeko erabili duen estrategia bat da. Herritarrei galdetu. Zertaz? Zertarako baliako dituzte erantzunak? Oso erraza da mahai gainean gai pila bat jartzea, gero politika sistemak irabazi behar badu. Nola lortu boto gehiago, alegia. Tolosa solidarioago bat nahi dut etorkinekin, eskuzabalagoa gazteekin (etxebizitzak), errespetu gehiago helduekin (Gerontologikoa)… Hasi hori hobetzen eta orduan hitz egingo dugu 1015. urteaz.

3

joxi | 2007-01-17

ez dut uste gutxi garenak batere argi ez dugunak zer demontre den proiektu horren ardatz nagusia asi ke......

2

Joxpin | 2007-01-15

Tolosa 2015 proiektua ZER DEN jakin beharko genuke aurrena, zer falta ez zer sobera duen esan ahal izateko. 2015 urruti ikusten dut nik behintzat oraindik, baina Tolosarrei galdetuko bagenie proiektu hori zer den...zenbatek emango luke tajuzko erantzunik?

1

2006-12-26

Zer aurkezten du 2015ak? barkatu baina ez dut irakurri atera bada behintzat. Baina ez dut imaginatzen janariarekin lotu gabeko ospakizunik: odolkia, babarrunak, txuletoia... Tolosa eta kolesterola (beste zerbait asmatu, Jokin! Tolosak gastronomia ez den beste zer edo zer izanen du ba!)

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa