Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Eztabaidak

tolosa

2008-05-05

PSE-EEk eta EAJk "mozio etikoa" aurkeztuko dute Villabonan eta horren aurrean EAE-ANVk beste mozio bat aurkeztuko du. Zer iritzi duzu gai honi buruz?

Jasotako mezuak:

3

Xabat | 2008-05-17

PNVk etikaz hitzegin behar du tolosan 2000 herritarren hitza errespetatzen ez duenean?

2

maite | 2008-05-08

Herritarrek aukeraturiko alkateari babesa ematera joan nintzen eta irudi garbi bat ikusi nuen: herritarrak, demokraziaren izenean beraiek aukeraturiko alkateari babesa ematen eta eskualdeko poltrona zale horiek (zintzo aurpegia duen tolosako alkate faltsua tartean) beraien poltsikuen defentsa eginez, zeren izenean? demokrazia eta etikaren izenean ez behintzat!

1

Mikel | 2008-05-06

Gaur Tolosaldeko HITZAren azalean, 'mozio etikoa' irakurri dut, eta orain eztabaida honen titularrean berdin. 'Mozio etikoa' ??? Sakabanaketa abiarazi zutenek eta bultzatzen dutenek adostutako mozioa da hori, euskal herritarrak torturatzen dituztenean ezer esaten ez dutenen edota inkomunikazio aldia desagertzeko ezer egiten ez dutenek adostutako mozioa da hori, euskal herritarren zati handi bati oinarrizko eskubideak ukatzen dizkion alderdien legea onartu eta bultzatzen dutenek asmatutako mozioa da hori. Etikoa? Patetikoa izango da! Mozioek aurrera egiten ez dutenean herriak gehiengo zabalez hautatutako alkateak kartzelaratzeko ez dute lotsarik, eta horiek etikaz hitz egingo digute? Gerra zikina da hori. Demokratikoki aurre ezin zaionean egin herri bati, gerra zikina erabiltzen da. Eta horretarako helburuak seinalatzen ari dira mozio hauekin: Arrasaten, Bergaran, Hernanin... Etikotik ez dute ezer. Patetikoak dira! Ea bada Tolosaldeko HITZAk egunkari bati dagokion hizkera erabiltzen duen, askoz neutroagoa, batzuek asmatutako 'mozio etikoak' hori alde batera utzita, bestela horien jokoan eta tranpan erortzen ari zarete-eta!

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa